Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ahapaldi.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma mejor documentada es ahapaldi, tbn. al Sur, donde además hay aapaldi y ahapaldi, con -h- exclusivamente gráfica. La forma ahopaldi la emplean Jauretche, Hiribarren, Hiriart Urruty, Zalduby, Oxobi, J. Etchepare y Orixe, y apaldi CrIc y Lizardi. Hay además ahupaldi en Duhalde.
etimologikoa
Etim. De ahape (aho + -pe ) + -aldi : el sentido peyorativo, bien explicado por el origen, es anterior al general, en buena parte técnico (ahapaldi = bertso, pertsu; berset ). De ser así ahapal no sería más que una abreviación artificial.
sense-1
1. (L, BN; SP, Urt I 511 (-ph-), Izt 70r, HeH Voc (-ph-), Hb, Dv, H, A), ahopaldi (L, B, BN), apaldi (-ph- H, A), ahupaldi (Arch, Darric ap. DRA .). Ref.: A (aopaldi); Lh (ahapaldi , ahopaldi).
Expresión, frase injuriosa. "Discours impertinents" SP, que cita a Axular. "Mal vocablo, aapaldia " Izt 70r. " Ahaphaldiak, hitz lotsagarriak " HeH Voc. . "Invective" Dv. " Ahapaldia, parole injurieuse" H. " Aopaldi, maledicencia" A. " Aphaldi, injuria" A (seguramente tomado de HeH).
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional. Al Sur se encuentra en CrIc y en Orixe.

Eskarnioak zoratzen [nau] . ; ahapaldiak pikatzen. Harb 237. Erran behar da miserikordios dela Iainkoa, hunelako ahapaldiak [ahopaldiak, en la ed. de Inchauspe], hunein itsusiak pairatzen dituenean. Ax 137 (V 89). Gizonari erran ahal dakioken ahapaldirik itsusiena, eta erantzukirik ukigarriena. ES 120. Ahapaldi gaixtoak edo injurioak bere lagunari erran diozkana. CatLav 127. (V 68) Ahapaldi gaxto baten yasateko bihotzik ez izatea. He Phil 393. Izan zala lotsariz, injuriaz edo apaldiz betia. CrIc 43. Bere burhasoei ahapaldi gaxtorik erraten zioenak. Dh 465. Ahupaldi izigarrienak. Ib. 414. Salbatzailearen etsaiek zer nahi ahophaldi erran zioten itsu sendatuari. Jaur 137. Ahopaldi tzarrenez gaindia ahoa. Hb Esk 108. Dohatsu zaitezkete, gizonek aphaldi tzarrez, zer nahi bidegabe eginez iazartzen zarozkitzuenean. HeH Mt 5, 11 (Ol biraokatu). Jainkoaren kontra athera dituzten ahapaldi gaixtoak. Dv Iudae 15 (Lç hitz gogor). Aitari edo amari ahapaldi arthikiren dioena, heriotzez izan bedi hila. Dv Mc 7, 10 (Lç maradikatu, TB, Ker, IBk, IBe madarikatu, He ahapaldiztatu, Ol birao egin, Leon laido egin). Othoizten zuelarik barkha zitzon hainbertze ahapaldi gaxto. Laph 57. Bazuen beraz oraino esker tzarra eta asko ahapaldi gaixtoren entzutea. Jnn Bihotz 248s. Ahapaldi buru buztanik ez duten horien aipatzea bera. HU Zez 30. Zer nahi ele tzar, erasia, gezur, ahopaldi itsusi eta mehatxu dariotela. Ib. 99. Nahiz hire ahopaldiek nekez beltz dezaketen. JE Bur 101. Asko ahapaldi tzar, ergelkeria sobera! Barb Sup VI. Burnia bezain zorrotz dan ahopaldi gogor sendagarria. Or Aitork 227. Ostatu baten barnean entzun dut ahapaldi zoroa, / beren ustean oro dazkiten gazte batzuen leloa. Xa Odol 303. Jalgitzen da gorrieri buruz ahapaldi gaixto bat botatzen deiela joan-jin batean, ezpata keinatuz. Lf in Casve SGrazi 13. Aditza dela eta ez dela, hasi gara, alde batetik eta bestetik, ahapaldi mingarriak esaten eta entzuten. MIH 377.
sense-2
2. (BN-mix ap. A; SP H), ahopaldi, apaldi. Estrofa. " Ahapaldia, couplet de vers, strophe" SP (que cita a O). " Bizpahirur ahapaldi egin ditudalakotz, izan niz kondenaturik " A.
tradizioa
Tr. Extendido al Sur a partir del diccionario de Azkue. En DFrec hay 4 ejs. de ahapaldi.

Huna orai hirur ahopaldi edo berset Lurdeko pelegrinaietakotzat berex eginak. Zby Pel 147. Artzain ona eresiaren lenengo aapaldia (estrofa). A Ardi 118. Ez dut itzegin . estrophe edo ahapaldietaz. Or LEItz 53. Eta zer ahapaldi pullita, ama! Uste dut [...] jadanik ikasia ere dugun Luixak eta nik. Barb Sup 107. Orhoit da, herrian asto lasterrak zirela eta, Oxalde jujearen ahopaldiez. Ox 206. Erderazko aapaldiak eredutzat artuta, euskeraz be ainbat izneurkera barri darabillez. Eguzk RIEV 1930, 476. Itzuli zetozen âpaldiak. Ldi BB 166. Apaldiak elkarren ondoren / yalki ta, uso zuri antzean zetozen. Ib. 164. Lengo ahapaldia bukatu. Lek EunD 48. Trebeki jokatu da olerkaria. Ba-ditu ahapaldi tinko, giarrak. TAg Y 1933, 22. Ahapaldi (estrofa) zirraragarri batean. Etxde JJ 89. Lehen hirur ahapaldiek eroria "tan" dute. Mde Pr 372. Bost neurtitzeko aapaldi onek, "lira"-k alegia, giartsu du oi esakuntza. Gazt MusIx 65s. Aapaldi, neurtitz ta esanaldi bero, gori, ezti-jarioak. Erkiag Arran 101. Lenbiziko ahapaldia (estrofa) bukatzera dijoazela. NEtx Antz 123. Ahapaldiak oraikoan kanpotik barnera eta barnetik kanpora aldizkatuz doatzi. Lf in Casve SGrazi 14. Lehenbiziko ahapaldiak oso eta bete dirudi zentzuaren aldetik. MEIG V 73.
v. tbn. Aitzol in Ldi UO 5. EA OlBe 1. Ibiñ Virgil 54.
sense-3
3. ahopaldi (Lar Sup Dv y H). "Bocanadas, ahopaldiak" Lar Sup (tal vez con el sentido de 'palabras jactanciosas', como interpreta Harriet).
sense-4
4. Frase, expresión, palabras.
Mirets ahopaldi horren itzulika pullita. JE GH 1924, 392n. Jaun Errientak, aintzineko igandean, ithoka, bi jauziz, bi ahapaldiz eman zuela . Credo guzia. Barb Sup 3. Ez berak ez Jaun Apezküpiak etzien goguan igaran halako ahapaldi xoil, gaxtokeria gabekuak ehün urte irainen ziala kalomniaren muldian. Const 34. Entzun izan dut behin edo beste betiko ahopaldi labur hau: berdin zuela denak erdaraz emanik, orok erdara dakiten herri batean. Larre ArtzainE 299.
sense-5
5. " Agopaldi (B), exageración" A Apend . .
azpisarrera-1
AHAPALDI EGIN. "(BN), mofarse" A.
ahapaldi
<< agurtu 0 / 0 ahurtara >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper