OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
kale.
tradizioa
Tr. Hallamos la var. kalle en Zuzaeta y en una de las versiones de CantCS. En DFrec hay 465 ejs., ninguno de ellos septentrional.
sense-1
1. (V, G; Lcc, VP 14r, Lar, , H (V, G)), kalle (V-arr, AN-gip; H) Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg; Gte Erd 177, 190; ZestErret .
Calle. " Kallen beiti jetsi zen (AN-gip)" Gte Erd 177. " 'San Juan' kalean bizi da (AN-5vill)" Ib. 190. v. karrika. Tr. De uso general en los dialectos guipuzcoano y vizcaíno; entre los navarros sólo hemos encontrado algún ej. en Lizarraga de Elcano. No aparece en autores septentrionales.
Iturrioz kalean andra Maria Baldako / Arte kalean andra Otxanda Gabiolako. MLastur 35s. Mosiur Chanfarron, jaun andia, / Irun kalean datza illa. (c. 1545). TAV 3.1.16 ( Irungo kalean en otra versión). Kalean paseatzea. Lazarraga A24, 1195v. Bide artati iramo badot / zure kalera gezirik. Ib. A23, 1195v. Ze eikek maurtuti oeanean, eder eztanik kalean. RS 36. Bere boltsearen eskatu jako publiko kale batean. EiBer 532. Kalebarrengo jaubea. BBizk 30. Kalleetan, dibersiñoko lekubetan. Zuzaeta 140. Erri onetako kaleak, plazak eta leku guziak dirala urre garbia. AA III 581. Kalletatik eta plazetatik billatuko dot neure arimeak maite dauena. CantCS (V) 3, 3 (G y V-m kaleetatik ). Beko kalean alboradea joten egoala. Ag Kr 50. Kale guziya artuaz, allegatu da Katu kaieko muturrera. Iraola 61. Iruditegiak aurkeztatzen du arrantzale kale bat. Ill Testim 3. Amezketan kale bakar bat baizik izan ez arren. A Ardi 129. Orain larogei urte, / kale poz-gabeok / eguzkiak zitun ta / zure aur-yolasak / alaitzen. Ldi BB 88. Parisko kale batean / etxe zikiñen artean / bat dago zikiñagoa. Mde Po 41. Eibarko kale bati Mogelen izena ematea erabaki dute. Basarri 47. Kale auetan galduta ere beera jo beti. Anab Aprika 19. Au dezu emakume lizunen kalea. Ib. 19. Uiolaren antzean doa kaleak betean gizon-ibaia. Erkiag BatB 146. Ezkurdi-kalea esaten dautse beti. Alzola Atalak 138. Zoaz berehala "Kale-Zuzen"era, Judaren etxera. IBe Act 9, 11 (Ker, IBk kale; Lç, He, TB, Dv, k(h)arrika, Ol txaide ). Burgosko kale zaar aietan. Insausti 42. Aita xextogintzan aritzen zen Goiko kale zaharrean. MIH 366. Foruen kaleak eta plazak loratzen zaizkigu nonnahi. MEIG VI 69.
azpiadiera-1.1
(En ines., con gora, behera, zehar, etc.). " Kallean gora ta bera ibili gara (V-arr)" Gte Erd 190.
Kaleetan barruna eskean asi zan. Aran SIgn 79. Bilboko kalietan zear ebiltzan alkarregaz. Ag Kr 189. Gazte galduen gisan / kalietan zear. JanEd II 118. Markesaren alaba / kalian barrena. Balad 231. Pernando bai omen zijoan Alegiko kalean bera. Muj PAm 73. Kale luze batean barrena. Or SCruz 47. Amsterdameko kaletan gaindi / berriz narama orhoitzak. Mde Po 79. Antxen zijoazen kaleetan barrena bizkaitar sendoa ta donostiar txikia. Anab Poli 53. Arranegi kalean zear gorantz egin eban. Erkiag Arran 49. Ernani kalean barrena nijoala. Salav 53. An joan zan kalean aurrera. NEtx LBB 52. Kalean barrena sartu zan Don Kijoteren etxeraiño. Berron Kijote 71. Oraindik kalean barrena ez badabiltza, bada ordu ibili daitezen. MEIG IX 43.
v. tbn. Echta Jos 284. Tx B I 85. Eguzk GizAuz 163. Txill Let 114.
azpiadiera-1.1.1
(En ablativo).
Ikusgarrija da bide agiri ta kaleetati ziar igaroten. Mg PAb 128. Kaletik zear zijoala. Lab EEguna 108. Kale berritik barrena. Ugalde Iltz 14.
azpiadiera-1.1.2
(En caso absoluto det.).
Kalea bera burua baxu daroa. Salinas 3. Bere begien aurretik kalea barrena. Cb Eg II 197. Anzuelako kale goena gora zijoan amonatxo bat. Apaol 117. Kalea bera yo gendun tapa-tapa. Or Tormes 65. Kalea-gora-bera dijoa Semea, / soñean daramala gurutze berea. SMitx Aranz 128. Eibarko kaliak ziar juan ei zan plaentxiatarrori. SM Zirik 130. Kalea barna zijoan mutiko bati kopla au entzun omen zion. Gazt MusIx 161. Gozoak joaten itun Donostiko kaleak barrena. Ataño TxanKan 208.
v. tbn. Goñi 50.
azpiadiera-1.1.3
(En caso absoluto indet.).
Une atan bertan kale-ziar burdi bat etorran. Altuna 40.
azpiadiera-1.2
Parte de fuera, exterior (frecuentemente opuesto a etxe). "Portada de la [casa], kaleko atea " Lcc. "El exterior de un edificio. Ze denpora eitten dau kalian? " Elexp Berg. " Kaleko atea (V-gip)" Gte Erd 267.
Bere tresenak kaléan / sendátzen ukiturík, / zenbat obéki aldaréan / berbérak ofraturík? LE Kop 151. Oñaztu baten gisan urten zan kalera. AB AmaE 266. Eldu garrittik eta jaurti eban kalera, txakur bat izan balitz lez. Echta Jos 64. Gure auzia kalera atera bear diagu. Lab EEguna 98. Kaleko atetik begiratuaz. Ib. 90. Etxean ere egon eziñik kalera aldegin nuen berriz. Txill Let 43. Bero egoan kalean, bero etxeetan. Erkiag Arran 155. Neskea didar ta garrixika kaleko leioa edegiten asi zanean. Ib. 143. Naiz ta kalean printzesa baten / dotoreziak eduki, / etxe barruan nola dabiltzan / gure Jainkoak ba-daki. Basarri 139. Leiotik kalera begira zaudela. Vill Jaink 142. Nere bidoiak ez nituala kalean utziko. Lab SuEm 185. Ni ez ninduan jarri iñok orretara, ez etxekoak eta ez kalekoak. Etxabu Kontu 13.
sense-2
2. (V-gip, G-azp) Ref.: Iz ArOñ ( izate ); Etxba Eib; Gketx Loiola ( neska-senti ) ; Elexp Berg; Gte Erd 190 .
Casco urbano, población (frecuentemente opuesto a baserri, mendi...). " Ango izate danak paiño kalia gurago " Iz ArOñ (s.v. izate ). " Kalia ala baserrixa naixago dozu? " Etxba Eib. " Mutiko oiek ez dira oraindik jaietan kalera joaten " Gketx Loiola. " Baserrittik kalera joan zan bizitzera " Elexp Berg. " Azpeitiko kalean jaioa da (G-azp)" Gte Erd 190.
Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak, gaizki aziak, ala baserrietan nola kaleetan. Mg CC 214. Baseerriko gurasuak ardura andija artu biar badabee [...] ainbat andijagua artu biar dabeela kalekuak. JJMg BasEsc IV. Arkitzen gera kale / Donostiakoan. Echag 259. Atoz gure kalera, / baserritar legera, / musika oiek utzita. Xe 121. Lonja zar bat erosi ak eban kalean. AB AmaE 214. Oraiñ alabeagaz kalean da bizi. Ib. 216. Zu, mendiyan oituba zaude, ta kalian ez da gauza bera. Alz Bern 70. Ez al dezu ezer erosi gaur kalean mezatara juan zeradenian? Moc Damu 26. Etzituan añ laster ulertu Mañasik kalekoen autuak. Ag Kr 201. Kaletik urrin bizi diran baserritarrak. Belaus LEItz 119. Baserri, itsaso ta kale. Ldi UO 51. Lekeitioko kalean / bisigu denpora danean. Or Eus 111. Muñogain batetik begiztatu zuen Aizarnako kalea. TAg Uzt 302. Askok kalea uzten dute ta / beste askok baserria. Basarri 135. Baserrian zintzo bizi, / ez jun kalera igesi. And AUzta 127. Gai asko / sortzen ditu baserriak. / Bear diranak etxerako ta / kalera saldu besteak. Ib. 139. Txistulari maitea, / etzaitez ixildu, / mendi, baserri, kale / danian zabaldu. BEnb NereA 223. Amak kaleko iturritik ekarririko ura. Erkiag BatB 97. Errira, kalera gitxitan etorria. Ib. 53. Kalean berriz baratzara eta ganbarara joaterik ez. Salav 20. Baserri au kaletik oso urruti dago. Ib. 9. Kaleko etxeak ugaldu eta / gutxitutzen basarria. Uzt Sas 44. Basarritikan kalerakua / etzan oso bide motza. Ib. 106. Urte batzuk lenagotik ezkonduta, kalean bizi zan nere arreba. Ataño TxanKan 124. Etxe orietako bat ortxe dago Segurako kalean. Insausti 40. Larre-hizkuntza dena kale-hizkuntza bihur dedin. MIH 34s. Kalera begira ari nahi dugu, baserrira begira baino gehiago. MEIG VIII 92.
v. tbn. MendaroTx 57. BAyerbe 17. JAzpiroz 126. Gerrika 163.
sense-3
3. "(V-ger), montoncitos de hierba que se forman a medida que se va segando" A.
azpiadiera-3.1
" Arto-kalia, el espacio entre hileras de maíz" Iz ArOñ.
sense-4
4. (V, G) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg .
Fallo, acción de fallar. "Emboque, agujeta en el juego de bolos; es decir, pasar la bola por entre los bolos sin derribar ninguno" A. " Juan jako ondora bere betiko ipoñekin zegozer ataratzeko asmuan, baña kale oinguan " Etxba Eib. "Fallo, el no acertar el objetivo. Boletan, nik, kalia kalian gaiñian " Elexp Berg. " Baloia amama etorri jakuan Satrustegiri, baiña sekulako kalia egin juan " Ib. s.v. amama. Cf. KALE EGIN.
Ara, orain dijoa ezpata sartzera... eup! kale!... Berriz... tira tira... e...up!... uts! Urruz Zer 143. Fralle birek, kale. (tít.). Etxba Ibilt 455. Batzuetan bale, besteetan kale, baiña beti zale. Zendoia 44.
azpisarrera-1
KALE-HAIZE.
Ganas de ir a vivir del caserío al casco urbano (litm. 'viento de la calle').
Neskatxen kale-aize onekin gure erri txikietako mutil asko ezkondu gabe gelditu bearrean arkitzen dirala. MAtx Gazt 82.
azpisarrera-2
KALE-AIZKORA.
" Kale-aixkoria. Llaman así los baserritarras al hacha pequeña, generalmente de forma triangular, que usan los kaletarras. Ganorabako aura kale-aixkora nano batekin etorri zuan basora " Elexp Berg.
azpisarrera-3
KALEAK HAUTSI.
" Kaliek austen ibilli, andar vagabundo sin ir a la mar" (V-ger). Ort Voc.
Ik pai! Lastimes abil aur kaliek austen... kalbo arraidxue! Ort Oroig 17.
azpisarrera-4
KALEAK KALE.
De calle en calle. v. KALERIK KALE.
Kaleak kale iragan zituan atso ximur arek. Erkiag Arran 187. Osatzaillearen billa kaleak-kale. Erkiag BatB 98. Kaleak kale ikusi ditu, aztarren bila. Ib. 196.
azpisarrera-5
KALE-ALDE.
azpisarrerakoSense-5.1
a) Parte exterior (de un edificio), lado que da a la calle.
Kale aldeko ateak ondo itxita gela batera aldatu zituzten. Aran SIgn 60. Ateratzen du gero kale-aldera, esanaz: Ecce homo . Ag Serm 353.
azpiadiera-1.1
Calle (opuesto al interior de los edificios).
Onetan [...] Madalen neskatilla apaiña agertu zan kale-aldetik. Erkiag Arran 19. An ate-ondoan barruko lanari baiño kale-aldeko zerbaiteri jaramon aundiago egiñaz. Erkiag BatB 57.
azpisarrerakoSense-5.2
b) Casco urbano.
Eta ni barriz aldatsa bera / Jatsiaz kale aldera. AB AmaE 462. Uste ixanik kale-aldera juatia baño obeto ixango yakola lo-alditxo bat egitia. Kk Ab I 74. Neroni ere triste arkitzen nintzan kale aldean, baserriko bizi-modua gogoratuta. Salav 19. Kale aldean oitu ta ezitako gazteak baiziran, baserriko mutil ez-jakin aiek alako amar baziralakoan etortzen itun. Ataño TxanKan 194s.
v. tbn. SM Zirik 108. Basarri 127.
azpisarrerakoSense-5.3
c) Acera, lado de una calle.
Batzuetan bakhoitza kale-alde batetik, nahiz artillezko pilotea eskuz, nahiz lurretik putzezko pilotea ostikoka elkarri bota. Osk Kurl 76. Ostikada bat ematen zion ondotik iragaiten zan bakhoitzean, beste kale-aldetik ethorri behar bazuan ere. Ib. 69.
azpisarrera-6
KALE-ARGITZAILE.
Farolero.
Pertsonaia nagusia Esquilache siziliarra da, harako Madrilgo kale-argitzaile eta garbitzaile, baita kapa eta kapelu zaharren etsai hura. MEIG I 192.
azpisarrera-7
KALE-HARI.
Calle, vía pública.
Kale arian bertan edo arri malla bat igonda idoroten dan kortea. Ag Kr 19. Atietan, leioetan, kale-ari guztian gizaldra ugariak agiri ziran. Ib. 218. Orrenbeste diru eztu iñork egundaño Oñatiko kale arian bota. Ag G 74.
azpisarrera-8
KALE-ARTE.
Esquina. Cf. Erkiag BatB 57: 'Lipar' kale artean [='entre calles'] aldendu zan.
Erdu geurera! Entzuten dozu / edozein kaleartetik, / maitte zaituguz emen guztiok, / biotzen barru barrutik. Echta Jos 179s.
azpisarrera-9
KALE-BASERRI.
azpisarrerakoSense-9.1
a) (G; -basarri V-gip).
Caserío que se encuentra (o ha acabado por encontrarse) dentro del casco urbano. " Len kale-basarri mordoxkia zuan Zapatarikotik asi tta Altos Hornoseraiño " Elexp Berg.
azpiadiera-1.1
( kale-baserritar ).
Lenengo bizitzan, atzekaldera, kale-basarritar batzuek zituzten bizilagun. NEtx IzotzK 10.
azpisarrerakoSense-9.2
b) Casco urbano y caserío.
Kale-baserri, estutu gogor / maitasunaren katea, / danon artean senda dezagun / gure sorterri maitea. Basarri 62. Aski zuten [...] kale-baserrietako arazoak astintzearekin. MEIG VII 32.
azpisarrera-10
KALE-BATZE.
"Cuestación pública. Lagun arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe, itxasuan galdu diranen famelixen alde " Etxba Eib.
azpisarrera-11
KALE-BAZTER.
azpisarrerakoSense-11.1
a) Esquina. v. KALE-KANTOI.
Propinak partitzeko / kale baztarretan. AzpPr 26. Oñatiko kale bazter bateko etxe illun batean zegoan denda txiki bat. Apaol 93. Kale bazter farol ondoan hotzak ebakirik hiltzen den eskale antzo. Azurm HitzB 56.
azpiadiera-1.1
(Con suf. dim.).
"Anjel" deitu eutsan kale baztertxuan. Ag Kr 112.
azpisarrerakoSense-11.2
b) Acera. " Kale bazterrean (V-gip, AN-gip)" Gte Erd 198.
Kale bazterretako paper, zotz, zakar, lasto, buruko ule ta maluta galdu guztiak. Ag Kr 12. Beste bein be kale baztar batian billau eban. SM Zirik 55. Anarkistak jaso ditue illik, gorpu, kale bazterrean. Erkiag BatB 185. An utzi eben, kale bazter illunean etzanda, luze. Ib. 88. Aita ikusi zuan, kale bazterrean zain. Osk Kurl 77. Lan asko egin eban [Regoyos pintoreak], Durangon bertan eta inguruetan. Batez be kale-baztarretan. Alzola Atalak 138. Kale baztarretan boltsak betean. BBarand 35.
azpisarrerakoSense-11.3
c) Extremo del casco urbano.
Zenbat aldiz Aiako kale-baztarretik ezkutuka ateratzen nintzan, eta Pagoetako mendira. Albeniz 49.
azpisarrera-12
KALE-BIDE.
Calzada.
Emengo kale-bidiak ain dira desbardiñak! danak arriz. Gerrika 250.
azpisarrera-13
KALE EDO BALE.
" Kale o bale, asmatu edo ez, azken erabakia hartu behar denean esaten da. Kale o bale inberra zeon " ZestErret.
azpisarrera-14
KALE-BITARTE.
Callejón, esquina.
Kale bitarte batetik Fraixko agertu zan galtzarpian periodikua ekarrela. SM Zirik 22.
azpisarrera-15
KALE EGIN (V-gip, G-azp) Ref.: Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret .
Fallar, no acertar; fracasar. " Kale eiñ, pasar la bola sin echar los bolos. [...] Kale eiñ: pasar la bola" Iz ArOñ. " Dirutara juan da andrian etxekuetara, baña kale eiñ dau " Etxba Eib. "Fallar, errar el golpe, el tiro, etc... Porterixa aurrian bakarrik zeuala kale ein zeban " Elexp Berg. "Jatorriz, bola-jokoan, bola birlen artean bat ere bota gabe igaro dela adierazteko erabiltzen zen. Hedaduraz, huts egin edo zerbait ez lortu, ez asmatu adieraztera pasa da. Esamiñan kale indu " ZestErret.
Nik be kale egin neban aldi batean. Otx 152. Iñork ere etzuen / kalerik egiten. Olea 162. Kale egindako guztitan, / kartutxoai aitzakitan. Insausti 294.
azpisarrerakoSense-15.1
Fallar, no acudir. "No venir cuando se le esperaba" Iz ArOñ. " Neska batekin geldittuta zeuan baiña kale ein ddotsa " Elexp Berg.
Iru ikastaldietara kale egiteak, ikastaroz kanpora gelditu bearra erakarriko dio ikasleari. "La falta de asistencia" . EAEg 28-12-1936, 667.
azpisarrera-16
KALE EMAN.
" Kale emun, dejar el chico a la chica" Iz ArOñ.
azpisarrera-17
KALE-ERDI.
azpisarrerakoSense-17.1
a) Medio de la calle; plena calle.
Kale-erdijan itxi eban. Altuna 105. Bat, kutxa ta maletakin gelditu zan kale erdin. JAIraz Bizia 49. Illuntze aldean zearo erori / kale erdian lurrera. Auspoa 39, 108. Kale erdian agurtu dot baltzik jantziriko andra bat. Alzola Atalak 67.
azpisarrerakoSense-17.2
b) Centro de la población.
Etxe ori kale erdian egoan. Guardia zibillen kuartela be amar metro barruan egoan. Gerrika 82.
azpisarrera-18
KALE-HERRI.
Casco urbano.
Urietako edo kale-errietako osasunbideaz. "Higiene urbana" . EAEg 12-12-1936, 524. Leenago aitatu dugun bide orren ezkerretara duakagu, gaur, Asteasuko kale-erri geiena. Garm EsKL I 24.
azpisarrera-19
KALE-ERTZ.
Esquina. v. KALE-KANTOI.
Gizon burusoil bizar zuri bat / bi makuluren gañian, / kale ertzian ikusi nuben / iñora eziñ joanian. Otañ Bertsol 160. Kale ertz guztietatik eztarri erreakaz indarrez deiezka. Ag Kr 196. Zaldi ganekoak bere agertu dira, ta kale ertzetan dagoz seiñan seiñan, erne, artega, urduri. Erkiag BatB 146. Batzuek pago-ipurditik, besteak munto-baztarretik, besteak aruzko kale-ertzetik azalduak dituzu. MAtx Gazt 72.
v. tbn. Alkain 124. Insausti 45.
azpisarrera-20
KALE ESTU.
Calleja, callejón. "Calleja, kalestua " Lar. No incluimos aquí los ejs. menos lexicalizados
Etxe zaar eta barriak, aundi ta txikiak; kale estuak ugari samar. Erkiag BatB 111.
azpisarrera-21
KALE-ETXE.
Vivienda, piso situado en el casco urbano.
Bizi bitez or kale-etxean. Jaukol Biozk 106. Edozein motetako kale-etxeak besterenganatzea. "Fincas urbanas" . EAEg 19-11-1936, 337. Gaurko kale etxeak egiteko [gazteluaren] zimenduak urratu ta lur zati ura estali zuten. Etxde AlosT 106. Bost milla metro inguru tubo zabaldu zituzten, kale-etxera bezela basarri bakartuetara. Munita 115. Gaur kale-etxe bezela jarria dagoan arren, garai artan etxe koxkor bat zan. Salav 36. Basarriak txit gutxitu dira / da kale-etxe geiago. Uzt Sas 253. Kaletxe oso txikixe. Gerrika 174. Arkaitz bizitik sortzen dan iturriko ura izan dedilla, alegia; eta ez kale-etxeko kanillatik datorrena. AZavala ( in Gerrika 9 ).
azpisarrera-22
KALE-EHUN.
" Etxe-eunak kale-eunak baiño iraupen obea izaten zula esaten dute " Iz LinOñ 182.
azpisarrera-23
KALE-EUSKARA.
" Kale-euskeria, el euskara de mala calidad que hablan los kaletarras que se expresan casi siempre en castellano. Bergan, askok kale-euskera zelebre bat eitten dau " Elexp Berg.
azpisarrera-24
KALE-GARBITZAILE (V-gip) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg .
Barrendero.
Orra sei bertso kale-garbitzalleari. Bil 40. Kale garbitzalla bat emen aurkitzean, / ez dakit zer irago jatan biotzean. AB AmaE 258. Jakin nai det, etxerakuan kale garbitzalliak galdetuko balirake ere. Iraola 116. Ba-ezpada kalegarbitzalleari "etxefuegoak" botatzez uzteko esan diot. Lab EEguna 104. Kalegarbitzalleak gerala uste dute. JAIraz Bizia 50. Ikazketako mandoa eta kale-garbitzallearen zaldia. Lek SClar 141. Paxan kale-garbitzallia Azalgia-neko tabernako muestradorian euan iztarria freskatuaz. SM Zirik 64. Zure aita kalegarbitzale izan zenduala... jabetzen naiz. Lab SuEm 180. Nik, egia esan, kale-garbitzaile edo zatar-biltzaile izatea nahiago nuke. MIH 203.
v. tbn. EEs 1919, 205.
azpisarrera-25
KALE-GIRO.
Tiempo apropiado para salir a la calle. " Gaur kale giro da (G-azp)" Gte Erd 42.
Ez dago kale-giro txarra. MIH 135.
azpisarrera-26
KALE-GIZON.
(El) que vive en el casco urbano. v. kaletar.
Kale gizonak izaten dira / guri eta borobillak, / [...] gu nekazari gizarajuok / argalak eta zamillak. And AUzta 114.
azpisarrera-27
KALE GOGOR.
" Kale gogorra (V-m), miseria. Kale gogorraren ganean geratu dira, se han quedado en la miseria" A.
azpisarrera-28
KALE GORRI.
Pura calle. " Kale-gorrixa, el arroyo. Kale-gorrixan gañian laga eban lamai barik, le abandonó sobre el arroyo sin un cuarto" Etxba Eib. " Kalegorrixan geratu. Etxerik gabe gelditu. Nausixak etara egin giñuzen etxetik eta kalegorrixan geratu giñan. Lanik gabe ere bai" Elexp Berg. " Kale gorriyan garai hartan sei ume hasi inbertzian e? " ZestErret.
Kale gorrian itxi ba-dagi, orduan zer? Eguzk GizAuz 18. Aurrak ezin kale gorrian utzi. EAEg 7-11-1936, 239. Kale gorrian gelditzen danak / pentsa nundik jango duan. Basarri 133. Ez jun kalera igesi: / kale gorrian gauza guztiak / biar dira erosi. And AUzta 127. Ez dago kale gorrian, eta tira! Lo egingo dau nasai. Erkiag BatB 123. Ta aurrentzako bizimodua / kale gorrian atondu. FEtxeb 193. Ez daukagu base-ballera joaterik, kale gorrira baizik. MEIG I 180.
azpisarrerakoSense-28.1
Behar beltzak eta kale gorriak eman dioten hazibide latza galduak izango ditu. MEIG III 92.
azpisarrera-29
KALE ITSU.
Callejón sin salida. " Irteerarik ez duen kalea " ZestErret .
Irteera gabeko kale itsu ortan egon? Vill Jaink 160. Han irteerarik gabeko kale itxua besterik ez dezu. MEIG IX 129 (en colab. con NEtx).
azpisarrera-30
KALE-IZKINA.
Esquina. v. KALE-KANTOI.
Euren itxura barregarriro kale eskina eta plazetan erakusten daben paperak. Ag Ioan 219. Ala bearrez, emakumezko bat kale-ixkiña batetik bestera. Mok 16. Amaika begiratu egiña / neskatxai kale-eskiñan, / diruz pobriak izanagatik / ortatik osatzen giñan. Uzt LEG II 88.
azpisarrera-31
KALE-KALEAN.
azpisarrerakoSense-31.1
a) En medio de la calee.
Amatxo batek ikusten badu bere alaba / kale-kalean mutillen batei elduta. Jaukol Biozk 91. Bat-batean adiskide batekin tril dagit kale-kalean. EG 1956 (11-12), 62.
azpisarrerakoSense-31.2
b) En el casco urbano. " Kale kalean ez naiz bizi (G-azp)" Gte Erd 56.
Aizarnako kale-kalean zegoan etxe ori; plazan bertan. Uzt Sas 333.
azpisarrera-32
KALE-KANTAL.
Esquina. v. KALE-KANTOI.
Amaituteko lana joan dan astean, / Antonigaz asia kale kantalean. AB AmaE 313.
azpisarrera-33
KALE-KANTOI.
azpisarrerakoSense-33.1
a) (G-azp) Ref.: Gketx Loiola; ZestErret .
Esquina. v. KALE-KANTAL, KALE-BAZTER, KALE-ERTZ, KALE-IZKINA.
Eta gu soñubakin / alde guztietan, / gelditubaz kantari / kale-kantoietan. Echag 148. Kale-kantoi batean billatu det. Alz STFer 139. Kale kantoietan eleiz barruan bezela ikusia ta bedeinkatua izan dedilla gure amaren irudi gozoa. Ag Serm 292. Jarri zuten bandua kale-kantoi guzietan. Goñi 73. Erronka bazeukaten / kale kantoietan. EusJok II 28. Edo kale-kantoietan pillaka, ala ardotegi zuloetan lagun-artean. Anab Usauri 67. Urte askoan bandoa berak egin zuan Donostiako kale-kantoietan. (In Alz STFer 127n ). Plaentxiako kale-kantoi batian an euan Joxe Martin. SM Zirik 148. Kale kantoi guzietatik zetozkion aurrak. NEtx LBB 92. Jauregietan adina etxola eta kale-kantoietan aurki daitekeen gizatasuna. MEIG I 173.
azpisarrerakoSense-33.2
b) (G-azp ap. ZestErret ).
Bode de la calle.
azpisarrera-34
KALE-KASKO.
Casco urbano.
Onekin esan nai nuke [Segurak] kale-kaskoa ondo itxia izango zuala. Insausti 37.
azpisarrera-35
KALEKO.
Laico.
Bagenituen bestetan idazleak, elizako eta geroxeago kalekoak ere bai. MEIG VII 39.
azpisarrera-36
KALEKO ARROPA, KALEKO JANTZI.
Ropa de calle. " Kaleko jantziekin zegoen polizia (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 179.
Kaleko arroparekin eta beharreko tresneria guztiarekin bere gelatik kirofanora bihurtu zenean. Arti Ipuin 75.
azpisarrera-37
KALEKO BUELTA.
" Behin kaleko buelta ite zunian, gurekin lanea " ZestErret. v. KALEKO JIRA.
azpisarrera-38
KALEKO JIRA.
" Kaleko jira in, kaleko buelta egin; kaletik egin beharreko enkargu guztiak eta ekarri beharreko guztia ekarri. >Behin kaleko buelta ite zunian, gurekin lanea " ZestErret. " Ingenun lagunekin kaleko jira " Ib. (s.v. jira ).
azpisarrera-39
KALE-MUSTUR.
"(Vc), esquina de calle" A. " Gure kale-musturrean bizi dan atsoa makalik eidago (V-m), dicen está enferma la anciana que vive en la esquina de nuestra calle" Ib. (s.v. mustur ).
azpisarrera-40
KALE NAGUSI (Lar, H).
Calle mayor, calle principal. " Kale nagusia, grand rue, rue principale" H.
Iru errege datoz / kale nagusitik. Bil 142. Zeña ikusten dan / aspaldi guziyan / kale nagusiyan. Ib. 93. Neskatilla orregaz Erriberatik Kalenagusirako malletan beiñ euki eban jarduna. Ag Kr 152. Santa Maria eliz-aurreko Kale Nagusian. Anab Poli 139. Kale nagusian betik gora goazela. Alkain 58.
azpisarrerakoSense-40.1
(Pl.). Calles principales.
Kale nagusietan argi ugariago dago besteetan baiño. Erkiag BatB 126. Indi-gaztaiñak ikusiko dituzute [...] kale nagusietan, jardiñetan eta abar. Ostolaiz 161.
azpisarrera-41
KALE-PLAZA .
(Pl.). Calles y plazas.
Kale-plazetan behin eta berriro entzunaz buruz ikasiak baititugu haren bertsoak. MEIG IX 43.
azpisarrera-42
KALERA BOTA (V-gip, G-azp).
Despedir, expulsar. "Despedir del trabajo; arrojar de casa. Ogei urtian beragaz eukitako biargiña bota dau kalera. Gaztiak zarra bota eban kalera " Etxba Eib. " Eskolatik kalera bota dabe " Elexp Berg. "Kanpora bota, nonbaitetik egotzi" ZestErret .
Mirabeak esan dit nagusiak kalera botako ninduala. Lab SuEm 169. Asarretu gabe baiñan kalera botako dut. Ib. 177. Neskamiak kalera botatziakin aiskidetasuna neurri batera eldutzen zanian. Etxba Ibilt 473. Alako lantegian ez dakit zenbat lagun kalera bota omen zituztela. AZink 141.
azpisarrera-43
KALERIK KALE (V-arr-gip), KALETIK KALE (Lar) Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 190 .
De calle en calle. "Callejear, andar de calle en calle, kaletik kale ibilli " Lar. " Sanjuanetan jigantiak eta nanu buru aundixak kalerik kale " Etxba Eib (s.v. jigantia ). " An ibili gara kallerik kalle (V-arr)" Gte Erd 190. v. KALEZ KALE.
Kalerik kale ibillita ezta ikasten barriketia, alperrerija ta dongaro esatia ezpada. Mg PAb 189. Ordituta ibilten zirian dantzan naaste plazarik plaza, kalerik kale. fB Olg 142. Urten neban nik errira / eta ninoian kalerik kale / denda guztiai begira. Azc PB 126. Etxak eder egiten erdi-biloizik kalerik kale ioatea. A BGuzur 136. Euren egitekoa da, errian da inguruetan, jateko bear dana, kalerik kale saltzea. Ag Kr 66. Kalerik-kale luzaro ibillitta gero, ate txiki zar batera eldu ziran. Altuna 104. Zapatuetan, apaldu ta gero, kaleik-kale urteten eben errondan. Kk Ab II 178. Kalerik kale nai al zenduen / ni zure billa juatia? Tx ( in Imaz Auspoa 24, 152 ). Nolako zoroak / gauez kalerik-kale / ibil oi diranak! Ldi BB 8. Soñulariak kalerik-kale ta baserririk-baserri egun onak emonaz. Bilbao IpuiB 236. Joan adi kalerik-kale ta jo zak pregoia. NEtx LBB 166. Batzuk an sartu ziran; bañan besteak kalerik kale asi giñan. Alkain 61. Kalerik-kale musikea joten urten izan genduan. Etxabu Kontu 32.
v. tbn. AB AmaE 260. Urruz Urz 12. Echta Jos 278. Belaus Andoni 20. Otx 84. Or Tormes 11. Osk Kurl 86. Erkiag BatB 31. Gerrika 135.
azpisarrera-44
KALERIK KALEKO .
(Adnom. de kalerik kale ).
Etorri ziran kanpai ots zindo ta kalerik kaleko soñuen zarata bizigarriakaz. Ag Kr 60. Ur barriak zirala-ta jo genduzan kalerik-kaleko musikak. Etxabu Kontu 211.
azpisarrera-45
KALERIK KALERIKAKO.
Pasacalle. v. KALEz-KALEKO (b).
Soiñu pozgarriak entzun eragiñaz kalerik-kalerikakoetan erri osoari alako pozantza ta jolas-giroa ezartzen dautse. Erkiag Arran 33.
azpisarrera-46
KALETIK KALE v. KALERIK-KALE.
azpisarrera-47
KALE-TXAKUR (V-gip) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg .
Perro callejero.
azpisarrerakoSense-47.1
"Fig. golfo. Kale-txakur ebillen, iñun ostaturik emon gura ez zetsela " Etxba Eib. " Atzo ez bazkaltzera..., ez afaltzera..., kale-txakur majua eindda ago " Elexp Berg.
Gazte gajoa, sendi gaberik, / erbesteko kale-zakur... / Nora oake? Non topa orain / erruki izpi baten ezur? SMitx EG 1956 (3-4), 3.
azpisarrera-48
KALE-TXOKO v. KALE-ZOKO.
azpisarrera-49
KALE-UME v. kalekume.
azpisarrera-50
KALE-ZATAR.
"Basura. Sasoi baten kalezatarra karriatzen zeben baserrittarrak souan botatzeko " Elexp Berg. " Gure sobarrenian kalezatar pillia egon zan gure mutikotan " Ib.
azpisarrera-51
KALE-ZATAR BATZAILE.
" Kalezatar-batzeille, basurero, recogedor de basura. Sasoi batian kalezatar-batzeille izatia ofizio bajua zan " Elexp Berg.
azpisarrera-52
KALE-ZIRKILU.
" Kale-zirkillu (G-to), callejuela" A.
azpisarrera-53
KALEZ KALE.
De calle en calle, callejeando. "Andar de calle en calle, kalez kale ibilli " VocZeg 286. " Kalez kale ibiltzea, courir les rues, battre le pavé" H. v. KALERIK KALE.
Sar-eraz zuen bere bigarren karrozan ta erabilli zuen kalez-kale. Mb IArg I 393. Badarabilte Jesus Jerusalenen etxez etxe, kalez kale. AA I 520. Onela elizatik urkamendiraño bere burua kalez-kale eraman azi zuan. Bv AsL 109. Jai egunetan ateratzen zan kalez kale, urdai zatitxo bat, listariarekin lotuta. Urruz Zer 97. Jai-bezpera etorri zan eta asi ziran arratsean musikariak kalez-kale. Anab Poli 78. Gizon mozkorti eta horditu bi dabiltza hortik kalez kale. Arti Tobera 268. Eneban pausu gitxi emon biar izan kalez kale, zapatak be erdi apurtu arte. Gerrika 113.
v. tbn. Aran SIgn 108. Etxde JJ 252. Txill Let 58. Ugalde Iltz 51. Salav 51. EZBB I 35 (V-m).
azpisarrera-54
KALEZ KALEKO.
azpisarrerakoSense-54.1
a) (Adnom. de kalez kale ).
Honratzen ditu beraren Sakramentu hau agertuz ta kalez-kaleko prozesioan erabilliz. Mb IArg I 388. Kalez-kaleko egungo prozesioa. Ib. 391.
azpisarrerakoSense-54.2
b) (Sust.). Pasacalle; desfile. v. kalejira.
Orga mutur beltz horrek, / kalez-kalekoan, / gainean gazte eder bi / ditu jaun antzean. Eguzk ( in Onaind MEOE 715 ). Musikariok kalez-kalekoan "Kaigana" ingurura eltzean geldi-aldi egiten dakie. Erkiag Arran 34.
azpisarrera-55
KALE-ZOKO, KALE-ZOKONDO.
azpisarrerakoSense-55.1
a) Esquina. v. KALE-KANTOI.
Egundoko aize-gurpil eta txirimolak egiten zituen kale zokondoetan, arbola-ondoetan, plazearen erdian. Erkiag Arran 161. Egundoko aize-gurpil eta txirimolak egiten zituen kale zokondoetan, arbola-ondoetan, plazearen erdian. NEtx LBB 222. Kale zokoan illun da gogor euria. Ib. 222.
azpisarrerakoSense-55.2
b) KALE-TXOKO .
(Con matiz despectivo). Casco urbano, interior de la población. v. KALE-ZULO.
Gurekin mendira eta frentera joanda, iltzeko arrisku geiago zeukala, kale-txokoan baño. Alkain 114.
azpisarrera-56
KALE-ZULO.
azpisarrerakoSense-56.1
a) Callejuela.
Etxetxo beltz anitzen artean kokaturik zegon amonarena, Luzaroren barrenaldean kalezulo biurri ta ezez inguraturik. Etxde Itxas 22. Kale-zulo oietako ke mio orrek ez dit onik egiten. Ataño TxanKan 12.
azpisarrerakoSense-56.2
b) Casco urbano (en ocasiones con matiz despectivo).
Urte on beza arrantzaleak, / urte on nekazariak, / urte on beza kale zuloko / langille maitagarriak. Basarri 68. Kale-xulotik igeska [...] jaiero aize osasuntsu billa Arratera jo oi duten eibartar eta eibartar eztiran ainbatzuk. AEmil AndreM 77. [Frentean] atzeraka asten ziran aiek, kale-zuloan berak ibiltzen zirala aurreraka. Alkain 135. Kale-zuloan entxufea nai zutela. Ib. 78.
kale
<< kalabazero 0 / 0 kantante >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper