Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
agurtu.
sense-1
1. (gral.; Lar, Lecl, Añ). Ref.: A; EI 339 y 340; Lh; Etxba Eib.
(Aux. trans. e intrans.). Saludar (tanto al encontrarse con alguien como al despedirse). "Saludar, agurtu, agurregin" Lar. "Saluer" Lecl y Lh. "Ameriketara doian laguna, agurtu dogu Bilbon, hemos despedido en Bilbao [...]. Agurtu dogu Donostian, Ameriketatik zetorren famelixia, hemos saludado en San Sebastián [...]" Etxba Eib. "Doiana agurtutzia beti tristia; datorrena agurtutzia berriz alaigarrixa" Ib. "Gura neban danak agurtzia, baña ez neban euki denborarik, quería despedirme de todos, [...]" Ib. En EI 339 se recoge para la pregunta 'saludar' agurtu en V-gip y AN-gip, y para 'despedirse' (340) en V-arrig y AN-erro. v. AGUR EGIN.
Tr. Documentado desde finales del s. XVIII; en el XX aumenta notablemente su empleo entre autores meridionales. Al Norte sólo aparece en Eguiateguy, TB, Hiribarren, Mattin y Larre (ArtzainE 220). Para el uso recíproco (todos los ejs. documentados son posteriores a finales del s. XIX), la construcción intrans. (agurtu ziren) se documenta en Beovide y D. Agirre, y la construcción con elkar en Labayen, Mirande, Txillardegi, San Martin (Zirik 21), Oskillaso (Kurl 175), N. Etxaniz (Antz 155), Alzola (Atalak 76) y Berrondo (v. elkar). En DFrec hay 40 ejs.
Persiarat abiatürik hanko Erregiak zian ezin honkiago agurtü. Egiat 271. Zure agurtzeko boza ethorri den bezen laster ene beharrietara. TB Lc 1, 44 (He salutatu nauzunean). Eta sartzen zaretenean zenbait etxean, agurt zazue hura. TB Mt 10, 12 (He egizue agur, Dv agur egiozue). Pelegrinoaren bizi-modu negargarria Donostian amar zortzikotan agurtua [sic, ¿por agertu <-gue->?]. 1848-garren iñauterian. Echag 234. Alegiak baditu elhorri minenak / Agurtzean ederka kopeta beltzenak; / Gorriraz lezakete edozein soldadu, / Abokatak heiekin beharko ixildu. Hb Esk 229. Eskaldun gehienek miriku prezatzen, / Xapeldun kasik nihor hainbertze agurtzen. Ib. 204. Biotzetik agurtzen gaur dot Aramaio, / Erri aukeratutzat au zalako jaio. AB AmaE 415. Elizako lanak bukatzian, agurtu ziran ta laztandu iru Santuak. Bv AsL 172. Erakutsi zien Santuak agurtutzeko modu au: "Bere pake santua eman deizutela Jaunak". Ib. 62. Onenbestegaz agurtu gara, ta badakizu zeuk gero zer egin dodan. Ag AL 22.
(s. XX) Gure gazteak [...] parra-irri gozoz agurtu ziran. Ag G 41. Mirentxuk agurtu dauz / Ludi-gurasoak, / Mirentxu artu dabe / Donoki-Usoak. Enb 114. Etorri-berriai urbilduko zaie ta bana-bana eskua estutuaz agurtuko ditu. Lab EEguna 70. Alkarren artean agurtuko dira eskua emanaz. Ib. 78. Alkar agurtzen dira eskua emanez edo. Ib. 108. Soñekoz aldatu bezin laister, juango naiz beok, osaba-izebak agurtzera. Alz Txib 94. Salerosleak agurtzen baitu / jende ezaguna perian. "Saluda". Or Eus 80. Danak esan nai zioten zerbait; danak nai zuten agurtu gazte bulartsua. TAg Uzt 41. Ango jendearen agurtubearrak eta eskukaldiak eragoztearren, Zumaiara begira jarri zuen lurrunontziaren muturra. Ib. 235. Bostekoa luzatu zion agurtzeko. Ib. 192. Agintari guziak, guda-agintariak eta guda-araudiak dioten lez agurtu bearko dira. EAEg 1-6-1937, 1743. Abeslari-taldeak goiz-argia agurtuaz abesten du. Zait Sof 164. Orain guziak egun on dirauste: guziak agurtzen naute. Ib. 73. Agurtzeko gauza ez zala, alde egin zun. JAIraz Bizia 18. Laixter ezagutu zuan Andoni ta eskuakin agurtzen zuan. Ib. 65. Elkar agurtzen zutelarik, besteak ez zion irribarre baten itzala ere egin. Mde HaurB 77. Agurtu ninduan, txapela kendu ta buruagaz erreberentzi bat egiten eustalarik. Bilbao IpuiB 250. Jaiki, ta arengana ondoraturik, agurtu egin nuen. Txill Let 43. Biar arte esan diot agurtzerakoan. Ib. 53. Etxekoak agurtu ere egin gabe Etxebarniatik zapuztuta aldendu zen. Etxde JJ 190. Zure senarra etxean al da? Agurtu nai nuke. Ib. 187. Ia heltzear zaudenean, zaunkaka agurtu zituzten zakurrek. Osk Kurl 138. Joan da igesi / danak agurtuta. Uzt Noiz 61. Agurtzen ditut asmuz bederen / nitaz oroitu direnak, / izatu dudan nahigabean / parte hartu duten denak. Mattin 57. Zakariasen etxean sartuta, Elizabet agurtu eban. Ker Lc 1, 40 (Ol, IBk Elisabeti agur egin zion). --Ongi etorri, ene maiteak, --agurtu zituen bere illobak. Izeta DirG 27. Iñor agurtu barik alde eban. Etxba Ibilt 487. Elkarrengana eldu ziranean, agurtu zuten elkar aundiki-legera. Berron Kijote 141. Eta zuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue zor ez duzuenik? IBk Mt 5, 47 (IBe agurtzen; Dv y Ol agur egiten). Laxter etortzekotan
agurtu nioteken. Ataño TxanKan 121 (. Ingelesez erantzun didate. "Hizkuntzarik dotoreenean" agurtu nahi kanpotarra. MIH 185. Agurtuko ote genduke gaur emakume bat, Detxepareren hitzekin? Ib. 246. Valparaisoko portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua; ontzikoak agurtzera etorri zirenak. MEIG I 60.
v. tbn. Garit Usand 53. Iratz 171. Erkiag Arran 98. Basarri 33. Anab Aprika 46. SM Zirik 21. Salav 67. And AUzta 152. BEnb NereA 262. NEtx LBB 48. Alzola Atalak 67. Lasa Poem 98. TxGarm BordaB 39. JAzpiroz 163.
Gazte beroek agurtu dute erakuspen hori oihuz, zalapartaka, yausiz. Hb Egia 137. Maingua altxatzen da eta abiatzen: Bortz mila arimek ikusten dute mirakulua eta agurtzen egia! Ib. 98.
v. salbe.
Salbea. Jangoikoak agur zaitzala, erregiña ta errukiaren ama. "Dios te salve". Legaz 5.
(Aux. intrans. y complemento en instr.). Despedirse de.
Piarres, gudaritzara erten baiño egun pare bat lenago, Lizargarateko kaxkora eldu zen apalondoz, bere maiteñoaz agurtzeko. Etxde JJ 63. Igarri zioten azken atsa bazetorkiola eta Bettiriri aditzera eman zioten bere arrebaz agurtzeko. Ib. 263.
sense-2
2. (Bera).
Adorar, venerar. " Agurtzera gatozkiyo, venimos a adorarle" Bera.
tradizioa
Tr. Usado por autores meridionales desde finales del s. XIX. Al Norte lo hallamos en Hiribarren.

Testamenta, Testamenta behar dugu agurtu eta ez gizonak, erraten zion Protestant batek Katoliko bati. Hb Egia 118s. Yainko bada, orok eta non nahi behar dute adoratu. Yainko ez bada, nihork ezdu behar agurtu. Ib. 55. Leku Santuak beneratu eta agurtuteko asmo Jainkozko eder berakin. Aran SIgn 39. Bakardade latz ura mendi eder artan, nun ere ainbeste gertaera miragarri ikusi dira, izandu da asko jendez agurtua bertatik bertara. Bv AsL 183. Goazen guztiok agurtutera; / Ama ederra, / Dalako bera, / Guretzako anparoa. AB AmaE 373. Belauniko jarrita Jainkoa agurtu. Ib. 25. O nere salbatzaile laztana!... Agurtzen zaitut biotz biotzetik. Iñarra Ezale 1897, 123b. Jaungoikoa utzi [...] eta taiubak agurtu (adoratu)? BPrad EEs 1913, 216. Jaungoikoa agurtutzeko. KIkG 52. (KIkV 66 Jaungoikoa gurtu) Biotzez Jauna agurtu edo adora dezakegu. Inza Azalp 120. Jaungoikoaren izena, goratua, onetsia, agurtua ta maittatua ikusteko gogoa. Ib. 133. Eta bera [totema] agurtu eta berari begiramen ona beti azaldu oi dio bere adreriak. JMB ELG 50n. Aurresku ta atzesku, / bata bestên ondotik, zortzikoz agurtu. "Les prestan su homenaje" . Or Eus 18. Agurtuz Irutasuna. "Adorar" . Ib. 252. Hain gozo zait ixilik zure agurtzea. / Doi bat ukurtuz eta elgarri behatuz; / hain gozo zait arima zutan ixurtzea. Iratz 144. Jaia asi baño lenago, agurtu dezagun Arantzazuko Ama. NEtx Antz 62. Agurtu zagun Yesus sortu berria. Izeta DirG 101. [San Migel eta Andre Maria] danok agurtu ditzagun. And AUzta 155.
v. tbn. Bertsol 4-9-1932, 308. ArgiDL 81. SMitx Aranz 134.
agurtu
<< agur 0 / 0 ahapaldi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper