Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
egundaino.
tradizioa
tradizioa
Tr. En cuanto a la distribución de variantes, además de la forma más general egundaino , encontramos -dano en Dechepare, Leiçarraga y en autores suletinos, y -deino en algunos pocos septentrionales del s. XIX. Hay además egundino en Prop y eguntaño en Egiaren kanta y Capanaga. En DFrec hay 8 ejs. (4 sept.) de egundaino y 2 de egundaiño . v. egundaraino.
sense-1
1. (V-gip, G, AN, L, BN, S, Sal, R; Lar, , H), egundano (S), egundeino (AN-ulz), eundaino (G-goi-to, AN-larr), eundino (BN-ad), igundaino (AN-5vill). Ref.: A; EI 160 y 162; Gte Erd 51.
Hasta hoy, alguna vez.
(Empleado generalmente en contextos interrogativos, condicionales, comparativos o superlativos).
"(Hasta) ahora, hasta el día de hoy" Lar. "Hasta hoy" . " Izan zirea egundaino Parisen? (BN-arb, S)" Gte Erd 51.
tradizioa
Tr. Documentado ya desde Dechepare, al Sur no encontramos ningún testimonio hasta el s. XX.

Egundano izan daia ni bai ditxatakorik? E 225. Ezen egundano Aingeruetarik zeini erran ukhan drauka, Ene Semea aiz hi, nik egun enjendratu aut hi? Lç He 1, 5. Egundaino izan den baino tribulazio andiagoa izanen dela Franzian. (c. 1597). FLV 1993, 459. Oñhazeak eztaroe sortzen sentimendua, / Bañan dute egundaño bezain minberatsua. EZ Man I 111. Orduan edukazu zuk egundaiño baiño esperantza gehiago. Ax 129 (V 85). Franziak egundano ikhusi dian prinzerik handiena. Tt Onsa 124. Nork ahal zukên egundaiño / bihotzean desiratu? 112. Egundaino nihork ere baino gehiago hedatu. ES 402. Nork egundaino egin izan du halako penitentzia dorpherik? Lg I 308. Juje hala argiturik / Izan da egundaino? Monho 100. Baldin egundaino bekhatu egiteko bide izan banaiz norbaitentzat. Dh 231. Egundeino izan den haurrik ederrena. Jaur 358. Eskergabetasun itsusiagoaz egundaino entzun othe da? Dv LEd 93. Espainiak egundaino izan duen mirikurik handiena. Elzb PAd 65. Hainbertze oinhazeren gatik ere egundaino bezein hazkar zagola bere giristinotasunean. Jnn SBi 151. Balin bazen eta izan bada egundaino egiazko eskualdunik, hura zen. HU Aurp 160. Euskeraz egundaño argitaratu dan eliz-libururik onena. ArgiDL 170. Egundaino izan zuen zintzurrik legunenaren jabe gelditu zen. Barb Sup 35. Gaxki hartürik izatia merexitü dianez egündano. Const 18. Egundaiño jakin dizun mintzaire bakarrean. Mok 4. Egundaño egin al det? ABar Goi 45. Egundaino Frantzian eta munduan ikusi den saindu jakintsunenetarik bat. Zerb IxtS 104. Bihar egundaino bezenbat elgar maitatuko dugula. JEtchep 71. Izan ote da ere egundaino nehon Jainkoaz bertze olerkaririk? Xa Odol 66. Egundaino agertu den zaharrena. MEIG VII 95.
v. tbn. Mat 95. SP Phil 272. Laph 165. Elsb Fram 104. Ardoy SFran 267. Egundeino: MarIl 108.
azpiadiera-1.1
(G-to-bet, AN, L, BN, S, Ae, R; SP, Urt I 130, Añ, Lecl, VocBN, Dv, H), egundano (Gèze), eundaino (AN-larr), egundeino (-ño AN-olza, B), eguntaño, egundino, igundaino (-aiño Ht VocGr A, Lecl). Ref.: A; A Aezk 291; Bon-Ond 171; EI 162; Lrq; Asp Leiz2 (eundaño); Izeta BHizt (egundeño). (En contextos negativos).Nunca, jamás. "Jamais, pour le temps passé" VocBN . "Jamais jusqu'aujourd'hui" Lrq. v. egundo.
tradizioa
Tr. De uso general al Norte (aunque escaso en textos suletinos), al Sur se documenta en Egiaren Kanta, en Capanaga, y en autores posteriores a 1850, generalmente guipuzcoanos. Además del significado más usual de 'nunca (hasta ahora)', tbn. se encuentra el de 'nunca (hasta entonces)' (ya en Leizarraga); referido al futuro, aparece normalmente en los autores meridionales, ya desde Capanaga, no encontrándose al Norte este empleo hasta Arradoy (1966).

Zu baitzira grazia ororen ama eta iturburuia / [...] Egundano bekhatutan makulatu gabia. E 75. Iainkoa eztu nehork ikhusi egundano. Lç 1 Io 4, 12. Lystrako gizon oinez inpotent bat [...], egundano ebili etzen bat. Act 14, 8. Zeren ezpaitzuen egundaiño izan bekaturik. Mat 94. Egundaño konbatean / nihork ezin ezia. EZ Noel 30. Eztut egundaino enzun. Harb 101. Gomendatu zaitzunik kaltetan egundaino erori dela eztut ikhasi. Ib. 101. Eguntaño Bizkaikoak orrelangorik / eztago egin dabela eskribidurik. EgiaK 90. Eztute egundaiño Iainkoa zerbitzatu. Ax 504 (V 325). Eguntaño pekatu geiago ez egiteko. Cap 119. Egundan' ez ailiz iaio. O Po 18. Egundaino deus ere ikhasi eztutenak. SP Phil 40. Eztu esposik Mariak / egundaiño ezagutu. 66. Egundaino eskoletako berririk ikhasi gabe. ES 170. Ezpaitute egundaiño ikhusi berthutearen edertasuna. Ch III 20, 5. Zeren ez baitu izan egundaino hasterik, eta ez baitu izanen sekulan akhabanzarik. CatLav 28. (V 21) Pilatusek ezin egundaino amoratu zituenean yudu itsuak. Lg II 272. Egundaiño endelgatu eztutena. CatLan 3. Ez da egundaino haren baithan fidatu denik galdu. Brtc 250.
( s. XIX.) Eztút nik oráño, / eztút egundáño / pagatúko araráño. LE Kop 129. Gizonaren beharriak egundaino deus eztuela aditu. Dh 169. Euskaldunen bihotza bihotz beroa da, / etsaientzako lotsa egundano ez da. FrantzesB II 16. Egundeino etzuen deus maitatu garbi eta saindu etzenik. Jaur 383. Egundano ezuen / gauza belzagorik ikhusi. Arch Fab 99. Denbora gaixtorik ez dut egundaino ikusi. Hb Esk 19. Egundaño alakorik Ejipton etzan ikusi. Lard 70. Ez du egundaño egarririk izango. Ib. 376. Gauza batzuek egundaino aditu ez dituzunak. Dv Lab 243. Egundaño esan ez balu obe. Aran SIgn 41. Damu det txori polit garbiai egundaño ez predikatua. Bv AsL 100. Egundaño zergaitik etxatan txoririk / Biziagaz geratu jaurti ezkero nik. AB AmaE 254. Arnas pixka bat bederik izango eztet? Egundaño. Arr May 51. Etzuela hil nihor egundaino. Jnn SBi 67. Eztela egündano entzünik izan. Ip Hil 48. Ezin egundaino pozoinak hilarazi baitzuen. Arb Igand 113. Eztot nik Euskalerria alde batera itxiko egundaiño. Ag AL 120. Ez zuten egundino gure fededunek ikhusi. Prop 1898, 286.

( s. XX.) Ez dute egundaino ene ganik jakin. JE Bur 16. Ez dut egundaino ahantzi. StPierre 15. Jende onez ez da hola nihun trufatzen egundaino. Barb Sup 113. Egundaño etzula aitortuko. Or SCruz 45. Ez dituk egundaño menderatu. Or Mi 45. Egundaino bezala ez diren yostatzeko ustean. Zub 109. Egundaiño etzera / lanian nekatu. MendaroTx 219. Ez da jaio egundaño emakumea eziko duanik. Lab EEguna 98. Enintzan egundaño sartu Españako legebatzartokian. Ldi IL 20. Eztidazu egundaño antxume bat eman. Ir YKBiz 302. Gure artean jazar-biderik / egundaño ez litzake. EA OlBe 99. Ez da egundaino gaizki izan. Lf Murtuts 49. Ez da egundaino izan hein hortako mintzatzailerik. Zerb IxtS 100. Yainkoak soillik, ez ditu egundaño zartzaro ta eriok yoten. Zait Sof 123. Uste ori, egundaño, ez egikezu izan. Ib. 183. Etzituen egundaino bere amodiozko sendimenduak nehori biziki agertu. JEtchep 106. Erri ateorik edo Jainkogabekorik ezta egundaiño aurkitu. Vill Jaink 24. Ez eban egundaiño ezagutu ordurarte. Erkiag BatB 99. Hitz dautzut egundaino ez diotala ene zorra pagatzen ahalko. Ardoy SFran 120. Bixtan da egundaino ez dutala holakorik onartu. Xa Odol 291. Egundaiño ez dut besterik irakurri izan. Berron Kijote 190. Eta semeak ez egundaino erraiten kolonelari nola egiten zakon. Etchebarne 128. Alegiñak egiten zizkin, baiña etzizkin egundaiño arrapatu. JAzpiroz 36.

v. tbn. Bordel 72. Gy 130. Laph 77. Arr GB 39. Sor Bar 48. Elzb Po 199. Elsb Fram 158. Zby RIEV 1908, 760. Goñi 55. TAg Uzt 172. EA OlBe 22. Etxde JJ 46. Ugalde Iltz 21. Osk Kurl 148. Larz Iru 28. Mattin 36. MMant 112. Larre ArtzainE 250. MEIG VI 26. Egündano: ChantP 204. Egundeino: JesBih 400. MarIl 44.
sense-2
2. (G, AN, L ap. A ), egundano (S ap. A ).
"Todavía" A.
sense-3
3. (L ap. A ).
(Usado como interj. admirativa).

Hau duk planta! Egundaino! Ox 56.
azpiadiera-3.1
Egundaño alakorik! Ag G 104.Egundaño orrelakorik! Muj PAm 68. Maskuri txikiagorik egundaño! Ldi IL 44.
azpisarrera-1
EGUNDAINO BEZALA ( (Dv)). De nuevo; de nuevo y con más intensidad. "Egundaino bezala eritu da, il est tombé malade tout de nouveau" Dv. Cf. supra ejs. de egundaino bezala ez 'como nunca'.
Ithurri huntako uretik edanen duena [...] egundaino bezala egarri izanen da. Lg II 137. Juramentu beltz hori turna bazineza, / egundaino bezala zinitake preza. Iraultza 80. Handik ehun bat urtheren buruan, Mairuak egundaino bezala [...] zohazin Espainiako Girixtino lekhu guzien funditzera. Zby Pel 29. Bizpahiru itzuli eman orduko huna egundaino bezala zakurra beheiti, jauzian. JE Bur 61. Bethiko tira-mietan hasten zaizko, egundaino bezala. Barb Leg 129s. Moisek eskua berritz hedaturik, egundaino bezala batetaratu ziren urak. Zerb IxtS 36.
azpisarrera-2
EGUNDAINO GEROZ, EGUNDAINO GEROZTIK. Desde entonces siempre; (con negación) desde entonces nunca. Cf. EGUNDAINOZ GEROZ.
Egundaino geroz saindu hau deitua izatu da behar-ordu handietan. Jnn SBi 134. Ixabel dendariak, egundaino geroztik, ez zuen Jaun Meraren galtzarik josi. Barb Sup 44.
azpisarrera-3
EGUNDAINOKO ( (Dv)).
a) De hasta hoy; de hasta entonces.
Egundaiñoko gizon eta emazte guztien iulgatzera. Mat 63. Plaza batean esango ditut egundañoko guziak. "Cuanto hay en esto". LasBer 581. Egundainoko bekhatuzko bide beretarat. Lg II 224. Egundainoko penitentek egin dituzten penitentzia guziek. Dh 226. v. tbn. Bordel 88. Haiñ diferenta othe zare bada egundaiñoko aphez guzietarik? Gy XII. Egundainoko gerlate, uholde eta harri-abar guziek. Dv Lab 307. Egundainokoa da hori. Huna ordean egun arte ikusi, ez entzun ez ginuena. HU Zez 99.
v. tbn. JE Ber 83. Egundaiñoko nere bizi guzian. Berron Kijote 116.
(Con superlativo). Cf. infra (b).
Egundainoko umerik dohatsuena izanen naizela. Harb 94. Egundañoko ekaitzik gogorrena. Aran SIgn 98. Egundaiñoko gauzarik onenak esan zituan. Ag AL 73. Egundañoko irudi ederrenak. Inza Azalp 31. Egundañoko itunaldirik samiñenak. TAg Uzt 268. Egundainoko aipatuenetarik bat. Zerb Azk 45. Egundainoko erpinik erpinenera helduak ginelako. MEIG VIII 43.
(G-goi ap. JMB At; SP, Dv, H). Eterno. "Egundain[o]koa, de tout jamais" SP. "Hemen da egundainoko gizon hura, il est ici cet homme éternel (qui ne cesse de fatiguer par ses visites)" Dv. "De siempre, sempiterno" JMB At.
Benedika gaitzala aita egundañokoak. EZ Eliç 181s. O ene Jesus, egundainoko egia zarena. SP Imit IV 1, 1 (Ch y Mst eternala, Ol y Pi betiko). Egundainoko egia baita. Zerb IxtS 44.
b) (egündanoko S ap. Lh; eundinoko AN-larr ap. Asp Leiz2). Enorme. "Egündanoko gizona! (S), homme extraordinaire!" Lh. "Eundiñoko amorraie ikusi degu gaur" Asp Leiz2. v. EGUNDOKO.
Egundañoko gaitza egiten dute. Sor Bar 28. Egundañoko guda makurrak. Ag EEs 1917, 171. Egundañoko aukerak! Satarka EEs 1923, 106. Egundainoko asarrearekin. Or RIEV 1929, 9. Egundainoko mozkorrarekin. Zub 42. Egundainoko berria ba al dakizu? Zait Plat 111. Ez dut egundainoko eztabada oroitzapenik. Larre ArtzainE 18.
c) "Eguntainoko (R-uzt), a propósito" A.
azpisarrera-4
EGUNDAINOKOAN.
a) Hasta hoy.
Egundainokoan, banaka batzuek guttietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso-lana. MEIG V 31.
b) (En frase negativa). Nunca.
Nere gogoa ez da beste munduko iñorentzako izango egundañokoan. TAg Uzt 270. Ta sailok argitzerik iritxi ezkero, egundainokoan bestelako ziorik ez aztertzeko gertu-gerturik nengokean. Zait Plat 87.
azpisarrera-5
EGUNDAINOKORIK (Con superlativo). v. EGUNDAINOKO.
Egundañokorik aserrien. Ag G 303.
azpisarrera-6
EGUNDAINOKOTAN (Dv), EGUNDAINOKOETAN. a) De nuevo. "Lehen eguneko pairamen berak egundainokotan jasanarazi ziotzaten (Jnn), [...] tout de nouveau [...]" Dv.
Hirugarren aldikotz egundainokoetan berriz, ebatsiak. HU Zez 210. Semasoa etxean geldituz geroz, amasoren gain zen egundain[o]kotan bienaren biltzea. Prop 1895, 179. Eta gero egundainokotan lothu ginen bezperakoa baino gaitzagoa eta kasik xut-xuta ginuen bideari. Prop 1902, 270. Eta berriz ere galdua, berriz bera mututurik, egundainokotan. Larre ArtzainE 158.
b) "(BN-lab), y todavía, y lo que es más" A.
azpisarrera-7
EGUNDAINOKOTIK. De nuevo. v. EGUNDAINOKO(E)TAN.
Geltokia baino lehen, egundainokotik, Bidarteko sar-jalgia egin behar. Larre ArtzainE 111.
azpisarrera-8
EGUNDAINORIK (Con superlativo). v. EGUNDAINORIK.
Egundañorik pixkorrena zebillen. Ag G 134.
azpisarrera-9
EGUNDAINOTIK ( (SP, Dv)). Desde siempre. "Depuis jamais" SP.
tradizioa
Tr. Documentado sólo en la tradición septentrional desde comienzos del s. XVII.

Egundañotik ordenatua. EZ Man II 195. O denbora zuk egundainotik hautatua! Harb 212. Egundaiñotik gure etsai deabruak gure enganatzeko ediren ahal duen biderik eta arterik hoberena. Ax 45 (V 28). Bere aitaganik egundaiñotikan enjendratua. Arg DevB 238. Iainkoak egundainotik ekharri derautzun amorioa. SP Phil 533. Zordun natzaitzu hañitz onez / egundaiñotik egiñez. 58. Egundainotik eta bethi eskualdun izatu dena [Iruñea] . ES 118. Jainkoak egundainotik maitatu izan zituela. Lg II 233. Bide makurretan baizen / egundainotik ibiltzen / Jakin ez duen hori. Monho 54. Hola frogatu izan dute egundainotik. Dh 192.
v. tbn. Gy 316. Zeina egundainotik Aita-ganik iraulgia baita. Dv LEd 8. Yainkoak nahi izan dik egundainotik Saran kausi zaitezen gizonik abilenak. Elzb PAd 71. Jainkoa da goratik / Gure nausi egundainotik. Zby RIEV 1909, 400. Egundainotik nabaritu izan da. Arb Igand 151. Lur gainean egundainotik aditu diren hitz guziak. JE Bur 122. Egundainotik bakotxa / bere minak du eritzen. Etcham 42. Lurreko parabisua deitzen da toki hura egundainotik. Zerb IxtS 9. Hesian bizi da egundainotik. JEtchep 47. Munduko izaitetarik, / gaur eta egundainotik, / bildotxa da eztienik. Xa Odol 99. Ez ote duen egundainotik bere lekua izana dantzak erlisione guzietan. Larre ArtzainE 191.
azpisarrera-10
EGUNDAINOTIKAKO ( (SP, Dv, H)). Eterno, de siempre.
Iongoiko egundañotikakoa. EZ Man II 167. Hirurak orobat hasterik gabe egundaiñotikakoak. Arg DevB 236. Sinhesten ditut zure bethiereko birjinitatea, zure egundeinotikako nothagabetasuna. JesBih 344.
azpisarrera-11
EGUNDAINOZ. "Dès toujours" H.
Ezen egundaiñoz hunen handi da egartsua, / Bekhatutan egotztea Giristiño prestua. EZ Man I 53. Zure baithan egundañoz izatu dut fidantza. EZ Man II 205.
azpisarrera-12
EGUNDAINOZ GEROZ (H), EGUNDAINOZ GEROZTIK (SP). Desde siempre. "Depuis jamais" SP. v. EGUNDAINOTIK.
Egundanoz geroztik Iainkoa bethi ezagutzera eman izan da. Adv *** 1r. Lehen presunak egundaiñoz geroztik enjendratzen baitu bere sustanziatik seme bat. Mat 54. Eta haur da egundaiñoz gero gure Iainkoak [...] ediren duen erremedio handietarik bat. Ax 571 (V 366). Egundaiñoz geroz, lege guztietan eta mende guztietan usatu da eta usatzen da kofesatzea. Ib. 523 (V 337). Bethi izan zaitu maite egundainoz gerostik. SP Phil 533. Egundanoz geroz beldur horrekin bizi izaniz. Tt Onsa 155.
azpisarrera-13
EGUNDAINOZKO. Eterno.
Iainkoaren gure alderako egundainozko amorioaz. SP Phil 533.
egundaino
<< egosi 0 / 0 egur >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper