OEH - Bilaketa

334 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (334)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
pisatu.
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. Son escasos los ejs. de la primera mitad del s. XX. La forma mejor documentada es p(h)isatu, seguida de p(h)izatu que se encuentra en algunos autores septentrionales y en Lizarraga de Elcano, y pixatu en Erkiaga y en algunos autores guipuzcoanos del s. XX. Hay además un ej. de pisetu en Añibarro (GGero 107) y pixetu en ForuAB (87). En DFrec hay 5 ejs. de pisatu, 2 de pixatu y 2, septentrionales, de pizatu.
sense-1
1. (Urt I 261; -ph- H), pizatu, pixatu (-au V-gip ap. Etxba Eib ), pisetu, pixetu.
Sopesar, valorar, estimar, considerar. "Adversare, phentsáketan haritu, [...] pisatu, [...] kontsideratu " Urt I 261. "Peser ses paroles, sa détermination, les raisons, motifs, etc. Gizon arina da mintzo dena bere elheak ongi pisatu gabe, [...]" H. " San Migelen kontura ei dago gure on eta txarrak Jaungoikuan aurrian pixatzia " Etxba Eib.
Gauzá ungi pizá eta konsidera dezanak, hala eridenen du. Ins F 3v. Dohain prezioso hunen dignitatea eta balioa konsideratzen eta pizatzen dugula. Ib. B 4v. Birjinak hitz hauk zituen / bere baithan pisatu, / eta pagurik etxera / haurrarekin bihurtu. EZ Noel 83. Iaungoikoak gure obra guztiak, kontuan, pisuan eta neurrian kontatzen, pisatzen eta neurtzen baititu. Ax 137 (V 90). Pisatu ezan balu zer errezibitu zuen, asko zuken bere konbertitzeko. Hm 212. Pisa konfesio perfektak zenbat ontasun handi berekin dakharten. Ib. 201. [Ene hitzak] eztira pisatu behar munduko iujeamenduaren pisuan. SP Imit III 3, 1 (Ch, Pi neurt(h)u, Mst, Ip phezatü, Ol neurri, Leon haztatu ). Laster sentitzen eta pisatzen dugu zer pairatzen dugun bertzeak ganik. SP Imit II 5, 1 (Ch hitzez berretzen, Mst, Ip phezatzen ). Ea beraz zuhur gisa / debotak zuhurzia / dugun, eta gero pisa, / zertan dugun bizia. Arg DevB 153. Ungi pisa / hill ondoko zortheaz. Ib. 147s. Haren obra onak eta gaixtoak oro examinaturik, eta balentza batetan bezala onsa pisaturik, [...]. Tt Onsa 34. Filosofoen erranak ongi pisatu behar dira, egiazkoak iduri izan arren. ES 198. Pisazazu zer erraten zaitzun, kontu egiñ gabe nor den erraillea. Ch I 5, 1 (SP behazazu, Mst gogua emazü, Ol begirazu, Ip gogoa emazü, Leon beha ). Pisatu biardituzie zeuren arimak, eta konsiderazazie zenbat balio duen . (AN, s. XVIII). FLV 1992, 324. Infernuko tormentu betikoak zer diran sobra ikusi, ta pisatu dituzula. Cb Eg II 125. Mediku onen amorioa ondo pisa ezazu. Cb Eg III 289. Piza ongi itza erran baño lén. LE Prog 120. [Medisenzia] mortal ala benial diren pizatzen erauntsi gabe. AR 438. Emengo egite guztiak pisauko diriala Santuarioko Pisutegian. CrIc 31. Lagunaren maithatzeko ditugun bertze arrazoinak ongi phisaturik. Dh 250. Pisau egizuz zeure berbak, zeure gurarijak, zeure ustiak, zeure asmuak, zeure burutazinoiak ta zeure naijak. fB Ic II 234. [Pisu] batian pisetan dozu zeuk bestia gaitik dinozuna, eta orduban arin eta txikija deritzu; bestian pisetan dozu bestek zugaitik dinuana. Astar II 192. Emaztek ere badituzte lanak, / gauza ungi pisatuz, ez naski xumenak. Hb Esk 172. Heien arrazoinak entzuten ditu, phizatzen ditu. Laph 250. Adin hartan gutino / gauza phisatzen da. Balad 232. Gaztegi haiz oraino hi, Pello, gauza horren ongi pisatzeko. Elzb PAd 12. Gauzak ongi phisatuz eta ongi izendatuz. Elsb Fram IX. Behar litazke botzak, ez khondatu bainan phizatu. Ib. 62. Nola pisatuko baititutzue bertzeak, eta hala hala, pisatuak izanen zarete . (Lc 6, 37-38). Lap 209 (V 93). Ez dugu konprenitzen eta pisatzen ahal, zoin den handia [sofrikario hori] . Ib. 414 (V 188).
( s. XX) Aiek aztagan pixatuko duzute gezur-maitasuna ta irrika bizia. Or Mi 33. Hobe diagu biek / elgar aditzea, / gaztigu baino lehen / gauzak pizatzea. Etcham 148. Phisatu haren obra guziak. Zerb IxtS 71. Zure hitzak ontsa pisatuz emanen duzu errepusta. Larz Senper 90. Horiek denak haztatuz eta pisatuz, zinez, ene burua zorretan daukat. Larre ArtzainE 208. Gipuzkoa-Nafarroetako aditza, [...] oraindik orain neurtua eta pisatua izan da. MIH 385. Argudioen indarra pisatzeko. MEIG VII 116. Ez naiz nor teologia aldeko arrazoiak neurtzeko eta pisatzeko. MEIG VI 173.

v. tbn. He Phil 54. Monho 100. Gco II 62. Pisetu: GGero 106.
azpiadiera-1.1
Kontenplatzea asko duzu / Seme Jaunaren sahetsa; / Hunen Odola pisa zazu / ea zeiñ den aberatsa. 141.
sense-2
2. (AN-egüés-ilzarb, B; Lcc, SP, Ht VocGr 401, VP , Lar, , H; ph- Dv, H), pizatu (AN-5vill-erro, BN; VocBN , vEysLh), pisetu (AN-olza), pesatu (R-uzt), pixatu (AN-gip-ulz, V-gip), pixe (V-ger) Ref.: Bon-Ond 159; A ( pisatu ); Ort Voc ( pixé ); Lh ( phizatu ); Echaide Nav 252-253; Iz R 396; Elexp Berg 258; Gte Erd 258 .
Pesar. "Pesar" Lcc. "Pesador, pisaitan deuena " Ib. " Pisatu, pesar [...]. Pisua (pisatzekoa), pesa" VP 79v. " Pésa izurála niáurek, que lo pese yo mismo" Iz R 396.
Piza dezatela hogoi eta bors esko opil. Volt 212. Ni naiz hemen kontatzen eta pizatzen dodela diru haur. Ib. 227. Gurutzea da bere beso biakin balanza bat, zeñean pisatu zan Kristoren gorputza. Lar SermAzc 45. [Irur bolattoak] pizaturik balántzan. LE Doc 122. Luurrak aztertuten, zidarrak eta metalak topeetan, ta piseetan. fB Ic I 41s. Bestiak guzurra dinuelako, engañetan dabeelako, dongaro neurtu, edo pisetan dabeelako. Astar II 73. Ezin pisatu-al kobre eta burni. Lard 206. [Khuia] atheratzen dute bere erroekin eta den guzia phisatzen. Dv Lab 76. Batek ikhasi du odol atheratzen, bertzeak lur izartzen, bertzeak zakhu pisatzen. Hb Egia 134. Pisatu zaitu [Jaungoikoak], ta zure jakinduriak arrotu ta puztu zaitualako, pisuan arin aurkitu zaitu. Bv AsL 304. Pixau genduan enda / zazpi libra egiña / axe bai mokordua / gustora egiña. JanEd I 103. Katua pisatzen gabiltza. Urruz Urz 25. Sartzean kabalak pizatzen dituzte, denak. JE Bur 172. Pilota plazan pizatzen dituzte ileak, zamaka, mihise eta marregetan inguratuak. Zub 98. Anton Kokoak aztatu (pixatu) ditu / axuriak tegietan. Or Eus 238. Gauzak pixatu eta neurtzeko erabili oi diran tresnak. EAEg 11-10-1936, 21. Pisatu genduan da / bost kilo buztana. And AUzta 123. --Pixa ezazu. --Kilo erdia, amabost franko. Anab Aprika 22. Ementxe egingo ditue pixau burdiñak, txatarrak, loroak. Erkiag BatB 121. Ikus ditekena, uki ditekena, pisatu ta analizatu ditekena: orra Jakintzaren gaia. Vill Jaink 67. Baserritarrak nai du/ beia pixatu. Olea 54. Romana lengo pisu aietan pisatu genituan [amorraiak] . JAzpiroz 151. Ahotan hartzen dituzun gaiak, berriz, ez dira ez metroz ez kanaz neurtzen, ez kiloz ez libralaurdenez pisatzen. MIH 215.
v. tbn. AstLas 67. DurPl 76. Tx B I 228. Pixatu: Alz Burr 16. Pizatu: Gatxitegi Laborantza 168.
azpiadiera-2.1
" Pixau, ver. tran. pesar. Pixairazu, Txomin, liberdi bat istarretik, pésame, Domingo, media libra de la pierna" Etxba Eib.
Pisatzen duzu hainbertze libera sukre zenbat ere beituzu libera yus. ECocin 48.
azpiadiera-2.2
(Aux. intrans., uso reflexivo). " Atzo pixau nitzan " Elexp Berg.
sense-3
3. Ejercer presión.
Jadanik zure fletxek egin darotzkidate xoil zauri handiak ene ariman, eta pisatu duzu zure eskua ene gaiñean . (Ps 37, 3). 44 ( ( Dv gogortu zure eskua, ) ( BiblE jo nau zure eskuak; ) (tbn. en ExIzp (ed. 1716), 313 pisatu duzu ) ). Ezen zure eskua pisatu izan da gau eta egun ene gaiñean: halako maneraz non [...] zorionez itzuli bainaiz zuregana . (Ps 32, 4). Ib. 43 ( ( Dv ene gainean dorphetu den zure eskua, ) ( BiblE gainean nuen zure esku gogorra ) ). Santa Maria, oitu nola, bere argi, ta olioarekin orazioan etorri, ta ziñatu, mantilla ibaiean bota, ta aren gañean aisa pisatzen, ta pasatzen, an zeuden guziak arriturik ikusi zuten. Cb Eg III 345.
sense-4
4. (Volt 48, Urt, H; ph- Dv, H).
Cargar(se), hacer(se) pesado. "Aggravans, haunditzen, pisatzen, pisuago errendatzen, akhabatzen duena, [...]. Odor aggravans capita, [...] usaiñ... burua pisatzen, akhabatzen, pisuago errendatzen, egiten dituena " Urt I 432s. "Agravescere, pisatzea, [...] tzar, fastikos, gaitzago egitea " Ib. 433. "S'appesantir" Dv. v. pisutu.
Gizon guzien pena eta maledikzione komunak, zeiñek ene arima pisatzen baitute. Ch III 26, 2 (SP kargatzen, Mst sorthatzen eta gibeltzen, Leon koropilatzen eta berantzen ). Ene pasioneen kargak pisatzen nau. Ib. 48,4 (Mst bereganat aphalerazitzen nizie, Ol toiltzen naute, Leon leherturik naukate ). Kontinuatu zuen bekhatu egitera, eta pisatu zuen bere bihotza, hark eta haren zerbitzariek. Urt Ex 9, 34 ( Dv dorphetu, Ur astundu, Ol, Ker gogortu, BiblE setatsu jarri ziren ). Logalez pisatuak ziren. He Lc 9, 32 ( TB loak pizatuak;logalez kargatuak Dv loak arthikiak, BiblE logaleak jota ). Konbersazionea pisatzen da, kritikaren eta gaixtakeriaren zenbait pikho han balsatzen ezdenean. Mih 65. Hatzeman zituen lo zaudela, ezen heien begiak pisatuak ziren. TB Mc 14, 40 ( Lç, He kargatuak, Dv nagituak, Ol astunduta, BiblE astun ). Badu arimen karga pisatzen diona. Hb Esk 104. Kulpadunaz urrikaltzen baldin bada, eta gero hau okerreko bidera itzultzen, damuak eta dolamentuak pisatuko du judikatzalearen buruaren gainetik. Arti Tobera 273.
azpiadiera-4.1
"Pesado, pisatua. Lat. pensus, ponderatus" Lar.
sense-5
5. "Pesar, tener peso" Lar. "À l'intransitif: peser, avoir tel ou tel poids: Zenbat phisatzen du, zure ustez. Syn. et mieux phisu izaitea: zer pisu duke xahal hunek? // Avoir de la pesanteur. Haizeak ere phisatzen du, [...]" H. " Zenbat pixatzen dozu? " Elexp Berg. Tr. El aux. aparece, más o menos con la misma frec., con marca de objeto pl. o sing.
Bere armaak piseetan ebeen berreun, ta irurogeta amabi libra sendo. JJMg BasEsc 176. Zerriak pisatu izan ziola ogei ta lau arroba, eta zortzi libra. Izt C 187. Bost umeak pisatu izan zituzten amabostna arroba bataz beste. Ib. 187. Lau libra omen zuben / berriz pisatuta, / baita pozik jan ere / ondo gisatuta. JanEd I 75. Txerri-solomo eder bat gutxinaz dozena bat libra pisatuko zituana. Zab Gabon 75. [Katuak] ogei ta amar ontza pisatu zituan. Urruz Urz 25. Berrogeta amar erralde / zerbait gutxiago, / errotako pisuetan, Monona, / pisaturik dago. Noe 82 (84 pixaturik dago ) Nere emazte zanek, amaika arrua pixatzen zitun. Alz Bern 58. Len eun kilo pisatzen zuen / orain ezta sei arrua. Tx B II 174. Amasei arrua eta erdi / pixatzen zuana baiña. MendaroTx 338. Ontziz, zemaikien trasteak egazkarirako geitxo pixatzen zuelako. JAIraz Bizia 106. Diamantetan ematen zaio / berak pixatzen duana. Basarri 187. Zonbatsu pizatu behar duen behikundeak. Gatxitegi Laborantza 155. Zenbat pisatzen zuan / ikusi nai bera. And AUzta 123. Gizon kozkor-bikaña zan. Pixatuko zituan larogei ta zortzi bat kilo. Salav 37 (106 pisatzen ). Danen arte seireun kilo pisatu zituztela. BBarand 165.
v. tbn. Ur Gen 24, 22. JAzpiroz 151.
azpiadiera-5.1
Zenbat pisatzen duen / egiyazko penak. Bil 134. Lauzak ene burua etzidan ukitu, / baina nire gainean du haunitz pisatu. / Nire presioa zela ezin dut ukatu. Arti MaldanB 215.
sense-6
6. Pesar, valer.
Nerekiko aizezko, ta aizeak daraman esamesa batek geiago pisatuko du, nere salbazioak baño. Cb Eg II 84.
pisatu
<< pilotari 0 / 0 plazer >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper