Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
sudur.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma casi general, salvo en vizcaíno, es sudur. Hay sugur en un catecismo de Olagüe recogido por Bonaparte, en Iraola, Ugalde y Mocoroa, y, junto a sudur, en Alzaga y Txirrita. Tbn. se encuentra en un ej. de EgutTo; encontramos además sutur en un texto popular de Régil (Errezil 23). En la tradición vizcaína hay casi exclusivamente sur o, menos frec., suur; aparece zur en D. Agirre, Echeita y San Martin.
sense-1
1. (G, AN, L, B, BN, S, R; IC 441r, SP, Deen I 79, Ht VocGr , Lar, Añ (G), Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze (südür), Dv, H, VocB , Zam Voc (G)), sugar (G-azp), sugur (G-bet-nav, AN-gip-araq-olza, L-sar, B, BN-ad), sur (V, G-nav, BN-arb; Lcc, Mic 8r, Lar, (V), Dv (V), H (V), Zam Voc (V)), sutur (G-azp-to), suur (V-arr-m-gip, G-azp-goi-to-bet, AN, BN-ad; H (V)), suhur (BN-arb-ad-baig), xudur (BN-mix), zudur (G-azp-goi), zugur (AN-gip), zuur (G-to), zur (V-arrig-gip). Ref.: VocPir 223; Bon-Ond 139; A (sudur, sugur, sur, suur); Lrq; ContR 522; Iz ArOñ (súrra, sutúrra), UrrAnz (surra), Als (sugurra), IzG (zudur), R 401, To (zuurra); Etxba Eib (surra); Holmer ApuntV ; EAEL 4; Izeta BHizt2 ; Elexp Berg (sur); Gte Erd 304.
Nariz (de personas o animales). "Desnarigar, surra kendu " , "nariz" Lcc. " Sudur motza, nez camu; sudur zanpatua (V, G)" H. " Sur gaillur (V-och), nariz aguileña" A (s.v. gaillur). " Sudur mako (G-to, BN-baig), sudur makur (R-uzt), nariz aguileña" Ib. (cf. infra SUDUR-MAKO, SUDUR-MAKUR).
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. En plural se refiere la mayoría de la veces al interior de la nariz, a las fosas nasales, aunque cf. ejs. de Pouvreau, Azkue y Uztapide. En DFrec hay 12 ejs. de sudur y 4, dialectales vizcaínos, de sur.

Juan Orti Sudurra. (1221). Arzam 403. Bestek ez legez Pieruk surra. RG A 22. Eztute panizuelo bearrik sudurren jautzeko. MRos 15a.1r. Eztu urrindatzen lili sudurrak landakoa. EZ Man I 46. Sudurra baino arrazoina laburrago duten batzuek. Harb 449. Sudurrak izanen dira penatuak usain gaixto batez. Ax 588 (V 378). Axetxu otz bat sarzaiten da bentanatik ebagiten dautsela surrak. Mic 12r. Heldu zaizkigunean [...] sudurretan ausikitzera [uliak] . SP Phil 454s. Zeren largatzen bazaitu eztuzu urratsik eginen lurrera sudurraz io gabe. Ib. 244 (He 246 sudurraz lurra jo). Sudurretan barna emaiteko [erremedio] hori. Mong 588. Haren sudurra Libango Zedroaren pare da. He Phil 262. Sudurra . <zu-> eder ta txuzen, / espanak gorri. Gamiz 204. Sudurretatik eta aotik kea dariela. Mb IArg II 288. Unjietan deutsaz [...] suurra, aoa, eskuak eta oñak. Oe 145. Bere südürra zamari bat zela. Egiat 233. Berriz ao kiratstuarekin ez dirudi ondo [...] Konfesorearen sudurrai igui ematea. Mg CC 228s (CO 107 sur). Suurra azpiti auts gorriz betia. Mg PAb 72. Ez jake eskatuten surrai ikustea. LoraS 151 (CatAN 62 sudur). Jasorik sudurra [txakurrak] . It Fab 20. Haxeri horrek zien / lodixegi sudurra. Arch Fab 147. Mafrundi txar batek daut hetsi sudurra, / eta khendu baitaut usna. Gy 177. Badira üliak zaldier eta beste aberer südürretik [...] sartzen zaitzenak. Ip Dial 33 (It sudurretik, Ur surretatik, Dv sudur mizpiretarik). Zartu ta kokotza luzatu, ta sudurra ere bai. Sor Bar 41. Surretarako bere palta pañelua. AB AmaE 217. [Ollo ill-ustela] sudurrera eramanaz. Bv AsL 145. Irugarrena, sugurras usmatzea. (AN-ulz, s. XIX). BOEans 67. Nafartarrak franko luxea zuela sudurra, bainan mehea. Elzb PAd 8s. Ukabilla surretara eroanaz. A BGuzur 111.
( s. XX.) Itz anixtan . nea pronunziata digu sudurrez letra isari gabe. Mdg 128. Zurretako odola bizarretatik bera eriola. Ag Kr 176 (AL 77 sudur). Ezarri eustan eskua surrean. Echta Jos 48. Egiten diyo sugurrakin seña bat. Iraola 77. [Arrosaren] olio ezin gehiago garbi eta sudurrarendako goxoa. JE Bur 87. Lünetak argitürik, haien südürran gaina biltzen ari zen. Const 41. Sudurra beatzakin igurtziaz. Alz Ram 76 (Bern 66 sugur). Sudurra alimaleko liburu bati, burua bi eskuen artean. Lf Murtuts 9s. Zur, belarri ta iztarriko espezialistarengana. SM Zirik 56. Sugurretik odola dariola. Ugalde Iltz 49. Etzuen frango beltzek bezala sudurra matatua, lehertua. JEtchep 84. Surra astinduaz urten eban Nikanor-ek dendatik. Erkiag BatB 71 (24 sudur). Sudur bat ikusten det kristalean itsatsita. NEtx LBB 101. Sua sartzen zitzaioten ahotik eta sudurretik [lur-zintara heldu zirelarik] . Ardoy SFran 155. Beti etxian bildurrak, / naiz ez izan gu samurrak, / noiz puskatuko sudurrak. Uzt Sas 240. Arako bide(r)ik ez dakit. --Sudurrek erakutsiko dik. (AN-larr). Inza NaEsZarr 676. Apalek badu sudur bat aski haundia, [elizako] argien itzaltzeko! Etchebarne 65. Esku-zapiarekin sudurrak zistu egin zituan. JAzpiroz 38. Surraz da buruaz lurra joko ezpazenduan. Gerrika 42. Sudurretan duzu beti urtzen ari den argizagiaren kiratsa. MEIG IX 93.

v. tbn. O Po 36. Iraz 44. CatBurg 42. Ub 214. Gco I 447. AA III 273. CatB 80. CatLuz 27. Etch 364. Lard 544. Dv LEd 220. Hb Egia 31. Arr GB 106. CatAe 64. CatSal 65. CatR 65. Legaz 50. Xe 314. Urruz Urz 49. Elsb Fram 146. Zby RIEV 1908, 772. A Ardi 56. Kk Ab I 31 (II 103 sur). StPierre 20. Barb Sup 139. Ox 117. JanEd II 134. EusJok II 145. FIr 192. Zub 47. Etcham 66. Otx 11. JMB ELG 64. Ldi IL 40. Or Eus 15 (Tormes 29 sur). TAg Uzt 242. EA OlBe 69. JAIraz Bizia 24. Mde Pr 102. Etxde JJ 215. Zerb Azk 90. Anab Poli 56. Arti MaldanB 216. And AUzta 135. Osk Kurl 64. Zait Plat 151. Larz Senper 74. MAtx Gazt 19. Salav 33. Ibiñ Virgil 96. Berron Kijote 224. Gerrika 142. Sugur: Tx B 48. Sur: Cap 16. Cb CatV 59. CrIc 35. CatLlo 82. Azc PB 261. Itz Azald 188. Altuna 90. Enb 136. Zur: Echta Jos 45.
azpiadiera-1.1
" Bere sudurra baino urrunago ez ikhustea, ne pas voir plus loin que son nez" H.
Bena etzien ikhusten / sudurra beno hurrunago. Arch Fab 127. Sudurraz haratago ere hark ikhusten ez zuen. Gy 41.
azpiadiera-1.2
"En présence de quelqu'un, et comme pour le braver, [...] norbeiten sudurraren aitzinean " Herr 10-11-1960, 4. Cf. SUDURPE (c).
Ilargia jarri zaio [iguzkiari] sudurraren aintzinean. HU Zez 94. Bainan, bethi sudurraren petik iragaiten zitzaion [alkatearen xarpa] auzoko Agustinen gerruntzearen aphaintzera joaiteko. Barb Sup 37. Antoniok sudur-aurrean zeukan platerka. Anab Usauri 87. Emen sudurretan orrenbeste diru ikusirik. JAIraz Bizia 76. Or daukazu sudurren aurrean Naparroa. Or QA 84. Ikustearekin hainbeste tratulari beren sudurraren aintzinean astelehenetan plantatuak. Larre ArtzainE 313. Azen ontzeko, ez nuena ukan, behin, ateraldi bat sudurrera, halako hotz bat eman zautana. Ib. 296.
azpiadiera-1.3
" Etzuen sudurrik agertu, no apareció por ninguna parte" Bera EEs 1914, 85.
Phentsatuz izanen zirela kurios batzu beren sudurrak atheratuko zituztenak. Elsb Fram 137. Bainan anarxisten sudurrik nehork ez du han ikusi. HU Aurp 46. Goiz hartan kanoiak ixilduxeak baitziren, karrika gainera sudurra eman nuen. StPierre 16. Hugenotar bakhar baten sudurra ikhusi gabe ere, beren jauregietarat itzuli ziren. GH 1932, 484.
azpiadiera-1.4
(S; H), sur (V-gip; Lcc). Ref.: Lrq; Etxba Eib (surra).
"Oledor, surronak daukana " Lcc. "Pris pour le sens de l'odorat. Gure xakhurrak sudur onak ditu [...] (en ce sens sudurra prend ordinairement le pluriel)" H.
Txit zorrotzak begiak, / zorrotzak sudurrak. It Fab 153. Geroztik galdegin izan diot nere buruari nola othe zakien Piarresek gure bi ahaideak sasi haren gibelean kausitzen zirela; dudarik gabe, berak erraten zuen bezala, sudur handiko gizona zelakotz? Elzb PAd 53.
azpiadiera-1.4.1

(Fig.).
"Sagacité. Sudur ona duzu, baduzu sudur " H. " Sudur oneko gizona, por figura de retórica hombre que barrunta" VocB. "Sudur hun (S; Foix), perspicace" Lh.
Buruzagi sudur onekoak atsegin zuen gauzak ziren bezala ezagutu izaiteaz. Prop 1897, 262. Bihotz oneko bezain sudur xorrotxeko baita ene laguna, solas emaiten daie. erdaraz. JE Ber 29. Hanitz xehetasun behar dira elgarrekin nabastikatu eta, saltsa horrek zer gostu duken, sudur onaren jabe. GAlm 1950, 26. Ez dauzkak sudur makalak! Nondik nora antz eman diok nere lana dala ori? Ataño TxanKan 49.
azpiadiera-1.4.2
Gusto.
Langilearen irabaziak lehengoetarik hiru aldiz goititurik, ikusi behar da zer sudurrak dituen yateko, edateko eta yauntzietako. Zub 90.
sense-2
2. "Par analogie, la partie de certains objets qui paraît reproduire la forme du nez. Aizkoraren sudurra, le nez de la hache, la partie antérieure et la plus épaissé du tranchant d'une hache" H.
sense-3
3. Tiburón lamia. "Squale lamie" Lf GAlm 1957, 35.
azpisarrera-1
AHOTIK SUDURRERA.
a) Bruscamente.
Eta non erasotzen dion morrosko belzkote batek aotik sudurrera maixeoz. Mok 17.
b) "Aotik sudurrera eztuk sendi kori (R), no se le siente a ése de la boca a la nariz" A.
azpisarrera-2
AHOTIK SUDURRERAINO. Precipitadamente.
Aotik sudurreraino astirik bage, berri bila ari baitzan eladetarra. Zait Plat 37.
azpisarrerakoSense-2.1

(Con -ko, adnom.).
" Ahotik sudurreraiñoko astirik gabe gauzak egin (L-côte), hacer las cosas precipitadamente" A.
azpisarrera-3
BI BERGA SUDUR. Un palmo de narices.
Yaunak etzuen yakin zer ihardets; hirri egin nahi zuken, ohitu bezala; bainan hura ere yoan zitzaion. Gelditu zen bi berga sudurrekin. Hb Egia 117.
azpisarrera-4
BI ZEHE SUDUR, BI ZEHE BETE SUDUR. Un palmo de narices.
Arkebusaria bere bala, bere bolbora, bere drageak eta bere pena galdurik, konfusionetan eta desohoretan geldi dadin, eta haren irabazia oro izanen den bi zeha bete sudur, erran komuna den bezala. Tt Onsa 66. Mattin bi zehe sudurrekin ba omen zagon heieri so. Lf Murtuts 23.
azpisarrera-5
KANA BAT SUDUR, KANABETEKO SUDUR. Un palmo de narices.
Neskea, neu itxita / kana bat surregaz / ezkondu zan malmutza / ta agura bategaz. Azc PB 341. Kanabeteko sugurraz guarda bakoitza utziyaz. EgutTo 22-6-1920.
azpisarrera-6
PALMO BAT SUDUR. Palmo de narices.
Bilbon bankero bat egin kiebra, eskapau Amerika'ra, palmo bat sur itxi akredoriak. Kk Ab I 104 (en boca de un personaje que no habla bien el vascuence).
azpisarrera-7
SUDUR-ABOSKI. Sonido nasal.
Sudur-aboskientzat, euskalkiren baten bear balira, izki orien gaiñean marra txiki bat jarri. Eusk 1919-20 (I), 64.
azpisarrera-8
SUDUR-HAIZE (B ap. A; sugur-aize B ap. A). Resoplido por la nariz. "Resoplido de la nariz, signo de cólera" A.
Alako zurrunga ta sur-aizea iñarduen. Or Tormes 51. Nahi balinbanu, sudur-haize batez aurdik zintzazket lurrerat. Barb Leg 130.
azpisarrera-9
SUDUR-AIZTUR ( (L-ain ap. A)). Quevedos.
azpisarrera-10
SUDUR-AKUILU (-akulu L-ain, S ap. A). Quevedos. Cf. sudakulu.
azpisarrera-11
SUDUR-HANDI (Lar; surrandi Lcc, Lar; sur aundi V-gip; sugur aundi B). Ref.: Etxba Eib (sur aundi); Izeta BHizt2 (sudur). Narigudo. "Bat, bat, bat, / bi, bi, bi, / Sanchez Toca, Sanchez Toca / sur-aundi" Etxba Eib.
Atso azal tximur begi gorria / bizartsu baltza eta sur andia. Zav Fab RIEV 1907, 95. Eztaukan ik erru guztia, eure Aitako sur-andiak baiño. A BeinB 68. Zer arraiotan abil / sugur aundi ori? Tx B 157 (I 181 sudur aundi). Hauxe da egin zautan lana gure gizon begi makur, sudur haundi zozoak. Etchebarne 65.
azpisarrera-12
SUDUR-APAL. "(Sc), chato" A.
azpisarrera-13
SUDUR-HARRO. "Sudur-arro (G-to, B), de nariz remangada" A.
azpisarrera-14
SUDUR-AURRE. Parte frontal de la nariz. Cf. supra (1) ejs. del tipo sudurraren aurrean 'a la vista, delante de sus narices', etc.
Sudur aurretik bera ta bekokian zear, ituxuraren irudira, ur tanto lodiak datorkoezala. Ag Kr 129.
azpisarrera-15
SUDUR-HAUSTE. Rotura de nariz.
Geldi bedi alde batera zenbat kaskarreko, zenbat zudur-auste, zenbat dubako agiñ-aterate izan zan ainbatutea. Ag Kr 176.
azpisarrera-16
SUDUR-HAUTS. v. surrauts.
azpisarrera-17
SUDUR-AZITU (-asitu H (G)). Persona pretenciosa.
azpisarrera-18
SUDUR-AZPI (G-azp-goi, AN-5vill, B, BN-arb ap. Gte Erd 49). Espacio situado bajo la nariz. v. SUDURPE.
Sudur azpiko bizarrak kiskurtuaz. Ag Kr 97.
azpisarrera-19
SUDUR-BARNE. Interior de la nariz.
Elektrik orratz goritu batez sudur-barnea toki batean edo bietan erretzen. JE Ber 87. Sudur-barnetarat gibel-aitzin lanhotzen da pindarka [arnoa] . Ib. 28.
azpisarrera-20
SUDUR-BARREN. Parte baja de la nariz.
Bi malko lertzen zekizkidan sudur-barrenaren eta masailaren azpilduran. Or QA 176.
azpisarrera-21
SUDUR-BIRIBIL. "Romo de narices, sur mokotxa, [...] biribilla (V)" Añ.
azpisarrera-22
SUDUR-BIZKAR (B, Sal, R ap. A; sur-bizkar V-ger ap. A). "Parte superior de la nariz" A.
azpisarrera-23
SUDUR-HEGAL. a) "Ailes du nez" H.
Arpegia argitu zitzaion, behakoa piztu eta sudur-hegalak, plazerrez, daldaraka lotu. Larz GH 1959, 94. b) "(L), fosas nasales" A.
azpisarrera-24
SUDUR-ELAKA (B ap. A; VocB). "Romo, chato" A.
azpisarrera-25
SUDUR-HESTU (surrestu V-och-m-gip). "Constipado" A. "Congestión nasal" (V-gip).
Sudur-estua, eztul-karkara. Or Eus 221.
azpisarrera-26
SUDUR-EZPAL. "(S), fosas nasales" A.
azpisarrera-27
SUDUR-FIN. "Sur-fiña, de agudo sentido del olfato" Etxba Eib.
Mañex tratulari sudur-fin hura ezin erran zirrintarik gabe zagola. Othoizlari 1964 (n.º 37), 578.
azpisarrera-28
SUDUR-GAIN ( (G, AN, L, BN, S)). Ref.: A; Lh. "Parte superior de la nariz" A. "Dessus du nez, du museau" Lh.
Ikusi ditut gizonak sudur-gañeraño arpegiak zapi zuriz estaliak. Anab Aprika 98. Sudur-ganean antiparra bere moduko batzuk ezarri zituan. Erkiag BatB 32.
azpisarrera-29
SUDUR-GOIARE. "Caballete de nariz, surgoiarea" Lar.
azpisarrera-30
SUDUR-GORRI. De nariz colorada.
Andre sudur-gorri bat nere aldamenian. MendaroTx 49.
azpisarrera-31
SUDUR-HISTU (-huxtu BN, S; Foix ap. Lh). Ref.: A; Lrq (südür). "Ronquido de narices" A. "Südür-hüxtüz, en sifflant du nez" Lh. "Sifflement du nez (d'une bête effrayée)" Lrq.
Bestela sudur hustuz / airaturen zutie. AstLas 39. Akuluaz ez gustatuz, / hasi ziren sudur-huxtuz. Etcham 191. Lokarri mei batekin lotuta an derama [piztitzarra] sudur-uxtuak arren. Or Mi 136. Zer südür hüxtik, zer üztarrostikük elitikion igor ezin han egonez. J.B. Mazéris GH 1931, 470.
azpisarrerakoSense-31.1
(-(h)uxtu S, R-vid; Foix ap. Lh; -xustu B). Ref.: A (sudur-uxtu, sudur-xustu); Lh (sudur-huxtu).
"Cólera [...]. Zer sudur-uxtu dama gizon karek! " A.
Axolarik eztutela ministro eta izpektor guzien beltzuriez, sudur-hixtuez, larderia darioten paper osto xarrez. HU Zez 209. Zendako bada hoinbertze tarrapata eta sudur-hixtu? Herr 29-10-1959, 1. Ez samur, ez adiaraz sudur-huxturik! Herr 3-11-1960, 1.
azpisarrera-32
SUDUR-HISTUKA. Resoplando por la nariz.
Eztauke kexuarekin; sudur-huxtuka ari da, begiak sutan ditu eta boza daldaran. Herr 21-4-1960, 1.
azpisarrera-33
SUDUR-ITXI (AN-5vill ap. A; surritxi V-och-gip ap. A; zurritxi V-gip ap. Iz ArOñ). "Romadizo", "constipado" A. "Zurritxixa daukat, tengo constipado (?)" Iz ArOñ.
azpisarrera-34
SUDUR-HIZKI.
Mintzaeran dago gure euskeraren aitor ona, batez ere sudur-izki esaten zaienetan. "En las letras que se llaman nasales" . Or in Gazt MusIx 14.
azpisarrera-35
SUDUR-KAIKU. "(Sal), de nariz aguileña" A.
azpisarrera-36
SUDUR-KAKA ( (L, BN, Sal, S, R)). Ref.: A (kaka); Lh. "Moco endurecido" A.
azpisarrera-37
SUDUR-KAKAZI. "(R-uzt), moco endurecido" A (s.v. kaka).
azpisarrera-38
SUDUR-KAKO. (V-gip ap. Elexp Berg), SUDUR GAKO.
a) (Adj.). De nariz ganchuda. "Flakosta sur-kaku batekin zeuan berbetan" Elexp Berg.
Arpegiz, sudurkako, begi-bizi, okotz-zorrotza. Ldi IL 40. Errialde orotako euskotar-yendakiak, sudur gaku, luze ta motz-txapeldun. Herr 18-10-1956, 2. Arpegi zurbilla, sudur kakoa [Ezekiel]. Erkiag BatB 127.
b) (Sust.). Gancho, curva de la nariz.
Ille zutiak gaberdia bezin beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meiak, begi aundi ta biziak. NEtx Antz 136. Aren sudur-kakoa ta aren arpegi azal ximurrak, etziran esatekoak. NEtx LBB 178.
azpisarrera-39
SUDUR-KAKODUN. De nariz ganchuda.
Ezkerraldeko agura buruzuri, sudur-kakoduna. TAg Uzt 180.
azpisarrera-40
SUDUR KARAKOTA. v. karakota.
azpisarrera-41
SUDUR-KIMA. Punta de la nariz.
Sudur kima laxter / apar zuriz, eder / jarriko dizut gero ixiltze ez bazera! EuskOl 1931, 46.
azpisarrera-42
SUDUR-KONKOR ( (BN, S, R ap. A)). Parte superior de la nariz.
Izan ere, kana ta erdiko sudur konkorra bazuen eta. Alz Burr 33.
azpisarrera-43
SUDUR-LUZE. (B; VocB; surluze V-gip). Ref.: A; Etxba Eib (surluzia); Elexp Berg (sur-luze). a) Narigudo.
Ernani-aldeko sur-luze matrailla-gorri [...] ala jaiña ta arraioak ezpaitu ezpanetik dingilizka legez daukezan ibiltaunak. A Ezale 1897, 36b. Argala izan edo lodia, zudur luzea edo zudur motza. Ag G 332. Ze gixon modu da or [...]?/ Arpei zorrotz sur-luze, / ala motz sur bako? Enb 171. Atso sudur luze, ezpain mehe eta bihotz zabal hark. Mde HaurB 10. Egun batez an azaldu zitzaidan, bere lagun sudur-luze batekin. Alkain 87.
b) "Curieux" Lh.
"Qui a du flair, perspicace" Lh.
azpisarrera-44
SUDUR-MAKO (G-to, AN-5vill, BN-baig). Ref.: A; Gte Erd 304. De nariz aguileña.
azpisarrera-45
SUDUR-MAKUR. "Le solía lamar [...] sudur makur, que [...] quiere decir, nariz tuerto" (Pamplona, 1587) ReinEusk 86.
azpisarrerakoSense-45.1
(R-uzt ap. A ) De nariz aguileña
azpisarrera-46
SUDUR-MEHE. "Personne susceptible" H.
Irriz xutitu zen atxo sudur mehe figura bat, eta kanporat berehala atheratu. Barb Sup 34.
azpisarrerakoSense-46.1
De olfato fino.
Han irakurtu duken andre sudur mehe zenbeitek galdeginen daut orobat zoin den, hoinbertze usain onen artean, hoberena. JE Bur 89.
azpisarrera-47
SUDUR MEHEDUN. "Nariz aguileño, sudur meduna" Lcc.
azpisarrera-48
SUDUR-MINTZ. (G-to-nav, BN-baig; surmintz V-arr-ger-m-gip; sudumintz V-ger; surmitz V-gip). Ref.: A (sudumintz, sudurmintz, surmintz); Iz ArOñ (zurmítzak); Elexp Berg (sur-mintz). a) "Ternilla de la nariz que divide las fosas nasales" A. "Surmítzak: donde se pone la anilla para sujetar a las vacunas" Iz ArOñ. Cf. sudamintz.
Idia lotuten da / sudumitzetati. Azc PB 216. Adarretatik edota sudur-mitzetatik lotuta. Erkiag BatB 50. Zezena lotutzen da / sudur-mintzetatik. Uzt Auspoa 22, 137. Idia sudur-mintzetatik, gizona itzetatik. EZBB II 12.
b) Hocico, morro. "Zurmítzak: el hocico del cerdo" Iz ArOñ.
[Katamotzaren] ortz agiñak, sudurmintzetako bizar lodi gogorrak. Izt C 193. [Katuaren] surmintz eta belarriak / ondo gordetako. Noe 82.
(Ref. a personas).
Abiatu bear zebala Franziara sudur-mintzak autsitzeko zorian itzul-amilka. Izt C 359.
(Fig.). Cf. SUDURRA SARTU.
Arazoan sudur mintza sartzerik ere etzuten izaten. "Injerencia". EAEg 2-3-1937, 1185.
c) Ventanas de la nariz.
Toxatik artu, / gañezka sartu / kider-buru xakonean; / ke-belar ori / urriñez jori / laister da sudur-mintzean. EA OlBe 70.
azpisarrera-49
SUDUR-MINTZO. a) "(L, B, BN, S, R), gangoso" A. (El) que habla afectadamente.
Soin zabal, zalhu, txapeldun, / euskaldun eta fededun, / handi baita sudur mintzo, / zintzo dira, o! Hain zintzo / eta barnez oro zaldun. Mde Po 33.
b) (B, BN-ciz-arb ap. Gte Erd). Pronunciación nasal. "Sudur mintzoa du orrek (B, BN-arb), [...] haren sudur mintzoa! (BN-ciz)" Gte Erd 277 (junto a sudursoñua, muzu izketia, etc., de otras zonas).
Bere sudur-mintzoarekin erranez deus ez zela aldi huntako. Larre ArtzainE 104.
azpisarrerakoSense-49.1
Pronunciación afectada.
Martin Loontxo Etxeberrikok auxe sudur-mintzoz erantzun zidan. A Ardi 12.
azpisarrera-50
SUDUR-MIZPIRA ( (Dv, H)). a) Ventana de la nariz. "Narine" Dv.
Badira uliak zaldi eta bertze abereei sudur mizpiretarik eta bertze lekhutarik sartzen zaizkotenak. "Naseaux". Dv Dial 33 (It sudurretik). Ezarriko diozu erreztun bat sudur-mizpiretarik edo muthurra zilhatuko diozu ustei batez? "Pones circulum in naribus eius". Dv Iob 40, 21 (Ol sudurrean sartu). Sudur-mizpira, errape-erroa, / isastxoko naiz okotza, / jun-etorrian billatzen dute [mandeuliak]. Or Eus 318. Naiz ezagutu marrakan, / sudur-mizpiren baimena bage / ez da geldi oi paketan. Ib. 225.
b) (AN-gip-5vill, B ap. A; sur-mizpira B ap. A; surmispira VocB). "Cartílago de la nariz. Arzak aratze ori sudur-mizpiratik, agárrale del cartílago de la nariz a ese ternero" A.
c) Nariz, hocico.
Bota dute [urdea] erroz gora; Potxolok iztupez / sûr-mizpil mugikorra lotzen dio nekez. "La jeta". Or Eus 136.
azpisarrera-51
SUDUR-MOKO (L ap. Lh; Urt). "Acumen nasi, [...] sudur mokóa" Urt I 121. "Bout du nez" Lh.
Erori zitzaionean sudur mokorat hezkur erdi ondu bat. Hb Egia 31.
azpisarrera-52
SUDUR-MOKOTX (sur-mokotx V ap. A Añ (V)). "Romo de narices" Añ. v. SUDUR-BIRIBIL.
azpisarrera-53
SUDUR-MOTZ (V-gip, G-goi-azp, AN-gip, B, L, BN-ciz-baig; VocB; sudur-motx Dv A; sur-motz V-gip; sur-motx V; Añ (V)). Ref.: A (sudur-motz, sur-mokotx); Etxba Eib (sur-motza); Gte Erd 304; Elexp Berg (sur-motz). Chato. "Romo de narices" Añ.
Gizon sudur motz bati. Bil 145. Argala izan edo lodia, zudur luzea edo zudur motza. Ag G 332. Emakume sugur-motz batek. Ugalde Iltz 31. Sudur-motz, ezpañaundi, buru-jirako zapi zuriarekin. Anab Aprika 61. Neskato surmotz bat. Erkiag BatB 149. Aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza. Berron Kijote 173. Gizon itsu edo maingu, edo sudur-motz edo markets. Bibl Lev 21, 18.
v. tbn. Zait Plat 85.
azpisarrerakoSense-53.1
" Sur motz orrek aintzen deuk iri! Se reprocha así a los descarados, suponiendo que los chatos lo son siempre" Etxba Eib. .
azpisarrera-54
SUDUR-MURRITZ (B ap. Gte Erd 304; Dv A). Chato.
azpisarrera-55
SUDUR-MUTUR. Punta de la nariz.
Poxpoluakin sugur muturra beztuaz. Iraola 99. Osasuna galduta / indarrak gutxitu, / sudur-muturra ubel, / begiak gorritu. JanEd II 115.
azpisarrera-56
SUDUR-OIHAL. "Sudur oihala, mouchoir" SP (s.v. oihal).
Bidezkoari zudur oialakaz agurka. Ag Kr 115.
azpisarrera-57
SUDUR-ONDO (En casos locales de decl. sing.). Parte de la cara junto a la nariz.
Belarrekoan asarre ez dute / sudur ondoko bizarra. "Se les alegran los bigotes que tienen junto al hocico" . Or Eus 320. Juanixiok ukabillarekin sudur ondoan jo du Austin. TxGarm BordaB 35.
azpisarrerakoSense-57.1
Espacio próximo a la nariz.
(Beatza bidoi gañetik igurtziaz). Egizu usai. (Beatza sudur ondotik pasatuaz). Lab SuEm 186.
azpisarrera-58
SUDUR-HOTS. Sonido nasal.
Zenbaitek [erregelak] erabat balio duela dirudi, hala nola gure artean sudur-hotsa darraionari berdintzen dionak: . enbata, indarra, intxaurra, ongarria, eta abar. MEIG VII 175s.
azpisarrera-59
SUDUR-PASTETX (S ap. Gte Erd 304). De nariz aplastada. Cf. pastextu.
azpisarrera-60
SUDURPE (AN-gip ap. Gte Erd 49; Lh). (En casos locales de decl., en sing.). a) Espacio situado bajo la nariz. "Sudurpeko, subnasal" Lh. "Sudurpeko-zilo, appellation de la bouche, m.à m. trou sous la bouche" Ib. Cf. sudurpeko.
Bizar zama bat sudur pean. Hb Egia 148. Sudurpetik okotzera zuzen-zuzen gurutzearen makil luzeena [egiñaz] . Inza Azalp 17. Bizarra kenduz geroz / Eskualduna gazte. / Orai bertzerik dago / sudur petik haste. Etcham 126. Dotore ipiñirik / surpeko bixarrak. Enb 162. Surpean illauna / dan-ezkeroztik, / gizonak burua / yare bear dik. Ldi UO 33. Sudurpeko ille-mordoska erneberria. TAg Uzt 62. Dena ere gozagabea, mutikoari zimurrarazi zion segurik sudurra ta xorrotxarazi sudurpeko arroilaren gaineko xokoa. Herr 26-4-1962, 4. Su(d)urpeko txuloa ez duzu oso ona. (AN-larr) 'Ao zakarra duenaz edo jale aundia denaz' . Inza NaEsZarr 523.
azpisarrerakoSense-60.1
"Boca. Surpetik juan jakoz, zituanok eta ez zittuanok! " Etxba Eib. .
Kaxo Ganbara, sugur-peko logalia [= 'hambre'] juan al zaik? Alz SFer 140. Sudurpian bai zuk indarra! (AN-ulz) 'Mingain zorrotza duzu' . Inza NaEsZarr 1921.
Seminarioko apez gei Biarnesek ez ahal deroie horri eria südürpian igaraiten. Const 18.
b) Alcance de la nariz, del olfato.
Zoiñen lanhoa igan baitzen / Yupiterren sudur-pera. Gy 285.
c) (Ref. al lugar del que se habla, en un sentido próximo a 'delante de las narices').
Batzuetan erbi batek zirurikan, tiroa bezala, heien sudur petik ihes egiten zuen. JEtchep 18. Bi familiak, ez badira bederen beren barnetan hetsirik egoiten, ments batzu bezala, elgarren sudur pean bizi dira. Ib. 46. Egon erne, parada ona ez dakizun pasa sudur-petik. Herr 3-11-1960, 1. Salburik sudurpetik ez pasatzekotan zorigaitzez urte batez bezala. Larre ArtzainE 126.
azpisarrera-61
SUDURPEKO. v. sudurpeko.
azpisarrera-62
SUDUR-PINPORTA. a) Grano de la nariz.
Ire sudur-pinporta gorria itzaltzera zijoak... NEtx Antz 108 (dirigiéndose a la lumbre de un cigarro).
b) XUDUR-PINPORTA. (Forma con palat. expr.). De granos en la nariz, con granos en la nariz.
Ikusak orain atean: begi-aundi, xudur-piporta, gaixto-irri: emezortzi urtez lanak emango ote-dituan ziotek. Ldi IL 17.
azpisarrera-63
SUDUR-PINTZ (-phintz Dv, H). a) (Pl.). Ventanas de la nariz. "Sudur phinzak hanturik, les narines enflées (de colère, de désir, etc.)" H (s.v. phintza).
Zergatik ezartzen zee ahagozi apür bat südür pinzetan eta beharrietan? CatLan 127. "Sudur-pintzak bereak, sudur-xixtuak adiarazten dituena, koleratsua" GAlm 1954, 53.
b) (G ap. A; -phintz L ap. A). Cartílago de la nariz.
azpisarrera-64
SUDUR-PRINTZ (Lar, Añ (G), Dv (G), H). "Ventanas de la nariz" Lar y Añ.
azpisarrerakoSense-64.1
"(Es muy) desvergonzado, sudur prinzak bereak ditu " Lar.
azpisarrera-65
SUDUR-PUNTA (L, BN, S ap. Lh; Urt). "Acumen nasi" Urt I 121.
Bekoki ganerik sur puntara. Arz 26. Okotz ta surpunteak eutsen alkar joten. AB AmaE 233. Sudur punta biribil biribila. Elsb Fram 166. Sudur puntari thorra thorraka. Ox 117. Neska arabiarra txilaba soñean, sudur puntaraño arpegia estalita. Anab Aprika 16. Ezpanak estutu, sudur-puntea graziaz okertu. Erkiag BatB 33. Sudur-punta apur bat gora begira duten emakume zoragarri oiek. NEtx LBB 111. Bizi guzian erabili beharko [S. Ignaziok], kalitxa sudur puntan bezala, lodiguna, tunpilo moldegaitz hori. Etcheb Obrak 14. Beatzakin sudur-punta garbitzeko keiñua egiñez. JAzpiroz 112. Sudur puntan euli batek ikutzia, naikue birau biribilletan asteko. Gerrika 30.
azpisarrerakoSense-65.1
" Andreak sudur puntatik erabiltzen du (BN-arb)" Gte Erd 223 (junto a menpean, menean, mende, etc., de otras zonas). v. SUDURRETIK ERABILI.
Etzazkikala hire arrangurak estakuru gisa pasatzerat utz. Sudur puntatik ibil hindezakete. JEtchep 99. Izan gizon, ez utz zure burua sudur puntatik emazteak erabiltzen. Herr 3-11-1960, 1.
azpisarrera-66
SUDURRA ASTINDU, SUDURRAK ASTINDU. Fruncir la nariz.
Txomin Anton asten da / astinduta surrak / ioko zatarra eukita / botaten guzurrak: / baina laurak dakie / guzurrak esaten, / eta edaten ardaoa / esku birik baten. Azc PB 88. Arteetan, kaian egozan arrantzale zaar begikoak laster bota eben euren ebatzia: An, galarrena sartu dau. Eta betozkoa jarriaz, sudurrak astindu ta ezpanak okertu. Erkiag Arran 162. Ori esan, irribarretxua egin, eskuak patrikerean sartu, eta surra astinduaz urten eban Nikanor-ek dendatik. Erkiag BatB 71.
azpisarrera-67
SUDURRAREN (Tras gen.). "Yire sudurraren dakadak (R), ire sudurraren daukiat (Sal), no te lo quiero dar; litm., lo tengo para tu nariz" A.
azpisarrera-68
SUDURRAREN GAINERA. a) "Sudurraren gainera [...] athearen herstea, fermer le porte sur le nez" H.
Behin erregeren gorthean sarthu nahi izan zen Zoroaster, eta hetsi zioten athea sudurraren gainerat. Hb Egia 75.
b) A la cara. "Sudurraren gainera erraitea, dire sur le nez" H.
azpisarrera-69
SUDURRARENTZAT (Tras gen.). "Eztuk hire sudurrarentzat, ce n'est pas pour ton nez" H. "Ce n'est pas à lui que c'est destiné, [...] ez dago horren sudurrarentzat" Herr 27-10-1960, 4.
azpisarrera-70
SUDURRA SARRARAZI. Meter, hacer que entre donde no le corresponde.
Beraz hainbertze entzuten zen debruaz eta haren obrez mintzatzen [...] nun gertakari bat ez baitzitaken iragan, hartan zenbeit debruri bere sudurra sar-arazi gabe. Larz in Zerb Azk 73.
azpisarrera-71
SUDURRA SARTU (L ap. A; H). Meter la nariz, entrometerse. "Sudurra bertzeren egitekoetan sartzea, fourrer son nez dans les affaires d'autrui" H.
Eta afera orotan sudurra sartzera. Gy 180. Sarthu nahi lukete [kargudun batzuek] sudurra Elizan. Hb Esk 192. Errient batek deus egitekorik ez ikustekorik ez luken ehun mila zeretan sudurraren sartzeaz. HU Aurp 137. [Gobernamenduak] sudurra sarthuko duela barnago, jakitea gatik zer irakasten den han. JE Bur 45. Etzan ordea gauza erreza artzulo artan sudurra nolanai sartzea. TAg Uzt 174. Bi emazte tzarrek sudurra sartu zutelarik Aita Sainduaren hautuan. Zerb IxtS 103. Ziek, galtzadunak, usu plañi zirade aphezek sudurra aitzinegi sartzen diela. Gazte (dic.) 1958 (ap. DRA). Jainkoak libra nadila euren zereginetan sudurra sartu eta eurei konpetentzia egitetik. Osk Kurl 31.
azpisarrerakoSense-71.1
Jarri zadan denda, eta jarri zadan ez ezagun artean, iñork nere eltzean sartu ez dezan sudurrik.Apaol 99.
azpisarrera-72
SUDURRA ZIMURTU. Arrugar la nariz (en signo de desaprobación).
Zizku txikia diot, zuk sudurra zimurtuagatik. Mok 10. Baratzeko lanari ere / sudurra dute zimurtzen. Etcham 226. Sudurre zimurtu zuen Claudet yaunak. Izeta DirG 30s.
azpisarrera-73
SUDURRAZ LURRARI. "Sudurraz lurrari erori dük (S), ha caído boca abajo (nariz a tierra)" A.
azpisarrera-74
SUDURREKO UR. Destilación nasal.
Tomilloarena, bronkioetarako, katarroa, sudurreko ura ta eztularen aurka. Ostolaiz 142.
azpisarrera-75
SUDURRERA. (L ap. A; Dv). a) (Decir, oír, etc.) a la cara; en cara. "Sudurrera eman, echar en cara" A.
Sudurrera irri eginen dautzute. HU Zez 110. Ohoinak bezala sartzea elizetan, jende guziaren aitzinean, zer nahi adituz sudurrera. Ib. 128. Beti emogun, emozue gezurrari egia sudurrera. HU Aurp 113.
b) Delante (de), en las narices (de).
Ez hets atherik nehoren sudurrera. Herr 3-11-1960, 1.
azpisarrera-76
SUDURRERAINO. Hasta las narices.
Haur tzar horien lasterrez, / [...] / asea naiz lephoraino [...] / Eta ni sudurreraino! Ox 51.
azpisarrera-77
SUDURRETAKO ESTURA (R-uzt ap. A; surretako estua V-m ap. A). Constipado. "On da oian sartea ta izerdiz sudurretako estura egos-araztea (R-uzt), [...] hacer cocer a fuerza de sudor el constipado" A. v. SUDUR-ESTU.
azpisarrera-78
SUDURRETAKO JARIO. "Surretako jarioa (G-goi), el romadizo, el constipado" A.
azpisarrera-79
SUDURRETIK AHORA. "Sudurretik agora ez daki idukitzen, ez daki deus ere ixillik idukitzen" (AN-ulz) Inza NaEsZarr 1920.
azpisarrera-80
SUDURRETIK AHORAINOKO. "Ez du sudurretik aborañoko astirik, entzun duena ezin ixillik iduki" (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1747.
azpisarrera-81
SUDURRETIK ERABILI. Dominar, manejar.
[Deputatu] haren ordain ezartzeko bertze bat, edo berenaz tzarra, edo ahula, sudurretik nola nahi erabiltzekoa. HU Aurp 153s. Maria etzen bere senarra sudurretik erabili nahi duten emazteetarik. Ardoy SFran 64.
azpisarrera-82
SUDURRETIK MINTZATU. "Sudurretik mintzatzea, parler du nez, nasiller" H.
azpisarrera-83
SUDURREZ AURRERA. De bruces.
Piper poto mallatu baten estropuzu eginda, jausi zan zurrez aurrera. Ag Kr 13.
azpisarrera-84
SUDURREZ MINTZATU. Hablar afectadamente.
Aldarte onez diranean, Elgoientarrak, lenago bezela, sudurrez mintzatzen zaleak ditugu. A Ardi 12n.
azpisarrera-85
SUDUR-SAIHETS. a) "(BN-mix), fosas nasales" A. b) Aletas de la nariz.
Kolore zuri-ilun dute eta mazelak sartuak sudur saetsetako zimurdura batean. FIr 191. Sudur-sahetsak ats-artzean igitzen. Ib. 192.
azpisarrera-86
SUDUR-SAMIL. "Sur-samil (V-gip; FSeg), fosas nasales" A.
azpisarrera-87
SUDUR-SARTZE. Intromisión. Cf. SUDURRA SARTU.
Bereziki Greziak akordio bat egin baitu Amerikarekin, [...] ez dute Rusoek hortan sudur sartzerik. Herr 11-6-1959, 1.
azpisarrera-88
SUDUR-SOINU (AN-5vill ap. Gte Erd 277). Sonido nasal. v. SUDUR-MINTZO (b).
azpisarrera-89
SUDUR-TALO (Darthayet Manuel Dv y A). Chato. "Nez camus, sudur taloa" Darthayet (ed. 1861), 38.
azpisarrera-90
SUDUR-TXISTU ( -xistu H (s.v. xistu); -xixtu Dv A (s.v. xixtu)), SUDUR-ZIZTU. Resoplido de nariz. "Sudur xixtu, souffle violent que l'agitation fait sortir par le nez. Cela se dit d'un cheval ému, d'un homme en colère" Dv (s.v. xixtu).
Sudur ziztu berratuz yende ikus eta [zezenak]. Hb Esk 220. Bethi uria zelakotz, su bazterrean idorrarazten zituen athorrak, intzirinaz eta sudur ziztuz. Hb Egia 138. Orduan idiak ere burzoratuak bezala badabiltza harat hunat, sudurxistuz. Prop 1882, 171. Solas horiek deubruen sudur-xixtoekin errefera izan zutela. GH 1954, 279. v. GAlm 1954, 53 (s.v. SUDUR-PINTZ)
azpisarrera-91
SUDUR-TXISTUKA. "Joan da, sudur xixtuka, il s'en est allé, sifflant du nez. Il s'en est allé furieux" Larz GH 1973, 68.
azpisarrera-92
SUDUR-UZTAI. Aro, anillo que se coloca en la nariz.
Orduan sudur-usteia ezarri diot, eta ukarai-usteiak besoetan [Betuelen alabari] . Bibl Gen 24, 47 (BiblE eraztuna ezarri diot sudurrean).
azpisarrera-93
SUDUR-XEHE (surtxe V-arr ap. A; Añ (V)). "Romo de narices" Añ. "Chato" A.
azpisarrera-94
SUDUR-XORROTX. De morro puntiagudo.
Andere sudur xorrotxak [andreierrak] / ihardetsi zion. Gy 233.
azpisarrera-95
SUDUR-XUT. "Sudur xuta [...], personne prétentieuse, vaniteuse, éprise de soi" H.
azpisarrera-96
SUDUR-ZABAL (AN-5vill, B, BN-mix, Sal; sudur-zahal BN-arb). Ref.: A; Gte Erd 304. "Chato, de nariz aplastada" A.
Tronpeta jotzen duen sugur zabal bat. Iraola 70.
azpisarrera-97
SUDUR-ZANPATU (Lar, Añ (G)). "Chato, chata de narices" Lar. "Romo de narices" Lar y Añ.
Kanpotar gizon sugur zanpatu batek. Iraola 82.
azpisarrera-98
SUDUR-ZAPAL (B; surzapal Añ (V); zutur-zapal G-azp). Ref.: Gte Erd 304. "Romo de narices" Añ.
Txakurrik beterre ta sur-zapalenak. A BeinB 91s. Mutil sur-zapal [...] batek. A Ezale 1897, 45a. Ezpain aundi, sudur zapal, lagatza baño beltzagoa, oso itsusia zan. Anab Aprika 30. Sozko oneko gizona zan [...], sudur-motz eta sudur zapal. Zait Plat 85.
azpisarrera-99
SUDUR-ZAPALDU. "Nariz romo, sur zapaldua" Lcc.
azpisarrera-100
SUDUR-ZAPATO (AN-5vill ap. Gte Erd 304). De nariz aplastada. Cf. 1 zapatu.
azpisarrera-101
SUDUR-ZAPI (surzapi V). Ref.: A; Ort Voc. Pañuelo, moquero.
Sartzen du sakelean eskua sugur-zapia (moquero) ateratzeko. Moc Ezale 1898, 46b. Zudur zapia bete [antxoba] . Ag Kr 39. Atera zuan sudur-zapi urdin zimur bat. Ag G 53. Burruko-azal ta maindire, esku ta sudur-zapi, ugari zituela agertuz. A Ardi 76. Bere aitari agur egin zion, sudurzapia altxaturik. EEs 1925, 250. Sur-zapi zar baten musturrean. Ort Oroig 123. Zudur-zapi gorria lepoan jai antzean. Lab EEguna 108. Sudur-zapi poxpoliña zetorren goitik beera [...] balkoi batetik eroria. Anab Don 36s. Eztul bakoitzean sudurzapiari begiratu odolik ote zegon. JAIraz Bizia 26. Sudur-zapi garbiren bat zabalik. Erkiag Arran 170. Surtzapi txuri onekin. NEtx LBB 297. Surzapia bota bezate lurrera. Ib. 297. Sudur zapia atera ta zintz egin du. Ib. 108. Nekaldiko tresnak eskuetan eukiten zituen, sudur zapiagaz elduta. Etxabu Kontu 85. Aitarentzako sei sudur-zapi edo pañuelo. TxGarm BordaB 103.
azpisarrera-102
SUDUR-ZEHE. Palmo de narices. v. ZEHE BAT(EKO) SUDUR.
Zaude on, ez igor nehor ere sudur-zehe batekin. Herr 3-11-1960, 1.
azpisarrera-103
SUDUR-ZINTZ. Acción de sonarse la nariz.
Au guztia, banoan, sudur-zintz bat egin orduko, begi itx-idiki baten bitartean gertatu zan. Anab Usauri 21.
azpisarrera-104
SUDUR-ZUBI. Puente de la nariz. Cf. SUDUR ZUBITU.
Barazuza-bihiek pin-pin-pin joiten zaukuten sudur-zubia. SoEg (ap. DRA).
azpisarrera-105
SUDUR ZUBITU. Nariz aguileña. "Sudur zubitua, nez aquilin" Lh (s.v. zubitu). Cf. SUDUR-ZUBI.
Sudur zubitua, enda-sudurra. A Ardi 56.
azpisarrera-106
SUDUR-ZULO. (AN-ilzarb-olza; H; sugurzulo G-nav; surzulo V-ger-arr-oroz-m-gip; Lar, Añ; zuur-zulo V-gip), SUDUR-ZILO (AN, L, BN, Ae, Sal, S, R; Urt Gram 18 (-illh-), H (-ilh-), VocB; -xilo S, R; H; surzilo V-gip; surtzilo V-m). Ref.: VocPir 224; Bon-Ond 139; A (sudur-zilo, surtzillo, surzulo); Lrq (südür); Zubk Ond (zurtzilluak); Iz ArOñ (zuur-zuluak), Als (sugurra); Etxba Eib (surzilluak); Holmer ApuntV.
a) "Ventanas de nariz" Lar y Añ. "Fosas nasales" A. "Lotan, surzilluetatik artzen dogu arnasia" Etxba Eib. En algunas hablas (v. Elexp Berg) se emplea gralmte. surzilo para los animales y surzulo para las personas.
Betartia, musturrak, surzuluak. Mg PAb 86. Sudur zilotik zeiko sartzen. Arch Fab 101. Sudur zilhotarik zikiña darian. Gy 170. Bi sudur ziluetarik mukuia dari. ChantP 86. Korrika ta sudur-zuluak itxita. Bv AsL 38. Biatzarekin sudur zuluak errejistatuaz. Apaol 118. Usain bakarra sur-zulo biak. A BeinB 48. Sur-zulo bietati / sartu iakan atsa. Azc PB 250. Sugur zuluetatik autsa sartuaz. Iraola 129. Bi sudur-zuloetan sartu bitza [perresil-belarraren ostoa]. EgutTo 25-8-1918. Edo bederen usain goxo demonioaz sudur xiloen bethetzeko. Barb Sup 64. Sudur ziloak zimurtzen ditu. Ib. 94. Phu-ka tinkatuz sudur ziloak. Ox 115. Orrek kontrabandoa sartuko luke... baita karabineruen sudur zulotik ere. Alz Ram 35s. Ozpiña zur-zuluetan ipinten. Kk Ab II 88 (20 sudur-zulo). Sudurra, kakua lakoxia, goraz-begirakua ta surtzillo andijakaz. Otx 11. Begi, sudur-zilo edo ezpain-bazterretan. Lf Murtuts 26. Sudur-zuloak zabaldurik. Mde HaurB 103. Usain oro sudur-zuloz [sartu]. Or Aitork 253. Ezkerreko eskuaz surtzilloak itxiaz. Erkiag Arran 57. Aotik eta sudur-zilloetatik. Erkiag BatB 125. Bere sudur zulo bat beatzez estali. NEtx LBB 165.
v. tbn. Ag G 165. Sudur-zilo: Zub 90. Osk Kurl 102. Surzilo: JMB Mund III 39 (V-ger).
b) "Romo de narices, [...] (V) [...] surzuloa" Añ.
azpisarrera-107
XUDUR (Forma con palat. expr.).
Bada sagu xuria [...]; hara-hunata bixi dü; badabila xüdürra airian. Eskual 22-1-1909, 4. Eni hüllantzen zeitanari xüdürra neola muzten. Casve SGrazi 108.
azpisarrera-108
ZEHE BAT SUDUR, ZEHE BATEKO SUDUR. "Zehe bat sudurrekin norbait igortzea, renvoyer quelqu'un avec un pan de nez, confus d'un refus" H. "Zehe bat sudur egin, dejar (a alguien) con un palmo de narices (S)" A EY III 320. "Joan da, zehe bateko sudurra eginez, il s'en est allé, faisant un nez d'un empan. Il s'en est allé, faisant un long nez" Larz GH 1973, 67. Maritsants ez agertu, / arros eta krabelin! / Musde Igel gelditu / zehe bat sudurrekin. "Afruntua" (1897) (ap. DRA, s.v. ze(he)).
Otsuak sinhetsi, haxe(r)iak büztana barnerat bildü eta otsuari zehe bat südür egiten zialarik, gozoki etzan lo-khurrunkañi baten egiteko. (S) A EY II 65s.
azpisarrera-109
ZER SUDUR. ¿Qué narices? (expresión de desprecio).
Zer Jaungoiko ta zer sudur. Erri jakintsu ta aurrera joan nai duten guzietatik [praileak] bota dituzte ta. ABar Goi 18.
sudur
<< 1 su 0 / 0 tipildu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper