Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

736 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (51)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bekaitz.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado al Norte ya en Leiçarraga, aunque es relativamente escaso fuera de los suletinos. Al Sur se encuentra desde Larramendi y Mendiburu, y su uso crece considerablemente en el s. XX.
etimologikoa
Etim. De beg(i) + gaitz .
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (-kh- H), bekatx (-kh- S ap. Lrq ).
Envidioso. " Bekhaitza, jaloux, envieux (qui regarde de mauvais œil le bien d'autrui), on dit usuellement et mieux bekhaiztia, id. (V, G) bekaitza, bekaitztia. Syn. berkhoia, berekhoia (BN, S), ixter-begia (L, BN)" H. "Jaloux (sentiment actuel et passager)" Lrq. v. bekaizti.
Inbidioso zarete eta bekhaitz, eta ezin ardiets dezakezue. Iac 4, 2 (He, TB, Dv bekhaizti zarete). Arrotza bekaitz arrotzaren. "Un hôte porte envie à l'autre" . O Pr 36. Besteren hon espiritualaz bekhaitz izatia. Bp I 57. Haren alderat bekaitz ez denarentzat frankoa eta liberala da mundu huntarik beretik. Mih 11. Demonioak haren bekhaitz beitziren. Ip Hil 172. Beitzakian bazütiala izterbegiak, bekhaitzak eta etsai handiak. Ib. 161. Josepen anaiak bekhaitz. CatJauf 91. Baña ik burua itzuli-orduko, bekaitzak zorrotzen ditin begiak aiengana. 'L'envieuse' . Or Mi 31. Etsai bekaitza begira daukat / non sarturen ote nizan: / eupa bizkor bat eginen diot / maite, zu zauden lekuan. "El rival envidioso" . Or Eus 90. Poz ain laburraz bekaitz / aizen odeia, zelan aiz minduri? Gazt MusIx 131. So ziraden, bekhaitz, saiak oro / giza-hiroz ok egin beharrez. Mde Po 31.
azpiadiera-1.1.1
Celoso.
Parka izadazüt arren, / bekhaitz enüzü izanen. / Emazte hun zirela / orai badit nik proba. Balad 42.
azpiadiera-1.2
2. "Persona desagradable, malvada. Au gizon bekaitze, gaixtoa da " Izeta BHizt2. .
azpiadiera-1.3
3. "Avaro (Archu)" DRA. .
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (G, L, R ap. A; Lar, Añ (G, AN), VocCB; -kh- S ap. A; H), bekatx. "Envidia" Lar, Añ, VocCB y A. "(V, G), jalousie, envie. Syn. bekhaizgoa (L, G), bekhaizkeria, bekhaizteria (BN, S) (termes plus usités) ondamua (Lar)" H.
tradizioa
Tr. Casi exclusivamente meridional (al Norte sólo hallamos algún ej. en Constantin).

--Zer da bekaitza edo inbidia? --Besteren onaren damua. CatBurg 40 (en el ms. orig. de Mendiburu ezin ikusia edo enbidia). Baña gaztigu ori, bekaitz edo inbidia bazan bezela, konfesoreak aserre gisa artzen zuen. Cb Josefa 56. Arrak lurra ta pipiak zura ta erdoiak burnia jaten duen antzera, bekaitzak (inbidiak) biotza jaten die. A EEs 1916, 305. Ixilliko bekaitza agiriya baño gaizkiñago da. EgutTo 24-7-1918 (ap. DRA). Griña txar nagusiak zazpi dira: Arrokeria, zekenkeria, aragikeria, asarrekeria, janedankeria, bekaitza ta nagikeria. KIkG 41 (KIkV 60 bekaizkeri). Bekaitzarentzat maitasuna. Ib. 48. Eztozu igarten, ba, Jon gure adizkidiak ona etorri ezkero, bekatxa (enbirija) sentiduko ebala, etxe onetako su ederra ta janari-edari gozuak ikusitta? Altuna 57. Pettarrak botz ederra zian eta haren kantatzeko muldiak odola bekatxez piztürik ezari zütian Elguebarne, Goihenetx eta Ardatx. Const 40. Etsaiak, baña, bekaitz zitalez / Euzkadi olan zorioneko / Ezin ikusi eban, ta beti / Ebillan berau nundik galduko. Enb 46. Jauntxukeriak beriak dituz bekatxa eta gorroto, / Geidiak beren joputzat gura... bera bakarrik "jaungoiko". Ib. 60. Ezeren bere bekatxik barik / Bixi zirian lenago, / Egaz ebixan aitz-arranuak / Baño bere azkiago. Ib. 48. Bitartean, bekaitzak ez din lorik, eta argelara zoaztenean, bera atzetik ziyoan marmariz. 'L'Envie ne reste pas en arrière'. Or Mi 31. Amil-mugan, bekaitz zimelak artu du; / amorruz damakio odei-sail bati su; / ta, aren argiz gaua galazi-ustean, / murgil yo du buruz sarkalde-leizean. Ldi UO 21. Gorputz eder orren bekatxa / nabaitzen dabe uin urdiñak. "Con envidia de tu belleza". Laux AB 32. Amasei jorraildun neskatxa, / -egak dozan orkatilletan?- / Axe miak daunan bekatxa! "¡Cuánta envidia siente de tí el aura!". Ib. 72. Ondotxo saiatu zan emakume dollor ura, bere izakera zakarra, garratza, makurra, biozkabea, bekaitz (envidia) eta zitalkeriz betea, emakumekeri lilluragarriz estaltzen. Etxde AlosT 21. Otxandari ezkondu orduko erne zitzaion bere biotz gaiztoan Usoaganako bekaitza, ezin ikusia ta gorrotoa. Ib. 22. Bekaitzak eraginda geienbat, Mayiak akar egiten zion bere senarrari. Etxde JJ 99. Kezkatzen ez diran izakiekiko bekaitz-giro bat sentitzen dut barnean batzuetan. Txill Let 24. Bekaitzez beterik begiratu diet sartu diran bikoteai. Ib. 114. Naiago nigan bizi; / griñatxar, bekaitz, gorroto, axut / ta ustekeri ezik, / goiari zor diodan / zoria bakarrez goza nai dut. "Libre de amor, de celo, de odio, de esperanzas, de recelo". Gazt MusIx 77. An elkar goretsi dezaten, elkarren bekaitzak uzten badie beintzat. "Si es que su envidia les permite". Or ib. 46. Ez iñoren bekaitzak [='envidia hacia nadie'] jan gure logale. NEtx LBB 210. Ameseta eta izketa oneik, bekaitza ta asarrea sortu ebezan. Ker EMeza 133 (ap. DRA, s.v. ameseta). Bestelakoa zen, egia, zenbait kidekoren zoria eta, hagitz bestelakoa izateaz gainera, baita hobea ere, itxuraz behintzat. Besterena zen, ordea, ez neurea eta azkenik heldu nintzen, egiaz ari naiz, hori bekaitzik gabe aitortzera. MEIG IX 94.
azpiadiera-2.2
2. Aversión, ojeriza; rencor. "Aversión" Lar y LE Urt voc. "Aversion à l'égard de quelqu'un" H. "Aversión" , "ojeriza" A DBols. En AxN se explica hegigoarik (336) por bekaitzik.
tradizioa
Tr. Exclusivamente meridional.

Hi ta hire ballerakoak besterik ezpaliz mendarte oietan, euskeraren saietsetik euskaldunak galduak, baita [...]tuak ere gindukek, erdaldunen bekaitzez, ezin ekusiaz ta juzku gaiztoz. Lar Cor 300. Dollorren batzuek egiten badiezte zenbait txarkeri, ez die bekaitzik erakusten. Mb IArg I 295. Emen besteren oinpe gogorrean dabillen ta bekaitza, ez-eskerra ta bidegabenzen gain bidegabenza baizik ekusten ez duena. Ib. 239. Ta al-ere ez dio bekaitzik agertu bein ere. Ib. 181. Ez bada zuk orri naigaberik eman [...] bekaitzez, begiratze zorrotzez, hitz mingarriz, mututuz edo beste bideren batez ere. Ib. 181. Aren naikunz makurra ta ibiller bidebagezkoa ekusiagatik, bekaitzik artzen ez duela. Mb IArg II 76. Zillegi da gaitz egin digunari gaitza biurtzea, ta arganako bekaitza, gaitzerizkoa edo gorrotoa biotzean gordetzea? Ub 178. Gure barrena argi / ager al baledi, / ez genuke bekaitzik / izango iñori. Echag 214. Naitasunaren ordez / orduan bekaitza / izango dit, ta etzait / faltatuko gaitza. It Fab 244. Orain aren biyotzak ez daka Reinaldoganuntz gorrotua eta bekaitza besterik. Bil 165. Iretzat dituk emengo txorien xintarik gozoenak; iretzat eguzkiaren mosurik bigunenak... Ez datorkikek oneraño arerioen bekaitzik. TAg Uzt 87. Oi! Ogasun eta yauralki eta bekaitz ugaridun bizitza ontako antzea gainditzen dukan antzea! Zait Sof 68. Bekaitzik gabe ikus daitezke gaur atzoko etsaiaren ibilerak. MEIG I 191.
azpiadiera-2.2.1
"Indignación" y "enojo" Lar.
Mintasuna eta bekaitza daude antzestuak beren aurpegietan. "El dolor y la indignación". Otag EE 1881b, 58. Lotsea, bekaitza (indignación) ta arimako samintasun sakon da neurribagea irakurri ziran Arnoldoren arpegian. Ag AL 81.
azpiadiera-2.3
3. "(G), orzuelo" A.
azpisarrera-1
BEKAITZA EMAN. Dar envidia.
Osin berde aren azaleko bakeak damua, bekatxa emoten deutsa. Erkiag BatB 111.
azpisarrera-2
BEKAITZ-HAR. Envidia que corroe.
Eman da zabal zazu / munduan frutua... / Bekaitz-arrik gabeko / biotz-loratua. NEtx LBB 288.
azpisarrera-3
BEKAITZ EGIN. Tratar mal, disgustar.
Beti egiten zion zegokan begitart ona ta atseginz guzia ta etzion egin bein ere bekaitz edo etzegokan gauzarik. Mb IArg I 214. Gauz itsusia da Erregeri egiten zaion edozein txarkeri, bekaitz edo deshonra. Ib. 260. Batzarkide erdeldunek ziotenez, berriz, bekaitz egiñik omen dira, ta egin bear omen ditute alegiñak euskera ikasten. Ldi IL 94.
azpisarrera-4
BEKAITZEZ. a) De envidia, con envidia.
Zenbat etsai mundu huntan / Errabian, bekaitzez / Kristau onen ingurutan / Boztuak hekin gaitzez. 'Jaloux' . Monho 96. Bekaitzez (enbidiaz) egin ziotelako susmoa aipatzen digu ordea. A Y 1934, 8. Bekaitzez Iguzkik / begira die; / --Zuen yolas-lagun / pozik nentorke. Ldi UO 40. Nork ez begiratu bekaitzez beraren zoriona? Zait Sof 99. Zelaietako lorak eurak bere, bekaitzez ta ondamuz ikusi eukien gizalaba talde mardoa. Erkiag Arran 41. Maisu-laguna auzixka batean garai ba zitzaion, beazun-miñez eta bekaitzez iraultzenago zan, ni bestek pillotan garaiturik baiño. Or Aitork 22. Nikanor-en egoera its ta illuna! Batetik, ondamuz, bekatxez ta beaztunez, Matxin gogoratuaz. Eta beste aldetik, kezkatsu ta zeluz beterik Beronike dala-ta. Erkiag BatB 183. Ark eztu ezeukirik errukiz deitoratzen ez eta aberatsik bekaitzez begiratzen. Ibiñ Virgil 92. Aminta ergela bekaitzez zegon. Ib. 35. Bai bait zekien apaiz nagusiek bekaitzez ekarri ziotela. IBk Mc 15, 10 (Lç y He inbidiaz, TB bekaiztasunez, HeH bekhaizkoz, Dv bekhaizgoz, Ol iñartsiarren, Or bekaizkeriz, Ker ikusi-eziñez, IBe bekaizkeriaz). Bekaitzez begiratzen diote gai hauetan hasten denari. MEIG II 96. (Tras gen.).
Abere ta kristauak gaude osasunez; / ez gara noski bizi iñoren bekaitzez. Or Eus 130. Sarritan, bere senarraren bekaitzez egon oi zan, ikusten baitzun billobak aitona eztiki maite zutela; bera berriz, ez ain eztiki, ez ain biozki. Etxde JJ 99. Lagunkiro poztuz ez-baiña besten bekaitzez. Or Aitork 296. Izarrak zure bekaitzez urtzen daude, / zerua illun dagolako zu gabe. NEtx LBB 385.
b) Con aversión. "Bekaitzez dagot, il me regarde de mauvais œil, begi gaitzez dagot" SP.
c) Con desconfianza.
Espaini aldean [...] bekaitzez begiratzen diote gai hauetan [=teologian] hasten denari, elizgizona ez baldin bada, eta ez dut, ahal baldin badut, nere burua auzitegietan ikusteko gogorik. MEIG II 96.
azpisarrera-5
BEKAITZ IZAN. (A; -kh- H, que cita a EZ).
a) (Con aux. intrans. bipersonal). Indignarse contra. "Indignarse (LE Urt)" A.
Atsekabe probeari egitea eztuk gaitz; / Halakoari ordean ni niatzaiok bekhaitz. EZ Man I 13.
b) (Con aux. trans. tripersonal). Envidiar a, tener envidia.
Bekaitz dizu, zure etxalde onetan, yabe bezela, zoriontsu bizi zeralako. Goen Y 1934, 99. Sendi on baten etxean bizitzen jarri ziran. Iñork bekaitz izateko zorin ez, bañan ezta errukarri ere. JAIraz Bizia 51. Bildurrago bainintzan itz arrotz bat esateko, bein esanik, esaten etzunari bekaitz izateko baiño. "[barbarismum] non facientibus invidere". Or Aitork 34.
(Con aux. trans. bipersonal).
Ez zaitut bekaitz, miraz nago ala ere. Ibiñ Virgil 31.
bekaitz
<< behoka 0 / 0 bekaizti >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper