OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atzerapen.
tradizioa
Tr. Documentado en textos meridionales desde mediados del s. XVIII. En el s. XX se emplea sobre todo en la acepción de 'retraso', mientras que es poco usado en las demás.
sense-1
1. (, Dv).
Retraimiento, pereza; renuencia. "Caído, [...]. Caimiento, jausi-eroritasuna, atzerapena " . "(G), éloignement ou répugnance" Dv. v. atzerakuntza.
--Zer da nagitasuna? --On egiteko desalaia ta atzerapena. CatBurg 40. Obra onak egiteko arimako atzerapen bat. Cb CatV 57. Deungarako daukagun makurtasuna ta guraria, ta gauza onetarako atzerapena ta nagitasuna. CrIc 19. O kristau deabruak orain anbeste atzerapen, nagitasun ta ezin egin ematen dizuna. Mg CC 180. Erretore Jaunarekin konfesatzeko atzerapen edo beldurra badu, dei egin beste bati. Ib. 213. Eliza Ama Santak ezin bestez bezela ipini zuen urtean beingo komunioa, ekusirik kristau askoren atzerapen ta nagitasun lotsagarria. Ib. 207. Ez dabee aitatuten urrengo konfesinuetan euren nagitasun, ta [gauza ostua] biurteko atzerapena. Mg CO 162. Eta ainbeste atzerapena, bekatuzko etxea itxiteko? LoraS 27. Zergatik aldi askotan ainbeste atzerapen sentitzen degu, gure Jaungoikoaren borondatea egiteko? Gco I 417. Nondik dakizu, lekua izanda ere, garaituko dezula zure lotsa ta atzerapen ori. AA III 531. Jakinak dira [...] San Basilioren atzerapenak ta aleginak Obispotzia ez artuteko. fB Ic III 303. Zu nere iguala [...] besterik ez baziñake [...], ez nuke ainbeste bildur, atzerapen ta lotsa izango. Echve OngiB 60. Parka eskatu Marijari beraganako daukazun oztasun ta atzerapena gaitik. Ur MarIl 6. Zeñek oñazpian zapaldu eta desegin euen bildurrik eta atzerapenik bagarik sugiaren beraren buru berenotsua. Ur BulaAl 38. --Zer da Nagitasuna edo Pereza? --Gauza onerako yautsitasuna edo atzerapena. Legaz 48. Nola birtuterako nere atzerapen, nere ejenplo gaizto eta esamesaren bildurrak kondenatzen dituen! Arr May 118. Jagi zaitez laster, atzerapen eta nagitasun guztiak azpiratu eta goituten dozuzala. Itz Azald 203. Bere bizitzea eurakgaitik emoteko, badaezbadarik eta atzerapenik euki izan ez daben. Ib. 79. Bere gorputza jan eta bere odola edateko iguiña eta atzerapena eukiko genduan. Ib. 157. Migel Anjel margogilleak kardenalak atzerapena izan zezan aren lantegitik, su-leizean iduriz jarri zuan. J.B. Ayerbe EEs 1912, 57s. Erriak apaiz egitera beartu zuela ta berak atzerapena erakutsiarren, ezin garaitu izan zuen erritar aien gogoa. A Itzald II 69.
sense-2
2. Obstáculo, impedimento. v. atzerapide.
Aita Markesak beti atzerapenak ematen ziozkan [Luisi Konpañian sartzeko] . Cb Just 41. Estudioetatik ateratzeko infernu guztia Ignazioren kontra jaiki bazan ere, Jaunaren graziarekin atzerapenak garaitu zituen. Cb SIgn 54. Bein baño geijagotan zurtu nabena da, ikustia, zeinbat atzerapen ta atxakija emon daruen askok eruateko Errijetara Misinuak. Mg CO 295. Alanbere bere arteko iguin edo atzerapenen bat baleutsa gurasuak gura leuken ezkongeiari, eztabe umiak pekaturik egingo, onetan atsegin emon ezaz. CrIc 66. Topatzen zutela menasta atzerapen bage, bañan meatzearen jabeak alkarren artean ondo etzetozelako, lantegi artan etzegoela buruzpide eta eraen onik ezertarako. Izt C 68. Ez egijala begiratu alako umekerijetan, ta ez egijola imiñi aiztiari atzerapenik premiñako gauzeetan. Ur MarIl 101. Onelakorikan gertatuko balitza, uste degun bezela, ez det atzerapenik sinisteko zuk lagunduko diozula. (29-5-1860). Ur Carta a Bon BAP 1957, 222. Luze biziro izango litzake emen zearo azaldu ta adieraztea lenengotik batzuek ipiñi ziozkaten kontra ta atzerapenak. 'La resistencia que al principio le mostraron' . Aran SIgn 73. Ori dala-ta, batetik bere lantegian sendidun langilleak artzeko atzerapenik eztauko. Eguzk GizAuz 183.
sense-3
3. (V, G; H) Ref.: A; Iz ArOñ .
Retraso, dilación. " Atzerapena daukó, tiene retraso" Iz ArOñ.
Bostgarrena Konfesoriak emoten deutsan penitenzia atxakia ta atzerapen andi baga egitia. CrIc 158. Extremaunzio Santua errezibitzeko ere izaten dira atzerapen asko, batzuetan etxekoagakgatik, ta besteetan eriyak berakgatik. Echve OngiB 105. Pazkoa asitzeko ordua bazetorren, eta zerbait luzatu ezkero, etzeukaten Pazkoaren ondorengo zortzi egunetan iltzerik; eta bildur ziran, bitartean atzerapenen bat sortu zedin. Lard 456. Asi ziran biderako prestamenak egiten. Beren atzerapen eta eragozbideak bazituzten, bere-bereala irteteko. Ib. 325. Txiliri erraiak ardaoz betoru ezkero, beren alabea emaztetzat eskatu ta baietz entzutea, atzerapen bagako gauzea izan bear ebela uste izan eban. A BeinB 84 ("retraso" en el voc. del final). Orretxegaitik emoeutsan Antoniri bidebageko atzerapena. Ag Kr 154. Batetik garesti jo lezaioteke, ta bestetik atzerapen aundiya izan lezakete. ForuAG 327. Onenbeste kalte ta atzerapen ekarri dizkiguten irudipen ta itxuragabeko lotsa oiek, bota ditzagun bizkarrera lenbailen. "Tantos disgustos y retrasos". NEtx Nola 8. Urte bi oiek luzetxo joan zaizkit. [...] Ez da kaltegarri paperen denbora au atzerapen izatea, denak jakiñ eta oldoztu dezazun. JAIraz Bizia 59. Gurasoek ere familiko bizieran zaartzaroaren atzerapen bat eta bizitzaren luzagarria aurkitzen dute. Vill Jaink 161. Orrela ez dago plazara joaterik. Medikuarengana joan da atzerapena eskatu bear dezute. BBarand 180. Polipasok zortzi eguneko atzerapena eskatu zuan. Albeniz 257. Joan den astean ez nuen eskatzen zenidana bidaltzeko modurik izan. Ez berandets, ezinbestekoa izan baita atzerapena. MEIG IX 98. En DFrec hay 23 ejs. con esta acepción.
sense-4
4. (Lar, ).
"Atraso, atzerapena, galdundea, eskasa, lat. jactura, penuria" Lar.
Besterentzat lan egin bear ori, atzerapena omen uan garai aietan. Ataño TxanKan 93.
azpiadiera-4.1
Atraso, lo opuesto al progreso.
Ezetz esan dizut. Euskera, euskera atzerapena dala. Illunpea. Elizarako bakarrik duin dan izkera. Lab EEguna 93. Leku askotan nagusiturik / dagola atzerapena. Olea 89. Atzerapena dute gaitz oiek / beren sustrai eta zaña, / ta zerk pizten du aurrerapena / jakintza on batek aña? Ib. 143.
sense-5
5. Decaimiento. "Caído, jausia, eroria. Caimiento, jausi-eroritasna, atzerapena " . " Atzerapen aundixa eiñ, decaer --envejecer mucho-- en la salud" Iz ArOñ. .
atzerapen
<< atsegarri 0 / 0 aukera >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper