Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aztapar.
sense-1
1. (AN-erro, B, BN, Ae, Sal, R, S; SP, Ht VocGr (h-), Lar, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H (+ h-)), astapar (Sal, R). Ref.: A (aztapar, astapar); VocPir 336 y 337; Lrq; Satr VocP.
Garra, zarpa; pezuña, casco.
(Puede referirse tbn. a la mano del hombre, con un sentido aumentativo o despectivo (v. infra ejs. de J. Etchepare)).
"Griffe, patte, main" SP. "Patte" Ht VocGr 398 y VocBN. "Casco de caballo" Lar. "La griffe" Arch VocGr . "Patte, griffe" Gèze. "Griffe, patte [...]; main (fam.)" Dv. "Zarpa" Satr VocP. v. atzapar.
tradizioa
Tr. Documentado desde Haramburu en autores septentrionales y en Lizarraga de Elcano; en el s. XX hay además algunos ejs. de autores meridionales (Orixe y T. Agirre). Hay al menos un ej. con h- inicial en Duhalde. En DFrec hay 5 ejs., septentrionales.

Neure hainitz manerazko izterbegien aztaparretarik Iainko pietatez bethe hunek berak bere miserikordiaz athera nau. Harb 271. Barnea harro duen Alkateak aztaparretan ditu legeak. "Entre ses grifes". O Pr 490. Nola aztoreak bihurtzen diren esku gainera, [...] eta astaparrak hagan estekatzera. SP Phil 133 (He 136 astapar; Echve Dev 162 oin). Idiaren berze fazoinez aztaparra kolpatua denean nola sendatu behar den. Mong 592. Monstro furios hura, zure iresteko, bere astaparrak zure gainean landatzeko menean dagoena. He Gudu 100. Lehoineen hortzetarik eta hartzeen aztaparretarik beiratu nauen Jainko hark berak beiraturen nau philistindar haren eskutarik. Lg I 278. Arranoaren aztaparrek [...], basa arimalen ozarak. Egiat 225. Rhinozerosaren adarra, hartzaren aztaparra, lehonaren ahoa. Ib. 266. Zaldiaren zango ta astapar ferratuak (182). LE-Ir.
( s. XIX.) Lehoin errabiatu hekien haztaparretan! Dh 221. Eta gathibo zaukan bere puxantzia lazgarriaren aztaparretan. MarIl 94. Sekulan ene aztaparriala, / Othoi, erort etzitiela. Arch Fab 145 (en boca de un lobo). Leho baten aztapar artian. Ib. 105 (215 astapar). [Hartzek] aztaparrak aldiz hain zorrotz [dituzte] zoin igaraiten beitira harrigarri zalhuki zuhain gorenetara. Arch Gram 18s. Herioaren aztaparra nere gorphutzaren gainera hedatzen denean. Dv LEd 276. Huneletan dohakabe hura ikusten dut, debruek beren aztapar izigarriekin, ifernuko ondarretara herrestatzen. Ib. 193. Laneko idien aztaparrak. Dv Lab 184. Oiloak aztaparretarik eritzen direnean. Ib. 290s. Eztü lürrak etsai handiagorik aberiaren aztaparra beno. Ip Dial 62 (It beatzala, Ur apatxa, Dv hatza). Eta haren huñak hartzaren aztaparrak bezalako ziren. Ip Apoc 13, 2 (Ur (G) atzaparrak). Herioaren aztaparretarik [athera] . Laph 181. Zer dakharre [ihiziak] astaparretan? Ib. 215. Gau-ihizi batzuek direla ibiltzen, / Xori biltzen / Aztaparren artean dituztela hiltzen. Elzb Po 216. Eta zenbat den haren [Betirisantsen] aztaparretan! Zby RIEV 1909, 228. Basa ihiziek funditzen haute beren aztaparretan. Jnn SBi 160. Athera ziren debruaren aztaparretarik. Ib. 111. Eta horrela nahi lukete begiratu gaixtagin hekien aztaparretara erortzetik. Prop 1895, 100. Eta heien [deputatuen] hortzen eta aztaparren erdian, Errege eta haren familia ona eta inozenta. Elsb Fram 106. Entseiu zerbeit egin zuen Jesusen jalgitzeko etsaien aztaparretarik. Lap 251 (V 114). Eleak ele, zer behar da bilakatu Frantzia, holako alimalen aztaparretan? HU Zez 182. Debruaren aztaparretan hil. Ib. 200.

( s. XX.) Ezkont ezteietan hain jostagailu baitira menditar batzu, jan eta jan, bi aztaparrak ahorat betan. JE Bur 131. Beha, bertzalde, laborarien beren aztaparrer. Ib. 31. Arrano horiek, aztaparrez hartu nahi laizkigukete gure haurren arimak. Barb Sup VI. Gaizkiari aztaparrak moztu behar zaizkola, eta behingotz! Ib. 125. Ellanderen zaharoak laster emaiten ditu [astoak] aztaparren gainean. Ib. 72. Oilarrek aztaparrekin; / Oilaxkoek mokoekin, / Xoxoa zuten biphildu! Ox 106. Belatsak lotu du xoria [...], xehatuz aztaparretan. Ib. 171. [Arima herratia] yauzi batez, [...]besoak zabaldurik, aztaparrak idekiak, Piarrexen lepoari lotzeko eta itotzekotan zohalarik. Zub 38. [Marroak] lur guzia aztaparrez harrotzen duela. Barb Leg 148. Eskualdun gaizoek nola zezaketen iharduk hainbertze atzerritar gose bezain argituen aztaparrari? JE Ber 49. Aztaparrak behorreri oihalez inguraturik. Barb Leg 139. Miruak, ordea, ollandatxorik zurienari erantsi oi dioe aztaparra. TAg Uzt 52. Ermo darrai itxasoak arkaitz-erroetan aztaparrakaz atzamarka. Ib. 69. Gaixtagin-oste izigarriak, / oro aztapar, jazartzen zaizkit, jazartzen niri. Iratz 103. Jaunak, garraitu nuzue; eta ene solas ederrenek ez nute zuen aztaparretarik salbatuko. Lf Murtuts 50. Har eta har, erhiak aztapar bilhakatu zitzaizkon, diotenaz, eta sudurra ere kakotu. Ib. 4. [Basa-aberen] hortz eta aztaparrak beren haragian sentitzea. Zerb IxtS 98. Etsaien aztaparretarik atheratuko zituela. Ib. 68. Herodes gaixtoaren aztaparretan ez hiltzeko. Ib. 83. Gatu handi baten aztaparra iduri. Zerb Azk 43. Gerla egin zuen bere adineko guziekin eta egun batez Alemanen aztaparretarat erori. Ib. 81. Otsoak, axeriak, hartzak eta lehoinak... Denak zoin gaixtoago, denak aztapar eta hortz xorrotz! JEtchep 17. [Azeriak] zango zolatik kilikatu zuen zakurra bere aztaparrekin. Ib. 32. Egin-ahalak egiten zituen bere buruaren arintzeko orhoitzapen beltzaren aztaparretarik. Ib. 60. Bixtan duk ere, batzuetan aztaparrak pixka bat pisuegi hedatzen ditiagula gure menerat bildu ihizieri. Larz Senper 24. Herioak hartu du [haurra] bere aztaparretan. Xa Odol 183. Kanibetaz [ardi mainguen] aztaparrak motz eta garbi. Larre ArtzainE 85.
azpiadiera-1.1
Pata de insecto.
[Erleek] irina biltzen dute lore gainean gibeleko aztaparrez harraskatuz. Dv Dial 12 (It atzeko zankoak, Ur atzeko ankak). Orok ezagutzen dugu mamutza bat, gure etxetako mubletan, zurari barnez-barne, eztenaz eta aztaparrez, [...] dabilana. JE Med 132s.
azpiadiera-1.2
Pinza de cangrejo.
Hari buruz karamar beltxaran bat ttapa-ttapa heldu. Eta aztaparretan zer dauka kokatua? Frantsesen kurutzefika! Ardoy SFran 196 (Laph 215 astapar).
azpiadiera-1.3
Xardinak aldiz han berean utzi behartu zitzaizkon, erdi janak hek izanez, eta sorginek eta marro mixteriozkoak aztapar-zangopetan zikinduak.Barb Leg 137.
azpiadiera-1.4
Mano (sin sdo. peyorativo). "On dit au fig. aztapar onak ditu, il est vigoureux, il est bon ouvrier" Dv. "Main d'ouvrier: aztapar izigarria, une main admirable (très adroite)" Lrq.
Badakigu guziek zer diren laphurrak; / Bertzenaz yabetzeko lehen aztaparrak. Hb Esk 42. Aztapar eta begiak bermatuz zagokon ikertzea Gobernamenduari. JE Bur 45. Erabilzkik beraz aztaparrak! Loth hitzeie [erier] nunbaitik, ahalaz tresnekin! Ib. 124 (dirigido a un médico). Badira Gobernamenduaren eskuetan bakarrik ezartzeko xedekoak, diotelarik hau baizik ez ditakela esku-lanen erakustun onik, irakaspen hunen emaitea bere aztaparretarat behar duela bildu eta beretzat atxiki. Ib. 52.
sense-2
2. Huella de garra. "Que es [la señal marcada en el tronco] la pisada de la gallina, que se llama en bascuence ollo astaparra" (Ae, 1607) ReinEusk 118.
sense-3
3. Garra, zarpa (de hierro).
Eta haren manuz burregoak hasi zitzaizkon burdinazko aztapar batzuekin, zakhurrak azienda hilari lotzen diren bezala. Jnn SBi 150.
azpiadiera-3.1
Reja de arado.
Haietarik bat da . la déchaumeuse frantzesez deitzen diena, nabar laukün edo bostkün bat dena; bere aztapar edo nabarrez axaletik lürra ützültzen dü. ArmUs 1899, 53.
sense-4
4. " Aztaparra, vrille ou arrhe des plantes grimpantes" Dv.
Orma-kakoetan aztapar zorrotzez mats-aiena josten dan bezelaxe. TAg Uzt 69.
azpiadiera-4.1
[Artoak] zurtena mardul, erroa barne, edatu leza aztaparra. "Sus raíces pudieran penetrar y extenderse en la tierra." Or Eus 278.
sense-5
5. (BN-lab-arb; Dv). Ref.: A; Gte Erd 156.
Arañazo. "Égratignure faite avec les ongles" Dv. " Aztaparra egin dio (BN-arb)" Gte Erd 156 (junto a katuak atzaparka egin zion, etc. de otras zonas).
[Azeriak] muturrean aztapar bat egin zion. JEtchep 32.
sense-6
6. Palmera. " Aztaparra, palmier" GH 1930, 227.
Maastien morkak eta aztaparren datillak. Or Mi 129. Bestea, soiñeko ta girgillak aizean iñarika, erabidez dator, eskuan aztapar-adarra. Ib. 123.
azpisarrera-1
AXTAPAR. "Griffe, patte, petits mains de l'enfant" Hb.
azpisarrera-2
AZTAPAR-ARTEKO. "(Sc), enfermedad del ganado" A. v. APATX-(BIT)ARTEKO, hatzarteko.
azpisarrera-3
AZTAPAR-KOSKO. "Casco del caballo, &c. es la uña, aztapar koskoa" Lar. "Despalmar las caballerías, aztapar koskoa kendu" Ib.
azpisarrera-4
AZTAPAR-LUZE. "Astapar-luze (Sal, R), ladrón" A.
azpisarrera-5
AZTAPAR-MAKO-KRAKO. Ladrón.
Holakoetan beti diren bezala, han ere aztapar mako krako bakar batzu izan dire, su hiltzeko estakuruan, ea non zer hatzemanen duten dabiltzanetarik; behi joare, uhal tresna, parasola, oihal, botoila huts, botoila bete, untzi: jinari lot. HU Zez 167.
azpisarrera-6
AZTAPARRETAKO GAITZ. "Aztaparretako-gaitza (L-sar), enfermedad del ganado" A. v. aztaparretako.
azpisarrera-7
AZTAPARRETAKO MIN. Enfermedad de las pezuñas. v. aztaparretako.
Idiaren latoin eta aztaparretako minen sendatzeko erremedioa. Mong 591.
azpisarrera-8
AZTAPARREZ LOTU, AZTAPARREZ EDUKI (etc.). Aferrarse. v. aztaparka (2) .
Ohoinek oihanetan, lepotik aztaparrez lotu eta, erraiten dautzute: "Bizia ala moltsa?". HU Zez 120. Gorputza piru bilakatua, begi handi batzuekin, herioa jada aztaparrez lotua. StPierre 22. Harri hura nehork egundaino ezin athera du osinetik; han da bethi ur zola zolan, Laminek aztaparrez daukatela. Barb Leg 25.
azpisarrera-9
AZTAPAR-UKALDI. Arañazo, zarpazo (sentidos prop. y fig.).
Suzko khatiñetzaz estekaturik aztapar khalduz eta amoroski maitha Jinkua. CantS 4187. Elgarren jorratzea, aphaltzea, belztea, ausikiaren ondotik batzutan aztapar ukaldia ixilik eginez. JE Bur 164. Bazterrak hits zauden hor gaindi, aztapar ukaldi bat baitzuen ukana hiriak auzoen ganik. "Un coup de griffe" . Ardoy SFran 251.
azpisarrera-10
AZTAPAR-ZORROTZ. De garras afiladas (sdos. prop. y fig.).
Ba, bertze gerlarik gerta ez baledi. Jendea ez duzu ikusten sekula baino aztapar-zorrotzago eta tzarrago bilakatua berriz? JE Ber 100.
azpisarrera-11
HODEI-AZTAPAR. "Odei aztapar (S-saug), pan de nuage" Lh.
aztapar
<< azpi 0 / 0 aztertu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper