OEH - Bilaketa

334 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (334)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hauts.
sense-1
1. (gral.; Lcc, IC 442r <auça>, Mic, VP 3r, Lar, Añ, Dv (G), H) Ref.: A; Iz ArOñ Ulz R 296; Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret .
Polvo. "Polvoroso, autsez betea " , "empolvorado, autsez <ausçea> betea" Lcc. "Cenizamiento, autsez bete " Lcc. "Polvo, ausa " Mic. "Polvo, autsa " Lar. "Poussière" Dv. " Milla urteko autsa, gitxienez, bazan ganbara artan " Etxba Eib. " Puntarengo limarixa izan nai bok, eu tapatzeko aña auts atera biako dok limiakin " SM EiTec1 s.v. lima-auts. v. errauts . Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos; tbn. lo hallamos en algún alto-navarro como Lizarraga.
Triskan badabil atsoa auts asko erigi daroa. "Mucho polvo levantar suele" . RS 79. Autsa zala euriaz loiza zidi. "Siendo polvo con la lluvia se hizo lodo" . Ib. 358. Burla ta iseka oriek, eta guri? Nork ordea? Autsetik arestian odeietara diranak, eta biar goitikan amildu ta, autsetarako diradenak? Lar Fueros 48. Eskuetan auts puska bat arrezazu: bearbada len ori Koroa bat zan: non da aren edertasuna? Cb Eg II 142. Ai, guzia banidadea, aizea, utsa ta autsa! Ib. 142. Zure Egille lurreko autsetik egin zinduenagana biur zaitezen. Cb Eg III 268s. --Zer izango da zure gorputzagaz, il ezkero? --Auts biortuko da. Oe 31. Berealá atráze Demónioa ta asi ze autsean ingurátzen inbulúzka. LE JMSB 398 (cf. ib. 126 Demónioa errautsean iraulka, refiriéndose al mismo episodio).
( s. XIX) Emen garbitzen gera [...] egunoro egin oi diran utsegite txikietati, zeintzuek diran auts erasten diranak igarri gabe. Mg CC 222. Errege bat dijoanean norbaiten etxera, garbitzen da etxe guzia goitik bera, ez da largatzen amelaun ez autsik. Ib. 231. Guztiz loiturik izardi, auts ta burutik jausten jatzun odolaz. EL1 192. Ze erakeria andia ez liteke izango autsa, lurra ta axearen billa ibiltea zeregin ta lan santuetan? LoraS 179s. Idiskoak urratu zituen lokarriak, ateratzen zuen lur autsa jabeari itxuerazitzeko bezela. VMg 85. I berriz, zatar ori, burutik oñetara ago, edo autsez josia edo basatua. Ib. 46. Neke da bidez egun oro ibiltzea, eta bideko autsa oñetakoai ez itsastea. AA I 451. Zer egiten dau autsari auagaz aixe emoten deutsanak? Bere begijetara autsa bota. fB Ic II 228. Arimako begijak autsez beteta daukezala, egiija ezaututeko. Ib. 229. Munduko alizate guztia geratuten luurreko autsaren gainian. fB Ic III 294. Egiten dau pekatu karia, ikatza, luurra, autsa edo beste onelako gauzaren bat jaten dabenak. Astar II 102. Zer uste dogu guk pekatari errukarri, eta auts puska bat baño ez garianok? Ib. 258. Andrerregiak esan nai du Euskaraz, Andre-Erregiña, eta izen onek adierazten du garbiroki ezen Erregiñaren baten autsak estalitako arria dala au. Izt C 50. Ejiptoko auts guziak eltxo biurtu ziran. Lard 69. Zure ondorea lurreko autsa bezain ugaria izango da. Ib. 35. Nola diruari lurreko autsari baño geiago etzion begiratzen, tira zuan elizako leio batera. Bv AsL 44. Solaidu otzaren gañean autsaren gañean eratzan zezatela agindu, eta bere Salbatzalle gurutzefikatuari begira gozotoro hill zan. Arr May 170.

( s. XX) Autsak galdu eztaiskun / geuri eztarrije, / napar-ardautxu ona / ekarri, Marije. Enb 168. Noizbait artuten eben burutik-bera itxas-zaparrada bat, bideko aizeak jasoten daben autsa lez. Echta Jos 275. Kotxian sartu eta otzak, edo danak alkarren gainka beruak ito nayian, sugur zuluetatik autsa sartuaz rapia bezela. Iraola 129. Oroitzen da irakurlea nola erakutsi nion Pedro Migelen gizantza, ori, pekatsu, pipi zuloz, autsez ta amaraunez betea? Ag G 369. Utsa naiz, oinpean darabiltzun autsa bezela naiz, Zabaletako morroia. Ib. 197. Lenengoz automobil bat igaro yakonian ondo-ondotik adarroska, autsa ta atsa darijola. Kk Ab I 51. Onako ni, autsa, oinpeko autsa naizen au? A Ardi 116. Altzari ta zokoetan autsa lodi. Ib. 20. Bidia autsez beterik eguan. Altuna 62. Igitari beltz sailak zetozen autsez beterik, igitara. Or Mi 87. An egoan arri-aulki bateko autsari txukun txukun aizeginda, berton ezarri eban. Or Tormes 65. Arto-bizarrari darion autsak eztarria bein da betiko lazkartu ez dezan. TAg Uzt 294. Zelai osoa gurdien durundi-otsez eltzagorturik zan: autsa gora zioan: guziak erabat nasturik, eztena ez zuten atertzen. Zait Sof 30. Beso-arpegiak autsez eta krakaz estalirik. Etxde AlosT 54. Maisu iakintsuenek itzez ez-ezen marrazki aunitzez autsean adierazirik ere. Or Aitork 97. Oa lurrera ta gal adi autsetan. NEtx Antz 109. Autsetatik sortuok, autsetara goaz. Ib. 93. Etzitzaion osoro joaten ikatzaren hauts beltza, eta agerian egoten zitzaion bethi azkazaletan eta esku ta arpegiko bazterretan. Osk Kurl 65. Eta ala ere ez gera autsa, aragia baizik. Vill Jaink 60. Udan ez al dakuszu / aizea nola naasten dan oro? / Illunkara da eguna, / Gaztel eroak jotzen, / ta autsak goraño egiten arro. Gazt MusIx 125. Bidez-bide ibilli ondoren autsez beteta datorren bidari egartsuak. Ibiñ Virgil 109. Aingeruzko auts zuria zeruetatik kantari dabil. NEtx Antz 116 (Cf. HAUTS ZURI). Zapi zar bategaz burua estalduta autsagandik kopetak (mototsak) gordetzeko. Etxba Ibilt 474. Neketsu zan basarria, / egun guztian autsa jaten da / ura lan penagarria! Uzt Sas 74. Zutitu omen uan, arnaska, gorri-gorri eta autsez betea. Ataño TxanKan 260. Sanlontzo ondoren gariak jo [...]. Beltz-beltz autsez eginda aritzen giñan. JAzpiroz 76. Lasto, auts da zikiñez betetako zaku bitan. Gerrika 103. Etxe lizun horietan ikasle gisa hartu dudan hautsak ez dit kalterik egingo. MIH 367s. Ez da beharbada egunoroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin, eta zenbat ere maizago hobe, egitekoa, hautsak eta pipiak jango ez bagaitu. MEIG VII 47.

v. tbn. DurPl 83. GMant Goi 55. Eguzk GizAuz 16. SMitx Aranz 54. Anab Aprika 83. Erkiag BatB 110. Azurm HitzB 50.
azpiadiera-1.1
Jo eben lurrean Zugaz, izanik danik Jaun indartsu sendoena mun-erazo eutsuen autsa. EL1 186 ('te hicieron morder el polvo, te derribaron').
azpiadiera-1.2
(Como segundo miembro de comp.). v. galauts, IKATZ-HAUTS, LIMA-HAUTS, PIZAR-HAUTS, TABAKO-HAUTS, zerrauts, ZIZARE-HAUTS.
Zure bertsoak, Becquer, mitxirrikaren / egoen antzeko dira: / polit-ariñak, bañan, ai! autsa, mitxirrikaren / ego-autsaren dirdira. Jaukol Biozk 74. Pittinka pittinka urre autsa biltzen asi zan. JAIraz Bizia 85. Karobiak ere erretzen ziran / soruak ongarritzeko, / orduan etzan miñeral-autsik / iñundik ekarritzeko. And AUzta 129. Orma-auts arre batek lausotu deust begion atsegin gardena. Gand Elorri 215. Cuchillo bategaz atxaskol hauts aphur bat athara. Osk Kurl 106. Berealaxe esango dizut / azi txiki oien lana. / Galtzairu-autsa bota zaiozu / ta gero eman imana. Uzt LEG II 248. Ta erretxiña, al bada, pino abetuarena bear du; ta kanela-autsa. Ostolaiz 71.
azpiadiera-1.2.1
XVIIgn mendetik honera batez ere itsatsi zaien erdal hautsa garbitu. MIH 155.
azpiadiera-1.3
(Ref. a los restos de una persona muerta).
Azur triste batzuk ta auts puska bat, dira euretatik gelditu jakuzan erlikijaak. JJMg BasEsc 70. Santuben erlikijak, zelakuak dirian euren gorputz, azur, odol eta autsak, beneragarrijak dira. Astar II 50. Nere sepulturarako / autsak ere ardoz / erregadiatu; / Jaungoikoak pagatuko zaitu. JanEd I 130. San Pedro eta San Pablo Apostoluen auts aurrean umill belaunikaturik. Ag Ioan 190. Gizon bakoitzak, bizi laburra; / laster dek lur-azpian auts. NEtx LBB 230.
azpiadiera-1.4
(Ref. a polvos mágicos, medicinales...).
Ekustera datorren aldian ekarzen badio aren gaitzari dagokan lurreko sendagai, edari, auts edo belar onen bat. Mb IArg I 187. Beste auts bat deritzena polbos de lirio de florencia ahu ere botikekoa onetatik asko da tabakoa bezala bi aldiz arzen duena. BerastAzer 129. Aditu du, amorio belarraren autsakin beretuko duala nai duana, eta ematen diozka bati. AA II 22. Ama Birjiñak, ederra izateko, erraztun, usai, auts eta seda bearrik ez duela. Goñi 28. Berak diñotse, auts batzuk daukozala saltzen, uretara bota ezkero, berau gori-gori egonarren eta bertan eskua edo ankia sartu, ezta miñik bape artzen. Kk Ab II 32. Geruago periatik etorri dan batek, jazo dana jakin dauanian, esan dau, a auts-saltzallia tunante bat dala. Ib. 33s. Eldu da bertako bat, autsak erosi dauzanetarikua. Ib. 33. Ezer eman gabe ez ninduzula bidaliko banekien. Ez ditezela izan auts zuritako oriek; ezta alako "pildora" biribillak ere. Ez didate ezer egiten. Lab EEguna 63. Emaztiak atara eban auts miragarrixa, ta ez gitxi. Eta, gertau eban senarrak eskatu zetsan janarixa. Etxba Ibilt 473. Zistadan artu autsa / gustura jartzeko, / beste gauza guziak / aiztuta uzteko. Ayesta 68 (se refiere a la heroína).
azpiadiera-1.4.1
--Zer da anilla? --Iñastorra dirudien landare bati kentzen zaion auts bat. It Dial 39 (Ur auts, Dv herrauts, Ip erhaüts ). Erdiko agako zorroa DDT autsa euneko bat nastuta, petroleoz txertatu bear dezu. Litro-erdi petroleori bost gramo-auts dagozkio nasketa ortan. Munita 94.
azpiadiera-1.5
(Ref. al polen).
Lora ta bedar ta lilietan auts-kiman ari ziran erle maratz langille urrezko gerrikodunak. Erkiag Arran 10.
azpiadiera-1.6
Polvo de maquillaje.
Afeitaturik beren kokota / eta arpegian autsak. MendaroTx 59. Ta neska zarrak ortxe dabiltza / Zer egin eztakitela / Auts ta pinturan gastatzen dute / Aste guztiko jornala. Auspoa 39, 56.
azpiadiera-1.7
Zoaz eta esaiozu Rilke-ri: / izarren hautsa krudela da / eta ilargiaren esneak / goragala ematen dit. Lasa Poem 80.
sense-2
2. (gral.; SP, Urt, Ht VocGr, VP 3v, Añ, Arch VocGr, Lecl, VocBN, Gèze, Dv, H, VocB, Lrq), euts (V-ger). Ref.: VocPir 99; Bon-Ond 137; Iz Ulz, R 285; Izeta BHizt2; EAEL 125. Ceniza. "Ceniza, auza" Mic. "Ereina edo estalia hautsez" Lç Decl Mm 4v. "Cendre" SP, Ht VocGr 337, Dv. "Calens favilla, hauts gória, [...] gori den hautsa" Urt IV 64. "Ceniza, autsa, auts errea, errautsa" Añ. "En BN, L, S cendre, résidu de toute incinération [...]. En V, G autsa signifie habituellement poussière, poudre, et il est seul employé en ce sens [...]. Les mêmes dialectes toutefois usent de autsa dans le sens de cendre: ainsi ils disent autserakoa, autsantzekoa, cendré, couleur de cendre; de même austerri, Jour des cendres [...]. De sorte que les dial. L, BN, S ne donnent à hautsa que l'acception de cendre, et à erhautsa, herrautsa que celle de poudre, de poussière: les dial. G et V ne donnent d'autre part à errautsa que le sens de cendre, et expriment poussière exclusivement par autsa, et cendre encore par autsa, mais moins usuellement, et surtout en composition" H. "Hautsak bero tuk han (Sc), allí viven bien, litm.: allí las cenizas son calientes. Hauts-ikatzak bero dira (L-ain), litm.: el carbón y la ceniza son calientes" A. v. hausterre (2), errauts (2), SU-HAUTS, SUTAKO-HAUTS. Tr. Aunque más frecuente en autores septentrionales y altonavarros, también se documenta en textos guipuzcoanos y vizcaínos. Aparece en Lazarraga, RS, Moguel, DurPl, Iturriaga, Uriarte, Lardizabal, Arrese Beitia, D. Aguirre, Otxolua, N. Etxaniz y Ataño. La mayoría de los autores de estos dialectos, así como Lizarraga de Elcano, lo emplean también para la primera acepción ('polvo').
Baldin zezenén eta akerrén odolak, eta bigáren hauts barreiatuak, satsuak sanktifikatzen baditu haragiaren puritateaz den bezenbatean: Zenbatez areago Kristen odolak. He 9, 13s. Astean bein balezarzue / auts otza ta brasea. Lazarraga B5, 1159. Andrea ta sardia autsetan auspas. " La mujer y la sardina de buces en la ceniza" . RS 128. Etxeko suia etxeko hautsaz estal. Saug 202. Maita nezazu, / Hala, hil daite: / Ezpanezazu / Hauts gertha naite. O Po 46. Ni hauts eta erhauts naizen hori minzatuko othe natzaio ene Iaunari? SP Imit III 7, 1 (Mst hauts eta errhauts ). Gelditu zaion indar aphurra hautsaren azpian estalirik datzan su inhar bat bezalakoa da. Ib. 55, 1. Eta finean padera batean arno liga ogi mamiz eta hautsarekin ahia eginik hartaz lephoa lotzea non bide hortaz laster kenduko baitiozue gatharra. Mong 588. Zergatik Haustez emaiten zaiku hauts benedikatia? Bp I 141. Eliza saintak hautsen hartziaz erakatsi nahi derikü, Jinkoaren aitzinian bihotz beheratü bateki, bekhatore girela aithortü behar dügüla. Ib. 142. Zeren baitzeakien, munduko hizkuntzarik urguilluenek eta soberbiosenek, Erresumen ganbiadurari amor emanik, hauts eta herrauts jo zutela. ES 137. Hartu diat ausartzia mintzatzeko Iaunari, herrauts eta hauts naizelarik. " Pulvis et cinis" . Urt Gen 18, 27 (Dv herrauts eta hauts, Ur autsa eta errautsa ). Su iñar bat dirudi hautsaz estalia. Ch III 55, 2. Ergi baten hautsarekien nahastaturikako uraren arthikitzeak santifikatzen baditu lohi zirenak. He He 9, 13 (Lç, Dv hauts ). Bertzenaz zer dire hek zure aiñziñean? Hautsa, herrauts papur bat gañerako gizonak bezala. Mih 55. Gure sortzea, guzia da miseriaz bethea; gure bizia bekhatuz kargatua; gure gorphutzen ethorkia eta fina hautsa eta herrautsa. Brtc 185. Jeloskeriaren ta zekhiñgoaren süiak die adiskidegoa erre, aiziak ere haren hautsa lürretik eraman. Egiat 212. Ilóndoan ére idikitzentú[s]te óbiak, erretzentúste ezúrrak ta aizeratzentúste arren autsak. LE ( in BOEanm 425 ).
(s. XIX) Bizi nazan artian / iñor bot erruki / Dimako neskatillak / zorro autsakgaitik / datozanian gexuak / esango dabela / kargia ezin sufridurik / aldatz gora bera / Ay ene, etc. DurPl 56. Eman zion autsazpian errerikako ogia. Mg CC 212. Etxeko sua estalzazu, / baña etxeko autsa ezarzozu. Mg PAb 172 (v. tbn. para el mismo refrán AstLas 18: Dügün etxenko süia bere hausaz tapa ). Pelietan badozu tentazinuen kontra, oneek izan arren ezañ ta zikiñenak, eurakaz garbituko zara, zelan bogada edo lixibako auts loijak garbitu daruazan zapi loijak. Mg CO 282 ( CC 188 lisibako auts loituak ). Burua hautsez eta gorphutza zilizioz estaltzea. Dh 209. O gula, gula, lujurieren su infernala, zeñen galda da soberbie [...], zeñen autse da probeza. GoldSerm 218. Auts asko egiteko erragiñ asko bear da. It Dial 52 (Ur, Dv, Ip (h)auts ). Txalagana joan, ipiñita zeukaten pillaretik artu, eta austu arteraño sutan iduki zuen. Gero autsak urera bota eta jainkotzat adoratu zutenai ura bere autsakin edanerazo zien. Lard 80. Mundu huntarik goan zare / haiñitz gauza ikhusi gabe: / Hori da egoitea bethi / hautsean gathua iduri. Gy 28. Gaztai erreak hautsetik atheratzeko egoki. Ib. 120. Bi mila urthe lehen bazen Iberia, / oraiko Eskaldunen lurreko zerua, / hautsetan garbienez barna dohatua. Hb Esk 16. Sinhestearen hautsa higitu du eta barnean zen sua. Hb Egia 14. Huna non Jainkoaren suak munduaz egin duen hauts meta handi bat. Dv LEd 252. Hautsa da onkhailu hobeenetarik bat, zeren lurra ernatzen baitu. Dv Lab 32. Aspaldion 'ina izain zuten penitentzia zilizioan ta autsean. " Olim in cilicio et cinere poenitentiam egissent" . Echn Mt 11, 21 (Hual autsez, Ur autsean, Ol errautsez ). Igandetan ogiaz bertzalde berdagailu zerbait jaten du, bainan hautsa emanik, gormandiza egin beldurrez. Laph 38. Emazu [omeleta] hauts gorrien gainean. ECocin 28. Eta txabolan ilda egoan sua dot biztu / autsen azpian obipeturik zana arkitu. AB AmaE 367. Behar zuela egin bertze orduz baino penitentzia handiagoa, ongi bethe zuen hautsez jan gogo zuen ogi piska. Jnn SBi 55.

(s. XX) Artakarroak [...] sua du arbole guziuetarik obenena; autsak ere du indar andia; emaztek bukata egiteko ezbadei nastekatan berze zomait autseki. Mdg 130. Ahurtara bat hautsetan nola suntsitu ditazken hainbertze egur hain lodiak. JE Bur 78. Burni oien sorrerako labe goriak, berebiziko lantegirik andienak, sua ta garra, autsa ta ke lodia borborrean zerua iluntzeraño jaurtigiaz. Ag G 216. Hedoi izigarria heldu zen beraz [...]. Eta gero, tximixtak jali ziren, hauts ikharagarriaren erditik. Barb Sup 141. Hautatzerat emanen baitauzkitzute bi eltze, bat axalean urhearekin, bertzea axalean hautsarekin, hautaazu hautsarekilakoa. " L'autre... de la cendre" . Barb Leg 25. Estaldurik dagon txingarra laso: ganeko autsari bero iraun-azo. Ox 68. Beha jadanik, mundu zenaren hil-errauts eta hautsetan, / zenbat ta zenbat Euskaldun hezur hantxet agertzen zaizkitan. Iratz 126. Ibili naizen baztar bakoitzean, an gelditu dira nere alegiñen auts eta txingarrak. NEtx Antz 107. Etxe maite au kiskaltzen! Bertan auts biurtu itun, bizi-modua ematen ziguten aziendak. Ataño TxanKan 50. Goian utzi toki piska bat surtako autsa jartzeko. BAyerbe 153.

v. tbn. EZ Man II 63. Harb 340. Hm 158. Lh Yol 11. EZBB I 52. Larre ArtzainE 122.
sense-3
3. (V-m) Ref.: JMB At (autze); AEF 1923, 23.
Genio del hogar. "[...] sus genios familiares o enemiguillos. Estos reciben el nombre de autzek (= polvos, cenizas). Otros los llaman patuek [...]. Para que los genios familiares abandonen al embrujado, han de ser vendidos a mayor precio que en el que fueron comprados (V-m)" AEF 1923, 23.
sense-4
4. " Ustilago maidis, Cord.; cast. carbón, carboncillo; fr. charbon du maïs; vasc. autsa, que quiere decir ceniza" Lcq 182. "Hongo llamado niebla o carbón" Arzdi (ap. DRA).
azpisarrera-1
HAUTSAK HARROTU, HAUTSA HARROTU. Levantar polvo. "Arrótu autse, sacude el polvo, la ceniza" Iz Ulz.
Edozein gurdik [...] autsa arrotu. Anab Usauri 60. Dantzan autsak arrotzeko oraindi naiko gazte. Or Eus 67. Doazela, autsak begietaraiño arrotuz. Or Aitork 356. Autsak arrotzen eta zikiñak garbitzen degu geure aginpidea. NEtx Antz 74. An ezkutatu zitzaizkigun autsa arrotuta utzirik. Anab Aprika 45. Bidean doaz iru zalpurdi, baztarretan autsa arroturik. Onaind STeresa 84.
azpisarrerakoSense-1.1
Kontu orrek, auts aundiak arrotuko omen dizkik. NEtx LBB 113.
azpisarrera-2
HAUTSAK ASTINDU, HAUTSA ASTINDU. Sacudir el polvo. "Autsak astindutzia zortzixan beiñ etxeko trepetxueri, ez da gauza aundixa. No es mucho el sacudir el polvo cada ocho días a las cosas de la casa" Etxba Eib (s.v. astindutzia).
Erritik irtetean, oñetako autsak astindu itzatzute. Lard 393. Irteten zeratela kanpora etxetik edo erritik, astindu ezazute autsa zuen oñetatik. Ur Mt 10, 14 (Echn y Hual errautsa). Esnatu da leoia, / biba Espainiya! / Biba erdaldun eta / euskaldun guztiya! / Autsak astindutzien / bazeukan premiya. Afrika 134. Tramankulu <tx-> gustijak itxi, autsak astindu eta gosari apur bat artu ostian. Izur JerOs 50. Loreak ondo daude bañan lenengo autsak astindu ditzagun. Lab EEguna 71. Gure oñai iri onetan itsatsi zaien autsa ere astintzen dizuegu. Ir YKBiz 262. Willik frack dalakoa jazten du, arin, baiñan larritasunik gabe. Korbata ere bere tokian jartzen du. Autsa astindu ta atea irekitzen du. Lab SuEm 183. Bidez bide bazterretako autsak astintzen. Onaind STeresa 91. Ama Birjin goizean jeiki, autsik aundienak astindu eta mezetara. AZink 57.
azpisarrerakoSense-2.1
Aurrerakoan baldin badiyo / gizonari nai agindu, / gizonak berak bear dizkio / makillaz autsak astind. Urruz Urz 45.
azpisarrerakoSense-2.2
Levantar el polvo.
Betor, Andrea, bideko autsak astintzera bada ere. NEtx Antz 37. Egoaize zorangea dabil eta bideko autsa edertotxu astinduten dau. Erkiag BatB 110. Bidez bide bazterretako autsak astintzen. Onaind STeresa 91.
azpisarrera-3
HAUTSAK ATERA ( atara V-m-ger), HAUTSA ATERA. Quitar el polvo; (fig.) sacudir.
Autsak atara eutsezan. (V-m) "Le golpearon fuertemente; lit.: le sacaron los polvos" . A EY III 295. Axe bai jotia "Bizkaitik Bizkaira", / "Bide onera" be bai; azkenez, aur-dantza, / eresi gustijori atararik autsa! Enb 196. Oneik [...] iraultzailiekaz dabiltz autsak ateraten; beste batzuk [...] zarrapasta eragille ikusten ziran lenengoen arteko. Onaind STeresa 70.
azpisarrera-4
HAUTSAK ERAIKI. Levantar el polvo.
Ez du, dirudienez, hauts gehiegi eraiki Euskalerrian. MEIG III 155.
azpisarrera-5
HAUTSA ETA HUTSA. Nada. v. HUTSA ETA HAUTSA.
Edertasuna, azaleko gauza bezala autsa ta utsa zan. Cb Eg III 378. Zergatik arrotzen eta puztutzen zera autsa eta utsa? Arr May 46. Bera, ba, illik, autsa ta utsa izanik zoritxarreko badatza, besteok, berriz, erioaren ordaiña erioz ordaintzen ez badute, ilkor guzion itzal eta eraspenarenak egin dute. Zait Sof 18.
azpisarrera-6
HAUTSA HIL. "Limpiar, quitar el polvo. Autsa iltzeko haina euri egin du bakarrik" Asp Gehi.
azpisarrera-7
HAUTSAK BATU (V-gip ap. A). "Auska [= 'peleando] esateko Oñati aldean autsak batu esaten dabe" Ezale 1897, 173a. "Luchar" A.
v. tbn. EY III 309.
azpisarrera-8
HAUTSAK EDUKI. "Autsak daukaz (V-m), tiene mucha habilidad" A.
azpisarrera-9
HAUTSAK KENDU, HAUTSA KENDU. Quitar el polvo.
Oeak egiten edo autsak kentzen bazan gelatan. NEtx LBB 22. Atzo, etzan autsik kendu ta, bai maiak eta bai kuadruak, esku-markak agirian dituzte. Ib. 102. Jarri det nere furgoneta ori txukun asko. Iru urteko autsak kendu leenengo. Zendoia 135.
azpisarrerakoSense-9.1
(Fig.). Sacudir, golpear.
Lendabizikuari kendu zizkan autsak; / ta bigarrenguari, iduki arren gaitzak / autsi zizkan sudurra, agiñak eta ortzak. MendaroTx 421.
azpisarrera-10
HAUTS-ANTZERAKO. Ceniciento. Cf. "Ceniciento, autsanzakoa" Lar y "Autsantzekoa, cendré, couleur de cendre" H. v. hauskara.
Azpeitiko mendi ospatsu Izarraitzkoan arkitzen dira arrobi balio andiko asko, eta beretatik ateratzen dituzte ugari Nabarri lasto kolorekoa, auts-antzerakoa, arretarakoa eta ozpin iduriñekoa. Izt C 55. Eliza nagusiko Dorre berri goititu bitorea; zeña arkitzen dan eun ta larogei ta amar oñean jasoa, autsanzerako Nabarri illun garbi txauaz egiña guztia. Ib. 57.
azpisarrera-11
HAUTS-ARTE. v. hautsarte.
azpisarrera-12
HAUTS-BELAR. "Auts-bedar (ms-Lond), cineraria marítima (Bot.)" A. "(L), cinéraire (bot.)" Lh.
azpisarrera-13
HAUTS BERO.
azpisarrerakoSense-13.1
a) (autsbero B; hausbero B, Lc, Sc; Voc B). Ref.: A; Izeta BHizt2. Rescoldo. "Autsbero ortan erre nuen eskue" Izeta BHizt2. v. HAUTS BIZI.
Untsa nahasi unduan edukitzen da bere epheltarzunian. Hortako üngüra ditake, nahi bada, hauts beroz. Ip Dial 87 (It auts erre beroz, Ur auts beroz, Dv hauts beroz ). Au iminten da berotuten auts beruaren ganian lurrezko ontzi baten. Ur Dial 105. Au iminten da berotuten auts beruaren ganian lurrezko ontzi baten. ECocin 4.
azpisarrerakoSense-13.2
b) "(BN, L, S), salsepareille, sorte de smilax: plante" H.
azpisarrera-14
HAUTS-BERRETXIKO. "(V), tizón, enfermedad del maíz" A.
azpisarrera-15
HAUTS BIHURTU. Convertir(se) en polvo, ceniza; destruir, pulverizar. AxN explica zuhirintzen (423) por autse biurtzen. v. HAUTS EGIN.
Hautsterriz hautsaren burura ematea, / orhoitzeko hauts bihurtzen dela gorputz maitea. EZ Man I 32. Auts, Errege, biurtu zara, / sustentaria zeruen: / Nora (ai nizaz!) joanen gara? / Zeruak daude erortzen. Aleson 13ss. Jainkoaren aserrezko su bizi illun batek diran gizon, abere ta beste gauza guziak erre ta auts beltz biurtzen ditu. Cb Eg II 140. Azkenean agertuko da suzko ibai bat, mundu au auts biurtuko duana. Auts biurtuko dira gizonak eta emakumeak. Auts biurtuko dira erriak, gaztelu eta etxeak. Auts biurtuko dira artoak, gariak, ardiak, beiak, basoak. Auts biurtuko dira urre, zillar, perla, diamante eta gañerako gauzak. AA III 537. Autsa zera, ta auts biurtuko zera. Ib. 568 (v. tbn. en el mismo contexto Lard 5). Aarrak janik, usteldurik eta auts biurturik geratuko dan gorputzagaitik egingo zeunkiana, eztozu egingo zeure arimiagaitik. Astar II 125. Onhesten dut finean ene gorphutza hauts eta herrauts bihurtzea, eta harren bazka bilhakatzea. JesBih 447. Ai nola guziak hauts bihurtu eta khea bezala suntsitu eta ondatu diren! Dv LEd 250 (Cb Eg II 140 auts biurtu). Munduko gauzen errematia / dakar azken juiziyuak: / auts biurtuta utziko ditu / erri ta palaziyuak. Xe 383. Sodoma legez alperrik dira / uriak auts biurtuko. AB AmaE 61. Gutxi irudituko ote lizazuke mundu guzia auts biurtua geratzea? Arr May 107. Egun aserre neurri bakoa / egun ikaragarria! / auts biurtuko dabena suak / iaio ta erne dan guztia. Azc PB 28. Zelan izan leiteke biztutea gorputzak, batzuk auts biurturik egongo diranak, besteak arraiñakgaitik eta abereakgaitik janda egongo diranak? Itz Azald 37s. Su-artzen dabenian / Abenda-goguak, / auts biurtu daruaz / beren areiuak. Enb 207s. Txinpartak boteaz agur egingo diot nere izateari, suzko malko goriak ixuriaz... auts biurtuko naiz. Ag G 212. Usteldu ta auts biurtzen da gorputza il ondorean. KIkG 26. Ura [izardia] auts biurtu, gezaletako / gatza doan bezalaxen. Or Eus 347. Giza-lerro beltza entzun urrutian / Ergiñara-bidez arrenga bizian, / eguzki-galdatan auts biur-zorian. SMitx Aranz 53. I, buru arro utsa, oroi adi autsa aizela ta auts biurtu bear dekala. Munita 56. Illerik ezin lezaiekete moztu, eritasunez eta zikinkeriz larrua ianda daukate-ta, are gutxiago eundu eskuartean deuseztu ta auts biurtu gabe. Ibiñ Virgil 105. Horra denbora gutiz sofrituz / hauts bihurturik jarria / berrogoi eta zazpi urteko / gorputz espantagarria. Xa Odol 143. Zugaitz onen azala sekatu ta auts biurtu. Ostolaiz 22. Aspaldiko mendeetan hauts bihurtu zirenen nahiak, usteak, hitzak bizirik izango ditugu geure artean. MIH 315.
v. tbn. Bil 164. Basarri 101.
azpisarrerakoSense-15.1
Ni samintzeko, erio-mende, / biurtu uan ezur eta auts. NEtx LBB 246.
azpisarrerakoSense-15.2
Bizkor-samarki zukutzen nau, ori bai, ta auts xee biurtzen Urli yaun zoliak, ene kolkoko F. Berendia gabitzat darabilkielarik. Ldi IL 92.
azpisarrerakoSense-15.3
( Hautsetara bihurtu ).
Hala urgulluak ditu / lagunak beheratzen, / bera ere azkenean / hautsetara bihurtzen. EZ Noel 72.
azpisarrera-16
HAUTS BIZI. "Hausbizi (L, BNc, Sal), rescoldo" A. v. HAUTS BERO.
azpisarrera-17
HAUTS-HEGAL. "Sobre esta piedra, llamada txurruzta se colocaba antiguamente una txarla o recipiente de forma cilíndrica que servía para contener la colada. Estando llena de ropa (en vasco arnesa) se colocaba encima un lienzo, llamado autsegala (Ae)" CEEN 1971, 338.
azpisarrera-18
HAUTS EGIN (V-gip, G-azp; SP, Lar, Añ). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret. Reducir a cenizas; convertir en polvo; destruir, destrozar, aniquilar. "Hauts egin da, el devient en cendres" SP. "Autsegin, triturar" Lar y Añ. "Hacer polvo, aniquilar. Sin. birrindu" Etxba Eib. "Hacer(se) polvo. Nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan" Elexp Berg. v. haustu, HAUTS BIHURTU.
Etorriko den suak lurreko zabaltasun guzia erreko du eta hauts eginen. SP Phil 51 (He 53 hautsetarako du). Iaungoikoak bere poderioagaz biortuko dituzala gure gorpuzak auts edo beste gauza eginak, orain daukaguzana legez, arimakaz baturik, bizitutera. Zubia 154. Arkitzen duten urre, zillar, bronze ta burdin guzia Jangoikoarenzat artu ta beste guzia su ta gar ta auts egiña utzi bear da. Mb IArg I 390. Bere tiroz ta saetez urratzen ta auts egiten zuten guzia. Ib. 231. Eta utziko zuela erri guzia auts ta arri-pill egiña. Ib. 121. Ta ekusi zuena zen bere itxea alde batetik eta bestetik su egiña ta laster auts egiñik gelditzeko bidetan sartua. Mb IArg II 312. Su ori itzali zanean, lagunak begiratu, ta librua ta oieko erropa zan guzia auts egiñik ikusi zuen. Cb Just 92. Ez ainbeste estimau gero auts egin eta ustelduko direan gorputzonek. Oe 83. Zerutik jatsiriko su bizi batek kiskildu ta auts eginda itxi ditubala. CrIc 64. Eta gero zer izango gera? Gorputza auts egiña eta arraen janaria. Gco II 25. Lurrak ongi landua egoteko auts egiña bear du egon. "Reducida a polvo" . It Dial 52s (Ur auts biurturik, Dv herrauts egina, Ip erhaustürik ). Aizea irten zan, etxea indarrez jo zuen, eta erorita auts-egin zan. Lard 386. Erriari su emanda, auts egin zuen. Ib. 432. Artu eragiten jako aberiari jenzianaren sustraijaren otxaba bat auts eginik. Ur Dial 56 (It austua, Dv herrausturik, Ip erhaustürik). Zu agertuko zara zarean legez, gizona: auts ein da. Ag Serm 369. Ebai sasijok, / su-emon, erre, auts-egin! Enb 171. Usteldu ta auts-egiten da gorputza eriotz-ostean. KIkV 40. Beti gomuta daigun / il biar dogula, / autsetik sortu giñan / auts egingo gara. Kk Ab II 85. Auts egiñik gelditu da. (AN-larr) 'Ezertarako gauza ez dela gelditu da' . Inza NaEsZarr 337. [Karea] auts egiten zanean, gero zabaldu. JAzpiroz 75. Aritzaren zaiñak legortu ta auts egin ta uretan irakin erazi. Ostolaiz 22.
azpisarrerakoSense-18.1
" Emon zetsan erantzunakin, auts eiñ eban " Etxba Eib.
Oñen gañean ozta nago: auts egiña edo orren aldean nago. Cb Eg II 7.
azpisarrera-19
HAUTS-EGUAZTEN. Miercoles de ceniza. "[Neol.] Autsegubazten / [origen] atus-egubazten" AG 1014.
azpisarrera-20
HAUTS-EGUN (V, B; Urt). Ref.: A; Etxba Eib; Izeta BHizt2; Elexp Berg. Miércoles de ceniza. "Cineralia, hausterri, hautsegúna, garizumako lehen eguna" Urt V 38. "Aratostetako zorakerixen ondoren, Auts-eguna penitenzia ekitzeko" Etxba Eib. "Gaur autsegune, denak autse artzera" Izeta BHizt2. v. HAUTSEN EGUN, hausterre, HAUSTE-EGUN.
Zelako eskubideak emoten dituz Okela-Buleak? Garizumako eta barueguneko egun guztietan okelea jan al izatekoa, ez izanik auts-eguneko egubaztena. Itz Azald 118. Eta zeintzuk egun dira Buldarik ez dabenentzat aragia iztekoak? Urte guztiko barikuak; autsen-eguna; Garizumako zapatuak. KIkV 78. (KIkG 63 austerre-eguna) Auts(ar)en egunean txakurrak eta katuak bere barau egiten dabe. A EY I 58. Autz-eguna zan baten juan zan oittutzen eban elizara. Etxba Ibilt 463. Auts-eguna, lapak jateko eguna. EZBB I 52.
azpisarrera-21
HAUTSEN EGUN (), HAUTSAREN EGUN. Miércoles de ceniza. v. HAUTS-EGUN.
--Eta zeintzuk egun dira Buldarik ez dabenentzat aragia iztekoak? --Urte guztiko barikuak; autsen-eguna; Garizumako zapatuak. KIkV 78 ( KIkG 63 austerre-eguna ). Auts(ar)en egunean txakurrak eta katuak bere barau egiten dabe. A EY I 58. Biaramonean, Autsaren-egunean be, eguerdian-da, oraindik mozkor batzuk kalean ikusten ziran. Etxabu Kontu 97.
azpisarrera-22
HAUTS ERRE. v. hausterre (2).
azpisarrera-23
HAUTS-ESNE. "Auts-ezne (V-m-oroz-ple), cocimiento que se usa para lejía, para pediluvios y para curar las herradas mohosas" A. v. HAUTS-UR.
azpisarrera-24
HAUTS-ESNETU. "Autz-esnetu: Au egiten zan lenengo matasak zuritzeko: ur otzetan autzakiñ euki" Iz LinOñ.
azpisarrera-25
HAUTS ETA LUR (Convertirse, etc.) en polvo.
Urte batzuk pasata / danok auts eta lur, / edertasunak utziz / munduari agur! Auspoa 39, 89.
azpisarrera-26
HAUTSETAN.
azpisarrerakoSense-26.1
a) (Reducir, etc.) a ceniza.
Baldin Sodomako eta Gomorrako hiriak hautsetan ezarririk galtzapen oso batetarat kondenatu izan baditu. He 2 Petr 2, 6 (Lç ilhaundurik ). Galonduak lantzeko/ Aiñ egonda giro,/ Autsetan jarri doguz / Astiro-astiro. Enb 170.
azpisarrerakoSense-26.2
b) (Reducir, etc.) a polvo.
Izate andi ta honra orien buruan illen zara zu ere ta autsetan ta ketan geldituko dira zure ondasun ta honra guziak. Mb IArg I 286. Autsetan biurtuko dira etxeak, erriak, erreñuak, basoak eta ganaduak. AA III 455.
azpiadiera-2.1
En polvo.
Ontza bat urre autsetan zuala Medellinera joateko asmoa artu zuan. JAIraz Bizia 85.
azpisarrera-27
HAUTSETAN GELDITU. Quedar en nada. "Desvanecerse, keetan, autsetan gelditu" Izt.
azpisarrera-28
HAUTS ETA HUTS GELDITU, HAUTS ETA HUTS BIHURTU (...) (Quedarse...) en nada.
Edertasuna, azaleko gauza bezala, autsa ta utsa zan ta onena ere auts ta uts biurtu zan. Cb Eg III 378. Aien eraso guziak gaindu al-izan ditut eta aiek erantsi dizkidaten okerrak, auts eta uts gelditu dira. NEtx LBB 116. Egia da ez garela oso fio, ezta egilea bera ere, ez ote litzaizkiokeen helburu eder horiek berak hauts eta huts bihurtuko. MIH 335.
azpisarrera-29
HAUTSEZ-IPURDI. "Autsez eperdi (V-ger), atropelladamente, con todo empeño" A Apend. "Autsez-eperdi ibilli, arrastrarse en el trabajo" Ib. "Autsez eperdi ibili, andar de cabeza, haciendo todo lo posible" Alt Eusk 1925, 71. "Atropelladamente hacer las cosas, zarra parra gauzak egin (V-gip), [...] autsez iperdi (V-ger)" A EY III 250. "Autsez-iperdi (V-ger), a freir espárragos, lit. de culo al polvo" Otx voc.
Andrandi gaxuak, bakaldunaren erremuskadeaz, autseziperdi urten ziran jauregittik katu buztija baño epelago. Otx 53. Ikusirik gu gixasemiok, puxika andittuben antz-antzera, edozein zistadak ustu ta autsez-iperdi botaten gattuzala. 'Mandarlas a paseo' . Ib. 96. Autseziperdi aterako gayauzak emetik eta urkamendira bialdu. 'Nos echará a cajas destempladas' . Ib. 136.
azpisarrera-30
HAUTSEZKO. "Cernada de albéitares, para las caballerias, autsezko loizokia" Lar. "Qui est de cendre" Dv.
Zure bekoki panparroiaren gaiñean, Elizeak [...] autsezko kurutze bat ipinten deutsu. Ag Serm 370.
azpisarrerakoSense-30.1
Landa ta urien ederra izana [...] / euli t'eltxoen zer-jana / t'odol ta autsezko miña zan.Gand Elorri 99.
azpisarrera-31
HAUTS-GAI. Principio del polvo.
Lurra, zelaiak eta lurbirako autsgaiak ere oraindik egiteko zeuzkanean. Ol Prov 8, 26 (Dv lurraren erroak, BiblE lehen hautsa ).
azpisarrera-32
HAUTS-KALDAR. v. hauskaldar.
azpisarrera-33
HAUTS-KOLORE.
azpisarrerakoSense-33.1
a) (Sust.). Color grisáceo, similar al del polvo o la ceniza; de este color.
Ez guzia belxa, ez guzia xuria, baina hauts kolorea duena. Harb 425. Bizkitartean garaustikaia [= 'grana'] gorria da, eta aberetxo ori auts kolorekoa. " De color de ceniza" . It Dial 18 (Ur auts kolorekoa ). Arauntza mendian ere badira auts-koloreko Marmol-arri pin ederrak. Izt C 55. Bere adiskidiak eman zion tunika, gozo ta biguña iduritzen zitzaion; beragatik ura ere trokatu zuan auts kolorezko latzago batengatik. Bv AsL 57. Auts-koloreko ubel batekin / amarratuba gerriya. Tx B II 35. Ibai ertzean aldizka aldizka egazti ankaluze batzuek, garzak edo, zurik eta auts kolorekoak. JAIraz Bizia 42. Ume indioak, orlegi auts kolorekoak, motxantzak. Ib. 70s. Auts kolore antza zunan odei bildurgarri arek. Or QA 74. Kazkabarrak Izarpeko atari aldea goiztxo zuritu, ta goiko ta beko aizeak, auts koloreko laiño pilloak inguratu zizkieten otzaren lagun. NEtx LBB 95.
azpisarrerakoSense-33.2
b) (Uso adj.). "Auts-kolorea, ceniciento" VP 6r. "Blanquizo, auskolorea" Aq 1039. v. hauskara.
Hauk othe dire Jesusi / tresna egiñ berriak, / arropa ilhun, odolstatu, / hauts kolore nahasiak! 83. Alabena kotxenilla gorri da, eta abereska hori hauts kolore. Ip Dial 18 (Dv hauskara ). Tximistak argi duan aldiro / ageri dira auts-kolore: / auts ori, iralkiz, Jainkoak euri / berez biurtu dezake. " Toman un color acenizado" . Or Eus 263. Lanho itsusi bat hedatu zen, egun batez, arratsalde erditan, zuri zuria lehenik, ilhun ilhuna gero, eta azkenean, dena hauts kolore. Barb Sup 141. Zerua auts kolore / ego-aldetik; / argia zikin zetorren / zeru-sapaitik. NEtx LBB 227.
azpisarrera-34
HAUTS-LAINO. Nube de polvo. v. HAUTS-HODEI.
Ta laisterraldian auts-lañoak izkutatzen gure yauziak. 'Un tourbillon de poudre enveloppe nos bonds' . Or Mi 14. Erriak arrotzen zuen auts-laño-tartean kuzkurturik, belaunak bi eskuen tartean. 'Dans le brouillard de poussière' . Ib. 14s. Aizealdi laisterrak, mendiak eta basoak isastu ondoren, auts-lañoak arrotzen ditue bideetan. TAg Uzt 130.
azpisarrera-35
HAUTS-MARRATS, HAUTS-MARRAS. "Autsmarras (V), trapo de la colada" A. Cf. Mg PAb 55: Serbilleta orainguen ordian eztaukazu imini baño aus zapi edo marrats bat loitu etzaitian. v. HAUTS-OIHAL.
azpisarrera-36
HAUTS-NAHI-ABAR. "Auts nai abar egiten dot putz, soplo con todas mis fuerzas (V-m)" A EY III 338.
azpisarrera-37
HAUTS-HODEI, HAUTSEZKO H. Nube de polvo. v. HAUTS-LAINO.
Eta auts-odei tartean an ageri ziren aurrena laisterka ardi umedunak, [...] arrotzen zuten autsez, antxu ta ille-aari otzan estaltzen zituztela. Or Mi 42. Aldegiten dute zabaldian barna auts-odei tartean. Atzetik doakie zaldizko-sail bizkorra. Auts-odeia laister txarotzen da. Ib. 49. Aren aparejuak apurtu ta autsezko odei baltz-lodiak zerurantz bialdu bearra! Bilbao IpuiB 22. Orixe zan ark ikusiriko auts-odeia, artaldeak urbildu ziran arte ez bait-ziran autsetan nabari. Berron Kijote 195.
azpisarrera-38
HAUTS-OIHAL. Cernadero, paño usado para colar la lejía de ceniza al lavar la ropa. "Auts-oial (Sal), trapos que cubren el barril de la colada" A. "Autsuiyela, el trapo de ceniza (en la colada)" Iz Als. Cf. VocNav: "Ausorial, nombre que dan al cenicero de la colada, es decir a la pieza de paño que colocada en el recipiente de la colada, sobre el montón de ropa y bajo la ceniza, hace veces de cedazo o colador [Salazar]". v. hauspuruko, hauskaineko, hauskaldar (3), hautsahako.
azpisarrera-39
HAUTS-OPIL. "Pan subcinericio, hecho al rescoldo: (c.) taloa, (V) auts-opila" Añ. "Torta subcinericia" A, que cita a Añ. v. HAUSPEKO (s.v. hauspe).
azpisarrera-40
HAUTS-PALA (V-gip; auspara V; auspare A s.v. auspara). Ref.: A (auspara); Urkia EEs 1930, 8. "Paleta" A. "Auts-pala. Autsa sutatik ateratzeko burni agalautxoa (V-gip)" Urkia EEs 1930, 8. v. 1 pala.
azpisarrera-41
HAUTS-TRAPU.
azpisarrerakoSense-41.1
a) austrapu Lar, Añ, H (+ hautstrapua). "Rodilla, (trapo de) cocina" Lar y Añ. "Hautstrapua, austrapua, torchon" H.
azpiadiera-1.1
Eta denpora apur puska an igaroteko prestadu deutsubezan alsi, txutxerija eta autstrapu zatar batzuk gaitik eregiko zara bestien gañera? Astar I 32 (refiriéndose despectivamente a la ropa lujosa).
azpisarrerakoSense-41.2
b) (V-gip; austrapu G-azp; austropu V-gip). Ref.: Urkia EEs; Elexp Berg. Cernadero, paño usado para colar la lejía de ceniza al lavar la ropa. "Auts-trapu. Sugana-gañean ura irazteko jartzen dan oial sendoa (V-gip)" Urkia EEs 1930, 25. "Austrapu ahoskatu ohi da. Lixiba tinan egosten zenean hautsa arropekin nahas ez zedin iragazki bezala jartzen zen izara" Elexp Berg. v. HAUTS-OIHAL.
azpiadiera-2.1
" Etxeko austrapua izan, etxeko guztien kulpak edo akatsak bere gainera erori. I izengo aiz zuen etxeko austropua " Elexp Berg.
azpisarrera-42
HAUTS-UR. Lejía, agua de cenizas. "Auts-ur, v. auts-ezne" A. v. HAUTS-ESNE.
Auts-ur arek erropari zikiña samurtu egiten zion. BAyerbe 153.
azpisarrera-43
HAUTS-URDIN, HAUSTURDIN. "Autsurdiña, el polvillo blanquecino que a veces se le forma a la hierba y otros vegetales" Iz To.
Gure ariztietan, orain dala urte batzuek, gaitz zital bat sortu zan, aust-urdiña, eta kalte aundiak egin zitun. Munita 39.
azpisarrera-44
HAUTS-ZAPI (V, G-azp) Ref.: A; ZestErret .
Cernadero. v. HAUTS-OIHAL.
Serbilleta orainguen ordian eztaukazu imini baño aus zapi edo marrats bat loitu etzaitian. Mg PAb 55. Izarraitz kopeta illun, / zerua auts-zapi, / tontorrean lañoa / lau ankan igari. NEtx LBB 374.
azpisarrera-45
HAUTS ZURI.
azpisarrerakoSense-45.1
a) Superfosfato.
Beste ongarriak ere badira onak: auts zuria (superfosfato), potasa (cainita), nitrato-gatza. Munita 149.
azpisarrerakoSense-45.2
b) Nombre de cierta enfermedad del roble.
Ikusten zuan ango gaztandi ederrak joan zirala, ta aritza ere oso nolabait zebillela auts-zuri edo erdoi orrekin. FLab ( in Munita 7 ).
azpisarrera-46
HAUTS-ZURRUNBILO. Remolino de polvo.
Don Kijotek, berek zeramaten bidean auts-zurrunbillo aundi lodi bat ikusi zuanean berenganuntz zetorrena. Berron Kijote 195. An arrotzen dan auts-zurrunbillo ura ikusten al duk, Santxo? Ib. 195.
azpisarrera-47
KETAN ETA HAUTSETAN GELDITU. Quedar en nada.
Ketan ta autsetan geldituko diran beste gauz txar askotan hari dirala gau ta egun. Mb IArg I 93. Illen zara zu ere ta autsetan ta ketan geldituko dira zure ondasun ta honra guziak. Ib. 286.
azpisarrera-48
SU-HAUTS. v. su, sutauts.
azpisarrera-49
SUTAKO HAUTS, SUKO HAUTS. v. su.
hauts
<< hautatu 0 / 0 hela >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper