OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ezkontza.
tradizioa
Tr. Documentado ya en Leiçarraga, es de uso casi gral, aunque entre los suletinos sólo hallamos un ej. de ezkuntza (ezkuntzaz ) en Constantin, junto a varios ejs. de ezkuntze . En DFrec hay 62 ejs. de ezkontza .
sense-1
1. (V; Lcc ( -ea ), SP, Urt I 83, Ht VocGr, VP 23v, Lar, , Lecl, Dv, H), ezkontzaa (V-gip), ezkonza (B; Arch VocGr, VocBN , VocB ), ezkuntza, eskontza (Volt 94, SP, Mic ( -nsea ), Lar), eskontzaa (V-gip) Ref.: A ( ezkontza, ezkonza ); Iz ArOñ ( eskóntzaa, ezkontzaia ); Etxba Eib .
Boda, casamiento; matrimonio.
Honorable da guzién artean ezkonzá eta ohe makula gabea. He 13, 4 (He, Dv, Ol, Ker, IBk, IBe ezkontza ). Nai bako ezkonzea nekea ta kaltea. RS 282. Oñak otz elexarakoz, bero ezkonzarakoz. Ib. 142. Iongoikoa, zuk zinduen ezkontza ordenatu. EZ Man II 69. Anunzioa, ordena edo apeztasuna, ezkonza. Harb 24. Bastartak, ezkontzaz landan eta kanpoan egiñak. Ax 361 (V 239). Ezkontza sainduaren xedera eta intenzionera behatzen dutenak. SP Phil 252. Batak berzeari ezkonzako fedea leialki begiratzea. CatLav 134 (V 70). Zazpigarrena ezkontza, matrimonioa. CatBurg 574. Ezkontzara bage garbiro ta birjen bizitzea. Mb IArg I 130. Emaztea ta zu ezkontzako Sakramentuaren graziaz bat zeratela. Cb Eg III 370. Ezkonzen badira dispensa baga, eztau ezkonzeak balio. Oe 150. Agian bigarren ezkontza batek arinduko du zuen alharguntzaren dolua. Lg I 244. Zer egin bear da neor malhüros denian ezkonzan? CatLan 160. Matrimonioa edo eskóntza. LE Matr3 221. Ezkontza usietan sartutzen dira. Mg CC 164. Gauz oek, eta ezkonza eragozten duen beste asko. AA I 561. Ezkongeijak alkar engainetan badabee ezkontzako tratuban. fB Ic III 336. Beren ezkontzako lehen fruitua. MarIl 96. Doña Mariarekin Duke de Orleansen ezkontza erabakitzera. Izt C 461. Jakoben ezkontza beren odoleko batekin. Lard 34. Bere etxeko andrearekin egin zuen ezkontzak aberastu zuen. Hb Egia 78. Bere ezkontza legeaz kontrakotzat eman. Arr May 153. Adema zenak lehen ezkontza benedikatu zuelarik Hazparneko herrian. HU Aurp 163. Oirik bako eskontzea. Azc PB 233 (en Ur PoBasc 183 ezk- ). Jaunak bedeinkatu egian eskontzea. Itz Azald 173.
( s. XX) Nik eztot ioiz Josetxogaz euki ezkontza auturik. Echta Jos 288. Mikalla ta Iñazio Mariren ezkontza. Ag G 41. Ezkontza txerri-tratua dala uste al dezu? Alz Burr 16. Haur bat bazuten, bigarren ezkontzakoa. Barb Leg 68. Ezkontzak ezkondua zertara beartzen. Or Eus 362. Ezkontza azke edo librea, gogozko ezkontza atsegintsua egiteko asmua ei dauko Alkargokeriak. Eguzk GizAuz 86. Haurrak bazituen bere ezkontzatik. Zerb IxtS 108. Beraren amakin ezkontza zantarrez lotutako gizakumea. Zait Sof 133. Zarata-jai au ezkontz-bezperaraño egin oi zien. Etxde JJ 172. Seme bat eta alaba bi izan zituan ezkontza bizitzan. Erkiag Arran 16. Neska gazte bat ezagutu nahi luke ezkontzari buruz. JEtchep 90. Arima ta Kristoren arteko ezkontza. Onaind ( in Gazt MusIx 150 ). Ezkontza-lokarriak lotzen ditu estuki. MAtx Gazt 26. Ezkontzia eskatzeko. Etxba Ibilt 483. Ain gogoz prestatutako lege-ezkontza. NEtx LBB 64. Bere alabaren sasi-ezkontza. Ib. 54. Ezkontza horri esker. Ardoy SFran 66. Eguerdiko amabietan zan gure ezkontza. JAzpiroz 191. Ezkontza bada bikotearen / lotura edo buztarri. Ayesta 138. Ezkontza hori ere, betikotz, zinez! Larre ArtzainE 71. Ezkontza batera joanak baikinen. MIH 230.

v. tbn. Mat 114. FPrBN 9. Gç 215. ES 229. CatBurg 33. Brtc 64. Ub 192. Monho 130. Gco II 45. JJMg BasEsc 255. CatLlo 42. Echag 227. CatLuz 21. It Fab 173. CatBus 28. Gy 131. Legaz 36. Xe 266. PE 65. Sor AuOst 92. Bv AsL 91. AB AmaE 325. Urruz Urz 42. Jnn SBi 22. Elsb Fram 175. CatJauf 131. JE Bur 131. Ill Testim 7. Lh Yol 46. KIkV 83. KIkG 78. Ox 206. Enb 198. Etcham 150. Lab EEguna 113. Otx 85. Ir YKBiz 394. ABar Goi 34. TAg Uzt 309. Lf Murtuts 54. JAIraz Bizia 67. Etxde JJ 105. Mde Pr 182. Txill Let 64. Anab Poli 138. Bilbao IpuiB 273. BEnb NereA 260. Akes Ipiñ 13. Arti MaldanB 231. Vill Jaink 158. Larz Senper 42. Ibiñ Virgil 117. Mattin 140. Xa Odol 13. Uzt Sas 106. Berron Kijote 139. Ataño TxanKan 176. Eskontza: SP Phil 332. CatLan 14. Astar II 80. CatBus 33. Ag Kr 111. Lab EEguna 100. Zait Sof 91.
azpiadiera-1.1
(Fig.). Unión.
Argi-ilunpeen ezkontza etorri da. Mde Pr 308. Ez da gehienetan zorionekoa izaten euskal idazle eta euskalariaren arteko ezkontza, bata bestearen kaltean ari baitira beti. MIH 262.
sense-2
2. "(V-m), piezas de piedra que sirven de base al marco de la puerta" A.
azpisarrera-1
EZKONTZA-AHAIDE (ezkontzahaide H, ezkontzaide V, G, AN ap. A ; , H, eskontzaide Lar).
Pariente por afinidad. "Afines así [por casamiento], ezkontzaideak " Lar.
Birjiniaren ezkontzahaidea zen, urrundanik bad-ere. Birjin 92. Zearraideak (ezkontz-aide) goratzarrez eta elesariz izendatzen ditu. Zait Plat 7.
azpisarrera-2
EZKONTZA APURTU.
Divorciarse. " Ezkontza apurtuteko bidean daoz (V-arr)" Gte Erd 290.
azpisarrera-3
EZKONTZA-ASEGARRI.
Satisfacción matrimonial.
Bere tankerako emakume geienak bezala ezkontz-asegarriarekin ziaro onbideratuko zela. Etxde JJ 139.
azpisarrera-4
EZKONTZA-ATSEGIN.
Placer (lícito) del matrimonio.
Neure buruz auteman nuan aurrak ukaiteko ezkontza atsegiñetik lizunkeri utsezkora dagon aldea. "Coniugalis placiti modum" . Or Aitork 77.
azpisarrera-5
EZKONTZA-HAUSLE, EZKONTZA-HAUSTAILE.
Adúltero.
Ez naz ba, beste lez bidegabea, / ez lapurra eta eskontzauslea. GMant Goi 98. Lapurrak, makurrak, ezkontza-ausleak bezelakoa. Ir YKBiz 343. Gizaldi gaizto ta ezkontzausle onek ezaupide bat eskatzen du. Ib. 166. Ez lizunak, ez sasi-jainkozaleak, ez ezkontz-ausleak. MAtx Gazt 40. Lapurra, gaiztoa, ezkontzauslea. EgutAr 25-7-1964 (ap. DRA ).
azpisarrera-6
EZKONTZA-HAUSTE.
azpisarrerakoSense-6.1
a) Divorcio.
Ezkontzaustiak (divorcios) biztanliak baño iru aldiz laxterrago geitzen dira. JBDev 1919, 285. Ezkontza-auste edo "divorcio civil" deritzan orrek, askatu al dezake ezkontzako uztarririk? KIkG 79. Yesusek ordea bere Lege Berrian kentzen du baimen ori, edozein ezkontza-auste debekatzen du. Ir YKBiz 123. Armentia-tarren ezkontzausteaz asi zait mintzatzen. Txill Let 83. Ta nora joango zirean ba ezkontza-austearen billa? Bilbao IpuiB 146. Biotzaren eskubideak aotan artzen dituzte ezkontza austearen zaleek. Vill Jaink 162. Bertset hau aipatuko du Kristok ezkontza-hausteaz jazarriko zaizkonean eztabadaka. Bibl Gen 2, 24n.
azpisarrerakoSense-6.2
b) Adulterio.
Gogoeta gaiztoak, ezkontzausteak, aragikeriak. Ir YKBiz 227. Ezkontzausteaan lizunkiro atsegindu ziran. Etxeg JJ 110. Giza-erailtze, ezkontz-auste, lapurreta. MAtx Gazt 59.
azpisarrera-7
EZKONTZA HAUTSARAZI.
Hacer cometer adulterio.
Bere emaztea uzten duen edozeñek (lizunkeriagatik uzten ezpadu beintzat) ezkontza autsi-arazten dio. Ir YKBiz 123.
azpisarrera-8
EZKONTZA HAUTSI.
azpisarrerakoSense-8.1
a) Anular, invalidar un matrimonio.
Ezkonza hausten duen trabu batekin dakiela ezkonzen denak. CatLav 319 (V 158).
azpiadiera-1.1
Divorciar(se), disolver el matrimonio.
Jesu-Kristok erran du ez ditakela ezkontza hauts. CatJauf 130. Lege Zarrak ematen zuen aldiz ezkontza austeko baimena, ezkonduak berexi ta bizi-alarguntzeko eskubidea. Ir YKBiz 123. Ezkondu ginduzan legez, ezkontzea ausiteko almena badaukala Berorrek entzun dogu-ta. Bilbao IpuiB 146. Gutxitan austen dute ezkontza. Anab Aprika 54. Eztute begirik ezkontza ausi eziñaren edertasun morala ikusteko. Vill Jaink 162. Ez ezkontza hautsi. MIH 311.
azpiadiera-1.2
No llegar a celebrar(se) un matrimonio.
Ezkontza zergatik hautsi den egiazko zioa jakiten badute. Mde HaurB 41.
azpisarrerakoSense-8.2
b) Cometer adulterio.
Edozeñek emakume bati begiratzen badio, aren zale izateko, arekin ezkontza-autsi du bere biotzean. Ir YKBiz 122.
azpisarrera-9
EZKONTZA-BEKATU.
"Adulterio, ezkonz-bekatu " .
azpisarrera-10
EZKONTZA-BERBA (; ezkonz-b. ).
"Esponsales" .
Bere amak ifiñi eutsan koroeagaz aren ezkontza berbako ta beraren biotzaren pozeko egunean. " In die desponsationis illius" . CantCS (V) 3, 11 ((G) ezkontza itzeko, Dv, Echn ezkontzeko egunean, Ol eztai egunean, Ker eztegu-egunean .
azpisarrerakoSense-10.1
Palabra de matrimonio.
Martin ezan azartuten ezkontza berbarik egitten. Echta Jos 128.
azpisarrera-11
EZKONTZA-BERBAKO.
" Ezkontza-berbako (V-oroz-arr-m), esponsales" A (que cita un ej. de CantCS, seguramente de de ezkontza-berba ).
azpisarrera-12
EZKONTZA-BIDE.
azpisarrerakoSense-12.1
a) Vida, estado matrimonial.
Zuretzat zer nai ote du? Ezkontza-bidea ala birjintasun bidea? MAtx Gazt 106.
azpisarrerakoSense-12.2
b) Camino hacia el matrimonio; noviazgo.
Berandu esnatu, berandu jakin ezkontza-bideak nola ziran. NEtx LBB 87. Gaztetan ezkontza-bidea artzeko gatzik izan ezpazenduan. Ib. 88. Neska-mutillen batzuk ezkontza-bideak austen bazituzten. TxGarm BordaB 84.
azpisarrera-13
EZKONTZA-DESEGILE.
(Circunstancia) que anula el matrimonio.
Ezkondu izan diranak eragozpen eskontza-desegilleagaz. Itz Azald 172.
azpisarrera-14
EZKONTZA-EGILE.
Casamentero. "Auspex, ezkontzegille nausia " Urt III 213.
Jakiten danean Erretore edo beste konfesoren bat dala ezkontzagillea. AA I 234.
azpisarrera-15
EZKONTZA EGIN.
azpisarrerakoSense-15.1
a) Contraer matrimonio.
Orziral larunbatetan / Eztuk haragi ianen, / Ez muga debekuetan / Ezkontzarik egiñen. EZ Eliç 105. Ezkontza bear badu / aberatsak egin, / nobiak zenbat duen / lenaz beau jakin. It Fab 173. Amak utzi Baigorrirat, egin dezan / Ezkontza. Ox 113. Amabostetik amabi dira / ezkontza egin zutenak, / Iru bakarrik ikusten ditut / orain ezkongai daudenak. Basarri 118. Ijitoak ezkontza egiten zutela lurrezko eltzea gora botata. BBarand 169.
azpiadiera-1.1
(Con adj., determinantes, etc.). Hacer una (buena, mala, etc.) boda.
Len izanen etzuten ezkonza egiteko. Mb IArg I 221. Bereziki Jaun jaunak ez lezake egin / hanbat ezkontza eder suntsun xilorekin. BertsZB 149. Jagokuen ezkontzia egiteko umiai ezer emon gura ez deutsen gurasuak. fB Ic III 350. Semiak gurasuak nai ez leukien eskonzia egiten dabeenian. Astar II 96. Begiratu biar det zer ezkontza egiten duben alabak. Alz Bern 74. Aphezak eta auzaphezak / benedikatu ezkontzak / egiten dituzte bethi. Mde Po 34. Bere eta Gabrielaren familiaren interesei jarraikiz arrazoizko ezkontza bat egiteko. Mde Pr 176. Arrebak, baserri onekoak ziranez ezkontza ona egin zuten. Etxde JJ 68. Mutilzar geratu baño ezkontza on bat egitia oba dala. Bilbao IpuiB 144. Ezkontza aberatsa behar zuen egin. Ardoy SFran 67. Lau etxalde horietako ezkontzak eginak izan ziren zortzi hamar urte barne. Etchebarne 22.
azpiadiera-1.2
(Impers.). Celebrarse una boda.
Trentoko Konzilio sagraduaz batean Españan lenengo egin zan ezkontza. Cb Just 19s. Juez aurreti egiten dirian ezkontzak. fB Ic III 361. Egin zen beraz ezkontza. Jnn SBi 97. Eskontzea egin eta bereala esaten dan Meza. Itz Azald 175. Iru egun-barru ezkontzea egin zan. Altuna 74. Errotako ezkontza ori egin barik gelditu bazan be. Akes Ipiñ 30.
azpiadiera-1.3
Celebrar una boda.
Doña Martak ezkontza Jainkoaren gustora egiteko Meza asko [...] esan erazo zituen. Cb Just 20. Tamnataronz, ezkontza egitera, bazijoazen. Lard 140.
azpiadiera-1.4
Oficiar un matrimonio.
Uste det ardo asko edaten duenak ur asko edaten duela, bada gure trabenariak erretoreak baño obeki dakite ezkontzak egiten. Urruz Urz 53. Emoten eutsala Eleizeari eskontzea egiteko eskubidea. Itz Azald 171. Ez ote duen, oro konda, bataio bezenbat ezkontza egin Frantsesek. Ardoy SFran 186.
azpisarrerakoSense-15.2
b) Preparar, organizar una boda.
Ezkontza baten osoki egitekotzat, hirur gauza behar dira, nihork ezkondu nahi duen donzeillaz edo andre gaiaz bezanbatean. SP Phil 149 (He 151 zarratzekotzat ). Ta deabruak egindako ezkontza ori nolakoa irtengo ta izango da? Cb Eg III 361. Ezkontzia egin ezkero, ez dabee ezkongeijak edo nobijo nobijak etxe baten egon biar. fB Ic III 336. Sarri egiten dira onelakuen ezkontzaak fiesta ta alkarregaz nasaitasunetan oi dabilltzan okasinoietan. JJMg BasEsc 248. Luis hamalaurgarrena / Eta Philip laurgarrena / Bidasoaren uretan / Irlaxka ospatu batetan / Elkhar-ganatzen direla / Ezkontza bat egiñ han behar dutela. Gy 184. Ene ixilik egin / dutenek ezkontza / Saldu nahi ninduten / Animalien gisa. Bordel 126. Aitak egiña nuan ezkontza, / amak nai zuen artzia. Xe 266. Ezkontza egin due / nere berri gabe. PE 69. Ezkontza egin eta / Itsasoz joan zira. LuzKant 143. Gurasuak egindako ezkontza. Alz Bern 51. Nola egin zen Izaaken ezkontza? Zerb IxtS 36. Bi edo iru aldiz lagundu diotala etxera ta ezkontza egiña izaten du zenbaitek. TxGarm BordaB 91. Garai batean, seme-alaben ezkontzak gurasoak egiten omen zituzten. BBarand 31.
azpisarrera-16
EZKONTZA-EGUN.
Día de la boda. v. ezkon-egun.
Euren ezkontz-egunean. Enb 140. Ezkontza-eguna. Laux BBa 54. Nik naikua dot ezkontza egunian imiñi eusten zillarrezko onegaz. Otx 126. Ezkontza egun bezperan etxetik aienatu ziran. Etxde JJ 90 (172 ezkontz egun ). Jakin eben guztiak Zingulinen ezkontzegunaren barri. Erkiag Arran 20. Ezkontza-egun txarrik ez dago. BEnb NereA 175. Ez omen dute ezagutzen ezkontza-egun bertaraño. Anab Aprika 54. Ezkontza-eguna, ondo izanaren biaramuna. MAtx Gazt 33. Baietza baldin bazan, ezkontz-egunekoa bezela betirakoa izan zedilla. JAzpiroz 164 ( ezkontza-egun ib. 190).
v. tbn. NEtx LBB 119. Ezkontz-egun: Etxabu Kontu 88.
azpisarrera-17
EZKONTZA-ERA.
Costumbre matrimonial.
Erromatarren ezkontz-erak aitatzen ditu emen. Zuzi-argitara, senarraren etxera eraman oi zuten emaztea. Ibiñ Virgil 58.
azpisarrera-18
EZKONTZA-ETSAI.
Enemigo del matrimonio.
Ezkonz-etsaiak ziran Simon Mago, Manes gaiztoa, orien eskolar guziak. Mb IArg I 177.
azpisarrera-19
EZKONTZA-EZTEI.
Fiesta de bodas. "Adornare nuptias, ezkontzeztaiak preparatzea " Urt I 223. v. ezkon-eztei.
Erri batean izandu zirala ezkonz bat eta ezkonz-ezteiak. Mb IArg I 178. Etziran ezkonz-ezteian sartuko. Ib. 178.
azpisarrera-20
EZKONTZA GALDU.
Frustrar(se) una boda.
Galerazoko ote dit ezkontza galtzeko munduarekin aserratzeko perillak? AA III 511. Zeinbat ezkontza galduten ditubee miin gaistuak. fB Ic II 212. Zure partez galdu zan ezkontza a. Ib. 177. Ezkontza egiña edo igaroa barriakaz eta zeure miiñ gaistoagaz galdu dozunez. EL2 143. Ainbesteraño ez det sentitzen / gure ezkontza galtzia. PE 53. Orrela izate ezkeroz, ezkontza galdu bearko dezutela. Moc Damu 29. Antoni ta Anjelen arteko ezkontzea galduko zala barriro. Ag Kr 181. Ez altziok ezkontza ori galtzeko neurririk? Ag G 242. Ene ezkontza galdu da. LuzKant 147. Intenzio aundiagaz / ezkontza galdutzen. Balad 230. Ezkontza galdutako bertsoak. AZavala ( in MEIG III 96 ).
azpisarrerakoSense-20.1
Perder la oportunidad de una boda.
Neskatila arek galduko dau eskonza on bat. Astar II 183.
azpisarrera-21
EZKONTZA-HITZ.
azpisarrerakoSense-21.1
a) Promesa de matrimonio. "Esposo [...] ezkontza (V) berba (G) itz emana " . v. ezkon-hitz.
Au erraz gertatzen da ezkontz-itzetan sartuak daudenakiñ. AA II 142. Aren ezkontza itzeko eta beraren biotzaren pozeko egunean. CantCS (G) 3, 11. Aita gudara joan aurretik ezkontz itzez bere burua lotu zun Muñoatarrarenakin. Etxde AlosT 59.
azpisarrerakoSense-21.2
b) Promesa que se hace en la boda.
Aiuntamentuan ezkontz-itza alkarri ematea naikoa degu. NEtx LBB 45.
azpisarrera-22
EZKONTZA-JAI.
Fiesta de bodas.
Orain ezkontza-jaia zan atsaldean. Anab Poli 94.
azpisarrera-23
EZKONTZAKO BERBA.
Promesa de matrimonio. v. EZKONTZA-BERBA.
Onestidadeko aidetasun au dator ezkonzako berbea emonetati. Oe 149 (en la misma pág. tbn. ezkonzeko berbea ). Ezkontzako berba emon ezkero. MisE 211. Emon beeban ez beebango ezkontzako berba bat gaiti auzitan dabiltzanak. fB Olg 202. Ezkontzako berbia ta aginduba gauza andija ta astuna da. fB Ic III 358. Ainbeste ezkontzako berba ariñ ta ondo pensau bagaak. JJMg BasEsc 248. Eskonzako berbia noribait emonik gero ukatuten deutsanak. Astar II 183. Bein ezkontzako berbea emon ezkeitio. EL2 149. Ete eukan ezkontzako / emonda berbarik. Azc PB 81.
azpisarrerakoSense-23.1
Eskontzarako berbia emoebanean. Ag AL 138.
azpisarrera-24
EZKONTZAKO EGINBIDE.
azpisarrerakoSense-24.1
a) Débito conyugal.
Bere lagunari ezkontzako eginbidea pagatzen dioena ezta Sakramendu sainduaz gabetu behar. SP Phil 166. Bere lagunaren gonbidatzea ezkontzako eginbidearen emaitera. Ib. 166. Ezkontzako egiñbidea errendatu behar da [...] haurren izateko esparantzarekin baliz bezala. He Phil 412.
azpisarrerakoSense-24.2
b) Deberes de los esposos.
--Nola behar da errezebitu Ezkontzako Sakramendua? --Izan behar da graziazko estatuan, eta behar dire Ezkontzako eginbideak jakin. CatJauf 130.
azpisarrera-25
EZKONTZAKO HITZ.
Promesa de matrimonio.
Legezko lehen urratsa zen ezkontzako hitza edo tratua. Othoizlari 1968 (7), 6.
azpisarrerakoSense-25.1
( ezkontzarako hitz ).
Ezkontzarako itzak alkarri emanik daudenak. OA 161. Ezteutsu berak ezkontzarako itzik emon? Ag Kr 160.
azpisarrera-26
EZKONTZA-KUTSATZE.
Adulterio.
Euren ezkontza-kutsatzeari buruz etzan len bezela marmariorik. Etxde JJ 237.
azpisarrera-27
EZKONTZA-LAGUN.
Cónyuge. v. ezkonlagun (2).
Ezkontza-laguna aukeratzeko garaia iritxi zaienean. MAtx Gazt 75. Maitasuna gorde zazu garbi ta gordin zure ezkontza-lagunari bakarrik eskeintzeko. Ib. 34.
azpisarrera-28
EZKONTZA LOHITU.
Cometer adulterio.
Iñoren ezkontzarik ez dezu loituko. Lard 421 (v. tbn. 381).
azpisarrera-29
EZKONTZAN.
(Pedir, dar, tomar, etc.) en matrimonio. v. EZKONTZAZ.
Alaba hura hari ezkontzan ematerat zagoela. Lg I 281. Davitek galdetu zuen Abigail ezkontzan. Ib. 287. Mundu onetako semeak ezkontzen dira, eta alabak dira emanak ezkontzan. Brunet Lc 20, 34 (Oteiza dira ematen eskonzan ).
azpisarrera-30
EZKONTZA NAHASI.
Cometer adulterio.
Engrazi ezkontza nahasten asia zela. Etxde JJ 181. Ohaide berriekin ezkontza naasten zunean. Or Aitork 228.
azpisarrera-31
EZKONTZA-NAHASKETA.
Adulterio. v. EZKONTZA-NAHASTE.
Engrazirekin ezkontz nahasketan topa zuten bakarra Mattin zela. Etxde JJ 163.
azpisarrera-32
EZKONTZA-NAHASLE, EZKONTZA-NAHASTAILE.
Adúltero.
Beste gizonak [...] bezela, lapur, oker ta ezkontza-nasle ez naizalako. Ol Lc 18, 11 (Ker ezkontza-naastaille, IBk ezkontz-nahasle, IBe ezkontza-nahasle; Lç, He, Oteiza, Brunet adultero, Dv emakoi ). Pizti ezkontza-nasle ta aidekeri-egille orrek. Amez Hamlet 44. Bi ezkontz-nahasleak ikararen mendeko biurtu ziran. Etxde JJ 112 (176 ezkontza-nahasle; 174 ezkontza-nahastalle ). Jupiter ostosgille ta ezkontza-naasle. Or Aitork 30.
azpisarrera-33
EZKONTZA-NAHASTE.
Adulterio.
Ezkontz nahastea bi urteko illunaldiakin zigorkatzen dik legeak. Etxde JJ 149. Xalbat eta Engraziren arteko ezkontz-naste laidogarriaren xamurkeri guziak. Ib. 113.
azpisarrera-34
EZKONTZA-OHE.
Lecho conyugal. "Cadurcum, [...] ezkontzohea, ezkontzetako ohéa " Urt IV 3.
Irten bedi senarra bere ezkontzaoetik eta emaztea bere eztoitik. Ur Ioel 2, 16 (ap. A; Dv etzauntza, Ol etzangu, Ker lo-gela ). Eskontza-oe gabe ta eztei-eresirik gabe atso zaartzea. Zait Sof 36. Ama baten eskontza oeko añenok! 'Lecho materno' . Ib. 185.
azpisarrera-35
EZKONTZA-ORNI (V-arr ap. A ; ezkontzorni A).
Arras.
azpisarrera-36
EZKONTZA OSATU.
Consumar el matrimonio.
Eta ezkonza osatu bage dauden bitartean, boto edo promesa kunplitzeko obligazioan daude. Gco II 569.
azpisarrera-37
EZKONTZAPEAN.
Dentro del vínculo matrimonial.
Pixka bat bigundu zuten, legezko ezkontzapean sar zedin. NEtx LBB 57.
azpisarrera-38
EZKONTZA-TRATU.
Acuerdo de matrimonio.
Kontuz egin bite / Ezkontza tratiak / Engana ez ditezen / Adinez gaztiak. (1915). LuzKant 142. Gaurko ogi ta bigarko gose / oraingo ezkontz-tratuak, / egun batean muki jaten da / besten dibortziatuak. Ayesta 126.
azpisarrera-39
EZKONTZA URIKOR.
Matrimonio civil.
Eskontza urikorra edo matrimonio zibila. Itz Azald 53.
azpisarrera-40
EZKONTZA URRATU.
Disolver(se) el matrimonio.
Ezkontza urratu ote diteke? Ir YKBiz 346.
azpisarrera-41
EZKONTZA-XEDE.
Compromiso matrimonial.
Ahaide eta ezagun batzuei idatzi zien [...] laburzki esanaz ezkontza-xedea hautsi zuela. Mde HaurB 48.
azpisarrera-42
EZKONTZAZ.
(Tomar, unir, dar, etc.) en matrimonio. " Neska ezkontzaz galdegin zuen (BN-arb)" Gte Erd 106.
Mundu hunetako haurrék hartzen dute ezkonzaz eta hartzen dirade. Lc 20, 34 (He, Dv ezkontzaz; Oteiza, Brunet eskonzan ). Emazte hartzen zutén eta ezkonzaz emaiten. Ib. 17,27 (Ol ezkondu eta ezkonerazten ). Ezkontzaz gaiztoakin nastu. Ub 12. Asi ziran ezkontzaz elkarganatzen. AA III 281. Moro gazte bat ezkontzaz hartzera zohalarik. MarIl 105. Dabidek zarzaroan ezkontzaz beretutako donzella gazte hura. Lard 208. Dina eta gañerako neskatxak ezkontzaz emango ziezteela. Ib. 45. Bere alaba emanen diola ezkontzaz. Barb Leg 136. Bein ezkontzaz batu diranak. Ir YKBiz 123. Hasi ziren gizonaren umeekin nahasten ezkontzaz edo bertzela. Zerb IxtS 13. Bein ezkontzaz uztartutako senar-emazteak. Etxde JJ 216. Maria, Jesusen ama, ezkontzaz hitzemana zen Josepi. Othizlari 1968, n. 51, 6. Bion naia bete genduan: alkarganatu ezkontzaz, famili berri bat osatzeko. JAzpiroz 194. Hori sortzeko batu dira, ezkontzaz ala sasi-ezkontzaz ez dakigu, Italiako edertasuna --Gina Lollobrigida deritza-- eta Ipar Ameriketako trebetasuna, Robert Z. Leonard izenekoa. MEIG I 157.
azpisarrerakoSense-42.1
Por medio del matrimonio.
Baita berzea ezkontzaz munduko statura [deitzen duzu] . EZ Man I 20. Bere [Nafarroaren] nausiak ezkontzaz bilatuz nungo nahiko tokietan. Ardoy SFran 37.
azpisarrerakoSense-42.2
A causa del matrimonio, por su matrimonio.
Etxean ezkonzaz edo serbitzurako sartu zaidana. Mb IArg I 229. Ezkontzaz zion Blancak Thibauti ekharri / Nafarroa guzia, poxi prezagarri. Hb Esk 78. Lehena Mekan, aberastua ezkontzaz. Hb Egia 79. Mirakuiluago [zen] Eskualdun bat Baionatik harat kokatzea, ezkontzaz edo bertzela. Zerb Ipuinak 661. Apa Maria Biarnorik jina zen ezkuntzaz Ibarbürila. Const 43. Ezkontzaz Uitzira joana. Or SCruz 82. Etxean geldi baita ezkontzaz Garazi. Or Eus 365. Ezkontzaz etorria zala orrera. Uzt Sas 349. Aldudetik hunarat ezkontzaz jina. Xa Odol 32. Nausi hori Aniza Haraldetik jina zen Altzieta Idioinera ezkontzaz. Larre ArtzainE 59. Jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen. MIH 236.
v. tbn. Gerrika 40. Insausti 38.
azpisarrerakoSense-42.3
Con fines matrimoniales.
Neskatxa banintz eta majoa falta, / Ikhazkinik ezkontzaz ez niro trata. ChantP 92. --[...] zure ezagutzak egin nai lituzkeela! --Ha! Zer kariaz? Tratuz ala... --Ez, ezkontzaz! Lf Murtuts 29.
azpisarrera-43
EZKONTZA ZERRATU.
Preparar, apalabrar una boda.
Ezkontza bat osoki zarratzekotzat. He Phil 151. Orrela zerratua / gendukan ezkontza. PE 66. Gazte ezkontzak zerratzen ere / iaiua zaude, Potoko. Tx B I 269. Damu det zerratua / zurekin ezkontza. MendaroTx 229. Denboran aitortu balu / traba gelditu zela, / horrengatikan ez daiteke / ezkontzarik zerra. (B). Balad 181.
azpisarrera-44
EZKONTZA ZIKINDU.
Atacar, romper la fidelidad matrimonial; cometer adulterio.
David gizon ezkonduak zikindu zuen bere ta besteren ezkonza. Mb IArg I 245. Arkitu zaitugula gazte batekin ezkontza zikintzen duan gaistakerian. AA III 332. Zoaz pakean, esan zion ezkontza zikindu zuan andreari, nik ez zaittut gaitzetsiko. Inza Azalp 107.
azpisarrera-45
EZKONTZAZKO (V, G, AN ap. A ; SP (sin trad.), , H).
De matrimonio, matrimonial.
Iaunak hanbat ohoratu ukhan duen ezkonzazko statu saindu hunetan. Ins B, 6r. Ezkontzazko ahaiko hersi haren bidez. SP Phil 404 (He 409 ezkontzako amodioaren ariaz ). Non ezpaititu ezkontzazko gogoeta arinenak ere utziko bere bihotzean den gutiena trikatzera. Ib. 414. Bigarren ezkontzazko ukho hura. Ib. 416. Zenbat aldiz ez dira ithurri bidean aiphatu ezkontzazko lehen solasak! JE Bur 37. Saiatu ziren bere arreba ta biak ezkontzazko lokera billatzen. Etxde JJ 139.
azpisarrera-46
EZKONTZAZKO AHAIDE.
" Ezkontzazko ahaideak, parents par alliance" H.
azpisarrera-47
EZKONTZAZKO AHAIDETASUN (aide- , eskontzazko a. Lar).
"Afinidad, parentesco por casamiento" Lar.
azpisarrera-48
EZKONTZAZKO HITZ (H).
Promesa de matrimonio. v. ezkon-hitz.
azpisarrera-49
LOHI-EZKONTZA.
Unión pecaminosa.
Eiheragaraiko gaztañadian egiten dutela beren loi-ezkontza. Etxde JJ 123.
azpisarrera-50
UME EZKONTZAKO v. ume.
ezkontza
<< ezkero 0 / 0 ezkutaleku >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper