OEH - Bilaketa

334 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (334)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berotasun.
sense-1
1. (V-gip, G, L; SP, Urt IV 85, Ht VocGr, VP 8v, Lar, , Lecl, Hb, Dv, H, VocB ), berotarzun (BN, S; Gèze, Lh) Ref.: Lh; Etxba Eib; Elexp Berg .
Calor. "Chaleur" SP, Ht VocGr, Lecl, Gèze. "Calor" Lar, . "Abrigo, aquel calor, alivio, o fomento, que se toma del vestido, del lugar abrigado" Lar. "Chaleur, c.-à.-d., état chaud. Uraren berotasuna, la chaleur de l'eau" Dv. "État de chaleur" H. " Berotasun (L), -tarzün (L [sic], BN, S), état de chaleur" Lh. "Calor" VocB . "Calor. Egunoko berotasuna botatzen dau makina onek " Elexp Berg. " Bero eta berotasun ez dira guztiz berdinak. Normalean berotasuna objetu batek eman edo botatzen duenaz ari garenean esaten da" Ib. Tr. Documentado en textos septentrionales desde principios del s. XVII; al Sur se encuentra por primera vez en los primeros años del s. XIX. En DFrec hay 11 ejs.
Zu zara emazurtz gaixoen aita, hotzen berotasuna, nekatuen pausatasuna, flakoen borthiztasuna. Mat 282. Atsekabek ene gorputza sekatu dute ilhetien berotasunak sukhaldea nola. Harb 339. Eta hotztasun hartarik, negutik udara bezala iragan bedi ifernuko berotasunera. Ax 585 (V 376). Zeren adin hartan berotarzun naturala flakaturik eta hozturik baratzen baita. Tt Arima 69. Heldu baita berotasun lankita bat, denbora luzez, eta aphur bana emeki emeki hezurretan barrena sarthuz. ES 182. Zeinetan zeruak suntsituko baidire irazakiz eta elementak urthuko suaren berotasunez. He 2 Petr 3, 12. Nurk sü hun baten khantian daguenian, hantik eztü berotarzün aphur bat hartzen? Mst IV 4, 3 (SP bero ). Nolako biurtza edo aldatzea egiten duen arrautzaren izateak olloak ematen dien berotasunarekin, nork sinistuko luke? Mg CC 199. Geituten jako egarri edo edan guria kalenturiaren berotasunaz. Mg CO 78. Iges egiten dot nik urrinera iraun ezinik agoetzar aren txipristina ta berotasuna. Mg PAb 133. Zapi kedartu bat bekoki erdiraño izerdija artu, ta subaren berotasuna arinduteko. Ib. 124. Ill zitzaion barruko berotasuna, leortu ta ugartu miñgaña egarriz. VMg 60. Eguzkiak bidaltzen diozka argizagiari bere argi ederrak eta berotasuna. AA III 502. --Zerk aterazitzen ditu onela? --Eguzkiaren berotasunak nere ustez. It Dial 109 (Ur, Dv berotasunak, Ip berotarzünak ). Udako egun luzeetan eguzkia goienengo mallara igotzen danean, beraren berotasunak kiskaltzen ditu Erriberako baratzaetan arkitzen diran aza guztiak. Izt C 158. Eztu haiñ laster bestiak senti berotasuna, / Non baidathorko gibelat arima zoakona. Gy 162. Sartzen bada [belharra] barnerat, itxurak enganaturik, belhartegian bihurtzen da, berotasuna hartzen du eta gozoa galtzen. Dv Lab 121s. Iguzkiak bere berotasunaz lurrei eta itsasoei bethi khentzen diote beren gozoetarik. Ib. 73. Eta sutan yarri ziren berotasun aundiko gizonak, eta arnegatu zuten Yangoikoain izena. Echn Apoc 16, 9 (Dv beroak xigortzen zituen gizonak, Ur (V) berotu ziran gizonak bero andijagaz, Ur (G) kiskali ziran gizonak bero andiaz, Ip txispiltzen ziren gizunak beruaren handiaz ). Lugartzak biltzen dira berotasunera, eta an bertan txautzia onena. Sor Bar 44. Asko eraten badu / barrundikan oztu; / berotasun aundirik / sentituko eztu. JanEd I 25. Eguzkiaren berotasunak / Gaukaz añ baltzizkaturik. AB AmaE 30. Eguzkiaren argi ta berotasun guztia etorkon bere arimara. Ag AL 118. [Eguzkiak] bere berotasunagaz landara, zugatz, bedar eta beste enparau guztiai indarra emoten deutsela. Itz Azald 164.
( s. XX) Kendu zizkigun berotasuna baizen besterik ematen etziguten geure jakak. Ag G 10. Sentitu det barrenen gauza bat, berotasun aundi bat bezela. Ill Pill 19. Sabelak eta buriak labe gorritu baten berotasunean, ba eta zangoak ere izpiño bat herrestan. Zub 98. Bainan zer berotasun gozoa ez deramauku laster urdailerat [arnoak], hainbertze urinki hotzer gain-behera su eman nahi baliote bezala! JE Ber 28. Mediku arraio arek yeurti eusten destañiek neuken odol apurre irekiten ipiñi eusten, da uste dot axek berotasunek osasune be ekarri eustela. Kk Ab II 48. Eztakit nik asabaren odolak, baiño jan-edanaren berotasunak bai. ABar Goi 15. Ezpaitaki egoaizearen berotasuna ala barrendik datorkion kiskaltasuna danentz. TAg Uzt 29. Gaztetan edurretan bizi izan ziranak, orain itotzeko zoriko berotasunean berdiñ. JAIraz Bizia 70. Jakina, gaitz da erabakitzea araugaindiko gertariak diren zinez, ala fisika-arau ezagune]a[n eraginak (berotasuna, eguratsaren txilistindarra...). Mde Pr 337. Eta haren iztarrak, mardul eta fresko zirenak, berotasun batez iraganak izaten ziren gizonaren eskuak heien gainean zabaltzen zirelarik. Mde HaurB 18s. Eta aren magallean ta altzoan aztu-erazoko dot oe onen berotasun kaltegarria. Erkiag Arran 156. Arpegiko berotasuna zerbait ibitzenago ta ausitzenago yoiakon. Ib. 106. Su ikaragarri bat, dena garra. Dena garra, dena berotasun! JEtchep 64. Alkondarak beti daduzkat garbi eta prest, etxean bakea, salan bazkari ona, ohean berotasuna. Arti Ipuin 78. Berotasuna goza daiala, / doakizula kolkora. Gand Elorri 88. Etxeok, zurezko ditugu geienbat, eta berotasun aundi bage asiko litzakiguz su ta gar. Erkiag BatB 13. Lo artzen genduan txoferraren ondoan motorraren berotasunarekin. Salav 60. Martxoko eguzkiak berotasun goxoa. BBarand 83.
sense-2
2. (Ae ap. VocPir 310 , G-bet), berutasun (Dv (que cita Orreaga )).
Fiebre. v. bero, beroen; sukar.
Publiok aita aspaldian sabelzardun edo beerakoarekin eta berotasun edo kalenturarekin gaxo zeukan. Lard 529. Zegoan beñ batean nere gisa gaxo, eta nik daukadan berotasun au bezañ gaiztoarekin. Arr GB 81. Berotasun aundia daukazu, eta ezpañak txit leorrak dauzkatzu. Ib. 79. Eztezaket lo egiñ; berotasunak erretzen nau. (AN-5vill). Orreaga 67s ( ib. 91 (AN-erro) berotasun, 59 (AN-ulz) berutasun; ib. 51 (AN-larr) bero ). Josetxo ogean dago iru egunean berotasun andiaz. Echta Jos 62. Baño berotasun andiak igaro zituan, gaixorik iduki zuten, ta oetik jaikita gero ere, alegiñ guztiak eginda ere, Joanes etzan geiago lengoa izan. Ag G 203s. Eztula sarri, zikiña ugari, berotasun bukaera gabia, izardi likiñ artian. IArt Itzald II 44. Sukar legorrak soin-atalak iaten dizkienean, ona izaten omen da berotasunaren aldentzeko oin-azpiko zana ziztatzea odola izuri dezan. Ibiñ Virgil 103.
sense-3
3. (V-gip; Lar, , Hb, H).
Fervor, ardor; apasionamiento. "Fervor" Lar, . "Cólera", "fogosidad" . "Zèle" Hb. "(Au fig.), échauffement" H. "Échauffement. Syn. gortazun (S)" Lh. "Iracundia" Etxba Eib.
Ernetasun, iratzarpentasun, barreneko berotasun, eta bertze fabore handi batzuk. Ax 105 (V 70). Ontasunean dabillanari Spiritu Sainduak emaiten dioen indarra, berotasuna, konsolamendua eta donua. Ib. 484 (V 313). Guti seguratzen zaitu lekuak espirituko berotasuna faltatzen bazaitzu. SP Imit III 27, 3. Agudotasun eta berotasun espiritual saindua. SP Phil 187. Nola Orazioneak ezarten baitu gure adimendua Iainkoaren argian, eta gure borondatea paratzen baitio zeruko amudioaren berotasunari. Ib. 89. Hasi ziren berotasun handi batekin, hagitz gogotik eta zinzinez bere dorrearen egiten. ES 389. Har zatzu berotasun eta zelo hañitzekiñ. Ch III 3, 1. Galdetu berotasun handirekiñ sainduen arartekotasuna. Ch I 19, 6. Nolakoa izatu den othoitzetan hekien berotasuna eta iarraikitasuna. Ib. 18, 2. --Nola ardiesten da denbora batetako pena horren barkhamendua? --Karitatearen berotasunaz, penitenziazko obrez eta induljenziez. CatLav 275 (V 137). Suak erran nahi zuen karitatearen berotasuna. Ib. 403 (V 193). Oraño xede bera maiz erreberritu behar da eta entretenitu edo xut-atxik-arazi bere garbitasunean eta bere berotasunean. He Gudu 70. Ezagütüren düzü orano segürki zure debozionalatko hotztarzüna khanbiatüren dela, zelialako berotarzün saintü batetara. Mst XX. Irakurtza da gure arimeko berotasuna biztuten daben egurra. LoraS 86. Ezta asko, janari santu au jatea, ondo egosi edo dijeridu bear da, berotasun zeruzkoaz artu ezkero. Ib. 61. Orduban esan oi zituban berbaak, batez bere Jangoikuaren amodijuaren gañian, agertuten ebeen bere biotzeko berotasuna. JJMg BasEsc 283. Au entzutean irazeki zitzaion Irizar jaunari su ta gar, eta bere berotasunarekin eraso zion goien bean maizter zintzoari, asmatu-al guztia esanaz. Izt C 164. Lantza, satarri ta berenoz beteriko aserre ta berotasunetik datozan orreek. " Destemplanza" . BBatzarN 209. Alako indar eta berotasunarekiñ [predikatzea] . Aran SIgn 93. Alako espiritu ta berotasunarekin [...] itz egin zien. Ib. 32. Gau batez, oraziuaren berotasunik aundienian, agertu zitzaizkan Jesus eta Maria aingeruz inguraturik. Bv AsL 81. Berotasunik andienaz deseatu izan du beti. Arr May 190. Oraindik berotasun andiagoaz saiatu zan lan onak egitera. Ib. 112. Behin bere debozioniaren berotarzünian Alfonsak erran zeion Maria Birjinari: [...]. Ip Hil 174. -Baiña io egin ei zenduan bada? --Io edo, eztakit bada nik, berotasun atan... Ag AL 45. Errosario Santuaren zabaltzalle berotasun andikoa. Itz Azald 70. Biotzeko berotasuna arpegian igarten jakuela. Ag Kr 42s. Lenbiziko jendearen berotasunak aztutzen ziradenean zer gertatzen zen ekusi artean. Goñi 81. Sinistearen berotasuna daukenak euskerazko ikastolari lagun egin bear deutsoe. Belaus LEItz 110. Eta nere animaren berotasunik aundienaz, bein eta berriz eskatzen dizut. ArgiDL 50. Mutil gaxoa... ! Ez du / elurrak il, ez: / berotasunez il da, / maitasun-miñez. Jaukol Biozk 50. Eztauko orrek gogoan berotasun andirik. (V-ple). A EY III 284. Ikusi al dezu Arrasateko erriaren berotasuna? NEtx Antz 65. Amaika bider damutu zitzaion berotasun txoro batean egindako ziña. Etxde JJ 67. Mireni idaztea erabaki dut. Ai, nere berotasuna paperera biur aal ba neza... Txill Let 45. Artu ditzagun lan ontarako / premizko berotasunak. Basarri 6. Jendez bethe betherik zegoan tokia eta gero ta handiagoa zan berotasuna. Osk Kurl 177. Frontoietan jokadarik ederrenak egiten diranean besteko berotasunaz, txaloka hasi ziran ikasle guztiak. Ib. 175. Biotzean alako berotasun bat sortarazten digula. Or ( in Gazt MusIx 34 ). Gazte-aize txoroak besterik ez dira gure kontuak... Laster aztuko dira oien berotasunak. NEtx LBB 14. Gaba guzia pasatu nun ezin lo egiñik berotasunakin. Auspoa 77-78, 28. Maitasun horren berotasunaz luzaz dezatela goza. Xa Odol 289. Zerbaitek uts egiten dautso berbetan. Ez dauke berotasunik, ez dabe leengo adieraz-indarrik. Onaind STeresa 53. Gure etxean andre gazte bat palta da. Gure seme orri, berriz, ez diot ikusten berotasun aundirik. TxGarm BordaB 179. Gure kapitan Felipe danok / guztiz genduan laguna, / andik aurrera faltako zan ba / beraren berotasuna. FEtxeb 20.
sense-4
4. Excitación sexual; celo de los animales.
Izan badute aragiaren gerra, berotasun edo arrotasunen bat. Mg CC 107 (v. tbn. CO 150). Zeren berenez duen berotasunaz gañera ardoarekin erazekirik ezin eskura ditue beren buruak, ta mugitzen dira zentzurik ez duen animalien zikinkerietara. AA III 381. Egija da, sarri euki ditudazala orrelako pensamentu loi eta berotasunak. Astar II 138. Eta gertatu zan nasierako berotasunean bertan begiratzea ardiak zigorrai, eta egitea ume mantxatu eta nabar eta asko kolorez nastutuak. Ur Gen 30, 39. Xalbat --ekin zun Engrazik giza-berotasun aren oldarrari ezin eutsika--, zure-zurea nauzu! Etxde JJ 110. Beorren berotasuna denetan gartsuena, noski; Venusek berak eman zien gar ori. Ibiñ Virgil 99.
berotasun
<< bermatu 0 / 0 berrikatze >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper