Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ziliporta.
sense-1
(BN-baig), ziliport (BN), zilipurta (BN-arb-lab), zilipirta (L-côte, BN-baig), ziliparta, dzilipurta (BN-lab), dsilipurta (BN-lab). Ref.: A (ziliport, zilipurta, zilipirta, dsilipurta, dzilipurta); Satr VocP.
Salpicadura. "Salpicadura. Hur handirat joaitean, orga batek bidean lohi-ziliportaz bethe nu (BN-baig)" A. Cf. VocNav: "Ciliporta o ziliporta, salpicadura (Valle de Yerri)".
Pipatzea utzirik, mokanes xuria eskuan, jo eta zafra emaiten da hor, ziliporta khentzen. Barb Sup 46. Jakintsu hanitzek baitiote Lurra ez dela Iguzkiak noizbait airez-aire aurdiki ziliporta bat baizik. JE Ber 52. Holako guduetan sarthuz, xist edo sast, atheratzeak lanak emaiten ditu ziliporta zonbeit bildu gabe. GaztAlm 1934, 127. Orai, gizon horrek aizkora horrekin botatzen du arbola hori putzu hortan: zer ziliporta! Lf Murtuts 22. Lotzen niz buxunari, burua makurtuz, ez nahiz ukhaldi gaixtorik begitartean, eta eztiki, ez nahiz botatu bazterrerat zilipartarik... GH 1952, 14. Harria ixtilerat botatzen duenak badu ziliporten irrisku. GAlm 1960, 47. Oraiko mendean lurra ttipitu da eta itsas-izkin batean botatu ziliporta itsaso guzietarat talastatzen da. Herr 28-3-1963, 1. Pariseko karrika lohitsuetan haren arimak etzuela bildu egiazki zikint zezaken ziliportarik. Ardoy SFran 105.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de comp.).
Sekulakotz harrituak hainbertze kaska oies, hainbertze odol-ziliport, uspel eta odol-zurrupitaz. JE GH 1932, 401. Ahotik bezala ateratzen zitzaion lumatik [eskuara], bero beroa, bere hats eta elder-ziliportekin. Lf ELit 206. Sekulako tu ziliportak aurtikiz mintzo zautana. Larz GH 1974, 369.
azpiadiera-1.2
(Fig.). Hi zonbait egunentzat hiz bakarrik hemen... Hire ziliportak hirekin joanen dituk. Larz Senper 32. Zilipurta horiek etzuten dremendenik ere Frantses lotsarazi. Etcheb Obrak 49. Ausarkian mintzo denak irriskatzen du ziliporten biltzea. EZBB I 52.
azpiadiera-1.3
" Zilipirta (L), babas que arrojan algunos al hablar" A.
azpiadiera-1.4
(Ref. a las burbujas del champán).
Badu xanpañak bertze arno horiek ez duten ahurtara zilipurta. GH 1975, 37. (ap. DRA)
ziliporta
<< zerok 0 / 0 zilotto >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper