OEH - Bilaketa

334 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (334)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
halako.
tradizioa
Tr. La forma casi general es halako. Los escritores aezcoanos usan galako, y los salacencos y roncaleses kalako. Hay alaako (alternando con alako) en Capanaga.
sense-1
1. (V-m-gip, G, S; SP, Ht VocGr 430, Lar, Añ, Dv, H), alaako , galako , kalako . Ref.: A; Lrq; Etxba Eib ; Elexp Berg .
(Adnom. o pronominal). Tal como aquello (gralmte. con nombre det.; en vez del art. det. puede llevar el indet.: halako gauza triste bat, etc.); (el) tal. "Tel, pareil" SP. "Halako bat da hemen, il y en a un de même" Ib. "Halakorik eztut egin" Ib. "Tel, telle" Ht VocGr 430. "Tal" Lar y Añ. "(No puedo aguantar tan grandes) adversidades, ezin irozo ditut alako gaitzegokiak" Lar. "(No hay) tal, ezta alakorik" Ib. "Ez nuen uste halakoa zinela" Dv. "Saldu darotzut zaldi bat; badut bertze halako bat etxean, je vous ai vendu un cheval; j'en ai un semblable à la maison" Ib. "Ez da halakorik nola zorraren pagatzea" Ib. "Semblable" H. "Como aquél" A. "1.º pareil, identique; 2.º de cette sorte" Lrq. "Semejante. Alako gizon esturik ez dot bizixan ikusi" Etxba Eib. "Iñoiz ezagutu beste gaizto bat alakua" Ib. "Tal como, igual, semejante" Elexp Berg.
En Ht VocGr aparece "halaioa, pareil, semblable"; de éste lo toma Lar Sup: "semejante, alaioa", que a su vez parece ser la fuente de Sb-Urq: "Halaioa, similis, semejante, semblable". Sin embargo, ya en la fe de erratas del primero aparece corregido: "halaioa l[isez] halakoa".
Tr. De uso general. Con el sust. antepuesto se encuentra en Etcheberri de Ziburu, Capanaga, Oihenart, Eguiateguy (189), Moguel, V. Moguel (83), Duvoisin y M. Elissamburu (Fram 183).
Anzareak oina xabal, buztaina laburko, nork berea demana beti da bellako, Martitxo Musu da alako eta ala kainezko. CoplEch 63. Ixil ladin nahi nuke halako den guzia. E 117. Ni bezala anhiz duzu halakorik munduian. Ib. 101. Halako othoitzák alfer dirade eta bano, zeren ezpaitirade ezeinere promesen gainean fundatuak. Ins E 3r. Gure edifikazionetan edo konfirmazionetan eztén gauzarik Elizán eztela rezebitzeko, eta halakorik rezebitu izan den guzia utziteko eta kenzeko dela dadukagu. Ib. B, 2v. Finjidu neben ez nebela / nik alakorik aditu. Lazarraga B12, 1179v. Uste dut alakorik izandu baliz zerbait jakingo nuela. CartEsp 464. Turkoen eta bertze halako iendeen artean. Mat 70. Enbidiosoak dira txabiraiaren begiak; / alakoak dira aren eginak. PasqTo 27s. Nola bada [...] eztugu enzunen ongi eta debozioreki alako predikatzalleak? Ber Trat 45v. Han denak penarik eztu tristeziaz berzerik / Zeren dagoen karzela halakoan hertsirik. EZ Man I 127. Konsolatzaille duenak eztu hanbat dolore / Ifernuan halakorik ezta aurkhitzen batere. Ib. 101. Balsamo, anbar, musketa eta halako bertze usain onak. Ax 415 (V 269). Neure mendean anhitz ikhusi dut halakorik. Ib. 238 (V 159). Alaako danzarik egin daben. Cap 107. Persona alako guztiak bear dituez ostera konfesadu. " Todas estas personas" . Ib. 88. Hauk dira abrats baten hitzak, ezen handiki halakoei ohi zaizte laket ahalge gabeak eta lausengariak. O Pr 9. Begira nazazu, Jauna, halako elhetari. SP Imit III 45, 4. Erhoa, halako gloria / Hik uste parabisuan? 103. Laburregi mintzatzeaz ere huts egiten da, zeren halako mintzaira baita eskasa eta eskergabea. ES 134. Ez da gizonik [...] noizik behiñ tentazioneak ez dituenik, eziñ gaitezke ere osoki halakorik gabe. Ch I 13, 1. Ez dakit ainbeste; ez det alako somarik. Lar SAgust 4. Beldurrez zenbait halako desordenetan berriz-ere eror zaitezen. He Gudu 157. Begira nazazü [...] halakorik deus seküla egin eztezadan. Mst III 45, 4. Da alabaña bere eskupeko galdu bat erabill liteken gisan Jangoiko guztiz hondragarria erabilzea ta alako bati dagozkan kastigu-penak onenzat bereztea. Mb IArg I 261. Zori onekoa / izatea alako aurraren / aita ordekoa. GavS 14. Khendu behar izan zituen beraz bere kuirasa, bere kaska eta bere ezpata; etzen alabainan halakoekin ohitua. Lg I 278. Egia da, halako bizitze batetan behar direla maiz yasan mundutarren trufak. Mih 129. Modugóntan edo berze alakobátean. LE Prog 98. Nor da aizo honer halako dolü e'lükiana, auziek dien jendia porrokatzen ta etxaltiak eskeletzen? Egiat 225. Ain goiti, ta alako eskuarekin zegoala, nola artu zituan bere anaiak? Ub 23. Parisko Biltzarrean / Ez Luisen gortean, / Ez da arrastatu / Deus ere halakorik. Monho 28. Badakite berenez mortalak zirala loikeria alakoak. Mg CC 113. Esango dozue, neke egiten dala, alako gogarte edo konsideraziñoak betibere egitea. LoraS 127. Justiziaren kontra pekatu egin oi dala [...] kastigu andiegiak emanaz [...], eta alako bat Jesu-Kristok berak txit erreprenditu zuen Ebanjelioko parabola batean. Gco II 85. Nolako begiramentu, eta beldurra zorko ez diogu bada Sakramentu orri, testamentuko kutxari alakoa zor bazitzaion? AA I 443. Halako asko badugu Frantsesez, ez ordean eskaraz. Dh 110. Kristinau asko dira txito jakin gurak. Ezer bere ez juakuen gauzak jakin artian, beti itanduten dagozanak. Alako ez juakon itaunliari, ez guzurrik erantzun, baina ez da egiijarik bere. fB Ic II 179. Probauko dau ondo alako arijak euleen pazienzija. JJMg BasEsc 114. Amiratu ondoan haren bokazionea, ikhus dezagun gureak zer duen halakorik. Jaur 403. Ene gazte denbora ükhen düt halako. Etch 178. Alzimedon andiak / egindakoa dek, / beste alakorika / ik ikusi ez dek. It Fab 189. Andria, ze ugentugaz igortziten deutsezu zauri oneei, alako usain gozua botateko? Ur MarIl 117. Behar bada fable huntan / Noa halako bat ezartzera bistan. Gy 155. Badira hezeegiak galtzen dituenak [sorhoak]. Halakoetan ethortzen da belhar hila eta ihia. Dv Lab 101. Ditu ille urrezko / albiñu luziak, / alakorik apaintzen / ez du orraziak. Bil 58. Beinere etzu ikusi kalako gauzarik Israelen. Samper Mt 9, 33 (Hual kalako gaiza ). Kozinaria nor alakua, / gauza guzitan egoki. Xe 262. Non da orain alako konturik, jauna! Sor Bar 91. Alako berbaz bien arimak euren artean, / Bat egiñago geraturik. AB AmaE 158. Enperadoreak alakorik etzekien. Arr May 163. Gathu zahar bat bazen / nere sor etxean, / (Halako bat on laite / etxe bakhotxean). Zby RIEV 1908, 770. Haren aitaren izena urrunean ere aipatua zen; halakoak zirelakotz haren kuraia eta jakitatea gerlan haritzeko. Jnn SBi 51s. O sakrifizio ederra, Jinkoari ezinago laket izan zaiona! Halakorik ezpeitzian ükhen ez ükhenen bere Seme gizon eginaganik ükhan dianaz besterik. Ip Hil 40. Oraino halakorik badugula ere, iduri-arazi eztarotzutan bertze gaitz bat, hura da lepra. Prop 1897, 87. Iru mutil gaztetxuk [...], ez eben bete gura izan alako agindua. Itz Azald 85. Euren ustean ezegoan Lurbira onetan alako mutillik. Echta Jos 240. Badet seme koskor bat, pintatzen ez dezu alakorik ikusi. Iraola 90. Arratsaldea zan alakoa, ezti, garbi, eder ta esnagarria. Ag G 281. Ez nuen sekulan erranen halako jendeketa behar zela bildu mukuzu heien erranera. StPierre 21. Ez zen halako aphez-etxerik edo jaun handien jauregirik. Barb Sup 14. Alkateak bi mila peseta eskindu zazkio, galakorik gabe sartzera uzteko. A Aezk 190. Alako kaskatako ta alako pitxar-kaldiak kordebaga itzi nindun. Or Tormes 21. Alaba agindu dit / amona Piririk, / baña ez dit sartuko / alako ziririk. Tx B 150. Koxmeren aita bera ere, ate ortan ezin sartu zan; alakua zan-ta. Alz Burr 39. Zazpi debru batean zintzurrari-beheiti sartu zaizkola erran zinezake, halakoak baitira eta hain bitxiak gizonaren ihakinak. JE Ber 71. Jakin ebenian katu batek bildurtuta alako jente pillua erabilli ebala. Kk Ab II 89. Langilek beren eztaiak, aursortze eta alakoak jaitzen dituztelarik. FIr 138. Alako gixon itxurarik aren lekutan ikusten ottuta ez egonik. Otx 105. Alako zalaparta eramangarri ezpaita, berriro oju-egin bear izan ziot, ixiltzeko. Ldi IL 16. Etzuan asko uste izan arratsaldean alakorik gertatu litzaiokenik! TAg Uzt 270. Izan ote emakumetan alako asmamen gaiztokorik eta alako erraigaberik? Etxde AlosT 29. Septizemia edo alakoarekin. JAIraz Bizia 123. Alabainan halako famako predikaria zen... Zerb Azk 56. Ene begiek artzen dituten antzetatik ene buruak iduripenak artzen zitun; eta au egiteko doaia ez nekusan alakoa ez zanik. Or Aitork 154. Alako une pozgarririk ezta, bear bada, urte osoan. Erkiag Arran 189. Sarri pasaten jaz iri alakuak. SM Zirik 93. Emongo ez eutsan ba jan-edana zenbat gura, orren ijitanu maitagarriari? Baita alako beste amarreri be! Bilbao IpuiB 70. Zer euri zikina! Oixtian halako zeru ederra eta halako iguzki samina! JEtchep 44. Alako zerbait Newton iakitunari berebat gertatu omen zitzaion. Zait Plat 84. Kantatu gabe nola gelditu / alako baten aurrian? Uzt Sas 142. Ene denboran ez dut pasatu halako memento txarrik. Xa Odol 328. Ezin eraman izan zuan kuadrillariak alako itxura txarreko gizontxo batek onela tratatzea. Berron Kijote 187. Gaur ere alako ankak baleude, segi liteke. BBarand 88. Erakutsi bearrez / alako dotriña, / kristau guztientzako / badogu jakiña. Ayesta 19. Bainan denek badakite halakoen denborak joanak direla. Larre ArtzainE 289.
azpiadiera-1.1
(Tema nudo; v. HALAKOTAN, HALAKOTZAT).
Ezlizate Kristinotan ere edukiteko, ezen eztu halako erakutsi nahi bere burua. Ins F, 6r. Iainkoak egiten dituen obra guziak, nola egiazki baitirade glorioso, halako guziéz ezagut-ere ditezen. Ib. E 5r.
azpiadiera-1.2
(H) .
(Con oraciones consecutivas).
Ezen atxakio haur dela egiazki bekhatu, eta halako non leinu humano guziaren [...] kondemnatzeko asko. Ins G, 3r. Holokausta zen halako sakrifizio, non guzia erratzen baitzén. Decl ã 4r. Enzuten da zuen artean paillardiza badela, eta halako paillardiza zein Jentilén artean aiphatzen ere ezpaita. 1 Cor 5, 1. Halako da Iainkoaren bihotz beratasuna, / Berretuz ematen baitu non bethi ontasuna. EZ Man I 48. Eman diazadazun halako garazia non ene borondateak eta ene lan guztiak agrada dakizkitzun. Harb 302. Halako adeskidia izan da guganat, non [...] ezarri baikhutu libertatian. Tt Onsa 128. Ene beheraspenak eta ene auhenak halako fazoinez mehatu naute, non ene hezurrak lothurik baitaudez ene larruari. 47. Halako fazoiñez non ezpaituket ahalik nahi izateko zuk nahi eztuzuna. Ch III 15, 3. Ezen izanen dire egun hek halako tribulazionezkoak, non Jainkoak lehenbizi kreaturak egin zituenetik hunat ez baida izan halakorik. He Mc 13, 19. Alako jakiundearen errañu gozoarekin [argia agertu], non eguzkiak ifar-lausoa beziñ errax banatu eta des-egin zituen gau illun guztiak. Lar SAgust 9. Alako biotzeko suak askotan ematen zioten, non da kordegabe gelditzen zan. Cb Just 113s. Jinkoa, egin naizazü halako non hil nizaitekenian Purgatorioko süiaz beharrik eztüdan. Egiat 178. Kontatzen ditue ipui itsusiak, alako gatz eta piperrarekin, non gazteak egon oi diran aua zabaldurik. AA II 144. Alako arrabijagaz esan oi ditubez, ze edonok sinistu leike bijotz bijotzetik diriala. Astar II 119. Bethetzen du graziaz eta benedikzionez, halako nasaitasunekin, non ez baita sekulan izanen hunen parerik. Jaur 349. Mendi batzuk dira alako ditxakikoak, ezen, berak berenez ematen dituzte zugazti andiak. Izt C 134. Hitz hoietarat egiñ zen halako karkaria, / Non buztan-motza nahiz zen ya mintzatu nahia. Gy 70. Hainbertze eta halako amoinak egiten zituen, non askotan fraide lagunek erraten baitzioten urrunegi zohala. Jnn SBi 53. Alako errabiya artu zuen, atera zan sagardorik pagatu gabe. Iraola 60. Halako boza omen zuen erretor dohakabeak nun Porturaino aditu baitzuten katixima. Zerb Azk 17. Zure urriaren 25-eko letrak halako atsegina eman daut, nun zure ikusteak bakarrik eman bailetzakit handiago bat. Ardoy SFran 147. Alako kolpea izan zan lenengoa ta alakoa bigarrena, nai-ta-ez lurrera erori zan zaldi-gañetik. Berron Kijote 201.
v. tbn. SP Phil 499. ES 191. It Fab 125.
azpiadiera-1.3
(V, BN-baig ap. A ; Lar, , Dv), kalako (Sal, R ap. A ) .
(En correlación con nolako o zelako ). "Qual, siguiéndose tal" Lar, . "(A tal) abad, tal monacillo, nolako jabea, alako tresnea " Lar. " Nolako soiñua, kalako dantza (R-vid); soñua nolako, dantzara kalako (Sal), cual la música, tal la danza" A (s.v. nolako ). " Nolako egurra, kalako sua (R), [...]; nolako ezteiak, alako zopa (BN-baig)" Ib. " Zelako jaubea, alako tresnea (V)" Ib. (s.v. zelako ).
Lurrekoa nolako, halako lurreko diradenak-ere. 1 Cor 15, 48 (He, TB, IBk, IBe, Bibl nolako (...) halako; Dv nola (...) hala, Ker zelako (...) alako ). Enzuten nauten guziak ere egin zindeizten halako, nolako ni bainaiz. Act 26, 29 (He ni naizen bezalako, Dv ni naizen bezala, Ol ni bezelakotsu ). Nolako elizalde, alako abade. RIs 60. Nolakoa baita aita / halakoa semea. EZ Eliç 126. Zeren nolako baita lurra, [...] halako gerthatzen baita ura ere. Ax 215 (V 143). Pika nolako, umea halako. O Pr 396. Bizitzean halakoa izateko, nolakoa nahi bailuke heriotzean kausitu. Ch I 23, 4. Bizitza nolakoa, eriotza alakoa. Cb Eg III 214. Nolakua bizitzia, alakua eriotzia. CrIc 31. Nolakoa daraman kandela, alakoa izango da argi artua. Mg CC 230. Zelakoa dan bizitzea, alakoa dala eriotzea. EL1 83. Gurasuak zelakuak nai ditubeen, alakuak izango diriala umiak. fB Ic I 304. Nolako arbolia, halako fruitia. Arch Fab 219. Nolako baita ama, alaba halako. Hb Esk 177. Nolako izari, halako sari. Arb Igand 125. Gurasoak nolakoak, umeak alakoak. A Ardi 53. Gixonak zelakuak, adei-legiak eta gurkerak be alakuak egin biar ixaten yakez. Otx 54. Gogua nulako, Uskalduna halako. Egunaria 9-8-1961 (ap. DRA ). Zelako lapiko, alako tapa. SM Zirik 43. Nolako zura, alako ezpala. Zait Plat 81. Buru-muiñak nolakoak, gogamena alakoa. Vill Jaink 68. Nolako gurasoak, alako umiak. (AN-araq). Inza NaEsZarr 73. Dupa nolako, arnoa halako. EZBB I 82. Agoztuko lenengo eguna nolako, hilbeltza halako. (V-gip). Ib. 26 (las hh se deben al colector). Eguraldia zelakua, biarra alakua egiteko erreztasunak aurkituten ziran. Gerrika 157. Gizona beti gizon delarik, aldiak nolako, gizakiak halako ageri baitira. MIH 235.
v. tbn. Mat 248. Harb 179. Hm 198. SP Phil 315. Tt Onsa 12. Zuzaeta 44. Zub 94. NEtx LBB 119.
azpiadiera-1.4
(En correlación con halako ). " Halako aita, halako semea, tel père, tel fils" Dv.
Halako ezteietan, halako zopak; halako egitekoak, halako ondorea, plazer iraganak atsekabea ohi dute. Ax 372 (V 245). Alako eztaietan, alako zopak. (B). Inza NaEsZarr 2107. Halako ama eta amatxiek, halako putikoak. Larre ArtzainE 252.
azpiadiera-1.5
(Con nola ).
Ezen hunelako gauzak, guziz lengoaje oraino usatugabe batetan, ezin behingoaz halako perfekzionetan iar daitezkela nola behar bailizateke. Adv * 7v. Ordean halako dire xoil bakhotxak aldiak / nola baitu deklaratzen xoil guti historiak. EZ Man I 125.
azpiadiera-1.6
(En contextos negativos).
Utzten ditut bertze erremedioak, baiña erremedio naturalik, haragiaren tentamendu guti izaiteko, ezta halakorik, nola ez usatzea. Ax 386 (V 253). Adimendu eder baten izateko, eztela halakorik, nola gorphutz tenperatua. ES 121. Lazara bizteko aitzinean egin ziren nigar eta othoitzek erraten darokute ez dela halako zorigaitzik nola arimako bizia galtzea. Lg II 205. Bainan ez da halakorik nola gisua hildora saskitoz ematea. Dv Lab 185. Gizon dohakabeak bere hersturetan ez dukeela nihon halako laguntza eztirik nola Aldareen oinetan. Arb Igand 103. Zer nahi izan dadin, eztu eskuarak, egungo egunean, halako errorik, ez halako bermatzakirik luzaz irauteko, nola eskual etxea. HU Aurp 215. Ez baita halakorik azkenean bihotzen hausteko nola gaizkia ongiz garaitzea. Ib. 87. Ez zaitak halako astorik, nola baita eriaren aitzinean bere jakitateaz odol hotzean durduzatzen den medikua. JE Bur 124. Ez dut ezagutu nehun halako batasunik nola gizon gazte heien artekoa. StPierre 40. Egundaino deusek etziola halako atseginik egin nola dohain horrek. Zerb Gerlan 83.
azpiadiera-1.7
Orai arte erranetarik / Ausarki yuiatzen dut nik, / Beher huntan talendua / Dela grimasa purua; / Banderiza, edo halako / Nork bere burua baliarazteko. Gy 293. Abe esaten oi da lurrean landatzen diren ziri, estrongu, txargo eta alakoeri; gero eken laguntzari esker lot daitezen eta goratu banabar landare eta alako. FIr 156.
azpiadiera-1.8
En exclamaciones. v. HALAKORIK.
Alako lirio zoragarririk! Bata baltzerena: urrezko ulematasadun, bestea. Erkiag Arran 43. Gero, bizkarganetan artu ta eruan eben zezeniltzaille arlotea, jentien txalo urri batzuen artean. Alako barregarririk! Alzola Atalak 71. Beste lau gizonak, itota ontziratu zituen. Alako ikuskizunik! Etxabu Kontu 135. Ederrak aditu nizkin. Alako arratsalderik... Ataño TxanKan 156.
sense-2
2. (Usado como pron. anafórico). " Ni sinhesten nauena, halakoa salbatuko da; ni ukhatzen nauena, halakoa galduko da, celui qui croit en moi, celui-là sera sauvé; celui qui me renie, celui-là sera condamné" Dv. v. haina.
Nor da gizon modorroa harzaz orhit eztena / eta gero halakoa gaitz erraiten duiena? E 129. Personaje deputatuak eta ordenatuak behar dirade [...], halakoék, kapable eta sufizient eridenen eztiradenak [...] iraitz ditzaten. Ins F, 6v. Baldin zenbeitek uste badu relijioso dela zuen artean bridatzen eztuelarik bere mihia [...] halakoaren relijionea bano da. Iac 1, 26. Kanpuan oba leuke atxurzala, / izango baleu bere beti presa, / mila monjaren baño abadesa. / Kontentuago dago alakoa / jaaten dabela basallorea, / eperki janik baño. Lazarraga B15, 1182r. Gezurra dionari gezurra diola erran bear zaio eta alakoak behar du mordaza. (Lesaca, 1609). ReinEusk2 156. Alke duenak konfesatzeas ni gizonen aurrean, nik izanen dut alke alakoa konfesatzeas ene Aitaren aurrean. Ber Trat 55r. Eta haren bihotzeko / da orobat gizona, / bere laguna premian / urrikaltzen zaiona. [...] / Halakoaz bethiere / Iauna da orhoituko. EZ Eliç 257. Zeren komunzki halakoa, eritasunetik eskapatzen denean, leheneko bekhatuetara bihurtzen ohi da. Ax 204 (V 137). Hek eta halakoak dira eskriba fariseoak bezala. Ib. 261 (V 174). Hainak eta halakoak mehatxatzeintu Ieremias profetak. Ib. 192 (V 130). Halakoek eztute ardietsiko bihotz garbiaren libertatea. SP Imit III 37, 2. Halakoek erakusten die Jinkoa mesperetxatzen diela. Bp I 126. Halakoez erraiten du iskiribu sainduak ere: [...]. Bitinak bezala direla halakoak. ES 182. Orra zer dan emakume eroa, ta alakoaren azkeneko gogoa. Cb Eg II 192. Dohatsu [...] atsekabe guziak pazienki pairatzen dituztenak, ezen halakoentzat da bizien lurra. Lg II 145. Yende xehiek uste dute ohore bat dela halakoen exenpluak imitatzea. Mih 92. Nekazári izerdiain útses ogi puskabát atratzeuntenén értean [nágo]; ta izan daikela alákoen andrerik enpleadezakenik senarrain izérdia triposkerian ta laminurian? LE Prog 124. Errelijionerik eztianak, da düda gaberik Jinkoaren ta jenden etsaia; halakoa, gizon izena merexi eztiana, da Job Saintiak Behemot deitzen diana. Egiat 199. Direlakotz halakoak [bastartak] akadoiki püta hümiak deitzen. Ib. 276. Oen artean batzuek baziran, Jainkoaren sinismena, ta ezaguera zuenak [...]. Sem zeritzan Noeren seme baten odol ta arrazatik zetozenak ziran alakoak. Ub 17.
(s. XIX) Obe luke alakoak [...] ezarriko balute itxasoaren ondora errotarri bat samatik duela. Mg CC 251. Dedar egiten dozue, alakoak engañetan dabela Konfesorea. LoraS 33. Ez sinistu gizon gaiztoari / Gezurra dariolako alakoari. VMg 78. Ezin konta bezenbat bekhatu mortal egiten du halakoak. Dh 145. Bere buruba garbituteko, esango dau alakuak konpesinoian, ez deutsala gatxik opa. fB Ic II 197. Jazo dekijo norbaiti, uste baga, gorputz aldi txaarren bat gaitik, ardauak galdutia, baña alakua ondo eskarmentauta geldituko da. JJMg BasEsc 208. Nahi bezen edifikagarri laiteken ere, orai, halakoen bizia. JesBih 430. Etxen esklabo dena, beita kanpun niatho / halakuen khidiak bethiere gaisto. Etch 176. Mintzo dire lehen mendeak pozoatzaile eta enganatzailez: halakoek sorgin ite badute! Hb Egia 144. Halakoa ikhusten da galdeka; bethi zerbaiten eskasean da. Dv Lab 139s. Bolsa ustu, berotu ez, / irten penarekin, / alakoak tristura / darama berekin. JanEd I 25. Hortakotz ere Salbazaliaren sortzia ez zian Zeliak halakoer agertu. Ip Hil 96. Agidanian il da / askoren moduban, / alakua neke da / sartzia zeruban. PE 49. Egiazki urrikari ditugu halakoak, bereziki gaztedanik estropiatuak. HU Zez 34.

(s. XX) Inbiriyaren gorroto gaiztoz / il zuen batek bestia [...]; / alakuari kostako zaio / zeruba irabaztia. Tx B I 204. Iñork nere itzak aditu bai, baña begiratzen ezpaditu, nik eztut alakoa epaitzen. Ir YKBiz 428. Gaurko euskaldunen artean ba litteke askok "gau-illaren" berririk ez izatea ta alakoentzat ipiñi degu azalpide au. Etxde AlosT 93n. Eguzkirik ezpalitz, tira, baiña ba-dago, ta ala ere beti negarti; mozolo bear luteke izan alakoek. Vill ( in Gand Elorri 16 ). Nekerik ta minik elukete artu nai alakoek. Zait Plat 1. Doatsua gauzen zer-nolak ezagutu litukena [...]. Alakoa eztute makurtuko ez erriak eman agintaritzak, ez erregeen purpurak. Ibiñ Virgil 92. Zenbait gizonek, beretzat izan edo beste batentzat izan, berdin egingo du lana. Alakoak ez dira danak. Uzt Sas 339. Badira ordea nahikunderik ere ez dutenak eta gure hizkuntzaz etzaiotenak hanbat axola. Halakoak ditut bakarrik gogoan. Xa Odol 239. Ikasketak buru berri bat egiten zutela alakoaren barruan. Insausti 305.

v. tbn. ReinEusk 122 (Lesaka, 1609). Harb 171. Hm 119. Tt Onsa 128. SermAN 7. Ch I 25, 7. Gco II 89. Bordel 52.
azpiadiera-2.1
(H, que cita Ax 43).
Eta halakoa eta halakoak, haiña eta haiñak maiz dira gaizki eta on-behar. Ax 43s (V 27). Koleran dagoenak ere eztaki zer mintzo den, eta ez zer hari den. Eta halatan halakoagatik eta halakoakgatik egin zioen othoitz gure Salbatzailleak bere Aitari. Ib. 310 (V 206).
sense-3
3. (Con numerales). (Tantas) veces más. " Alako bi baditu orrek (AN-gip-5vill)" Gte Erd 79. AxN explica laur doble (247) por alako lau y doblearen (320) por alako bi. Cf. infra HALAKOZ.
Huna, neure onen erdiak, Iauna, emaiten diraizteat paubrei: eta baldin deus nehori bidegabeki edeki badraukat, rendatzen diat halako laur. Lc 19, 8 (Ol, Or, Ker, BiblE lau halako; He halakorik laur, TB lauretan, Dv laurkun, Brunet lau bider geiago, Leon batentzat lau ). Lengotan esan degun bezin aundia izan bear dualako Jaungoikoa, ta alako bi edo geiago izatea eziñezko gauza dalako. Inza Azalp 37. Zure olloai iru alako erronaraziko die. Or Mi 74. Sugetzarraren morroiak, Bildots / onagana jeiki dira; / [...] / bildots otzanak autsiko ditu / eun milla alako balira. "Aunque fuese un número mil veces mayor" . Or Eus 258. "Diruak diru balio dik, i" / diotsa batek albotik; / "erdi-dirua bi alakotan / biur duk uste bagerik". "Que la mitad del dinero se convierta en doble" . Ib. 391. Donosti baietz, Getari baietz, / baietz ogeiez azpitik. / Alako bian donostiarrek / eskaintzen dirua goitik. Ib. 391. Kain ilko likekanak, zazpi alakoa nozitu bearko likek. Ol Gen 4, 15. Etxe [...], naiz soro, Nere izenagatik uzten ditunak, eun alako artuko du. MAtx Gazt 106. Gertatu zana zeatz-zeatz esango ziola, eta zazpi-alakoak ordaindu bearko zituala. Berron Kijote 62. Kale aldean oituta ezitako gazteak baiziran, baserriko mutil ezjakin aiek alako amar baziralakoan etortzen itun. Ataño TxanKan 194s. Txiribita zuriak banan banan galdu ahala, hamar halako rubi-kolorezko unanu-lore jaiotzen ziren. MIH 298. Zehar-esan orapilatuak, hizkuntzaren aldetikako eragozpenak ehun halako gehitzen dituztenak. MEIG V 72.
azpiadiera-3.1
(Tantas) veces más que. " Eliza ura zabalean alako bi bada luzean (G-azp, AN-gip), luzean Elgoibarko eliza alako iru bada Loiolako basilika (G-azp, AN-gip), ura alako bi da au (G-azp-goi, AN-gip), emakumeak ezkontza kontuetan, gizonak alako amar badaki (G-azp-goi, AN-gip), Unanua alako iru bai bada Etxarri (G-nav) [...] Nafarroa Gipuzkoa alako bost bada (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 79. " Den halako bi esaten du (AN-gip)" Ib. 104.
Au kosta izan zala berak balio izan zeban alako amabi, edo benturaz geiago. Izt C 69. Berak balio duten alako bi ta geiago eraman-saria pagatzen dala. Ib. 196. Zuk uste alako milla biderrez aundiyago da zuganako nik sentitzen detan naitasuna. Bil 156. Datorrela bere andria; mingañ kontu oietan, gizonak alako amar badaki. Iraola 96. Arako euntza aurreragotuak estualdi oldar batzuek izan zituzten eta berak alako lau gudarik inguratu zituzten. Zink Crit 52. Aien uztarriek, nik eraginda, len alako bi lan eginen dutela. Or Mi 91. Ordu-laurden batez geroago, len alako biz goragotik zebillen ardandegian zalaparta, iskanbilla ta kantu-otsa. TAg Uzt 208. Aralar alako zazpi gora dauden mendiak. Or QA 51. Aldi ua au alako bi dala. Or Aitork 325. Elezati luzea laburra alako bi baita. Ib. 331. Nik lau alako egin bear duk lanean Etxahunian ogirik jan nai baduk. Etxde JJ 30. Listari abek ikututa, len alako bi egiten du dardar. Anab Poli 117. Illetan ere obe / len alako bi. Insausti 139. Etxean ditudan halako bi ohe baneuzka. MIH 326.
azpiadiera-3.2
(Tras gen.).
Bazuten emakume oyek gizonen alako indarren lakari bete. Inzag RIEV 1923, 502.
azpiadiera-3.3
Diren baino hamar halako ardandegi gehiago irekiko balira. MIH 326.
azpiadiera-3.4
Gaitz hunentzat, zer sendakari bilhaturen dut? Baldin mundu guzian balitz halako-bat dirutan? Zeinen bozik hartuko nukeen. Dv LEd 119.
sense-4
4. (V-gip ap. Elexp Berg; Dv, H), kalako. Tal (no expresado). "Ethorriko naiz halako egunto batez, je viendrai un certain jour (que je ne dis pas)" Dv. "Ikhusi dut halako toki batean, je l'ai vu en certain lieu" Ib. (s.v. hulako). "Un tel, un certain" H. "Alako lekutan eta alako ordutan alkartzekotan geratu giñan" Elexp Berg. "Alako laguni esan zotsala" Ib. Tr. Su uso con sust. det. crece con el tiempo: hallamos ejs. no ambiguos con sust. indet. en Haramburu, Axular, Chourio, Haraneder, Mendiburu, Cardaberaz, Aguirre de Asteasu, Duvoisin, J. I. Arana, Arrue, D. Agirre, Anabitarte y Gerrikagoitia, y con sust. det. en Pouvreau, Cardaberaz, Baratciart, Moguel, Añibarro, Duhalde, f. Bartolome, J.J. Moguel, Elissamburu, Iturzaeta, CatJauf, Echeita, D, Agirre, Barbier, Inza, Orixe, F. Irigaray, Eguzkitza, S. Mitxelena, Erkiaga, A. Zinkunegi y Gerrikagoitia.
Halako galza suerte ez ituela ekharriko, halako konpainiarekin eztuela segituko, halako etxetara, karrikatara edo lekhutara eztela ioanen iuratzea. Harb 167. Aditu zuen alako egunez aterako zela Elizara ta bidenabar eginen ziela limosna arganatzen ziran guziei. Mb IArg I 183. Kuidádo anitz aláko sandu edo sandarén egúna señalatubeardéla, ta igándea gúti. LE Prog 108. Saltu zion Gobernuko bati, balleko komun guzuko lerak, kalako lodiguatik gora. Mdg 137. Askotan, erbiak ankartetik bezela igesegiten zien. Gau-lenetik alako etxean, gaberdi-aldera beste alakotan. Or SCruz 55. Egun geienetako berriak unelakoak zituzten: alako errian omen dagozi unenbertze gudulari. FIr 137. Euskalerri osoko / elbarri ta eri, / galde bearrik gabe, / bat-bana dakizki. / Alako probintzian / lau, beste artan bi. SMitx Aranz 204s. Alako lantegian ez dakit zenbat lagun kalera bota omen zituztela... AZink 141. Eskutitz baten esaten eustan, nire espediantiari buruz euki ebala kartazko entrebista alako jaun edo ministruarekin. Gerrika 112. Albistea ekarri euskuen, alako tokitan kamiño baztarrian itxita egozan illak jasoteko agindua emonez. Ib. 73s.
azpiadiera-4.1
(Junto a holako, honelako, etc.). " Hulako edo halako gauza, telle ou telle chose" Dv (s.v. hulako).
Zeren erraiten dugu ezen gero, bertze urthean onduko garela; orduan hunelako eta halako deskargu eginen ditugula. Ax 66 (V 43). Nahi dut hunelako eta halako gauza egin, halako eta halako mesprezioa pairatu. SP Phil 34. Hunelako edo halako egitekotan ze doatzu zuri, xoilki iarraik zakizkit niri. Ch III 24, 1. Nik permetiturik egiñ da hunelako gauza, edo erran halako hitz. Ib. 46,3. Orhoit zaite, baitezpada behar ditudala hunelako edo halako bertute, zeiñen eskasean bainago. He Gudu 131. Zer duazü, halako edo hulako gaizan? [...]. Ala hura hulako, edo halako den, ala haur hula, edo hala goberna eta mintza dadin? Mst III 24, 1. Astoren batek edo bestek esanagatik [...] farra egiten zaiela onelako ta alako hitzen batzuei. Lar Carta a Mb 280. Datorrela onelako edo alako hordurako. Mb IArg I 182. Onelako egunetan, Jauna, ta onelako lekutan alako pekatu egintzuen, onelako egun ta onelako bazterrean alako pekatu. Cb Eg II 108. Konfesatu gabe ta zeruko abisoai eranzun gabe, onelako ta alako pekatuetan nola egondu zan, guziak banaka esanaz. Ib. 198. Hunelako edo halako denboran, egunean eta orenean hil banintz. Brtc 134.
(s. XIX) Arrazoi onakin dudatzen diranak egin ote zuten edo ez onelako edo alako bekatu mortala. Mg CC 112. Iges egitea onelako ta alako okasiño ta bekatu-bideetatik. LoraS 70. Beren estadu edo bizimodua arturik daudenak, ez dabiltzala esaten: "Nik onelako, edo alako estadu artu banu, izango nintzan ona". AA I 593. Ezkontzeko denbora ethorri zitekenean, edo bertze hulako edo halako mugan. Dh 121. Askori aingeru baten bitartez esan deutsee Jaungoikuak, onako edo alako Erlijinoian sartuteko, onako edo alako bizi era artuteko. fB Ic III 315. Ze lazu ta peligru andijak egozan arimaak galduteko onelako edo alako okasinoietan. JJMg BasEsc 14. Goiz oroz har ezazü erresolüzione, hulako edo halako bekhatütik ebitatüren zirela. UskLiB 74. Aurrenengo eskiñiko du onelako edo alako gauza ezkondu bear dutenentzako. Izt C 238s. Hunelako egunean, Jauna, eta hunelako lekhutan, halako bekhatua egin zuen; holako egun eta holako bazterrean, bertze halako bekhatua egin zuen. Dv LEd 196. An edo aruntzago onlako edo alako mirari egin zuen; edo alako edo onelako egitekotan bere santutasunaren ukimen eder eta siñalea utzi zuen. Aran SIgn 76. Egia da ipintzen dituala kabezelerotzaz onelako eta alako? " A tal y cual" . DicM (ed. 1877) 82. Nerea aiz, eta nere eskupean ago onelako eta alako pekatu egiñ ituelako. Arr May 78. Gazetek daukute yakin arazten, bi sensuetako haur gazte batzuek dituztela halako eta holako tokian bere buruak destruitu. Elsb Fram 176. Alako edo onelako emakumeagaz. Itz Berb I 108.

(s. XX) Superstizionea da uste izaitea holako edo halako hitzek edo obrek baduketela naturalezaz goragoko zerbait indar. CatJauf 77. Pelis joaten dala ara edo ona; Lontzek alako edo olako soñekoak darabiltzala. Echta Jos 62. Badijoaz onelako edo alako errira. Ag G 81. Urlia auzori eztakit, onelako aideri bai, alako adiskideri ez. Ib. 316. Bere manuen ematen ari, hasten da beraz Sorgin-Nausia: [...] holako eta halako etxean holako eta halako jendea suntsi. Barb Leg 134. Onek bere pake-agiria eman zun, alako ta olako itzez, egia izan balitz! Or SCruz 33. Onako edo alako lana egitera be beartu. Eguzk GizAuz 117. Ikasi bearreko arazo oiek ez dagozkio ordea soil-soillik alako edo onelako Zaingoari. EAEg 22-3-1937, 1339. Jan-urri egiteko, ta alako ta olako janariak bakarrik. Erkiag Arran 87. Gero ere joatekoa zala onelako ta alako tokitara. Anab Aprika 30. Oiek olako ta alako dira! Oiek olako ta alako asmotan dabiltz! Ataño TxanKan 213. Igortzen zakon bere xoferra halako mezan kantatzeko edo holako aintzindarien foyer-ean kantatzeko. Etchebarne 128. [Hizkuntza] landuagorik, bai, jakina, zenbait mementutan honelako edo halako premiatarako trebeagorik [bada] . MIH 386.

v. tbn. Ub 212. Gco I 418. Arb Igand 122. Zait Sof 124. Etxabu Kontu 36.
azpiadiera-4.2
Konplitzeko gogoarekin halako edo halako akusatze eginen duela arnegatzea. Harb 166. Etxekoek nitaz erraiten duten halako eta halako tarritagarrizko hitzaz. SP Phil 106. Biek belaxe esaten due alako t'alako oianean bizi zirela. Inza EEs 1913, 25.
sense-5
5. (V-gip, G-azp-goi, L; Gèze) Ref.: A; Elexp Berg. .
(Usado con valor pronominal, ref. a personas). Fulano. " Halako, tel, quel" Gèze. "Perengano" A. " Alakok bizikletia erosi dabela, beste alakok, patiñak, eta guriak pe eskabidia " Elexp Berg. .
Otsegin zun presaka. "Nor da?", ta "alako", emengo nagusiaren adiskide aundia. [...] Biaramonean, ango buruzagi edo jefeari gaztiatu zion, an zedukala "alako", ta arreba askatzen ezpazion, tiroz ilko zula alako ua. Or SCruz 57. Zu "alako" zera, ta gañera liberala. Ib. 56. Alakok erregu batño erein zuen babaz. Or Eus 49. Alakok gizona kali du. Zergatik? Alakoen emaztea edo landa maitexko zitulako. Or Aitork 45. Beti pantesi ori izaten zuan, esanaz: --Atzo eman zizkat alakori ederrak, neronek ere artu nizkian baña! Salav 33.
azpiadiera-5.1
(Junto a honelako, holako, hulako, etc.). "Fulano y mengano. Alakok eta olakok ziñuen zu guzurti bat zarala " Etxba Eib. "Esan dau alakok eta olakok ein zebela lapurretan" Elexp Berg. .
Anhitzetan ere ekhartzen derauzkigute elhaberriak, erran-merranak, enzuten dugu zer dioten urliak eta sandiak, hunelakok eta halakok, eta gerok ere desiros gara iakitera. Ax 312 (V 207). Hunelakok edo halakok nitaz egiten duten halako eta halako mesprezioaz. SP Phil 106. Zenbatetan ez duzu aditu hunelako hill da ezpata kolpe batez, halako itho da, bertze batek goratik eroririk hautsi du burua? Ch I 23, 7. Galdetzen da norentzat boza emanez ardietsiko den fagore gehiago, atsegin eginen den halakori edo hulakori. Isoard 1 (ap. DRA ). Nik (onelako edo alako) pekatari guziz andiak, nere eriotzeko orduan Mariari aurrean ipintzeko bildu ditudan loreaz egiñdako arranbillote (onelako urtetako) Maietzaren lenengo egunean asi eta egiña. (En un formulario). Arr May 13. "Luisa, onelakok zuretzat eskumuñak eman dizkit". "Luisa, beste alakok zure galdea egin du". Ag G 298. Batak, alde egiteko; besteak, gelditzeko; onelakok, au; alakok, bestea; Urliak, [...]; Berendiak, [...]; Zandiak [...]. A Ardi 103. Oni galdetu, ari idatzi, emen irakurri, andik artu, alakori entzun, onakori esan-erazi. Muj PAm 12. Bata bestearen ondoz yaikitzen dira olako ta alako, nork-bere eskariak egiñaz. Ldi IL 21. Egiñalak arren, nik ezin olakok ala alakok ainbat. Ib. 98. Alako ta onako, urlia ta sandia, bidezaarretik eta zidorretatik bere ibili ete zireanekoa [urten eban]. Beartu ezkero, esango ei zituen izen ta abizenak be. Erkiag Arran 140. Ta, mesedez, ez zaidazu esan alako ta oneri beren aitorleak libre eman dienik. MAtx Gazt 70. Iritzi hori, ordea, ez da oraingo Euskaltzaindian, holakoren edo halakoren kontra, sortua eta hazia. MEIG VII 88.
azpiadiera-5.2
(Det.). "Halako bat, un certain, un tel" Ht VocGr 299. "Un tel m'a dit, halako batek edo urliak erran darot" Ib. 430. "(Un) tal me ha dicho, alakoak esan dit" Lar.
Orotan gainti zeri sogin eta jarraiki behar dügü gure Patron saintian? (Halakoan). (Heben katexima erran eraziren dianak nori bere Patron saintiaren berthüte berhezi zonbait zeñharatüren deritze). Bp II 133. Arnoa nahi zutener turrustan zuten emaiten, baldin hitzemaiten bazuten halakoarentzat bozkatuko zutela. Elsb Fram 147. Yik biar duk etseko izan, eta biar duk kalakoareki bordaltu. Mdg 133.
azpiadiera-5.2.1
(Junto a holako, hulako). "Halakoa eta hulakoa hor dire, tel et tel sont là" Dv. "Hulakoak edo halakoak erranik ere, zer axola da?" Ib. (s.v. hulako). "Halako edo hulakoak errana gati" H.
Zunbatetan entzün düzü erraiten, halakua arma kolpü batez hil izan dela, hulakua itho zela. Mst I 23, 7. Nere lagunek, hulakoak edo halakoak, ezpalute ere deus maithagarririk. Dh 248. Badakite traidorek nor den dirutan kargatuko holakoaren edo halakoaren enganatzeaz. Elsb Fram 170. Aditzekoa zen gaizoa: "Holakoak hitzeman, halakoak hitzeman". Eta harek zabal-zabala oro sinetsi. HU Aurp 106. Bere manuen ematen ari, hasten da beraz Sorgin-Nausia: [...] holako eta halakoari, holako eta halako gaitza! Barb Leg 134.
azpiadiera-5.3
(No ref. a personas).
Are erraiten deratzu [konzientziak] zenbait zeure bekhatugatik, hunelako eta halakogatik, hek guztiak ethorri zaitzkitzula. Ax 438 (V 286). Asi zan kapitana egiteko asko agintzen: onelako kentzeko, alako estutzeko, ateak itxitzeko. Anab Poli 60.
azpiadiera-5.3.1
(Det.).
Oraintxe eskaini da halako liburu bat eta honenbeste mila durotan eskaini zidaten; Ameriketara eraman dituzte halakoa eta bestea. MEIG IV 58.
sense-6
6. (Seguido de adj. o adv.). Tan.
Dozenaka tragatzen / zituen aleak, / maskatu ere gabe / tripazai jaleak, / alako aisa nola / antxoa baleak. Bil 124. Enago alako ziur-ziur, emen agirian esateko bestian. Kk Ab II 110. Ezeuken alako adore andirik be. Ib. 42. Alako ederki, nere semea arotz ikasten jarria neukan. Alz Ram 27. Neskazar bat tentatzen / asi naiz lenguan, / izan ere alako / polita zeguan. Tx B II 26. Eta halako ergela izan naiz amontilladoaren salneurri osoan ordaintzeko zure iritzia hartu gabe. "Silly enough" . Mde Pr 106s. Zer egingo dute, ba, euskal-mutillak alako trauskillo jartzen ba zaizkie neskatxei? NEtx LBB 205. Onek, alako itxuragabea ikusirik [Don Kijote] eta aiñ arma desberdiñez jantzia, deus gutxi falta izan zuan neskatxekin batera far-algaraka asteko. Berron Kijote 46. Ez genion trastadarik egiten, alako ona zalako. Zendoia 139. Egia ere da horratik inguruko baserritarrek [...] ez ziotela haren euskal-saioei halako harrera ona egiten. MIH 362.
sense-7
7. Cierto, difícil de definir; cierto, ligero, leve. " Badut halako nakhaizdura bat, j'ai une certaine répugnance" Dv. Cf. HALAKO BAT. Tr. Documentado desde mediados del s. XIX al Sur y al Norte. La construcción más frecuente es con bat, que equivale a 'un cierto'. hay ejs. con artículo det. de Jautarkol, Aitzol, Lizardi, Anabitarte y Lasa, y sin artículo de Lekuona.
Iñoiz edo bein pasatzen badet / ikusi gabe aste bat, / biyotz guztira banatutzen zait / alako gauza triste bat. Bil 104. Bukaerakoan, alako gauza beltz bat jarri ziguten, jauna, aurreko aldian, katillu batzuetan. Sor Bar 90. Zeren bainuen, nere baithan, halako beldur bat, nere aranen hitztorioa ez zela hortan akhabo! Elzb PAd 46. Aditzen baitut halako boz herdoil eta erlats bat. Ib. 39. Haren khara eta itxura guziek, bazuten halako basa molde borthitz bat. Arb Igand 76. Bazuten halere zenbaitek halako ahalge bat, beren ezagutzaren erakusteko. HU Aurp 87. Itzal gaixto zerbeit zuketen hetaz bakanago mintzo zen, eta beti halako bihotz-min batekin. Ib. 109.
(s. XX) Euskaldunak, izan dadien gizon ala emazte, badu halako herabe bat amodiozko zerez mintzatzeko. JE Bur 100. Bai, baiño badegu alako diperentzi apurtxo bat. Urruz Zer 68. Halako beldur batek hartzen nau, zure itxurari behatu eta! Barb Sup 18. Baño alako bildur pixkat barruan geldittu zitzaidan alare. Inza Azalp 24. Bazian halako ahalke bat üskaraz erraiteko. Const 41. Mendien mazelak ez dira larrutuak nihun, nihun ez dira erreak; halako berde bat badute, begiarentzat ezin eztiagoa. JE Ber 51. Ezerk asetzen / ez dun alako / barrengo gose / zerukorra. Jaukol Biozk 6. Bigarren lausengua aditu ondoan, Gaxuxak senditzen du bere bihotz-zolan halako kilikaño ezti bat. Zub 106. Estetako alako alperkeri bat ta "diabetis" asiera. Lab EEguna 67. Poesi-neurtitzak, geienetan, alako zerutar kutsuak ikutuak diralako goitarrak izaten dira. Aitzol ( in Laux BBa VI ). Larre-larrean bizi dezu erretore, ta aren ginballak ere badio alako basaka-uxai ta igazkotu-kutxu bat. Ldi IL 40. Ttattartxoa izanagatik, erroen biurri-antxak eta ibilkera aundizkoak alako gizon-tankera parregarria ematen ziotek. Ib. 17. Alako irriparre maltzur batekin esaten dio Yesusi. Ir YKBiz 486n. Batez ere Galilearrak bazuten alako bere-gisako kutsu bat. Ib. 479n. Bainan halako goxo bat lurrari zarion. Iratz 58. Xenpelarren garratzak izango du beti alako ao-gozo, Bilintxen aldean. Lek OC I 109. Iruditu zitzaion aita besoetakoari ba zela halako irrino bat haren begietan. Mde HaurB 20. Alako zarrada bigun bat senti eban; alako arnas-aldi bereizi bat barruan. Erkiag Arran 130. Alako itsastar arpegi jatorra artzen asia zegoan. Anab Poli 44. Beti danik ukan diat hiretako, ez dakiat nola erran, halako goxotasun bat. JEtchep 66. Beha nola zerabilan edozoin ekai, kartsuki, goraki eta goratik, halako erdainu ezazol batekin. Lf ( in Zait PLat XIII ). Batzuetan ikusi oi da alako kidetasun edo zer-ikusi bat gizonaren obren eta konzientziako sariaren artean. Vill Jaink 106. Norbait bere ondoren azkuretuta ikusteak, ba du alako indar izkutu bat emakumearen biotzean. NEtx LBB 24. Eta, uste gabean, ez ote dute halako eskualdun kotsu bat hartu? Ardoy SFran 13. Halako latz bat ere sendi zen / gure buruzagietan. Mattin 80. Emakume denen arpegietan halako animalikeria somatzen dut. Lasa Poem 70. Halako bitxi bat egin zitzaidan jakitean holako gazte argia ikastetxeko haur ttipienen irakasle xoil zela. Larre ArtzainE 149. Badu halako bere gisako bihotz-isuri xamurra. MIH 149. Halako masoi usaina edo dariolako. Ib. 396.

v. tbn. Jnn SBi 112. Zerb Azk 40. Ugalde Iltz 50. Zait Plat 154. Gazt MusIx 59. Or ib. 34. In Xa Odol 293. Etchebarne 28.
sense-8
8. (Precedido de adj. o sust.). Del tipo de, de esos.
Ez da yende xirxila, ergel halakoa. Hb Esk 108. Aiñ sentikizun andia artu bazuten ere [...], andizki alakoak ziradelako. Aran SIgn 78. Eta ura jende zekena! Atso sorgiñ alako bat, bi alaba makarrosakiñ. Alz STFer 122. Zuaz aurreko estanku ortara; andria erdi itxu alakua da eta baliteke pasatzia. Iraola 74. Gure kotxian badator señora bat, aguardinta alkanforatu usai pestia botatzen duela, erdi pasatu alakua. Ib. 129. Ikusirik emakumeari aurrian bultu alako bat. Ib. 38. Igarriko zenduten, nik esan gabe ere, kopla guztiak ikuskai-antzekoak dirana: ikuskai-antzekoak, deskriptiboak. Ez dira liriko alakoak. Lek SClar 133. Gizon ernegatu, pirri alako bat ez dozuela iñoiz ezagutu? Bilbao IpuiB 165.
sense-9
9. (Refuerzo de un adj. peyorativo). " Zatarra alakoa! (G-goi), ¡feo más que feo!" A. " Astoa alakoa! (V-ger-m), ¡burro, más que burro!" Ib. " Tontua alakua! [...] iñuzentia alakua; mozolua alakua; txepela alakua " Elexp Berg. "Txoroa alakoa! (G-azp)" Gte Erd 287. v. alaen. . Tr. Documentado en textos vizcáinos y guipuzcoanos del s. XX. En la construcción más extendida halako repite la det. del adjetivo. En Otxolua y Bilbao el adjetivo va sin det.
Berriz orrelakorik aitatzen badizu, jaikiko naiz ta burua puskatuko diot. Lotsagabea alakoa! Ag G 232. Jaungoikoak badaki geure Iñaziok berak zenbat eman dion lapurrari alakoari. Ib. 269. Astua, alako astua... Zezen gixajua... Berari sartuko niozke nik zeretik. Urruz Zer 140. Txapela buruan zuela, aldiro egoten zan, zakarra alakoa! ardantegiko atarian. A Ardi 123. Kertenak alakoak! Ib. 52. Ze denganiño biar daustazube, barritxuok alakuok? Kk Ab I 69. Baña zoro, ergel, tentel, zentzunbako, burubako, alako orrek, ori egingo euan egin? Otx 135. Eurak be negarrez asi, naiz-ta gogo barik, sabeltsuri alakuak. Ib. 170. Oraingotan bai bialduko gaiauzala bakaldunak antseziperdi; eta ondo egingo yauk, ire erruz, galuts, etoi, alakuori! Ib. 175. Urdeak alakoak! Etxde JJ 148. Eztuzute ondotxo ezagutzen urdanta alako ori. Ib. 187. Ez jakin gauzonik eiten, demontriak alakuak. SM Zirik 28. Norekin abil i, txatxliori alakuori? Ib. 68. Zer dakarre eurok, kankailluok alakuok! Erkiag Arran 49. Zer egin bear yok, tentel zar alako orrek? Bilbao IpuiB 227. Barreari eutsi eziñik egoan zitala alakoa. Ib. 37. Arroputzak alakoak, mundu baztergabe oni sustraia billatu nai diotenak! Vill Jaink 37. Galatee nexka ariñak alakoak sagar bat iaurti dit. Ibiñ Virgil 39.
azpiadiera-9.1
(Antepuesto al adj.).
Mozkor! Mozkor! Alako mozkor! SM Zirik 120.
azpiadiera-9.2
Txiro naiz aberatsai negar eragittian zuben poz eta atsegin gustijak imintten dozubezanok, alakuok! Otx 72.
sense-10
10. (Partícula que introduce un sintagma nominal det.). v. harako.
Egozkue au, alako Hilario Zendoia begi-okerra esaten ziotenak txarotu zun. Or SCruz 95. Ezagun da orobat Tekuako emakumeak Dabid erregeari esan zion alako ura. (2 Sam 14, 14) "Guztiok il bear dugu eta lurrean isuritzen den uraren pare gera" . Vill Jaink 110. Onenean beste alako ua izan diteke... zera... nola du bada izena? Lab SuEm 209.
sense-11
11. Deficiente, dudoso, mediocre, insatisfactorio. v. HALA-HOLAKO.
Gelak alakoak! Metro terdi zabalean, bi luzean eta beste bi goitik berara. JAIraz Bizia 40. Aiek [espetxe zaindariak] alakoak: berak espetxean sartzeko obeak ziruditen. Ib. 19s. Zancocho, eltzekaria zan; ura alakoa; yuka, arrakatxa, lursagarra, usaidun belarrak eta aragi puskatxar bat. Ib. 41.
sense-12
12. Adecuado.
Benetan be, mutil axe izango litzakion baiño suin alakoagorik, seme antzeko xaloagorik! Erkiag Arran 127.
azpisarrera-1
AI HALAKO BAT. "Ai alako bat, ya podría ser, ojalá" Etxabu Ond 111.
azpisarrera-2
HALAKO HALAKORIK. "Alako alakoik! Demasa ikusitakoa edo gertatutakoa! Sekula alako alakoik, orraittio. Asi edurra Erregen egunian da etzan geldittu illabete osuan" Elexp Berg.
--Aspaldi ez omen yuk Orixen arririk egin. --Kalte egitekorik ez. Len lenago gertatzen zitxinan; bañan apaizak odeiari araoak esaten ditionetik etxunate ezagutu alako alakorik. Or QA 74.
azpisarrera-3
HALAKOAN.
azpisarrerakoSense-3.1
a) En tal ocasión.
Zuk, buruak bezala, juizio ta pazienzia bear dezu: alakoan ez jaramon ta iges egin. Cb Eg III 370. Gerta ere diteke konfesatzen dagoana ere ez oroitzea. Alakoan ona da konfesioa beste gauzarik falta ezpazaio. Mg CC 143. Alakoan joan diteke beste Konfesore jakin ta birtutetsu bategana. Ib. 144. Amesetan bere akordau oi da gauza askogaz, ta ez dago zentzunik. Konfesinoe bat egiñ biar balitz alakuan, zelan egiñ ondo examiñia? JJMg BasEsc 207s. Ez da pensetan alakuan bere ezkongeija gaiti, edo isila dan edo humildia dan. fB Ic III 371. Halakoan egin lanak, on baino kalte gehiago dakharke. Dv Lab 24. Damu laiteke arbolentzat ona den tokia alferrik uztea. Halakoan landa zazu arbola. Ib. 337. Berrogei milla persona omen zan / denbora artan begira, / biyotz gogorrak ere alakuan / laister bigundu oi dira. Ud 139. Botilla beterikan arturik kolkuan, / sorgin bildurrik gabe / dabil alakuan. JanEd I 69. Aiek bertsotan asten ziranean . antxen egoten niñun entzuten [...]. Alakoan, batere berezkoa duanak, nai ta nai ez bertsolaria atera bear. Ataño TxanKan 104. Deadarra ta txistua ere / izaten da alakoan. Insausti 114.
azpisarrerakoSense-3.2
b) En eso. v. HALAKO BATEAN.
Alakoan basurdea zuzenik esira; / ataka-aurrean, aieruz lipar bat geldi da. "En una de éstas" . Or Eus 47. Bi ordu luze jarrai zioten / izar mirarizkoari... / Ta ara alakoan nun takatzen dan: / arantz baten gain ñirñari! SMitx Aranz 60. Alakoan, ordubetetsu zeramanean bere etsaien zeletan, oiñotsak nabaitu zitun albo-xamar. Etxde JJ 152.
azpisarrera-4
HALAKOAREN GISAN (En oraciones consecutivas). De tal manera que. v. HALAKO GISAN.
Zergatik erraiten düzü Jinkua eztela nehoren mens? --Zeren halakuaren gisan gauza guzien nausi baita, nun ezpaitü deusen beharrik. CatLan 23.
azpisarrera-5
HALAKO BAT. "Halako bat zait gizon harekin mintzatzea, il me répugne, j'ai quelque répugnance à converser avec cet homme" Dv.
Hortako dugu hemen aipu, nahiz barneak halako bat egiten daukun, erro dohakabe batez hain luzaz mintzatzeak. HU Aurp 130. Den sorraioenari horren aditzeak halako bat egiten baitio. HU Zez 189. Bazabilan haurren mihietan berri hau, orori halako bat egin baitzaungun. JE Bur 63. Eriaren gela [...] behar litake etxeko hoberena [...]. Orok onesten dugu hori; aiphatzea bera halako bat zauku. Ib. 186. Halako bat egiten daut nere buruaren hemen ikusteak, Mari-Eder! Barb Sup 85. Galde horrek halako bat egin zion erregeri, bainan zin egina zuelakotz [...] manatu zuen eman zezoten. "Contristatus est" . Leon Mt 14, 9 (Dv ilhundu zen). Huna gure aintzinean hobendun handi bat, Goienetxeko Beñat du izena [...], eta (nahiz erraiteak halako bat egiten dautan) apheza da. Lf Murtuts 49.
azpisarrera-6
HALAKO BATEAN.
azpisarrerakoSense-6.1
a) (G-bet; alako baten V-m-gip, G-azp). Ref.: Etxabu Ond 104; Elexp Berg. Tr. Documentado exclusivamente en la tradición meridional. En eso, entonces. "Alako baten..., en esto... íbamos y en esto..." Etxabu Ond 104. "Basuan meriendatzen gendela, alako baten, or nun ikusten doun erbixa geure alderutz etortzen " Elexp Berg.
Alako batean, gutxien uste zanean, orra non Monica ta neskatx ori aserratu ziran. Cb Eg III 365. Alako baten egiten dute Konbentuko Nagusi. Mg CC 138. Alako batean dator aize-olatu ain portitz ta gogaitkarria, non da ausi zuen gerri gerritik gure Pagotzarra. VMg 80. Jaso nituban alako baten begijak, ta ikusirik Ama Birjiniaren Imajiña bat, indarra artuta asi nintxakon esaten. JJMg BasEsc 240s. Alako baten jirau zan batela ta jausi ziran uretara. Ur MarIl 25. Badatorkio alako batean balatzar bat, anka biyetan ematen diola, eskuikoa gañetik printzaturik. Aran SIgn 9. Alako batean sentitu zuen Jenobebak gauerdialdean bere presondegiko saietera-zuloan kiskatako bat. Arr GB 27. Alako batian Bernardo gezurrez lotzat ematen da. Bv AsL 59. Eguzkia gorde zan / alako batean, / Estalgi baltza jakon / Jazarri aurrean. AB AmaE 340. Alako baten Orlandok emon eutsan bat ona, / Leongoari esku biakaz ezkuduan. Ib. 452. Alako batean tarra tar tar tar egiñaz, banatu zan ontzi zarra. Apaol 57.
(s. XX) Alako baten, brast, joten gaitu aize bunbada gogor batek, eta dsaust danok itxasora. Ag Kr 89. Alako baten estul garratz ta siku bat adittu zan. Altuna 76. Alako baten zapalduten dau / Kurebijoen etxie; / Oneik asarrez lau aldetatik / Astuai eltzen dautsie. Enb 167. Alako baten ikusi eban urrindik bitxabalian etorrala astotxu bategaz. Kk Ab II 91. Alako batean, ras! besoa askatuta, ekiten dio lasterrari. Or SCruz 30s. Danba, alako batean, / danba. birritan. Ldi UO 31s. Mendi aldatz batean zijuan gizon bat ta alako batean oñak irrist egin ta jausi da mendian bera. ABar Goi 25. Alako batean, urpean ezkutatu zan bietan bat. TAg Uzt 39. Eskerrak alako batean gizon ezagun bat agertu zala, bestela... Loidi 64. Bein edo beste bolaratxo bat egin oi zun arrebarenean, baiñan alako batean, ez bat eta ez bi, itzik esateke aienatu oi zen. Etxde JJ 274. Txakur bat ba-dijoa bidez-bide. Alako batean errekasto batekin topo egiten du. Vill Jaink 71. Ainbeste itz eta barriketa, alako batean eztulak eraso deutsa. Erkiag BatB 175. Otzak esnatu zan alako batean, besoak txindurrituta. NEtx LBB 16. Alako batean, saldak ekarri zuan bere ondorena, eta an asi zan ezkutari gizajoa bi bideetatik ustutzen egiñ-aal guzian. Berron Kijote 189. Olatuaren ots bakotxean jendeak "eeeup!" esaten eban, olatuari indarra emon naian lez; eta alako baten olatu andi batek lortu eban moilla zati andi bateri birea emotea. Etxabu Kontu 140. Ala, zakurra gero ta beroago. Eta alako batean: Aaa! Jau! Jau! Jau! JAzpiroz 138. Eta berak ez emon, eta nik alako baten, derrigorrez kendu egin neutsen. Gerrika 17.

v. tbn. Goñi 51. Urruz Zer 52. Txill Let 51. Ugalde Iltz 59 (27 alako baten). Anab Aprika 59. Zait Plat 53. Osk Kurl 43. Salav 70. Ataño TxanKan 145. MMant 10. BBarand 21. Alako baten: BEnb NereA 47.
azpiadiera-1.1
"Alako baten, por fin (V, G, AN)" A EY III 291. "Alako baten, por fin, alguna vez. Alako baten agertu zan urriñian ardi galdua" Etxba Eib. "Karreristok, ez bela-bela, baiña alako baten pasau zien beintzat" Elexp Berg.
Ni bere eskolako mutiltxuek uger egitera etorriarte begire egon nintzen. Agertu zirean eskola-mutilek alako baten. A BGuzur 137. Badoaz ta badoaz ta badoaz ta alako batean eldu ziran Aralar-burura. A Ardi 130. Zeruari luzaro bai luzaro so-egiñaz, lurrera eban, alako batean, bere begien ikusmena. Erkiag Arran 184. Ara ta ona ebillen gure Peru, asto on bat non topauko. Alako baten ango egal aretan asto bat erreparau eban. Bilbao IpuiB 25. An ibilli ziran biargin guztiak astorauta [...] zenera ekarri eziñik. Alako batian arnasia bueltau eban. SM Zirik 75. Eta orrela ibili nintzan nere kinta deitu zuten arte. Alako batean, bialdu zidaten Donostiko Aiuntamentutik soldaduskara joateko papera. Salav 63. Ujentu ta igurtzi, Anjel bere onera etorri zan alako batean. NEtx LBB 143. Omenaldirik ikusi gabe / kantatu dezu mordua, / alako baten aipa zaituzte / baiña bazendun ordua! Azpillaga ( in Mattin 24 ). Bira andia egiñaz, Arrigorritik joaten giñan [...]. Baiña alako baten zubia egin eben. Etxabu Kontu 195. Danak mutilzar geratuko ziran kezketan nenbilleken [...]. Alako batean ikasi nin, eta lasaitu niñuan, batek aldamenekoa billatu zuala. Ataño TxanKan 247.
azpisarrerakoSense-6.2
b) Alguna vez, en una de éstas (ref. al futuro).
Orain deskansa deilla / guztizko pakian, / gu ere juango gera / alako batian. Tx ( in PEItz 65 ). Beti be esateuskun alako baten misiñuek etxien emon biar zituela. Kk Ab II 53. Yainkoak nai izango al-du eltxoa baño zerbait mamiagorik, alako batean, eskuratzea. Ldi IL 80. Egin zagun kontu, alako batean, Gandhiren guda ixil edo zear-guda egin bearra erabaki dala. Ib. 155. A zelako poza izango neukean nik alako baten Euskalerriko guraso guztien aurrean barriztuko balebe barriztu euren autu-mautu au. Bilbao IpuiB 57. Esango yautxiat ba alako baten, ik eta besteren batzuk be entzuteko eran. Ib. 124. Seiñale txarra da ori. Alako batean etorri bear du gerriak. And AUzta 41. Alako batean nastu bear zaituzte, nagusi. NEtx LBB 89.
azpisarrerakoSense-6.3
c) En cierta ocasión.
Alako batean, Amezketako erri-agintariak joan ziran Pernandoren etxera. Muj PAm 67. Alako batean, "Lizardi" zanari (G. B.) beraren eskabidez [...] erakutsi nion, irakurle, lendanik dakizun irukoa. Or BM 6. Alako batean, ordea, garrazki mintzatu zitzaion nagusia bidegabe. TAg Uzt 36. Alako batean, onarengaz itzaldia zuelazkoa zabaldu zan. Zait Plat 23. Orixe Galileo aurreko gizona genuen, halako batean esan nuenez. MEIG VI 108. Eskeintzen dizkigun aditz jokoak ez dira [...] egilearen arrebari, lehengusuari nahiz izter-lehengusuari halako batean entzunak. MEIG II 130.
azpisarrerakoSense-6.4
d) (V-gip ap. Elexp Berg; G-azp). "Muy tarde. Bai, gure alabia bart alako baten etorririk izan bia dau" Elexp Berg.
azpisarrera-7
HALAKO BATEZ.
azpisarrerakoSense-7.1
a) (H).
En cierta ocasión. " Halako batez bada erran zarotan " H.
Murru harriak zimenduetan / kordoka daude hanixko: / Ez ahal dire halako batez / zorigaitzez lehertuko! Etcham 123. Nondik nora zebillen adiraziz idatzi zien angoai alako batez. "Una vez" . Mok 7. Kukuak kantu hots batian jarduten dabe eta halako batez, egun batetik bestera, mututu. (In EZBB II 104 ). Eta huna zer zen gertatu, halako batez. Larre ArtzainE 31.
azpisarrerakoSense-7.2
b) En eso.
Alako batez, Bikendi etzen bere buruaren yabe. Belar aundiaren artetik basakatua bezala narraz etorri zen nexkaren oñetaraño. Or Mi 55. Noizik bein zear-begiratu bat / alare neskak duke egin. / Alako batez bien begiak / billatzen dire elkarrekin. Or Eus 77. Alako batez, dardaraldi bat. Ib. 411. Ostera, alako batez, lañoa sartu zaigu. Alkain 77.
azpiadiera-2.1
Por fin.
Nazio aundi oiek biltzeko / bazala zioten ordu, / Alako batez egiña dute / ortarako ainbat modu. Basarri 164.
azpisarrera-8
HALAKOEN BATEAN. v. HALAKOREN BATEAN.
azpisarrera-9
HALAKO ERAN (Con oraciones consecutivas). "(De tal) manera que, [...] alako eran, eraz, non" Lar.
Zabaldu zan [...] gaitz bat, alako eran, non erabaki zuen kutxa israeltarrai biurtzea. AA I 429. Herodias mindu zan S. Juanen kontra alako eran, non artu zuan Santuari bizitza kentzeko asmoa. AA III 495. Amatu bear ditugula gure etsaiak, alako eran, non ala bear izatera, gure etsaiakgatik emango gendukean bizitza ere. AA II 107. Alako eran ondatu zituzten, non, iges-egin zutenak ere etziran elkarrekin bi gelditu. Lard 157. Alako eran itsutu zan, non, [...] aien gezurrezkoak eta idoloak [...] adoratu zituen. Ib. 215. Baturik egotea beste enparau meza-entzulleakaz alako eran eze, beste enparauak agertuten dituezan ezaugarriyetatik, ezagutu al deitekeala zetan doian Meza santua. Itz Azald 91. Gogamenaren esplikazioa baldintza oekin lotuegi azaltzen digute, alako eran, non, batzuen ustez, arima alperriko tresna billakatu da. Vill Jaink 67.
azpisarrera-10
HALAKO ERAZ (Con oraciones consecuivas). "(De tal) manera que, [...] alako eran, eraz, non" Lar.
azpisarrera-11
HALAKOETAN. En tales ocasiones.
Badakigu ezen denborarekin anhitz hitz eta minzatzeko manera, eridenen dela obra hunetan berzela hobeki erran zatenik: halakoetan, gauzá zeren den dakitenetarik batbedera, orhoituren da. Adv * 7v. Emaiten du aditzera, baldin eritasunik ezpaliz, eta eritasunak ondorerik ezpalu, kontu guti leidikeiela. Eta hala frogatzen da halakoetan. Ax 244s (V 164). Len ere alakoetan gertatua ni, yasa igaro arte utzi nai nenunan eginkizun ua. Or QA 64. --Eta noiz izanen da auzia? --Eztakigu, bañan alakoetan goaten dire uste gabean lau edo bortz illabete auzia garbitu arte. Izeta DirG 83. Alakoetan oitura danez, iñor etzan jabetu txatxukeri artaz. AZink 117.
azpisarrera-12
HALAKO GISAN (Con oraciones consecutivas). De tal manera que.
Bi hitzez dire Ebandelioan zoriona eta zorigaitza, bainan halako gisan dire non, izpiritua nahasi gabe, ukitzen baitute bihotza. Hb Egia 85. Ezin khenduzko dohaina du, halako gisan non izan ezbalu bethi ez baititeke elenga nola izanen zuen noizbait. Ib. 113. Nihork ez zezan ezagut, eskale errumesenaren itxura hartu zuen, halako gisan non guziek trufan baitzabilaten. Laph 38. Kalako gisan sartu emon zitzabein lotsa, ezbaizren erkiten etse, biltan zrenetik. Mdg 127.
azpisarrera-13
HALAKO GISATAN (Con oraciones consecutivas). De tal manera que.
Eta autse daikugei kalako gisatan, isaribaitei zatika, porroka, xerbiga, xigote, portteka-porttekatruk. Mdg 132. Kalako gisatan dakaud pensamentiuan, kontatako baidra oren igartan drenak, ortaz guartu bage. Ib. 152.
azpisarrera-14
HALAKO GISAZ (Con oraciones consecutivas introducidas por non). De tal manera que.
Aitzitik hirur presunak / dire egundanokoak,/ eta hirurak oraño / elkarren kidekoak. / Halako gisaz non lehen / erran dugun bezala, / ohoratu iongoiko bat / non bethi behar baita. EZ Eliç 130. Iainkoaren amorioa halako gisaz ene eztiaraztera balaka diazadazu, non heriotzearen garratztasunik [...] eztakidan kontra. Harb 90. Haren edermenek halako gisaz haren bihotza xarmatu zuten, non [...] amorioak itsutu baitzian. Tt Onsa 174. Adinarekin ethortzen dira muthiritzera [...], halako gisaz non hekien baithan ezbaita kausitzen bizioaren urthumerik baizen. ES 182. Espainiako kanpo fruitutsuak arrasatzen zituelarikan, halako gisaz hezi zituen non trebutari eragin baitzituen. Ib. 114. Manaia tzatzitzu [sensuak] halako gisaz, non, ez baitiozu behiñere utziko zure bihotzean entradarik. He Gudu 144s. Halako gisaz molda dezagun gure egiteko manera guzia, non gu baithan agertuko baitire salbatzaille amultsu haren aphalesgunea, haren modestia. Dh 230s. Gizonak ofri zitzaketen satisfakzione guztiak etziren gai bekhatu bakhar baten ere borratzeko, halako gisaz non oro galduak baikinen erresurtsik gabe. Jaur 147. Biak nola biak dire ospe gorean / Erresuma goibelean. / Halako gisaz non lehen / Disputa handitan izatu baitziren / Aitziñean zoiñ ganen zen. Gy 228. Haritu zitzaion bere makhila handiaz jo-ahala jo. Halako gisaz non xehakatu baitzuen eta funditu. Jnn SBi 63.
azpisarrera-15
HALAKO MANERAN (Con oraciones consecutivas) "(De tal) manera que, alako maneran [...] non" Lar.
azpisarrera-16
HALAKO MANERAZ (SP (s.v. manera), Urt, Lar, H (s.v. manera)). (Con oraciones consecutivas). De tal manera que. "Halako maneraz aborritzen dut non hura ikhusteaz beraz lazten [...] banaiz" Urt I 22. "(De tal) manera que, alako maneran, maneraz [...] non" Lar.
Guk dugu sinhesten ezen fedean Spiritu sainduaren grazia sekretuz iluminatzen garela, halako maneraz non hura baita iainkoak plazer duenei emaiten drauen dohain graziazko bat. Ins G, 4v. Grazia egiguk, non eztezagun deus pensa, ez erran, ez egin [...] hire borondate sainduaren konplimendutako gauzarik baizen, halako maneraz non, gure obra guziak baitirate hire izen sainduaren gloriatan. ABC A, 8r. Itzultzen du ogia Iesu Kristoren gorputzean, eta ardoa aren odolean, alako maneras eze itzak konsagraziokoak erranes gero ezpaita an ogirik. Ber Trat 7v. Halako maneraz iarri zen aumoin edo limosna egiten, non hargatik leku guzietan hari baitzaritza San Iuan aumoinera. SP Phil 177. Halako maneraz bai, non onei eta gaitzei igoalki begiratu behar baitiozute. Arbill III 25, 3. Eta eman kolpu bat [...], halako maneraz, non [...] hil izan baitzen. Tt Arima 123. Zure eskua pisatu izan da gau eta egun ene gaiñean, halako maneraz non [...] itzuli bainaiz zuregana. 43. Halako maneraz non baitirudi Abraham Patriarka handi haren presunan gure Jainkoak promes eman zioela Ignazio bertze Patriarka huni. ES 125. Bizi zaite halako maneraz non herioak ez baitzaitu sekulan ustegaberik atzemanen. Ch I 23, 3. Halako-maneraz-bai, non ikusi behar-baitugu zer egiñ behar den, gure arima bere pasione deserregelatuetarik garbitzekotzat. He Gudu 57. Itsutzen eta sorhaiotzen du gizona, halako maneraz non ez bai du sentitzen ere bere hobenaren izigarritasuna. Brtc 221.
azpisarrera-17
HALAKO MODUAN.
azpisarrerakoSense-17.1
a) (En oraciones consecutivas). De tal manera que.
Halako moduan non guziak baitaude hostian, eta guziak kalitzean. CatLuz 36. Diztiatutzen zuten / guztiz urrutitik, / alako moduan non / ez nezake esan / gure ollar ori zer / kolorezkoa zan. It Fab 70. Alako moduan aberastu zan, non auzoak aren ona ezin eramanaz, asi ziran esetsi edo persegitzen. Lard 31. Gaiztakeria ere berekin zeramaten, alako moduan, non, gizona sortua eta egiña Jainkoari damutu zitzaion. Ib. 7. Egiten ditu alegiñak limatu eta leuntzeko alako moduan, non, zeruko erakutsiaren anziñako siniste fedeko aiek artzen dute ziertotasuna. Ur BulaG 529 ( BulaAl 27 ain modutan eze ). Itxitzen ziran portaleak ere, alako moduan eze, ezin sartu eta irten zitekenan erritik. Zab Gabon 99. Itxura bazuan, / alako moduan, / zer pozez nenguan / erositakuan. Noe 54. Alako moduan arkitzen da nekatua ezik ez dezake aldean pauso bat eman, bada bere aztalak koloka dauzkaki. Otag EE 1882c, 536. Alako moduan ugaritu ziran emailliak eze [...] bukatu zituan [...] lan guztiyak. Bv AsL 53s.
azpisarrerakoSense-17.2
b) De gran manera, mucho.
Ainbeste desafiyo / aditu onduan, / Pilatos bildurtu zan / alako moduan. Xe 356.
azpisarrerakoSense-17.3
c) De la misma manera.
Nik sinisten det Jesus dagoela / altueneko graduan, / ta Ezkioko kontuak ere / kasik alako moduan. Tx B II 120. Da etxeko ganaduan / ere alako moduan: / jelatutako arbi pixka bat / dute itxute onduan. Uzt Sas 89.
azpisarrera-18
HALAKO MODUKO. Igual, del mismo modo.
Pobriak pasa biar / ditu egun latzak, / alako modukuak / askotan arratsak. Uzt Sas 275.
azpisarrera-19
HALAKO MODURAKO.
" Alako modurako, de tal manera" VP 2v.
azpisarrera-20
HALAKO MODUTAN.
azpisarrerakoSense-20.1
a) (Con oraciones consecutivas). De tal manera que.
Euki biar da alako era edo modutan nun baldin ostia santuba Abadiaren eskubetatik jausiko balitz, jausi deitian zapi gaiñera. CrIc 141.
azpisarrerakoSense-20.2
b) De gran manera, mucho.
Nire bular au isiotzen deust / Berak alako modutan, / Adimentu au argitasunez / Ainbesteraño betetan. AB AmaE 118.
azpisarrerakoSense-20.3
c) De esta manera.
Guzurra zelan artzen erraz dan geienez, / Bizkorrak errendua oi dabena legez; / Txomin bere bertatik zepoan jausi zan, / Uste uste bagarik alako modutan. AB AmaE 244.
azpisarrera-21
HALAKO MODUZ (VP 6v, Añ). (Con oraciones consecutivas). De tal manera que. "Alako moduz eze, de modo que" VP. "(De tal) manera que, [...] alako moduz non" Añ.
Alako moduz ikaratu zuen [...], ezen esan zion edertuaz: pensamentu nai izan edo konsentitu bat izan zan, ez geiago. Mg CC 134. Alako moduz aserratzen da bekatu mortal baten kontra, non dadukan prestatuta [...] Infernuko sua. Ib. 146. Alako moduz ezik, [...] edozeñek begiratu batean esan leike bi erriak bat dirala. Izt C 113. Argitu zizten biotzak, alako moduz eze, ikusten zuten bestiaren kontzientzia. Bv AsL 78. Zabiltzate munduan alako moduz eze, zuek ikusten zaituztenak ta zuen itza aditzen dutenak, geldi ditezen biotz-ukituta. Ib. 166.
azpisarrera-22
HALAKO MOLDEAN. "(De tal) manera que, [...] alako moldean, moldez non" Lar.
azpisarrera-23
HALAKO MOLDEZ (Con oraciones consecutivas). De tal manera que. "(De tal) manera que, [...] alako moldean, moldez, non" Lar.
Halako moldez zurekin lot eta ios nazazu gurutzean, non ene guthizia gaixtoen arauaz ez nadin gehiago bizi. Mat 204s. Edireiten baita bethiere elizan [...] fedez eta legez bezala obraz ere saindu denik, halako moldez ezen [...] Turkoen eta bertze halako iendeen artean ezin dateke egiazko saindutasunik. Ib. 69s. Othoi eman diazadazu lurreko gauzetarik halako moldez apartatzeko garazia, non zerukoetara bethi espiritua alxatzen dudala, hetan ezar dezadan neure bihotza. Harb 306. Halako moldez [...] hastantzen da, non geroago urruntzenago, galtzenago eta errebelatzenago baita. Ax 78 (V 52). Etzen lehenagoko ientilen artean, halako eta hartako iuramentuez konturik egiten. Halako moldez ezen ethorri baitzen Platon erraitera, Iainkoek ere disimulatzen zituztela amurusen iuramentuak. Ib. 352 (V 233). Orai enseia zaite halako moldez bizitzera, non heriotzeko orenean bozkario geiago duzun beldurtasun baino. SP Imit I 23, 6. Kozatzen du, eta korronpitzen, halako moldez, non lehen ezpada itsasoko urian ukhutzen, eta xahatzen, errabiatzen baita. Tt Onsa 139. Zeren etsaia bere kolpea egin eta banatu baitzen, halako moldez, non nihork ezbaitzeakien norat galde. ES 115. Eta mintzatu ziren halako moldez, non sinhetsi baitzuten judu eta greko multzo handi batek. He Act 14, 1. Bakeak, unioneak, elgarren ganako amodioak erreginatzen dutela, halako moldez, non klarki ezagun baita, herri batean debozionea phitzarazteko [...] biderik hoberena dela. JesBih 396. Nahi du halako moldez bizi gaiten non sekulan ezin uste gabe harrapatuak izanen baikare hil beharko dugunean. Jaur 412. Gure ahaide eta laguneri Eskuaraz abiatu gare mintzatzen, halako moldez non barneko gure bozkario ala bihotzminak ez baititugu sekulan hain ongi aiphatzen [...] nola haur denborako Eskuara gozo eta aberats horren bidez. Arb Igand 11. Gure muttikoa hasten da beraz erhia (xokolet) untzian sar, ahorat ekhar [...] halako moldez non xokoleta azkenean erdizkalatu baitzuen. Lf GH 1929, 518.
azpisarrera-24
HALAKO ORDUAN. En tal ocasión, en tal caso.
Kristau onai ere askok largatzen ez die tentatu gabe [...]. Alako orduan igesa artutzen bada arpegi astuna erakutsita, edo gaizki esanda, ezdago bekaturik. Mg CC 109. Esan biar dau alako orduban gaixuak, san Martin glorijosuak esaten ebana. fB Ic III 269. Ahardi erdi-berriari bazka ona eta nasaia ematen zaio eta ur ephela edatera zahiarekin; bertzenaz halako orduan goseak janaraziko dio zenbait ume. Dv Lab 283. Maite zütian ere, halak'ordian, hebenko oihan-mottho, ihize-parada haitiak. Herr 9-10-1958, 3. Halakordian, zorigaitzez, bihotz-arimetako aintzinamenduia geldiaraz ditake! Davant Herr 21-2-1963 (ap. DRA ).
azpisarrera-25
HALAKO ORDUETAN. En tales ocasiones, en tales circunstancias.
Bada halako orduetan bethi orhoitu behar da bertuteko akzionerik hainitz egiteaz. SP Phil 499. Alako ordubetan ez dauka gaiskinak eskubiderik, inok guztiz bere pekatu ezkutukua ixilik euki dagijon. fB Ic II 188. Eta nola legeak, halako orduetan, apezei berei manatzen baitzioten Tenploan zauden umexurtxen aita-orde izatea, apezek artha hartu zuten Mariaren egitekoez. Jnn SBi 36. Erran zion xehe-xehea zer behar zuen egin halako orduetan. Ib. 65.
azpisarrera-26
HALAKO ORDUTAN. En tal caso, en tal circunstancia.
Hala egiten ohi zen israeldarren artean, halako ordutan. Lg I 249. Zer lehia saindurekin ez dute halako ordutan behar bilhatu hekin ona! Lg II 154.
azpisarrera-27
HALAKO ORDUZ. En tal caso, en tal circunstancia.
Ungi baten egiteko milla erhakeria, / Halako orduz igoal duk ez etxetik ilkhia. EZ Man I 26.
azpisarrera-28
HALAKOREN BAT. Algo así.
Neskatxu onen basetxia eun kana edo alakon bat beratsuago dago. Kk Ab II 86.
azpisarrera-29
HALAKOREN BATEAN, HALAKOEN BATEAN.
azpisarrerakoSense-29.1
a) Alguna vez, en una de éstas (ref. al futuro).
Aberastuko gera / alakoen baten! Auspoa 82, 18. Ito egingo zera zu / alakon batean. Auspoa 68-69-70, 333. Ordaingarriyak ere etorri / leizke alakoen baten. Auspoa 86-87, 146. Koxka egingo diot / alakoen batian. MendaroTx 234. Jauregira bertara sartzen ikusiko diagu alakoren batean jaun da jabe bezela. TAg Uzt 206. Alakoen batin geonek ere / egin dezagun igesi. Auspoa 39, 60. Lorrak guztiak barruan itoko zituan, naiz-ta geiago eziñik alakoren batean eztanda egin. Erkiag Arran 172. Alakon baten makilla bataz / egingo zaitut garbitu. BEnb NereA 211. Alakon batian artu saskian eta itxasora botako zaitut. And AUzta 45.
azpisarrerakoSense-29.2
b) En eso.
Alakoren-batean urreratu zitzaion. Garit IpuiL 11. Alakoren batean [...] Perkain errizaiña asi zan erdian leku-egiten. Erkiag Arran 40. Eta alakoren batian, deitzen detsa kanpoko lagunari. SM Zirik 46. Eta alakon baten, kendu eban zaldunan biotzetik zaztakai zorrotza. Etxba Ibilt 489. Gertatu bait-litzaioke alakoren batean, uste-gabean ta bat-ere nekerik gabe ugarteren bat irabaztea. Berron Kijote 87. Alakoren batean etorri da baserritarra. Insausti 153.
v. tbn. Olea 55. TxGarm BordaB 185. Zendoia 87.
azpiadiera-2.1
Por fin.
Oian bueltaka ebillen luak artu eziñik. Alakoren batian, kostata abar luak artu eban. SM Zirik 18. Itsasoko urak guztiak ez aal yakez noiz edo noiz ardau biurtuko, alakoren baten naia edanaz asetu eta ito daitezan. Erkiag Arran 49. Ildakotzat izan daben arren, tira, Jaungoikoari eskerrak, alakoren baten be, arindu yako gaitza. Ib. 72. Papereko argitasunakaz batera ete egozan begitu, diruok mostradoreko azpi-kutxan sartu, mutillari egokiona erabagi eta alakoren batean, manatan eta bare-bare, emon eutsazan txanpon baltz batzuk, an urduri eta egoneziñik jarri eban Nikanor-eri. Erkiag BatB 33. Aldatzgora egin bajakon be, alakoren batean zutundu zan etxeruntza joateko. Alzola Atalak 58. Alakoren baten amaitu dogu gure izketaldi luzea. Ib. 97. Sosegau zan alakoren baten. Etxba Ibilt 458. Aurra ondo eldu da / amaren ustetan, / alakoren batian / asi da izketan. Uzt Sas 33. Itxaropena gendun / bien bitartian, / aterako al zala / alakon batian. Ib. 274.
azpisarrera-30
HALAKOREN BATEZ. Por fin.
San Luisentzako zartu naiz eta / urtiak dijoaz gora, / alakon batez juan nai nuke / San Frantziskoren ondora. Lazkao-Txiki ( in Uzt Noiz 71 ).
azpisarrera-31
HALAKORIK.
azpisarrerakoSense-31.1
a) (Usado como exclam., con un ez da sekula ikusi o similar implícito).
Alakorik! Orduko aizetea ta ekatxa langorik eztau gizonen begik ikusi. A BGuzur 142. Egundaño alakorik! Azkenengo zuaitzean, seigarrenean, or nunbait zebiltzan biak. Ag G 104. Aitearen da Semearen!!... Ondiño alakorik! Kk Ab I 6. Etxataz, ba, egazti denganiñuak itzartu ta senera etorri? Alakorik! Otx 158. Alakorik! zu orren ederki mintzatzen eta Kereon gureganatuaz datorrela keñuz dirauste oiek. Zait Sof 59. Stravinskyren soñua-edo entzuten ete nengoan be uste naban da! Alakorik! Alzola Atalak 47.
azpisarrerakoSense-31.2
b) (Con numerales).
Baldin nihori bidegaberik egin badioket deuseretan, bihurtzen diot halakorik laur. "Quadruplum" . He Lc 19, 8 (Lç halako laur ).
azpisarrera-32
HALAKORIK HALA.
Alakorik ala erran nue, denbora pasa. (219) 'Dije (una mentira, una calumnia) sin más ni más, sin mala intención, por pasatiempo' . LE-Ir.
azpisarrera-33
HALAKORIK BATEAN.
azpisarrerakoSense-33.1
a) Por fin.
Zezena omen zebillen plazan bazter batetik bestera jira ta bira, eta mutila beti ere beragana alderatuaz, deitzen ziolarik bere izkera tatalean guztiz gogoz eta txit sarriro [...]. Noizbait bear ta alakorik batean, zezena aserraturik arrabia bizian omen zijoakion erasotzera. Izt C 249. Zerri-zaia zebillen jo batera ta jo bestera burua galtzeko eran. Alakorik batian aserre gorrian sarturik, ikaragarrizko oju bat egin zion zerri-taldeari. Bv AsL 85. Bageunden baa, jauna, bageunden, elkarren lotsaz bezela, ta alakoik batian, maiaren beste aldian zegoen kaballero moduko bat asi zan artzen. Sor Bar 90. Txapelan billa abiya nintzan, / eta, alakoik batian [...] / untz-estalia, etxe zartxua. MendaroTx 102.
azpiadiera-1.1
En eso.
Alakorik batean denen aurrean jarririk diyo. PArt ( in Bil 172 ). Alakorik batean emakume bat ate joka. JAIraz Bizia 39. Alakorik batean, ara nun arkitzen geran Otxandio erri politean. AZink 65.
azpisarrerakoSense-33.2
b) En cierta ocasión.
Alakorik batian / biar degu jakin / etxeratu zirala / txandarme banakin. Bil 32. Alakorik batean, Antiokiatar batekin bazkundu ta Panamatik Medellinera seda asko sartu zituan bide zuzenetik. JAIraz Bizia 73.
azpisarrera-34
HALAKO SUERTEZ (SP, H) (Con oraciones consecutivas). De tal modo que.
Halako moldez, thailluz eta suertez aitzinerat gobernatu non azken finean [...] erdiets dezagun [...] zeruko loria. Ax 152 (V 100). Halako suertez ezen nola nahi den dela [...] ezta halakoentzat damurik [...] baizen. Ib. 280 (V 187). Atseginen gustua halako suertez galdu zuen non ezpaitzen geiago hetaz egundaino orhoitu. SP Phil 31 (He 30 haiñ ongi non ). Halako suertez non ene egunak iragan baitire itzalen gisa. 48. Jendetze handi bat instruitu zuten halako suertez, non Antiokian lehenbizikorik eman baitzaroen dizipuluei giristinoen izena. He Act 11, 26.
azpisarrera-35
HALAKOTAN.
azpisarrerakoSense-35.1
a) Por tal. v. HALAKOTZAT.
Iainkoaren ordenanzaren arauez, bethi gure hurko dela, eta halakotan eduki-ere behar dugula. Ins D, 8v. Eta nola hek zirkonzidi litezen manatzen baitzuen, hala bere haurretan-ere rezebitzen zituen, eta halakotan zadutzan. Ib. B, 1v. Guk dugu halaber sinhesten ezen atxakio haur dela egiazki bekhatu [...], eta halakotan estimatzen dela Iainkoaren aitzinean. Ib. G 3r.
azpisarrerakoSense-35.2
b) En tal caso, en tal ocasión. " Gosete handia iragan da; halakotan, orok laguntza zor dugu beharretan direneri, une grande famine vient d'avoir lieu; en pareille occasion, nous devons tous aide à ceux qui se trouvent dans le besoin" Dv.
Bizirik aterako ba-da Erodes odolzalearen eskuetatik, bearko du Ejiptora iges egin, gizonak alakotan oi degun bezela. Inza Azalp 59. Argatik da eziñezkoa, alakotan aitta Santuak egia ez dana edo on ez dana erakustea. Ib. 86. Alakotan damutzen zitzaion etortzeko esana. JAIraz Bizia 56. Alakotan, aitona etxean bazan, onengana korrika joaten ziran babes billa eta aitonak. Etxde JJ 99. Ez nai bere txalupa iñork ikutzea, ezta sutatik ateratzeko ere; baldin alakotan, erre zedilla. Anab Poli 30. Egia jaioterri maitea gogoratzen zitzaiola, batez ere bakar xamar edo aspertuta egoten zanean, ta, alakotan, erri-miña ta naigabea etorri oi zitzaizkan. Ib. 59.
azpisarrera-36
HALAKOTZ. v. halakotz.
azpisarrera-37
HALAKOTZAT.
"(Por) tal me tienen, [...] alakotzat naukee " . v. aintzat, aintzakotzat.
Ungi ediren zarela, / Elisabet maitea: / ungi ediren, emazte / guztien ohorea. / Zeru gorek halakotzat / zaituzte ezagutu. EZ Noel 44. Jesu Kristok esan ezkero arina, gozoa ta jasokizuna dala bere buztarria, bere legea, alakotzat euki bear dogu. GGero 314. Guk oben-kulparik ez degu; baña gauza bat dago, alakotzat egiten gaituena. Lard 58. Badakizu gizon on ta langillea dala ta alakotzat daukate dagon etxean. ABar Goi 29. Zaldi guztien errege irudian ta alakotzat euken zaldiak eurak be. Bilbao IpuiB 21. Besterentzat lan egin bear ori, atzerapena omen uan garai aietan; gaur ere alakotzat zeukatek. Ataño TxanKan 93.
azpisarrera-38
HALAKOXE.
azpisarrerakoSense-38.1
a) (Dv, s.v. hulakoxe). (Forma con suf. -xe, de valor intensivo). Tal, de tal modo.
Bada alakoxea da San Agustiñ-en argia, infernutik sortu diraden herejia guztiak, zeiñ-ere diran illunak eta bortizak, desegiñ zituena. Lar SAgust 9. Ikusten dozu, praile bat dala edaalia [...], ta juzgetan dozu, praile guztiak edo geijenak diriala alakoxiak. fB Ic II 220. Jaunak emonik zenduzalako / Zuk alakoxe egoak / Eskumakoa Jaungoikoa ta / Ezkerrekoa Fueroak. AB AmaE 59. Alakoxea zan bai, atso maletea, / Trago baten edana ardau azunbrea. Ib. 236.
(s. XX) Ardanetxietan, erromerijetan eta alakoxe lekubetan aldirik geiena emoten ebalako. Kk Ab I 41. Lurreko ontasun guztik betiko galtzeak alakoxe samintasun aundiaz biotza erdibitzen badu. ArgiDL 31. Alakoxe batzuk izan ba zenitu aruntzean, Yausoro adiskidea! Ldi IL 47. Alakoxea izan zan beti Malentxo. Zirikalaria, zorabiatzallea, naspilzalea. TAg Uzt 262. Zu zera beti, txantxangorriya, / zu zera txantxan-iztuna / alakoxe gaux maitagarri bat / erakusten diguzuna! EA OlBe 13. Oraingo aldiko argazkik alakoxeak dira. Gizonek ixillka egin bear lituzkeen gauzak agertzen. JAIraz Bizia 27. Baratza gauzik ez, bertako zugaitzen papaia, txirimoia ta alakoxe igalik. Ib. 69. Txanton-en alabearen biozkadak egundoko zotin-burrukak ziran. Ekaitz egunetako itsasoak alakoxe joan-etorri latz, indartsu, mutiriak sortu oi ditu. Erkiag Arran 171. Alakoxea zan beintzat gure Triskilli au. Bilbao IpuiB 165. Bai, giza-bizitza ere alakoxea omen da. Vill ( in Gand Elorri 10 ). Alakoxeren bat esango zioten: "Ta orrek geiago eman nai badu, iri zer?". Anab Aprika 47. Alakotxe kertenkeriak egiten ziran etxetan, jendeari gai ontan lotsa aundiegia sartzen zitzaiolako. NEtx LBB 30. Gizona baizan alakoxia, / txorakeririk etzuna. Uzt Sas 344. Orduan bazan umore ona / ta bazan alaitasuna, / biok alkarri bagiñon berriz / alakoxe naitasuna. Ib. 150. Iñoren lotsarik gabe zerriak alakoxe izena izaki. Berron Kijote 45. Izan ere, alakoxe egualdia zegoan. TxGarm BordaB 95. Biziko giñanik geiago ez nuan uste. Alakoxe utsunea utzi zigun. JAzpiroz 217. Beste erri batzuetan lau aldiz ere ibilli izan dira, alakoxe oitura noizbait sortuta. Insausti 319.

v. tbn. A Ardi 4. Etxde JJ 99. Txill Let 61. Osk Kurl 126. Zait Plat 100. Ibiñ Virgil 89. Etxabu Kontu 108.
azpiadiera-1.1
(Con oraciones consecutivas).
Alakoxe griñaz ta pozez oi zan zaldunketa-liburuak irakurriaz, eiziko ari-bearra erabat alde batera utzi zuan. Berron Kijote 31s.
azpiadiera-1.2
(En correlación con zelako ). " Zelakoak gura ta alakoxeak, pintiparados, apropiados, que llenan todas las aspiraciones" Alt Eusk 1925 (IV) 68.
azpisarrerakoSense-38.2
b) Cierto, indefinible; ligero.
Cupidok eritzen nau / fletxakin berriro, / neregana jiratzen / dituen aldiro, / biyotzera sartzen zait / eztiro eztiro / alakoxe gauza bat / gozua guztiro. Bil 59. Eta orain barrenak alakoxe imurtxi bat egiten dit. Bv AsL 206. Jeisten abitu naizen garaian / ipar-aize bigunaren / marmari geltsu alakoxe bat / erestiñoka zebillen. EA OlBe 66. Praideari begiratzen dio, parrez-parrez, alakoxe pikardi pikaro batekin. Lek SClar 138. Eta ola du, ain xuxen, gure Santa Clararen Kantak ondarruarren ezpañetan, alakoxe izaera ta grazia berezi bat. Ib. 105. Mirentxu uzteak ematen zion alakoxe samin bat. TxGarm BordaB 92.
azpisarrerakoSense-38.3
c) (Con adj. o adv.).
Berez zan alakoxe gogotsua lan guztietan, da ezin aldatu leikean bere izakunea. Echta Jos 79. Alakoxe ederki bizi izan da Peru-Fermin. Mok 7. Neskak alakoxe txatxoak gaitun. Anab Usauri 86. Txera ona egingo digute aita-semeok, aiek dira alakoxe ortz-argiak-eta. Zait Plat 81. Begien aurrean jarri ta ala ere ikusi ezin zitekena. Alakoxe txikia ziñan. MAtx Gazt 17. Usaitik ere ezagutzen da / alakoxe nabarmena, / asi berrian kiloak milla / pezeta egiten duena. Uzt Sas 133.
azpisarrerakoSense-38.4
d) v. BEZALAKOXE.
Intxaurrak ezpaitu pagoarenaren tankerako ostotzaz bere burua yazten; ta ez-eta enarak kabia zozoak alakoxea egiten. Ldi IL 125.
azpisarrerakoSense-38.5
e) " Alakoxi, usamos cuando queremos dar a entender que lo que manifestamos tiene probabilidades de ser cierto. Etorri de alakoxi Juan, seguramente ha venido Juan" Etxabu Ond 111.
azpisarrera-39
HALAKOXEKO.
azpisarrerakoSense-39.1
a) Tal, de tal modo.
Giza-emakumerik dollorrenak eta marmariozalienak diruz igurtzirik, alakoxeko iraña bazterrik bazter zabaldu da. Etxde AlosT 45. Besterentzat ez-ezik norberarentzat ere alakoxeko zen. Etxde JJ 39. Marmitarekin burutik bera joko omen zin; alakoxeko nazka eman omen zioken-ta. Ataño TxanKan 130.
azpisarrerakoSense-39.2
b) Cierto.
Aboratu zitzaizkion itz gordiñak esaterakoan alakoxeko bildur antxa nabaitu zun. Etxde JJ 217.
azpisarrera-40
HALAKOXETZAT (Forma con suf. -xe, de valor intensivo de halakotzat).
Ikusiaz Don Kijotek gazteluko alkaidearen apaltasuna, benta ta bentaria alakoxetzat artu bait-zituan, erantzun zion. Berron Kijote 46. Ekingo nizuedan ekin, baita infernuko Satanasak ziñaztela egi-egitan jakin izan banu ere; alakoxetzat artu bait ziñuztedan asieratik bertatik. Ib. 211.
azpisarrera-41
HALAKOZ (Dos, tres, etc.) veces más.
Ara, Joxe: naiago nian nik iru alakoz reketeen jantziarekin joan. Alkain 117.
halako
<< halaber 0 / 0 hamarreko >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper