OEH - Bilaketa

756 emaitza garai bilaketarentzat

Sarrera buruan (50)


Sarrera osoan (496)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bezalatsu.
sense-1
1. (G, L, BN, S ap. A ; Dv, Foix ap. Lh.), bezelatsu .
(Aprox. de bezala ). Más o menos como.
Arrotzketan ibiltzea dela erhokeria bat bezalatsu. ES 170. Laudatzen zaituztet bada, ene anaiak, zeren gauza guzietan nitaz orhoit zareten eta atxikitzen ditutzuen nik emanikako erregelamenduak, utzi darozkitzuedan bezalatsu. He 1 Cor 11, 1. Gutixago jatea, barur-egunetan egiten den bezalatsu. Dh 57. Ez segurki! Uztarrika bezalatsu sortzen dira adarrak: azpiko andana laburtuz eta bigarren andana arrasatuz. Dv Lab 363. Higan litekenak izarretarat ez lezake ikus [mundua], edo ager litzaioke pilota bat bezalatsu. Hb Egia 39. Iduritzen zait frantsesik eztakitenak bezalatsu mintzo naizela. Jnn SBi V. Gauzak naski orduan bezalatsu dohazi gutartean. Zby RIEV 1908, 83. Ahula da, hil hurrana da, ez balitz bezalatsu da. HU Zez 194. An zeuden, zintzurraraiño aseak diran antzarak bezelatsu. Lh Yol 24. Norbeit doala holako kaskoetan zerbeit sar-arazi nahiz, suaren hiltzeko thu eginez bezalatsu eginen du. Zerb Metsiko 255. Testamentu Zaarreko garai goxoetan oi zuten bezelatsu. Mok 6. Bigarren aldi ontan, lengoan bezelatsu edo okerrago gertatu zitzaion. Or SCruz 37. Guraizeak erdiratzen diran bezelatsu, berak ere Mirele topatuko zuan. Anab Usauri 62. Eguzkiak bezelatsu, eguzki-loreak ere uxatzen ditu illunpe-mamuak. JMB ELG 79. Beroien artean, beste zenbait lanarien artean bezelatsu, aukera egitea dagokiolarik. EAEg 23-11-1936, 366. Emen bezelatsu an ere izaten omen ziran ezda-baidak auntzaz. Munita 132. Eskaleak bezalatsu bizi bearko genuke, mixeri gorrian. Etxde JJ 75. Beti bezelatsu zegoen dena. Txill Let 61. Platonek idurimenez, begiz bezalatsu, ikusten bide zuen. Zait Plat 71. Eta bakoitzak doñu bestelako bat sortarazten omen du, zitara ari bakoitzena ere ezberdiña dan bezelatsu. Gazt MusIx 70. Matsondoa zuaitzen, matsa matsondoaren, zezena saldoaren, uzta arloen apaingarri diran bezelatsu, zu, Daphni, zuretarren edertasun zera. Ibiñ Virgil 46. Ezkongai, bizitza guzian... Urik gabeko iturria bezela: [...]; lur ederrak alperrean edukitzea bezelatsu. NEtx LBB 87. Arrai zatarrak koxkorragua / menderatzen duanean / bezelatsu, gu gelditu giñan jarraitutzeko lanean. Uzt Sas 251. Iñoiz asarretu ta burrukan igoal, ta geroxeago pakean, oraingo umeak bezelatsu. JAzpiroz 122. Azkenerako aien mende bezelatsu jarri giñan. AZink 86. Alemanez gertatu ohi den bezalatsu. MIH 86.
v. tbn. Lap 7 (V 5). Vill Jaink 33. Bezelatsu: Lek SClar 138. Anab Aprika 54. Berron Kijote 201. Ataño TxanKan 244.
sense-2
2. Aproximadamente. v. bezala (5).
Oetako bakotxak irauten du bi orduan bezalatsu. Izt C 93. Batutzen dira berrogei milla ardi bezalatsu. Ib. 225. Kintal burnia ateratzeko zenbat ikatz bear dan; Ermentari sutegietan zenbat bezalatsu erretzen dan. Ib. 131. Eun denario, au da, berreun erreal bezalatsu. Lard 411. Aurkeztu zioten amar milla talentu, au da, irureunda amasei milloi eta zortzieun milla erreal bezalatsu, zor ziozkan morroi bat. Ib. 410. Biderditan bezalatsu, ibaia bat bada. Arb Igand 102. Eta saldo osoa, bi milla buru bezelatsu, oldar aundian [...] itsasora erori. Ir YKBiz 190. Pazkoaren atontze-eguna zan, seigarren ordua bezelatsu. Ib. 496. Andik ordu erdi baten buruan bezelatsu. Ib. 479.
sense-3
3. (Tras part., con valor temporal). Más o menos desde el momento en que. Cf. bezala (3).
Oberenen arten gendun sortu bezalatsu lirika gaiean. "Casi desde su aparición" . Or BM 20.
azpisarrera-1
BEZALATSUKO (BN-ciz; Dv). "À peu près semblable. Zurea bezalatsuko bertze zaldi bat ikhusi dut" Dv. "Hura bezalatsuko da (BN-ciz)" Gte Erd 144. v. BEZALAKOTSU.
Hura bezalatsuko bertze Yainkoak baziren arren, errege zaukan bere burua. Hb Egia 63. Chico Gaintza bezelatsuko basauritxo bat da, Sacramento-River deritzaion ibai bazterrean egina. A Ardi 2. Loraza eta azak ere hemengoak bezalatsukoak. Zerb Metsiko 325. Beste Kelta batzuk etorri ziren, hizkera piska bat bestelakoa zeukatenak --Galiako Keltena bezalatsukoa. Mde Pr 247. Sokrate, harentzat, Jesus Jondoni Joanirentzat bezalatsuko zerbait eta norbait. Lf ( in Zait Plat XIV ). Etxe hura beste etxeak bezalatsukoa zen. Larre ArtzainE 39.
bezalatsu
<< bezain 0 / 0 bezalaxe >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper