OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
adu.
etimologikoa
Etim. Rom. adu. Cf. patu.
sense-1
1. (V ap. A ; Lcc, , Izt 37r, H (V, G)).
Suerte, fortuna; hado. "Hado, hadua " Lcc. "Fortuna" , "suerte", "hado" Añ. "Fortuna, felicidad, [...] adu, patu ona " Ib. "Ventura, fortuna, felicidad, [...] aduona " Ib. "Suerte" A. v. 1 zori. Tr. Documentado en Añibarro, Iztueta, E.M. Azcue, Arrese Beitia y autores meridionales del s. XX, principalmente vizcaínos.
Emonik bada sentenzia zerurako [...]. Adu, ta sentenzia bi onetarik bat, emongo jako bakotxari. Zein bietarik gertako jat niri? EL1 32. Nire adu-gaistoz jausten banas bekatu mortalean [...] arin egingo dot konfesorearen oñetara. LoraS 155 (v. adugaitz). Beretakoren bati gertatzen bazaio iñoiz edo berriz, adu txarren baten bidez, uztarriko abelgorririk [...] illtzea [...]. Izt C 237. Gertetako ta jazo bearrik aurkitzen zana, / Adu tristeak gorderik euken biotzetan. AB AmaE 448. Iagiten da goizean / gizon nekatua / iaso ezinik egunaz / il-arteko adua. Azc PB 336. Eskola-meisu izateari istea, egin ezpaneu, eneuen gero izen dodan zoririk eta adu onik izengo. A BGuzur 129. Zein gogo-argia erriko gizadi guztiak be, Josetxoren adu ona jakiebenean! Echta Jos 328. Arrapau ebazan geixo arek, baña adu onaz danak sendatu zirean. Ib. 147s. Adu (suerte) onean zagoz orduan mutil orregaz. Ib. 313. Adu onari deiez, suertearen billa, Ameriketara joan zan. Ag G 253. Beizamatar gazte indartsu batek azpiratu zuan beiñ, geiago ez nagusitzara jaikitzeko adu txarrean. Ib. 127 (cf. infra ADU TXARRA SUERTATU). Nere bizitza osoa oparo eskeñiko diot. Ori da nere apeta, ori nere adua. --Bai adu txarra! Ag EEs 1917, 212. Adu opaldaria bera zai egon balitzaio ere etzitzaion aiñ laster sarea botatzeko era egokituko. Elizdo EEs 1913, 90. Gixagaxuak ezeban adu onik ixan. Otx 59. Batzuren-batzuk sortzetik ezerez eta billauak ixanik eta euren aduak gura ixanda, gixona igon datteken gorengo malletara eldurik. Ib. 99. Erromesak bai adu txar!: / nunai arrotz, atzerritar. SMitx Aranz 20. Mundu ontako adua, makurra, ostera! Erkiag Arran 150. Zein adu, siats, azturu edo sorgiñek egin eutsun begizkoa? Ib. 155. Zein aduk bere itzalpean artuko ete eban, gogoetan ziarduan. Ib. 66. Adu ona naiz txarra gure aurretik dijoakigu, berak sortzen ta eramaten gaitu. Vill Jaink 105. Burni horiek lantegian, bere adua erabakiko duenaren menpean daude. MEIG IX 133. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.1
(Empleado en pl. 'los hados').
Aduak egon arren / geure aserre beti / etzaitue kenduko / neure biotzeti. Azc PB 60. Poz bat izaten nuan Troiatarren oraingo [...] ondamendi auen artean: alegia, adu txarren aurka, zorion aduak ipintzen nizkiela. PEtxeb EEs 1928, 42. Oi, ene adu madari-madarijok! '¡O maldita fortuna!' . Otx 72. Zelako bezuza zirtzil ta zekena egin dautsue adu ziztrin erraiabakoak? Erkiag Arran 152. Horra, adu gaiztoek berriz ere deitzen didate, ta nere begietatik lo astunak argia ezkutatzen dit. 'Les destins cruels' . Ibiñ Virgil 117. Zertako sortu ninduzun iainkoen leiñu argitsutik, aduek ere muxin egiten bait didate? 'Je suis odieux aux destins' . Ib. 114.
azpiadiera-1.1.1
Eztakigu guk aren buruan sortu ziran gogoeta txar, susmo oker eta adubaltzen barririk.Erkiag Arran 72.
azpiadiera-1.2
Buena suerte.
--Alajañena! Orrelako menditxo bat bagiñu, andi andia izan eztare. --Billatu ezkero. Adua bear, suertea. --Batzuk izan die. Ag G 252.
sense-2
2. " Adu (V-oroz), intención. Joateko adurik badaukazu? ¿Tiene v. intención de ir?" A.
azpisarrera-1
ADU GAIZTOKO (a. gaistoko A). "Infeliz", "malaventurado" Añ.
O adu gaistokoa bere erruz an erretara datorrena! EL1 51. Gorputz, da arimea alkar baturik, biak iraungo dabe betiko, iños il baga. Baña zelan? Edo betiko zorionekoak, edo betiraun guztiko adu gaistokoak. Ib. 40s. Nire kontrako sentenzia gogor adu gaistokoa. Ib. 146. Euren yakin-eza itsuagaiti datozala Deabru okerraren adu gaiztoko agindupekoak izatera. EL2 5. Zuei, ta niri joaku onetan [...] izatea, edo zorionekoak, edo adu-gaistokoak. LoraS 138. Zer esango dabe hereje adu gaistoko, sinisten eztabenak? Ib. 81.
azpisarrera-2
ADU ONEKO (Añ). "Afortunado", "bienaventurado (V)", "feliz", "próspero" Añ.
Jaungoikoak egin zaizula adu oneko. Ag Serm 476 (v. tbn. Kr 115 y G 278). Baña tentel gustijak adu oneko ixaten ei dira-ta, [...] ezetariko kalte barik urten al ixan eban urmaeletik. Otx 157. Lurreko ondasun guztiak adu oneko aberats gitxi batzuen eskuetan batuko dira. Eguzk GizAuz 62. Adu onekoa izan orretan, nunbait,[...]. Iñok ez eban susmau okerreriaren egillea nor zanik. Erkiag BatB 102. Orren egillea, munduko olerkaririk famatuenetako bat izan bait-zen [...] eta txit adu-onekoa, Obidioren ipui batzuk itzultzekoan. "Felicísimo en la traducción de algunas fábulas de Ovidio" . Berron Kijote 84.
azpisarrera-3
ADU TXARRA SUERTATU. Ocurrir un infortunio.
Mendi osoko artzainen artean suertatzen bazaio iñori adu txarren bat [...] artzain lagun guztiak alkargana baturik, bakotxak ardi bana ematearekin ifinten diote bertatik len zeban ainbateko artaldea. Izt C 226.
azpisarrera-4
ADU TXARREKO (Añ). "Desventurado", "fatal" Añ.
Eta baldiñ zuek alegin guztiaak eginda bere, urteten badabe zuen semealabaak makurtasun donga ta adu txarrekuak. Itz Berb I III (sic., ap. DRA ). Nongo arpegijaz juango gara gu barriro bakaldun aurrera, bere agindduba guk ausi dogun lez ausitta gero? Au da zorigaiztoko ta adutxarreko ixatia! Otx 49. Garai artan gaiñera, lurrak [...] zakur lizunek eta adu txarreko egaztiek ere, siñaleak eman oi zituten. 'Les oiseaux de fâcheux augure' . Ibiñ Virgil 79. Baiña gizajoa adu txarrekoa zan; sarri izaten eban eztabaidea ta orduan be izan eban. Etxabu Kontu 36.
azpisarrera-5
ADUZ. Por suerte.
Zer da deseo edo gurari gaistua? --Da gauza loiren bat egiteko gogua, aduz egin ezin ezpadau bere. CrIc 76.
azpisarrera-6
ADU ZORIONEKO. "(Tener buena) estrella, (c.) adu zorionekoa, (G) patu onekoa" Añ.
adu
<< adore 0 / 0 adurzale >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper