OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
borondate.
tradizioa
Tr. Documentado desde el s. XVI, es de uso gral., aunque algo menos frecuente en el s. XX. La var. más extendida es borondate; los suletinos y roncaleses emplean boront(h)ate (los suletinos siempre con aspiración en la tercera sílaba, menos en la pastoral Charlemagne ; hay borhondade en Eguiateguy). La forma borundate se encuentra en Axular y Voltoire, en ambos alternando con borondate, y en el segundo tbn. con bolontate . Hallamos además algún ej. de borondete en unas cartas del s. XVI. En DFrec hay 83 ejs. de borondate.
etimologikoa
Etim. Del lat. voluntatem .
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN, Sal; SP, Mic, Urt Gram 37, Ht VocGr, VP 92v, Lar, , Lecl, Arch VocGr, VocBN , Dv), borontate (R, -tha- S; Gèze), borondade, borundate Ref.: Bon-Ond 153; A; ContR 518 (borontatia); Lrq /boonthate/; Etxba Eib; Iz Ulz ; ArOñ ; Elexp Berg .
Voluntad. "Animus, [...] borondátea, asmúa, inklinazioa " Urt II 110. " Arimian altasun bat da borondatia gauzak eitteko edo ez eitteko bidian jartzen gaittuana " Etxba Eib.
Neure borondate gustirean boto egiten dot. OrdFr 143. Memoriaz, borondatez, endelguiaz goarnitu. E 11. Othoi, Iauna, zuk konfirma ene borondatia. Ib. 43. Borondate libre batez eta gogotik. Ins G, 8r. Bere borondate propriz bataren edo berzearen hautatzeko edo arbuiatzeko bothere baitzuen [gizonak]. ABC I 3v. Egin nazazu zeurekin gauza guztietan borondate bat eta espiritu bat. Mat 265. Bear du itzes eskatzen duena nai borondateas. Ber Trat 91v. Bañan purgan dagoenak laudatzen du iabea / Eta haren eskuetan utzten borondatea. EZ Man I 118. Nola geure borondatea geure eskuko baitugu, nola nahi badugu baietz, eta nahi ezpadugu ezetz erraiteko libre baikara, gure borundate libre hunen araubaz, [...] thiratzen gaitu Iainkoak beregana. Ax 101s (V 69; en la 1.a edición se lee borundate en ambos casos). Borondateak behar du deliberatu eta konsentitu. Ib. 274 (V 183). Ene borondateak deseadu al leian baño andiagoa. Cap pró. Gaineko borondate hutsa eta finena. SP Phil 440. Iaunak bere borondatez, / Nahi gaitu zerura. Arg DevB 9. Argituko tu gure adimenduak, eta gure borondateak berotuko. 27. Zure borondatea sujetatu nai nuen berzeren gustura. CartNav 138. Boronthatiak onhetsirik. Bp I 105. Gizonari ere Jainkoak eman diotza adimendua, borondatea eta memorioa trabaillatzeko. ES 184. Borondate askogaz xarten naiz bidean, / Pozik etorriko naiz zure atzean. Acto 94. Xuxen zazu ene borondate makhurra zurearen arabera. Ch III 50, 6. Zenbat borondate ditu Kristok? Iraz 55. Gure Arrazoinaren borondateak, badu nausitzat Jainkoaren Borondatea. He Gudu 77. Intenzionia da boronthatiaren deseñ borthitz bat. Mst III 33, 1n. Ez du naikunzik eta borondaterik. Mb IArg I 183. Obraz ezin dezuna, edolarik borondateaz egizu. Cb Eg II 136. Zertan dágo ikástea bearestirénak, ta beardirénak ez? Borondátean. LE Prog 116. Gure borondateak ta gorputzak eskatzen diguna. Ub 142.
( s. XIX) Euren alde jartia borondate osuaz. Mg PAb 218. Borondatea edo naimendua. Gco I 394. Ezkonzako sakramentuak biren borondateak bat egiten ditu. AA I 568. Naizen guzia ta gauza guzietan zure borondate seinduaren arabera goberna nazazuntzat. Dh 81. Imiñi zituban asmo gustijak beraganduteko dama onen borondatia. JJMg BasEsc 228. Gurasuak etxun edo inklinadu leije euren umien borondatia. Astar II 97. Ene enthelegia, ene memoria, ene boronthatia laida ezazie bethiere Jaunaren izena. UskLiB 109. Begira gaiten gure borondate propiarentzateko atxikimenduak [...] ez gaitzaten gabe araz haren ardien kalitateaz. Jaur 171. Adimentua illundu eta borondatea okertu zitzaien. Lard 537. Nere borondatiaren jabe / zu zera, Juana Bixenta Olabe. Bil 78. Zoin zen umila Loiola handia, bere borondateaz zoin biluzia, bertzen erranerat zoin ixuria. Laph 249. Boronthate oso bateki Jinkuaren legia hautsten beita. CatS 55. Denbora berean, Yainkoaren borondateak nahi izan zian, aldaskaz-aldaska, arbolaren ondoko harrasi baten gainera eror nindadin. Elzb PAd 44. Nahi den hura bethi / ez daiteke gorde, / Ez bortxazkoa jasan / borondate orde. Zby RIEV 1908, 774. Geure borondatea baga jazoten jakuzan okerrak eta nekeak. Itz Azald 190.

( s. XX) Nekherik gabe eta bere borondate xoilaz. CatJauf 50. Itz bat esan biar det / nere borondatez, / ez banau iñork lotzen / grilluz edo katez. Tx B II 28. Ene borondatea deuseztu da ziaro. Bere lillurapean atxiturik nago. Etxde JJ 164. Zer da legea? Naimenak edo borondateak bere buruari ematen dion agindua. Vill Jaink 90. Eder guztiek ez bai-dute maite-miñik sortzen: batzuk begien gozagarri izan oi dira, borondaterik menderatzen ez dutenak. Berron Kijote 159.

v. tbn. (para textos del s. XX) ArgiDL 102. Txill Let 139. Gand Elorri 159. NEtx LBB 15. Azurm HitzB 52. MMant 72.
sense-2
2. (Añ), borontate, borondade, borundate, bolontate. Deseo, inclinación; intención, propósito; cosa deseada. "Propósito firme" . Cf. Ib. : "Testamento, [...] azkeneko borondatea".
Ene borondatea da ogeta amar edo berrogei mila marabidi errenta dabela. fJZ 99. Egin gauza orotan haren borondatia. E 79. Gauza guzia haren borondate eta plazer onaren araura egin dadin. Ins E 5v. Egin bedi hire borondatea, zeruan bezala lurrean ere. Ib. E 4r (tbn. borondate en OracAr 43, Bet 4, Mat 1, Gç 37, CatBurg 4, Cb CatV 5, Oe 7, Ub 81, Gco I 416, Astar II 249, CatLlo 4, CatLuz 3, CatBus 4, CatJauf 1, CatUlz 3, KIkG 30, KIkV 45, ArgiDL 13; boronthate FPrS 21, Bp I 41, UskLiB 13). Asko da eginetik begiratzea, ala borondatea hemen ere aditzen da? Ib. D, 7r. Zein ezpaitirade iaio odoletarik, ez haragiaren borondatetik, ez gizonaren borondatetik. Io 1, 13 (TB borondateaz, HeH, LE na(h)ikundetik, Dv nahitik). Zeure borondate ori bestegan daukazuna legez. Lazarraga A, 1151v. Ezauturik Silveroren borondatea. Ib. A, 1142v. Oi etsegino lagun deizut, / badozu borondaterik. Ib. A7, 1172v. Sabidor egin nazazu zure borondateaz al den sarriena. MRos 12a, 1r. Zure borondatea denean dramazkizun gloriara. Ber Trat 76r. Halaber da, Iainko Aita, zure borondatea, / Berzeri eztiozogun eragin hutsartea. EZ Man I 13. Biak [alferra eta nagia] dira borondate huts: eztira nahikunderik, desirkunderik, gogorik eta gutiziarik baizen. Ax 49 (V 32). Borondatea forzadurik / Berba labanez finjidu: / Esan zengida beste gatik / Ez neidizula trukadu. Mic TAV 3.1.27, 41. Borondate ordenabako bat benganzea egiteko. Cap 74. Boronthatiak zenzua gal. "Vouloir fait perdre la raison" . Bela 10. Zeruan izanen duzu zure borondatea sekulakotz konpliturik. SP Imit III 49, 6 (Ch nahi). Zuen borondatea hala delarikan ilkhiko da argitara. ES 403. Xede eta borondate izaitea bekhatu benialik batere bere nahitara [...] ez egiteko. CatLav 245. (V 124) Onerako borondaterik ez dute sekulan izango. Cb Eg II 130. Ikhusten dut salbatu nahi nauzula; denbora da ihardets diozodan zure borondateari. Brtc 175. Minzadi berhala / jakin ahal dezagün / nula den hire borontatia. Xarlem 244. Gauza onak egiteko borondate edo gogo bizi, bero, eragille bat. Gco II 76. Zergatik da nere borondatea briganteak dituzten erriak pagatzea multa guztia. FrantzesB I 98. Ezkonduteko borondatia agertu ezkero. JJMg BasEsc 212. Nere Aitaren naia edo borondatea egiten duena bakarrik zeruetako Erreinuan sartuko da. Lard 385. Nornaidenek egin lezan ene Zeurian dagon Aitaren borontatia. Hual Mt 12, 50 (Ur, Echn borondatea, SalabBN borondatia). Jainkoaren borondatea zela Goarat itzul zadin. Laph 222. Gutxi duenak asko eziñ eman, / lotsetan gera egondu, / borondatia izanagatik / boltsak ez digu lagundu. Ud 137. Bakoitzak bere nai edo borondateari egunean irutan uko egitea. Arr May 12. Jinkoaren boronthatiari beitzagon bethi. Ip Hil 119.
( s. XX) Aitaren borondatea egin nai bazuen ere. Goñi 43. Nik erregutuko nioke, bedorri borondatea mudatzeko, neri baimena eman degidan. Urruz Zer 19. Oiek kunplitu etzutelako / Jaunaren borondatia. Tx B I 203. Danak zekiten uraxe zala / Amaren borondatea. SMitx Aranz 85. Zertan ibilli zeruaren borondatea okertzen? NEtx Antz 56. Ta orrenbesteko utsunea utzi badio andrerik ezak, badira emakumerik pranko munduan ezkontzeko borondate osoa dutenak. Ib. 75. Ziur naiz, Jaungoikoak niretzat egin gizona Xalbat dela, beraz, orain berarekin alkartzen naizelarik Aren borondatea bete besterik eztut egiten. Etxde JJ 141. Soldata mamintsua beragandu dau, ugazabaren borondatearen kaltez izan arren. Erkiag BatB 165. Izadia Egillearen nai edo borondate utsarekin esplikatzen zan, beste gabe. Vill Jaink 44. Borondatea agertutzeak / ez du egingo kalterik. MMant 97. Borondate au ez dedin / gertatu alperrik. Insausti 329. Antzinakoen "amor fati" hura --kristauentzat Jaunaren borondatearen onartze humila-- aldez aurretik ikas dezagun. MIH 42. "Euskal ioskera bera gainazpikatu ta itzulipurdikatzeko" borondate hori. Ib. 206.

v. tbn. (para textos del s. XX) CatUlz 32. Lh Yol 50. Inza Azalp 139. MendaroTx 109. Uzt Noiz 65. Berron Kijote 179. Ataño TxanKan 172.
sense-3
3. (V-m-gip, G-azp-nav, BN-arb; SP, Lar, Añ), borondete, borontate. Ref.: Iz Als; Gte Erd 44, 66. (Buena, mala) voluntad; disposición de ánimo (favorable o no) (a). " Borondate onez, de bonne volonté. Borondate uherra, mauvaise volonté, troublée de passi" SP. " Borondate onakin, con buena voluntad" Iz Als. " Borondate txarrez (G-azp)" Ib. 66. En Gte Erd se propone onetan y txarretan como preferibles a borondate onez y borondate txarrez.
Nik borondate onez emongo deusteet. fJZ 99. Gaitzeriztea eta borondate gaitza. Ins D, 6v. Borondate gaixtoz. Ib. F, 7r. Gogo egin nezan, neure ahal guziaren egitera eta Iainkoak eman plazer ukhan drautan guziaren borondate onez haren Elizaren edifikazionetan enplegatzera. Dedic * 7r. Zuk ezer gura badozu erri aetarutz, esan egidazu, zegati utra borondate onez egin daidit. Lazarraga 1151v. Munduan denek eztu borondate obez obedituko nola nik egingo baitut. CartEsp 454. Borondete osoarekin aurkituko nau efektuatzera. Ib. 459. Borondate andiareki eta gogotik. Ber Trat 55v. Ene alderakotzat, obrekin batean, erakutsi duzun borondate borondatetsuak. Ax 4 (V 1). Gogotik, amorioz, borondate onez eta libreki egina. Ib. 203 (V 136). Borondate onez zure bekhatuak gatik ofrendatu bainatzaio ene aitari. SP Imit IV 8, 1 (Ch ene nahiz, Mst nihauren olez). Berokiago eta borondate hobeagorekin. Ib. 11,8 (Ch humilltasun gehiagorekiñ). Borondate onezko gizona. SP Imit I 12, 2. Jinkoaren biz gloria lekhü gorenetan, eta lürrian bakia eman bedi boronthate hon diener. Bp II 18. Bihotz uherraz eta borondate gaitzaz. ES 164. Borondate gaiztoa izanaz. OA 133. Jainkoak onesten eta hartzen ohi dituen bezala bihotz humill eta borondate onezko baten ofrendak eta emaitzak. He Phil 405 (SP 401 borondatezko baten). Borondate ona ta egiazko gogoa badezu. Cb Eg III 391. Nik ez artzea nere Jesus borondaterik onenarekin etorri zatana? Mg CC 236. Ematen didan ogia da damuz ta borondate gaiztoz. VMg 29. Emén eztú aurkitúko gauza oník, ezpada borondáte óna. LE Ong 30r. Lagun urkoai on egiteko borondate prest, samur eta gozoa idukitzea. AA I 615. Borondate onez egiten bada. Dh 104. Ain gogo onagaz arzen bazituzan sakrifizijo areek, [...] zelako borondatiagaz artuko eztau egijazko sakrifizijo au? Astar II 216. Hanko jüjik balirade zure boronthateko, / Fite prest nündükezü etxerat ützültzeko. Etch 516. Txikija irudituko jako emon biar au, zubek erreiñubaren alde daukazuben borondate onari. (1860). BBatzarN 187. Bakia lürrian boronthate hunezko gizuner. CatS 97. Bertsuen errematia, / txanponian billetia, / nork dauka borondatia? Xe 235. Estimatuko dizugu zure borondate ona. Zab Gabon 28. Dudarik ez zutelakotz komentuko fraiden borondate onaz. Elzb PAd 85. Bakea borondate oneko gizonei lurrean. Jnn SBi 13. Ikusi dezagun obeto Mariaren eskeintza ta borondate ona. Ag Serm 298. Ondo ezagututen dot ez dala osoro ona eta utsune bagakoa, nik borondaterik onenagaz argitaratuten dodan liburu au. Itz Azald 6. Borondate hoberenarekin, ezinbertze gorria zuten. StPierre 19. Eskeñi zerbait daukagunetik, / eman borondate fiñez. Tx B II 33. Zer eskatzen dizutegu [...] zeuen ta nere erria il eztedin? Borondate on apurtxo bat eta eguneroko xentimoa! Ldi IL 140. Tamalgarri dena, hainbeste borondate on eta talentu borroka antzu batean higatzen ikustea da. Mde Pr 44. Gaiztoa eta borondate txarrekoa. Bilbao IpuiB 67. Eragozpen orrek benderatzeko guztiok ez dogu izaten borondate berdiña. SM Zirik 6. Erri osoak artu bear dau jai eder ontan partea, / Don Ilarioi erakusteko bakoitzen borondatea. BEnb NereA 158. Borondate on ikaragarria, edo, nai baduzu, borondate gaizto nabaria. Vill Jaink 73. Borondate aundia erakutsi. NEtx LBB 70. Esan bearra dexente baña / ez borondate txarrikan. Olea 250. Heien manuarekin ete ene borondate hoberenarekin moldatu niozkan hemen agertzen diren hauk. Xa Odol 137. Ez da oraingoz, zenbait lan banakaren gaitasuna edo borondatea behintzat aitortuaz, euskal historiaren izena merezi duen gauzarik. MIH 280.
v. tbn. MRos 15a.1r. Etchart 3.2r. Mat 175. GavS 15. Brtc 8. Añ LoraS 59. Gco I 422. fB Ic I 13. Echeg 91. Bordel 145. Sor Gabon 24. Urruz Urz 42. Arr May 16. HU Zez 206. ArgiDL 57. Etcham 228. Etxde JJ 259. And AUzta 106. Vill in Gand Elorri 9. MAtx Gazt 6. Ardoy SFran 225. Alzola Atalak 87. Lab SuEm 191. Uzt Sas 224. Mattin 126. Lf in Casve SGrazi 9. Berron Kijote 125. Ataño TxanKan 114. Onaind STeresa 86. TxGarm BordaB 18.
azpiadiera-3.1
(Pl.).
Erreginak eskerrak dauzkitzu bihurtzen guretzat izan ditutzun borondatez. Elsb Fram 92s.
azpiadiera-3.2
(V-gip).
"Dadivosidad. Borondate aundiko andria da; dana dauka emuteko " Elexp Berg. "Borondate ona edo txarra, batik bat" Ib.
sense-4
4. Consentimiento.
Bere iabeen borondatea baga. Cap 51. Zerbait daukala jabeaen borondateaen kontra. Oe 112. Komulga zaite sarri, [...] komulga zaite, ta al dezun guzian zere Konfesorearen borondateaz. Mg CC 235. Etzaitezela igaro ezkontzeko itzak ematera gurasoen baimena gabe. [...] askoren iritzian etzuan ezkonzak balio gurasoen borondate gabe. AA I 602s. Beste asko juaten dira [piestara] gurasuen borondatiagaz. fB Olg 58s. Euren gurasuen borondate baga, eurai ezer esan baga, [...], ezkonzako berbia emoten dabeenak. Astar II 79. Bera ta emaztia, alkarren bai ta borondatiagaz, sartu ziran Erlijiñoian. Ur MarIl 109. Lendabiziko borondatia / zedorri nizun galdatu, / gurasuaren lizentziya' re / bertara juanik logratu. Xe 190. --Bedorren borondatea' re bear dedala. --Eta dirua izanta' re, nere borondate gabe etziñake juango? Urruz Zer 19. Aitak esan zien, borondatea ematen bazuten konforme zala. BBarand 102.
sense-5
5. Deleite.
Ikusiko dot ostera, onetan artuten eban borondateen laburtasuna, aen torpezea. "La brevedad del deleite" . Cap 116.
sense-6
6. Pago voluntario y discrecional.
Ez da kobratzen; borondatea bakarrik. Albeniz 64.
azpisarrera-1
BORONDATEA HARTU, BORONDATE HARTU. Hacer el propósito (de). v. BORONDATEA IFINI. Tr. Documentado en textos septentrionales y en Moguel.
Han iuiatu dute sorthu / dela Salbatzaillea, / Han galdegiteko dute / hartu borondatea. EZ Noel 65. Hartzen dugu gogo, hartzen dugu borondate, obra onak egin behar ditugula. Ax 47 (V 30). Sekulan hautsi nahi eztudan desira, gogoa eta borondatea hartzen dut haren serbitzatzeko eta maitatzeko. SP Phil 75. Hartzen dizüt boronthate oso bat zure graziareki batian, ez gehiago bekatürik egiteko. FPrS 33. Hauk ere hartzen dute gogo eta borondate estudiatzeko, eta ethortzen direnean egin behar duten orenera, gibelatzen dira. ES 180. Ene egin ahal guziak zure zerbitzuan enplegatzeko borondate eta gogo on bat harzen dut. CatLav 3. (V 11) Hartzen duzula borondate berri eta fermu bat. He Gudu 160s. --Zer da errenünziatzia Demoniuari? --[...] ez gehiago hari obeditzeko borondatiaren hartzia. CatLan 124. Hartzen düt borondate fermo bat zure grazia seindiarekin batian zure gehiago ez ofensatzeko. Ib. 142s. Artuten ez dabeelako borondate edo propositu sendorik ondu ta onian irauteko. Mg CO 95. Har ezazue borondate fermu bat heieri ihes egiteko ondoko astean. Arb Igand 185.
v. tbn. JesBih 440. CatLuz 35. Boronthate h.: UskLiB 35.
azpisarrera-2
BORONDATEA BILDU. v. BORONDATEA IRABAZI.
azpisarrera-3
BORONDATEA EDUKI. Tener afecto, querer bien. v. BORONDATEA IZAN.
Erreguetan deutsugu Andrea, borondate andi euki ebanagaiti, ofrezietan zala gugaiti artuten eriotzea, alkanzau deiguzula grazia. Urqz 49. Borondatia badaukazu iñoganako. JJMg BasEsc 246s. Etzera gutxi enpeñatuba, / ai Juan Manuel maitia, / zureganako leku askotan / daukate borondatia. EusJok 164. Oiartzuarrak badadukagu / orrentzat borondatia. Tx B I 111.
azpisarrera-4
BORONDATEAGAZ KONTRA. v. BORONDATEZ KONTRA.
azpisarrera-5
BORONDATEA IPINI. Hacer el propósito (de). v. BORONDATEA HARTU.
Goxereanik ifini borondatea, irabazteko egun atako Induljenzia guztiak. EL1 80 (v. tbn. 2 90).
azpisarrera-6
BORONDATEA IRABAZI, BORONDATEA BILDU, BORONDATEA LOGRATU (Precedido de genitivo). Ganar(se) la voluntad (de).
Jaunaren borondatea seguru logratzeko, Ama Birjiñagana biurtu zan. Cb Just 38. Kastidadeak dakar berekin [...] aurpegiko lotsa ederra, borondateak errespetoarekin batera irabazteko guziz egokia. Gco II 45. Erromatarren borondateak irabazi eta beren bedeinkazio danak guziak berenganatu zituzten. Aran SIgn 104.
azpisarrerakoSense-6.1
Zazpi urte dira jarri nintzala aren borondate ona irabazi guran. Etxba Ibilt 483. Bil heien borondate ona bilduz heien bihotza. Ardoy SFran 340.
azpisarrera-7
BORONDATEA IZAN (Trans.). Tener afecto, querer bien. "Pobria koittau aundixa, baña borondatia badetsu, pobre el muy desgraciado, pero voluntad te tiene" Etxba Eib. v. BORONDATEA EDUKI.
Ekusten du batak, bizilagunak ez diola borondaterik. AA I 575. Zer balioko du gizonak emaztea benaz eta biotzetik amatzeak, ezpadio emazteak borondaterik batere? Ib. 569. Alkarri borondaterik ez deutseen senar emaztiak. fB Ic III 356. Indar aundiko bendiziyua, / doai ederrez betia, / kabu gabia iduritzen / ark digun borondatia. Ud 141. Batzuek asko arritzen dira / zu neregana juatia, / biotzetikan etzan izango / zenduben borondatia. PE 61. Borondatia badiyozula / orrek artzen duan poza. Tx B II 136. Antonioren arrebak, Mariak, guri askotan [oillaskoa] jartzen zigun. Modua ere bazuten eta borondatea ere bai guretzako. BAyerbe 106. Ikusi nuelarik izigarriko borondatea ba zuela enetako. Etchebarne 124.
azpisarrerakoSense-7.1
(Con adj.).
Nai borondate ona euki deijozula, nai txarra, murmurazinoia gauza nagusi edo grabian bada, pekatu mortala egingo dozu. Astar II 193. Deuzkuben amodijo, asko gura eta borondate ona gaitik. Ib. 289. Badu ontasun eta borondate berezi bat berak bere odolaz erosi dituenentzat. Jaur 106. Neu banintza borondate ona detsun Dama ori, zer esango zenduke zuk? Etxba Ibilt 477.
azpisarrera-8
BORONDATEA LOGRATU. v. BORONDATEA IRABAZI.
azpisarrera-9
BORONDATEAN.
azpisarrerakoSense-9.1
a) (Con -tzeko ). (Estar, etc.) con la intención, con el deseo (de hacer algo).
Baiña bertzela, Iainkoak begira zaitzala, bekhatutan eta bekhatu egiteko gogoan eta borondatean zaudela, zeure azken eritasunak edireitetik. Ax 208 (V 140). Kristo heldu da [...] zu leheneko estatu onera bihurzeko borondatean. Hm 207. Iauna, neure inikitatia neure bihotzian ikhusten dudano, eta borondatian nizano hartan obstinaturik egoiteko, enuzu enzunen. Tt Arima 25. [Nor ere] bizi baita bekhatu egiteko borondatian. Ib. 25. Apustutxo bat jokatu zaitu / Donostiyako partian, / jendia ere ikusitzeko / zeguen borondatian. EusJok 145.
azpisarrerakoSense-9.2
b) (Precedido de gen.). A merced (de), en manos (de).
Huna bada non den gizona; / Emazue gurutzean. / Jesus utzten du Pilatusek / Jendeen borondatean. 86. Bakoitzaren borondatean dago konfesatzea. OA 140. Atera ezazu kontua, zenbat denbora onetan bizi zeran griña edo pasio gaistoren batean biotza ipiñirik, edo zere borondate ta iritzian. AA III 612. Geure bijotzian, geure naijan, edo borondatian dago bada gure on izate, ta deunga izate guztia. fB Ic II 229. Jangoikuak leleengotik itxi zituban gizonaren borondatian, ona, ta txaarra, nai eban bidiari jarraitu egijon. JJMg BasEsc 151. Sentidu zendubanik aurrera zure borondatian dago nai izatia edo ez izatia, edo bardin dana, konsentietia edo ez konsentietia. Astar II 134.
azpiadiera-2.1
Según la voluntad (de).
Exenplu har ezazue, / hekiñ zorthe tristean: / Iauna obedizazue, / bere borondatean. Arg DevB 20. Negarrezko balle triste onetan / garbiyak izan gaitian, / bizitza onak pasa ditzagun / jaunaren borondatian. Ud 148.
azpisarrerakoSense-9.3
c) De buena gana.
Sei milla oiek eman dituzu / ez oso borondatian, / nik ez dizkizut zuri barkatzen / danak pagatu artian. PE 152. Baizik egiak esan nai ditut, / al badet, borondatian. MendaroTx 102.
azpisarrerakoSense-9.4
d) (En la expr. sekulako borondatean, 'esforzándose mucho').
Egia hau zen: Aramburu [pilotaria] sekulako borondatean zela. Herr 25-7-2002, 7. Berdintzen dira, gero lau tanto galtzaleak eta beste lau irabazleak, sekulako borondatean. Ib. 23-12-2004, 7.
azpisarrera-10
BORONDATEAREKIN. De buena gana. v. BORONDATEZ.
Emakume maiteak, / dantzara gurekin / etortzen zeratenak / borondatiakin. Bil 29.
azpisarrera-11
BORONDATEAREN KONTRA (Gralmte. precedido de gen.). En contra de la voluntad (de).
Bere borondatearen kontra. OA 155 (v. tbn. Arz 44, El 57, Iraz 31). Ez kendu, ez irugi [...] berzeren gauze xabian borondatean kontra. CatUt 63. (CatBurg 30 borondatearen k., Cb CatV 42 borondateen k.) Badira bai gorputzeko pekatu astunetan jausita bere esan daruakenak konfesoreari, izan zala gura baga edo borondatiaren kontra. Mg CO 156s (v. tbn. CC 111). Bortxaz eta bere borondatearen kontra. AA I 429. Gurasoen borondatearen kontra edo oen baimena bage. AA II 69. Ez ekenzea, ez idukitzea, ez [...] nai izatea berzeren gauza yabearen borondatearen kontra. CatB 46. (CatAe 46 borondatein k., CatR 47 borontatiaren k.) Ene borondatearen kontra hemen egonez Jainkoa damusta zindezake. Laph 63.
azpisarrera-12
BORONDATEAREN KONTRAKO. Contrario a la voluntad (de).
Guraezezko edo borondatiaren kontrako okasinuak. Mg CO 122. Bekaturako bide eta perill urkoa batzuetan da borondatearen kontrakoa. AA III 484.
azpisarrera-13
BORONDATEAZ BESTERA. En contra de la voluntad (de).
Bere gogo eta borondateaz bestera kargurik andienak erlijioan idukiaz. Arr May 169.
azpisarrera-14
BORONDATEAZ KONTRAKO. Contrario a la voluntad. Cf. BORONDATEZ KONTRA.
Aragijaren arrotasun zantar borondatiaz kontrakuak. Mg CO 153.
azpisarrera-15
BORONDATE BATEKIN, BORONDATE BATEGAZ. Zuzenduten dau, borondate bategaz, zure Santidadiari benerazinoe eta amodijozko mensaje edo karta bat. "Eleva unánime" (1870). BBatzarN 247.
azpisarrera-16
BORONDATE GABE.
azpisarrerakoSense-16.1
a) Sin voluntad, sin ganas.
Komunioko sakramentua artu bear degula, ez bortxaz edo borondate gabe. AA I 437. Borondate gabe emotiak, ez dau balixo. Etxba Eib.
azpisarrerakoSense-16.2
b) (Adj.). Contrario a la voluntad.
Birjinidadeko estadu borondate bagiaz, ta izen utsekuagaz. JJMg BasEsc 215.
azpisarrera-17
BORONDATE IZAN (Trans.). Querer, apetecer.
Kristi iarreikiteko borondate zuen Skribá. Mt 8 (tít.). Neholetan ere eztu ukhan borondaterik orain ioaiteko. 1 Cor 16, 12. Zeren Espiritu saindua heldu da eta badoa berak plazer eta borondate duen arauera. SP Imit II 9, 5. Borondate izan dut hauien emaiteko. FrantzesB II 13. Orrek eskribibeztad borontate dionian. Mdg 121.
azpisarrera-18
BORONDATEKO.
azpisarrerakoSense-18.1
a) (Precedido de gen.). Del gusto de.
Estadu ura ez zana bere semearen edo alabaren borondatekoa. OA 155. Bere borondateko bizitza barri bategaz. Urqz 42. Eruan egizala bere borondateko bidetik. Astar II 256. Au gustiz da Jaungoiko onaren gogo edo borondatekua. Ib. 53.
azpisarrerakoSense-18.2
b) " Borondatekua, de buena voluntad, liberal. Gizon borondatekua dogu auzuan, Jaungoikuari eskerrak " Etxba Eib.
azpisarrera-19
BORONDATEPEAN. Bajo la voluntad (de).
Onen borondate-pean berea jarriaz. Berron Kijote 63.
azpisarrera-20
BORONDATE PROPIO. Amor propio.
Gere buruaren erabageko amorio eta borondate propiotik. Gco II 49.
azpisarrera-21
BORONDATERA.
azpisarrerakoSense-21.1
a) (Tras gen.). A voluntad, al gusto (de).
Munduan gerthatzen den gauza guzia bere borondatera dispausatuz. Ins G, 2r. Bere anzu, bere borondatera eta libertatera. Mat 108s. Ioan nahi izan duela / Bere borondatera. Arg DevB 36. Ez eban izentadu Jesu Kristok nosik nora konfesadu biar zan, au itxi eban bere elexiaren ardura eta borondatera. Astar II 218. Erdu mezara, ortxe daukazuz zeure aukerara eta borondatera Jesu Kristoren merezimentu gustijak. Ib. 215. Edo hitzez edo gogoz, bakhotxaren borondatera. JesBih 474.
azpisarrerakoSense-21.2
b) "A discreción, borondatera " Lar.
azpisarrera-22
BORONDATEZ (SP, Urt, Lar, Añ). a) Voluntariamente; de buena gana. "Affectato, [...] gogo ónez, nahiz, borondatez" Urt I 377. "Espontáneamente" Añ. AxN explica bolondreski (128) por borondates. v. BORONDATEAREKIN, bolondreski, borondatezki.
Zerren beti bere da arinago / borondatez nekea egitea. Lazarraga B15, 1182r. Guztioek digoe borondatez segitzen. CantBret 3. Deseos eta borondates errezebitzea Iesu Kristo bere entrañetan. Ber Trat 89. Errezibi zazu ondra emana borondatez. EZ Man II 50. Iragaiten duten pena ere, ez borondatez baiña bortxaz iragaiten baitute. Ax 603 (V 387). Gogotik eta borondatez. SP Imit IV 17, 2. Daramak eskaspean, / Bizia borondatez, / Franko duke aitziñean, / Zeruetan ordainez. Arg DevB 122. Okasioan borondatez dagoanak, nai du pekatua. Mg CC 110. Pensamentu loi borondatez, gura osoz ta ezagueraz eukijak. Mg CO 146. Loikeriako gauza zikiñetan ezagueraz, gogoz eta borondatez, atsegiñez pensatzen egotea. Gco II 4. Zeren borondatez perillean egotea edo jartzea bera bekatu dan. AA III 526. Kopau bat baino ez bada bere, euki ezkero, borondatez emoten deutsagu. fB Ic I 89. Borondatez edo zeure gustoz egon bazinian pekatu loijari adi. Astar II 135. Biotzeko Isabel, / zure defenditzen, / guztiok borondatez / odola itxurtzen. Echag 226. [Lagunaren] paltak ez esatea premiña baga, ta ez enzutea borondatez. CatBus 26. Asi zan oneek egiten, ez gogotik ta borondatez, ezpada, emaztiari ez naibagerik alde onetatik emotia gaitik. Ur MarIl 108. Zein borondatez eta gogotik imiñi zendubezan zeuben errijaren izenian Erregiñaren oñetan eta agindura zeuben semiak. (1860). BBatzarN 187. Promesa kunplitzera / gatoz borondatez. PE 106. Neskatxak kortejatzen / dabil borondatez. Xe 253. Baibenka banenbillan, au jo, ta a tope, / Borondatez eneutsan iñori nik alde. AB AmaE 228. Denbora artarako Lurdesko langilleak bide on bat egin zuten Ama Birjiña agertzen zen lekura; guzia borondatez eta beren kontura. Goñi 64. Izketan egon giñan / biyak borondatez. Tx B II 163. Orain, naiz nik borondatez utzia izan eta zuk eriotzak eramana, biok berdintsuk izatera etorri gera. JAIraz Bizia 125. Berriro eskatu didate lagun batzuek eta or dijoa borondatez. NEtx Nola 3. Borondatez egiten ezpadirade erreboluzioaren adiskide, derrigorrean eginen direla. Arti Tobera 264. Arestian aipatu diren arrazoi aundiei gogoz eta borondatez erantzun. Vill Jaink 162. Euskalerrian garia egin / izan gendun borondatez, / egitiari utzi genion / ganaduaren bitartez. Uzt Sas 76. Borondatez joaten etziralako, joka ebaintzen baizituzten. Ataño TxanKan 36. Erlea ezin zela saldu esaten zuten garai bateko aitonak. Borondatez eman bai. Ostolaiz 141.
azpisarrerakoSense-22.1
(Tras gen.).
Iainkoaren borondatez zuetara bozkariorekin ethor nadinzat. Rom 15, 32. Bertzea da pœna assumpta, gerok geure borondatez hartzen duguna. Ax 158 (V 106). Konsiderazazu ea zure borondatez eman duzunz lekurik tentatua izaiteko. SP Phil 446. Iaunak bere borondatez, / nahi gaitu zerura. Arg DevB 9. Emen nago, ta ez besteren fuerzaz, ezpada nere borondatez. Cb Eg II 48. Ta Jainkoaren borondatez, bear bezala, ta zuzen ezkondu diranakin Satanasek au egiten badu. Cb Eg III 368. Gerok geren borondatez egiten deguna. Ub 153. Baña ez egin geure borondatez penitenzija geijago. Mg CO 231. Adierazoten dau, zelan bere borondatez, ta gurariz opa-zan Jesu Kristo Eriotzara. EL1 102. Bekhatü aktüala da gure boronthatez egiten dügün bekhatia. CatS 8. Gazteena alkate danen borondatez. AB AmaE 293. Populuaren borondatez garela hunat bilduak. Elsb Fram 60. Badijoa bere borondatez Jerusalengo Tenplora. Ag Serm 335. Aberatsak euren borondatez emoten eutsena. Itz Azald 207. Orain lurrean asko gauza egitten dira deabruaren borondatez, lurrekoen gaiztakeriz, aragiaren naikeriz. Inza Azalp 140. Besteren borondatez gau guztia otzak artuta pasa bearko bailuke. Etxde JJ 32. Ezkonduak beren borondatez uztarri baten azpian jartzen direla. Vill Jaink 157. Erlauntza, erletokia, ezta erleen borondatez egiña. Ib. 171. Bere borondatez etxean gelditu zan. BAyerbe 79. Gaitz asko emen senda leitezke / norberaren borondatez. Ostolaiz 39.
v. tbn. He 2 Cor 1, 1. VMg V. fB Ic I 74. Astar II 148. CatB 49. Tx B II 28.
azpisarrerakoSense-22.2
b) Con la voluntad, con la intención, con el deseo, de pensamiento.
Dohatsu dira gogoz eta borondatez probe direnak. Mat 156. Niri ere halberki egidazu dohaña, / Borondatez dastatzeko hain preziatu Mana. EZ Man II 79. Borondatez egiten den heriotzea. Harb 33. Eztire gizonetarik apartatuak gorputzeko atseginaz bezanbat baizen, bainan hei datxezte bihotzez eta borondatez. SP Phil 413. Deabruak, munduak, haragiak, obraz, edo borondatez, rendatzen ahal gutu Ienkoaren aitzinian kriminel. Tt Onsa 172. Gizon hilzale ezitz izanen obraz, ez borondatez. Ib. 179 (tbn., con alguna var., en CatLan 14). Gizon erhaile ezizala, obraz, ez boronthatez. FPrS 14 (tbn., con alguna var., en Bp I 46 y CatS 7). Estatutan jar gaitezin han komuniatzen ez dugunean, gogoz bederen eta borondatez komuniatzeko. CatLav 272 (V 136). Lenengo bostak [sakramentuak] bearrezkoak dira, izatez, edo borondatez; eta oiek gabe ezin salba dike gizona, ajolakabez, ta mezprezioz uzten baditu. CatBurg 33 (v. tbn. Cb CatV 47). Iñor obraz illko ez dezu, ez borondatez gaiztoki. Ub 170 (tbn., con alguna var., en CatLuz 6 y CatJauf 6) Artu bear diralako egiaz eta benetan, edo beintzat gurariz eta borondatez. Itz Azald 123.
azpisarrerakoSense-22.3
(Tras gen.).
Gure borondatez pekatu egiten degunean. Gco I 5. Nere borondatea / ona da izatez, / erregiña ziñake / nere borondatez. Urruz Zer 85.
azpisarrera-23
BORONDATEZKO.
azpisarrerakoSense-23.1
a) (SP, Urt Gram 52, VP 92v, Lar, Añ, Lecl, Gketx Loiola). Voluntario. "(Ignorancia) supina, jakiñeza borondatezkoa, ez jakite bat nagiz betea" Lar (v. tbn. Añ). "1. De devoción. B. jaunartzea zuen. 2. Voluntario, libre, no coaccionado. B. diru-ematea. Coincide con el latino cum sua voluntate, non vi coactus" Gketx Loiola. v. boluntario, bolondres.
Haren obedienzia borondatezko batetara ethor ditezen gizon guziák. E 5v. Debozinozkoak eta borondatezkoak baitira, eta ez obligazinozkoak edo bortxazkoak. Mat 23. Litaniak dire hala nola arrosarioa, materiaren ereduzkoa, edo debozione, edo borondatezkoak. EZ Man II 188. Borondatezko pobrezia. Harb 33 (v. tbn. Cap 79) Azken oreneko penitenzia hark badirudi, bortxazkoa, ezin bertzezkoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezalakoa, eta ez behar bezain librea eta borondatezkoa. Ax 203 (V 136) Bi obedienzia suerte dira, bata da obligazinozkoa, bertzea borondatezkoa. SP Phil 247. Lenengo bostak dirade nezesarioak... beste biak dirade borondatezkoa[k]. Iraz 35. Borondatezko obedienzia deitzen dugu nihork berzek zuzenez eziñ galde diezakeguna. He Phil 251. Dohatsuak . mundu huntako ontasunez billusten diren pobre borondatezkoak. Mih 81. Barraiadura borondatezkoekin meza entzuten dutenek. Brtc 58. [Konfirmazioa]ez da ordea beharrezkoa, edo nai ta naiez artu behar dana, borondatezkoa baizik. Ub 196. Okasino gurazko edo borondatezkua da, zeñetati alde egitia daguan bakotxaren eskuban. Mg CO 122. Geienak bizi dira borondatezko ez jakin negargarri batean. AA III 410. Asko da pensamentu loi borondatezko bat arimia galduteko. JJMg BasEsc 255. Gure eskarioa / da urterokoa, / agirandotxo zerbait / borondatezkoa. Echag 243. Lehenbiziko bortzak [Sakramenduak] dira beharrezkoak [...] bertze biak dira borondatezkoak. CatLuz 21. Baña gure ematea / borondatezkoa / izan oi da, danean / okasioa. It Fab 209. Borondatezko laztasun eta penitenzijarik ez dot, esaterako, iñoz egin. Ur MarIl 64. Ez da Bulda batere prezisoa salbatzeko, baizik oso borondatezkoa. AJauregi 271. Borondatezko ofrenda oiek / dirade baliosuak. Ud 137. Eskintsari borondatezkoa eta erabagi osokoa. Itz Azald 86. Borondatezko aumentuagaitik. "Aumentos voluntarios" . ForuAB 79. Borondatezko illundegi ta esiak maite oi ditue neguko lozorro lar luzean, piztiok. Erkiag BatB 39. Ni naiz soldadoa / borondatezkoa. Azurm HitzB 31. Borondatezko limosna. BasoM 56.
v. tbn. CatBurg 33. Cb CatV 47. CatUt 11. Astar II 242. CatLlo 52. CatAe 50. CatSal 51. CatUlz 36. Borontatezko: CatR 51.
azpiadiera-1.1
Don Antonio Manriqueren banderapean borondatezkoen edo siñalatuen artean [...] izendatu zanean. "Voluntario" . Aran SIgn /.
azpisarrerakoSense-23.2
b) Que tiene buena voluntad; dadivoso. v. borondatetsu.
Bihotz humil eta borondatezko baten promesak. SP Phil 401 (He humill eta borondate onezko ) Ain da mirabe polita nola borondatezkua! Ill Pill 14. Zer begiratu alaia, zer biotz borondatezkua, ona, leiala, gorrotorik gabia. Ib. 27.
azpisarrerakoSense-23.3
c) De la voluntad.
Adimentuzko laneetan denpora guztia emon baga, igaro borondatezkoetara. EL1 18.
azpisarrera-24
BORONDATEZ KONTRA, BORONDATEAGAZ KONTRA. En contra de la voluntad.
Sustentadu, dotrinea emon eta estatua, ez eureen borondateagaz kontra. "No contrario a su voluntad" . Cap 48. Yaubiaren borondatez kontra. CatLlo 46. Senarra borondatez kontra artu-araziaz. NEtx LBB 27.
borondate
<< bizkor 0 / 0 botatze >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper