Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amatasun.
sense-1
(V, G, AN, L ap. A ; SP, Lar, , Dv, H), amatarzun (BN, S ap. A ).
Maternidad, condición de madre. "Maternité" SP.
Amatasuna birjinatasunarekin batean. Mat 96. Baxotasun berarekin ohora haren Amatasuna eta errenda haren dinitate gorari geure obligazionezko agurrak. Arg DevB 223. Andia da, bai, bere Amari Jesusek gaur eman dion gauza guzien jauntz eta jabenz hau, baña gauz agitz andiagoa da gaur berean eman dion bere Amantza eta Amatasuna. Mb IArg II 62. Jinkoaren amatasunaren gañetik. Mih 21s. Akordatzen diogula Jaungoikoaren amatasunaren honra eta dignidade paregabea. Gco I 458. Bere kusi Elisabeth abiatu zitzaionean bere Jainko-amatasunaz laudatzen. Dh 273. Géro ilabéteak pasátus, amatasúna nabarméndus. LE Urt ms. 15v. Artu nagizu emen semetzat, gero zeruan amatasun onen esker gozoak zeuri beti emoten egoteko. EL2 209. Bihur diotzogun Amatasun Dibinoari dohazkon ohore guziak. MarIl 65. Froga araz diezaguzu nolakoa den zure amatasuneko bihotzaren samurtasuna. JesBih 442. Amatasunerako zuzenak hilak direla nere aldera. Dv LEd 208s (Cb Eg II 116 amaren ofiziorik egingo ez duela). Bere santutasun miragarriagaz eta Jaungoikoaren amatasunaren dignidade goratuagaz. Ur BulaAl 4s (v. tbn. Ur MarIl 68). Askotan zuen amatasunak itxutu egiten zaituzte ta eztezute egia ikusten. Ag Serm 506. Zelakoa da bere Amatasun jaungoikozkoaren anditasuna? Itz Azald 72.
( s. XX.) Onhetsi zuen [Mariak] beraz amatasuna, amatasun hainbertze bihotzminen ithurburu izatekoa. Prop 1906, 132. Nolanai dala, ori dugu erriketa-eredu bikaña, gizartean beñere ezagutuko ez dugun bezain egokia ta osoa: ama-yaurgoa, amatasuna nagusi [txindurrien artean]. Ldi Y 1933, 87. Eta amatasun-legean / semea beti doa izan ume / seme izan doan artean. Gand Elorri 127. Aur-jolasak sentimendu bat salatzen digute: panpiña-jolasaren atzetik, amatasunaren sentimendua. Vill Jaink 133. Emakume askok biotzaren sakonean izan oi daben ama-griñea, amatasun-lera sakona. Erkiag BatB 131. En DFrec hay 2 ejs. de amatasun.

v. tbn. EZ Man II 197. Harb 78. Hm 91. Astar II 211. Or QA 161.
azpiadiera-1.1
(Con -zko, adnom.).
Amatasunezko pozkida santuak senti gaberik. Otaegi EE 1881b, 111.
azpiadiera-1.2
Miraritzen da ikustean ainbeste arrazaoi egoki eta indartsuak erakusteko euskera izan dala Españiako dierri (nación) danaren izkuntza, agertzeko euskeraren amatasuna.Ag Ezale 1898, 423a.
amatasun
<< alkohol 0 / 0 amodio >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper