OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arropa.
sense-1
1. (G, AN, B, L, BN, S, R; Urt, Ht VocGr, VP 83r, Lar, (G), Arch VocGr, Gèze, Dv, H, Lh), erropa (V-arr-ger-gip, G-azp; (V), Aizk) Ref.: A; EI 110; Lrq; Iz ArOñ ( eróntzi ); Iz Als 77; Iz Ulz; Iz IzG ( erropia ); Etxba Eib ( erropia ); Holmer ApuntV ( erropa ); Elexp Berg ( erropa ); Gte Erd 179; ZestErret .
(Sing. y pl.). Ropa, vestimenta. "Coactiliarius [...], arropa logatzáillea [...] illezko tresnak vel arropak egiten dituena " Urt V 236. "Ropa" Lar, . "Vêtement" Arch VocGr, Gèze, Dv. "Harde" Gèze. "Vêtement, habit" H. "Ropa. Arropa kori argillatuk dago (R)" A. " Erropak aldaketan noia (V-arr-gip)" Gte Erd 179. Tr. Palabra de uso general, aunque escasea o falta en textos puristas de las primeras décadas del s. XX. Los vizcaínos emplean erropa, var. que se encuentra tbn. en Lazarraga y en la tradición guipuzcoana, más o menos con la misma frecuencia que arropa. En DFrec hay 10 ejs. (6 septentrionales) de arropa y 7 de erropa.
Sakrifikadore subiranoak bere arropák erdiraturik. Mc 14, 63 (TB arropak; He tresnak, Dv, IBk soinekoak, Or soñekoak, Ol yazkiak, Leon soin-gainekoa, Ker, IBe jantziak ). Nun asi zan bere erropaak kontuz maleta baten sarzaen. Lazarraga A, 1144v. Nitien arropa guziak higatu baititut. Echaux 155. Arrolletara arropak / ziotzoten etxatu, / eta hunela zioten / karriketan kantatu. EZ Noel 89. Kapusai granazkoak, erropa asko / mutil pikaroak janzi eiteko. EgiaK 88. Arropa berriak bazkokotzat eragin nahi dituenak. Ax 200 (V 134). Peril du hoberenaz ere, purgatorioan luzaro egon beharko duen, [...], lehenbiziko urthean zamarrik edo arropa forraturik beharko eztuen. Ib. 183 (V 124). Garbi ezazuz ene erropa dustiak. Mic 14r. Ea bear leuken baño erropa eta galania geiago darabilden. ap 113. Ianzirik dagoanean erropa sagraduakaz. Ib. 139. Arropa finez da bezti. Hm 53. Atz-herriko alabak Israeltarrekin esposatzekotz behar ditu bere gathibutasuneko arropak erauntzi. SP Phil 20 (He 19 arropa ). Ikusi ziala andere eder bat bere bilhoen eta arropen arrankhura handirekin. Tt Onsa 110. Ederra behar diñ telak, / Ungi beraz egizue, / Hartzaz arropa berriak / Gero egiñ detzazue. 78. Nor bere elhetan, korpitzaren egitetan, arropetan eta ian edanetan doiaz bizi, zühür eta gutiz igaran. Bp I 99. Esau bere anaiaren arropez edo soinekoez beztiturik. ES 87. Berehalaxe eman zioela haren semeari konseillaritasuneko arropa edo kargua. " Dato filio eius lato clavo" . Ib. 168. Zientzien arropaz bezti zitezken artean. Ib. 177. Behar dire izan arropa propiak eta modestak. CatLav 234 (V 119). Bialdu eutsazan erropa edo jazteko bere noblezeari toketan jakazan modukoak. Urqz 26. Espos-arroparen eragiteko, ez egon, Espos dibinoaren aiñtziñera goateko menean yauntzi behar duzun mugaraiño. He Gudu 125. Lenengo utzi zuen erropa guztia odolez betea zegoen. Cb Just 45. Erropa zar bat, eta bere alforja artu, ta jaun ori ikustera joan zan. Ib. 45 (pese al cuantificador, parece tener aquí un valor colectivo). Zure graziaren espos arropaz beztitua. Brtc 23. Arropa labúr edo bérze edeozein indezenziareki. LE ( in BOEanm 373 ). Hantik llabür gaian andere hila bere arropa ederrenetan zereioan agertü amoriotsü elhez ta karexetzaz. Egiat 173.
( s. XIX) Banua ixill ixillik neure etxera ta zeure erropa oneekaz, bada neuriakaz baninua, menturaz ezagutu ta atrapauko nendukee. Mg PAb 194. Ikutzen badizu [sugeak] arropa edo oñean. Mg CC 202. Orhoit non dugun eta zer egin dugun bathaioko arropa garbia. Dh 49. Baña zer deutsa difuntubari gure erropako koloriagaz. JJMg BasEsc 272. Jaijegun baten adobazain bat ezarri neunzan erropiari. Astar II 68. Erropa milla puska / egiña soñean. Echag 235. Idoki zeizien eskarlatazko manto hura [...] eta eman zeitzien zure ordenarioko arropak. UskLiB 39. Zirekila lotzia eztizüt galthatzen / Zeren ni beniz beldür emazten arropen. Etch 506. Ez diru ez arropaik / Etzaigu baratzen. Bordel 47. Esauren arropakin / du Jakob jantzitzen. It Fab 245. Arzaiñek züten egiten / Otso larrüz arropak. Arch Fab 141. [Doktor] hark duen arropa ez balu, / Nork luke ezen hartaz kontu? Gy 106. Arropa berri ere, nahi sobra maizko. Hb Esk 190. Itxas-gaztañaren hura ezinago hun da arropen garbitzeko. Ip Dial 107 (It, Dv arropa, Ur erropia ). Ene arropak har ditzazun eta zureak eni eman. Laph 32. Arropa urratuen zati batzuetan bildu. Arr GB 44. Erropa uretara bota. Aran SIgn 40. Puntara fiña ez da izaten / erroparen ilbanua. PE 37. Arropak artu, amaiketako / apainduko da ederki. Xe 262. Jose-Txiki zanaren zenbait arropa zati odolez bustiak erreka zuloan topatu ziran. Arr EE 1882a, 100. Arturik gero bere egunoroko arropak. Bv AsL 136. Igandetako arropa ederrenekin beztitua zen. Elzb PAd 4. Aitabitxik bazuen phezako arropa finekin zethazko gerriko gorria. Elsb Fram VI. Soldadoen arropa nahiz desohoratu. HU Zez 134. Sikatu barik bere erroparik. Azc PB 291. Mugitu Andres, ez orrela egon arropak aldatugabe! Moc Damu 16.

( s. XX) Neskatotxo aberats, ondo jantzia ta obeto apaiñdua, joaten zan, a mutiko nekezale, itxasora eroan oi diran lez, erropa zar adobatuakaz ebillena ikustera. Echta Jos 103. Erropa zikiñak sartzen ditugun sakua da ori. Iraola 15. Arropa merkeena dela kharionik. Ox 205. Bien artean kendu zazkoten arropak. Zub 63. Emakumia txirua zan, beartsua, erropa-garbitzen bere bizimodua ataraten ebana. Kk Ab II 71. Etxean bazeduzkat / erropa bikaiñak, / auek e kosta gabe / ez ditut egiñak. Tx B 117. Beha nagokio, zer ari den hor aphezpiku distirant hori bere eliza arropetan. Lf Murtuts 2. Frantsesek diote, familia barrenean dela behar arropa zikiña garbitu. Mde Pr 46. Orain ere, orduan bezelaxe, emaztea lixibako arropa bezala astindu dik. Etxde JJ 149. Soiñeko erropa onak ariñak-arin erantzi, maizago batzuk jantzi. Erkiag Arran 130. Traje irrikildunak, / erropa tergalez, / txakurrak eurak ere / ez dabiz lenau lez. BEnb NereA 216. Gaurko bestara eztakit ze arropa eraman. Arti Ipuin 84. Batzu zibilean ziren, Etxebarne bezala, beste batzu soldado arropa ximurdikatu batzuekin. JEtchep 103. Nabarmena da zertarako dan / askon erropa kentzea. Basarri 100. Gerritik gorako erropak kendu ta larrubizi gelditu zan gorputz-erdi. Anab Aprika 38. Hire etxean aurkhitu arropa eta bota busti hek. Larz Senper 62. Ikatzetan arropa, arpegia ta dana zikin-zikin eginda bainetorren. Salav 56. Silletan utzi ditu erropa batzuek. NEtx LBB 107. Arropa garbitu ta konpondu. Ataño TxanKan 149. Ez zan garai artan gaur bezelako erropa-aukerik gure etxean. BAyerbe 71s. Arropa bakar batzu ezarriak ba zituen prestaturik. Etchebarne 74. Arto apur bat ta erropa batzuk. FEtxeb 50. Etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. MIH 207.

v. tbn. Saug 78. Arg DevB 91. CatLan 127. Xarlem 534. Jaur 359. CatS XII. Aran SIgn 83. HerVal 184. JanEd I 24. Urruz Urz 30. Apaol 87. Jnn SBi 138. CatJauf 115. Ill Pill 13. Mok 4. Etcham 123. Tx B I 267. JAIraz Bizia 17. Txill Let 64. Osk Kurl 216. ZMoso 62 (tbn. 62 erropa). BBarand 54.
Erropa: Afrika 154. Bil 131. Xe 313. Sor Bar 36. Alz STFer 132. Urruz Zer 37. Etxde JJ 271. SM Zirik 90. Ugalde Iltz 49. And AUzta 44. Vill in Gand Elorri 17. Alzola Atalak 83. Uzt Sas 71. MMant 75.
sense-2
2. (S; SP, Urt, Ht VocGr, VP ) Ref.: Lh; Gte Erd 275 .
Vestidura larga (como túnica, sotana, vestido, etc.). "Robe; ropa, ropón" SP. " Arroparen bazterra " Ib. " Arroparen hegia " Ib. " Arroparen alosna; troussis" Ib. " Mairu arropa; robe de more; aljuba" Ib. " Emazteki arropa; robe de femme; saya monjil" Ib. " Arroparen petrala " Ib. (cf. O-SPAd 877: "Arroparen pertala et non petrala, le bord de la robe; item les lambeaux ou déchirures de la robe"). "Aclassis, josigabeko arropa, soldadu arrópa " Urt I 101. "Robe" Ht VocGr 418. " Arropak gora jaso, enfaldarse" VP 41v. "(S, Foix), soutane. Arropa ützi dizü (S), il a quitté la soutane" Lh. " Arropa maanka luzea (S)" Gte Erd 275. v. arroba.
Eztagizuela probisionerik urrhez, [...], ezeta maletaz bidekotzat, ez bira arropaz, ez zapataz. "Deux robes" . Mt 10, 9s (He aldagarri, TB beztimenda, Dv, Leon, IBk soineko, Ip suñeko, Echn, Ol, Or soñeko, Ur, IBe jantzi, SalabBN abitu, Hual tunika, Ker barruko jantzi ). Sal beza bere arropá, eta eros beza ezpata bat. "Sa robe" . Lc 22, 36 (Oteiza tunika, Brunet kapa ). Zeren ukitu zarotzun arroparen pertala. EZ Man II 81. Anaiatasun hunetakoen arropa biz prezio handia eztuen oihaletik. Harb 425. Birjina andreak bere seme iaunari egin zerokan arroparen memorioa eta kolorea du. Ib. 300. Ordenako arropa eta illearen moxtea deus guti baliatzen dire. Ch I 17, 2 (Mst arropak ). Bere arropa iztergoraturik. He Lc 12, 37. Davit bera, harizko arropa bat zuela yaunsturatzat, hari zen arkaen aitzinean dantzan. Lg I 301. Aita Antonio de Araoz [...], zeñaren eskuetatik artu zeban Jesuitaren arropa. Izt C 485. Batek aphez arropa dakhar ohorezki; / Miriku da bertzea, ez yarria gaizki. Hb Esk 121. Nurk ere idoki nahi beiteizü zure arropa, eman izozü orano zure kapa. CatS 60. Hire adinean nik ere uste nian arropak egiten zuela fraidea. Elzb PAd 12. Giristino egiazkoak izanen du soinean, gau eta egun, Ama Birjinak guziz maite duen ordre zenbeiten arropa edo abitua. Jnn SBi 51. Hartu zuen beraz fraide-arropa. Ib. 64. Ahizpa, jauntz ezazu arropa berdea, / nik ere jauntziren dut ene txuria. (Canc. pop. in Or Eus 120 ).
sense-3
3. (AN-gip ap. Garbiz Lezo 50 ) .
(Aplicado a personas, con sentido peyor.). "Granuja" Garbiz Lezo 50. v. tresna (3).
Bat española da ta / prantzesa bestia, / biyak ere arropa / zuzenak eztia. Auspoa 77-78, 32. Or dabil marroka, / al dana zurrupa, / iya jo du arroka, / ori da erropa. AzpPr 94. Erropa moduan len / bizi oi ziranak, / bide zuzenian beiñ / jartzen etziranak. PArt Ustez 141. Ai erropa, zer egiten dek or! PArt ( in Bil 173 ). Aurten anaia ekarri digu, / bere gisako arropa, / arekiñ ere ibilli dute / talentu ainbat arrunka. Tx B I 187. Bordaberritik etorri zaiguk / ari oneko erropa, / Amerikara dijoala-ta / dabilki milla erronka. TxGarm BordaB 134s.
azpisarrera-1
ARROPA-ARMARIO.
" Erropa-armaixo, cómoda. Erropa-armaixua, bi atekin, da goixan kajoe luze bat " Elexp Berg.
azpisarrera-2
ARROPA-HARTZE.
Toma de hábito.
Hunen hamekan, Uztaritzen komentuan bazen hainitz jende, ikhusi nahiz andere gazte batzuen arropa-hartze edo botuak. Herr 18-8-1955 (ap. DRA ).
azpisarrera-3
ARROPA-BARRIKA.
" Erropa-barrika, tina de colada" Elexp Berg.
azpisarrera-4
ARROPA-EZPAIN.
Borde de vestidura.
Othoitz egiten zeraukaten haren arropa ezpaina berere hunki lezaten. "Le bord de son vêtement" . Mc 6, 56 (TB arropako bazter, Dv soinekoaren lits ).
azpisarrera-5
ARROPAN.
En ropa (de).
Bena nahi nuzu / sartu seminariuetan, / eta gero ebili / apez baten arropan. AstLas 40. Haur zentzü gabe eli bat / jaun anderen arropan. Etch 482. Gizon gaixo hori, peregrin arropan, nondik heldu othe da? Laph 52. [Erretaulak] erakusten dauku Inazio bere aitzindari-arropan. JE Ber 60. Gizon tipito lodi bat zen, soldado arropan. JEtchep 82. Kolonel arropan bere medailekin zelarik, bertze itxura bat zuen ene bixtan. Etchebarne 122.
azpisarrera-6
ARROPA-ZAHAR.
Andrajoso, vestido con ropas viejas.
Gitanuok zirean iru gizon, iru emakuma, lau ume, lau asto ta txakurtxo bi; ezainak, zazkel, erropazar, trazkil, ikatza baño baltzagoak, azurra ta azala baño ezeukenak. Echta Jos 15.
azpisarrera-7
ARROPA ZURI (erropa zuri V-gip, arropa xuri Lar) Ref.: Etxba Eib ( erropa zurixa ); Elexp Berg ( erropa zuri ) .
"Ropa blanca, arropa xuria, zapi xuria " Lar. " Erropa zurixa ei dauka ederra, prest, ezkontzen danerako, dicen que tiene hermosa ropa blanca para cuando se case" Etxba Eib. v. MIHISE-ARROPA ZURI.
Alkandora edo erropa zuri lisibara askotan dijoana, errazago ta obeto garbitzen da. Cb Eg III 231. Sarri aldatuten dan erropa zurija, garbijagua egongo da bakan ta belurik belura aldatuten dana baño. Mg CO 287. [Komentuan] sartzeko bear detan diruba eta arropa zuriya. Moc Damu 19. Ango erropa zuria, ango araza ederrak, ango jarleku barriak [...] ikustekoak dira. Ag Kr 73. Zenbat gantzontzillo pare dituzu? --Eztakit seguru esateko, baña erropa zuriz ez nago ain gaizki. Iraola 112. Zuritasuna, arropa zuriari esaten diogu. Or Eus 64n. Ama arropa xuria zabaltzera aterea baita. Etxde JJ 110. Erropa zuritik emango bazeñit, eskertuko nizuke. Ib. 225. Oietako ta erropa zuriak garbitzeko. BAyerbe 152.
azpisarrera-8
AZPIKO ARROPA.
Ropa interior.
Gero, zapatak, jertsea, gerrikoa, zapela, galtzerdiak, azpiko erropak... JAzpiroz 185.
azpisarrera-9
BARRENGO ARROPA.
Ropa interior.
Erromes soñekoa egin ez-eze, Mayik, barrengo erropa guzia ere berritu zion. Etxde JJ 212.
azpisarrerakoSense-9.1
Askotan koronelari igual ematen ziyozkaten nere barrengo erropa zuriyak. Iraola 15.
azpisarrera-10
BARRUKO ARROPA.
Ropa interior.
Bai soñekotarako ta bai barruko erropetarako, aukera aundia etorri zait. NEtx Nola 16.
azpisarrera-11
GAINEKO ARROPA.
Bata. v. arropagain.
Khen arazi zakoten erregeri bai koleta, bai xenila edo gaineko arropa. Elsb Fram 110.
azpisarrera-12
OHEKO ARROPA.
Ropa de cama.
Su ori itzali zanean, lagunak begiratu, ta librua ta oieko erropa zan guzia auts egiñik ikusi zuen. Cb Just 92. Soiñeko ta oeko miesa-erropak garbituteko lekuak, jatorriz. Erkiag Arran 134.
arropa
<< arrija 0 / 0 arrotzale >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper