- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zori2 (1545: Etxep; ik. behean txori). ■ Hitz orokorra. Esanahi historikoa (‘egokiera, zantzu, zorte…’) izan baino lehenago, zori-k ‘txori’ esanahia zukeen; gerora, forma sabaikariduna ((t)xori) geldituko zen esanahi zaharrarekin; bilakaera horretaz, ik. behean.
Badirudi hitzaren aurreneko agerraldiak, XVI. mendekoak, zori onean, gaiztoan/gaitzean erakoak direla, ‘egokiera, muga (on edo gaitz)’ adierarekin: Etxep zori honian sortu date, OihAtsot zori onari irekok atea, eta gaitzari auko beha, Lazarg zori onean jaioa, ibid. zorigaxtoan jaio ninzan (cf. halaber Lazarg zorigatxean oi neuretako / amorea dot ezautu; Leizarragagan ez da hitza aurkitzen). Cf., bestalde, IbargC “Soria […] es nombre vascongado que significa en castellano tanto como si dijésemos agüero o ventura buena o mala”.
XVII. mendean ‘seinale, zantzu’ gisa agertzen da Kapanagagan (sinistu dabeenz edo amesen batzuetan edo zoriren batzuetan; cf. jad. Poza: “Soria […] significa sitio y postura de agüero”); oro har ordutik aurrera da, testuetan bederen, ‘zorte, mentura, patu…’ esanahia finkatzen (EtxZib halako zoririk eztukegu, Oih zoriak… noiz ere heltzen baikitu, Mburu orra merkatari ta langille nagiaren zoria, Mogel zori edo suerte ona, Duv nere zoriaz jakintsun eginen naiz).
□ Ez dago argi Donemiliagako agirietako Galindo Zoria (~1010) eta Furtun Zoria (1187) pertsona-izenak hitzaren adibide diren; lehena ageri den agiriaren testuinguru geografikoa Badarán herria da, bigarrenarena Ocón, biak Errioxan. Orobat Miguell de Munabe de Choria (ArchBergIII 1508). Ziurtzat jo daitezke, txoritegi-ren adibideez gain, Chorilurra (ArchOiarI 1499) eta geroagoko Choricantariaga (EslabTop 1827).
● zorigaitz Ax (zori gaitz hekentzat); zorigaitzean (cf. goian Lazarg zorigatxean); zorigaitze(ta)ko OihAtsot + Oih, zorigaitzez Pouv (zori onezko egunetan orhoitu behar da zori gaitzaz); hau ere berandu lexikalizatua, ik. zorion, eta cf. zori-ren erabilera beregaina.
● zorion EtxZib (zori onez bethea); zorionean (cf. goian Etxep zori honian, Lazarg zori onean); zorioneko Harizm; zorionez EtxZib (zori onez iaio ziñen, “mugonean”); zorionezko EtxZib; zoriontasun Añib; zoriontsu Astar; berandu arte ez dago lexikalizatua guztiz (xviii. m. bigarren partera arte?), Artxuk oraindik zorihon idazten du, cf. orduon, mugon; ik. zorigaitz.
● zoriz ‘agian’: Harizm (gozatuko duzu zoriz / zeure kolera mina); ‘halabeharrez’: Goihetxe; ‘zorionez’: EAzk (atrapetako gizon okerrak / etzala zoriz arma bakarra / andren negarra). / zorizko Goihetxe (toki zorizkora, “piège inevitable”); cf. zoriz ‘halabeharrez’.
zorian (Larm [galtzeko zorian]), zorideunga (‘zorigaizto’: Mogel [zori deungan jaio zinianak]), zorigabe (‘dohakabe’: Duv, TxAgir), zorigaizto (Larm, Mburu; zorigaiztoan (cf. supra Lazarg zorigaxtoan); zorigaiztoko (Larm, Mburu); zorigaiztoz Pouv), zorigaldu (Astar), zoritxar (Zabala; zoritxarrez Mogel; ik. goian zorigaitz zahar eta orokorra). Cf. galzori, hilzori, leherzori…
► Bukaerako -i partizipio marka gisa analizatuta (antzera egina dugu zori1-n), zor-i analiza genezake. Alabaina, ez legoke argi zein litzatekeen *zor /soɾ/ erroaren oinarrizko esanahia, are ‘txori’ esanahia jatorrizkotzat hartuta ere (ik. jarraian eztabaida). Ez dugu modurik zori ‘umo, heldu’-rekin lotzeko, eta kontuan har bedi hitz horretan izan genezakeela *zon erroa berreraikitzeko zantzurik.
Zatiketa lexiko baten adibide garbia da zori ‘patu’ eta txori ‘txori’ bikotea: zori-k jatorrian ‘txori’ esanahia zukeela onartu ohi da; ohitura zabaldua zen txoriei begiratzea, behaketa horretan seinale edo zantzu modukoak interpretatu eta egoerari edo gertatu beharrekoei antzemateko edo igartzeko (ik. beherago); ohitura hauen bidetik hartuko zuen zori-k (on-ak edo gaitz-ak) ‘zantzu, egokiera, zorte, patu…’ esanahia.
Badirudi, beraz, (t)xori, sorreran forma sabaikaridun adierazkorra izango zena, forma markatugabe bihurtuko zela (cf. hainbat tokitako (t)xakur, (t)xerri, (t)xuri, etab.): jatorrizko zori forma esanahi berriari lotua geratu zen, eta (t)xori formak jatorrizko ‘txori’ esanahia gorde zuen (Mitxelena 1957b: 119, 10. oh.).
Ongi dokumentatua dago ‘txori’ ← ‘patu’ bilakaera semantiko hori. Beste zenbait hizkuntzatan ere txoriak ‘seinale, zori’ nozioekin lotuak ageri dira: adibide klasikoa da lat. auspicium, etimologikoki avis ‘txori’ + specio ‘begiratu’, ‘txori-behatze’ funtsean, edo “signe fourni par l’observation du vol des oiseaux” (ErnMeill s.v.); gr. ere οἰωνός dugu, ‘txori harrapari, igarleak behatzen duena’ eta ‘txori igarle, zantzu, iragarpen’ esanahiak dituena, jatorrian ie. *h2eu-i- ‘txori’ (Beekes s.v.); gazt. zah. bada auze ‘zori, zorte’ eta auze mala/dura ‘zoritxarra’, lat. avis ‘txori’ hitzaren *avice eratorriaren ondorengo; cf. halaber gal.-port. avicimao (< *avice-malus) ‘zorigaiztoko’ (DCECH 1, 418a, ave). Gazt. pájaro de mal agüero ‘parte txarreko txori’ esapidea ere ikuskera edo sineste beraren adibide da; orobat kat. ocell de mal averany eta ing. bird of ill omen.
txori (1340: ArchSegI [Penna de Choritegui]; xori ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Txori da forma zabalduena; xori lap.-bnaf. eremuan ageri da gehienbat. Badirudi txol- elkartuetako forma dagoela txolarte eta txolarre-n.
● txolarre ‘eliztxori’: txoarre Larm, Iturr; txolarre Lizardi, Munita; osaeraz txol- + arre dela uste izan da Schuchardtez geroztik, gazt. pardal ere kontuan harturik; dena den, aurrenik ageri den eta berandu arte nagusi den forma txoarre da, eta hobe da txori arre sintagmatik, *txorarre > txoarre eta txolarre esplikatzea, lehenean dardarkariaren galera disimilaziozkoarekin eta bigarrenean urkarien disimilazioarekin r-rr > l-rr.
● txolarte ‘txori-arte’: Larm, Azk (bazt., erronk.); ‘denbora-tarte, atsedenaldi’: Izt (eramaten dituzte erostunetara, nork bere abelgorriakin txolarteetan, lanik galdu bage); pentsatzekoa da *txorarte egon dela hemen ere; irudizko erabileratik sortu da bigarren adiera, ‘txori-arte’-k berekin duen ‘ebaska, zain’-etik ‘denbora-tarte batez libre, zereginik gabe’-rako bilakaerarekin edo.
● txoriburu ‘buruarin’: Pouv (x-) (hark xoriburutzat gadutza, dadukagun guk ere hura erhotzat); “hilo de grosor desigual” Azk (zar.), “koskor edo buru ori kirrua kordatzerakoan ateratzen zan. Baiña txoriburua esaten zitzaien ariaren sendo-uneai ere” Izag (bizk.); lehen adiera orokorra da, eta bigarrena ere oso zabaldua; bigarren horren oinarrian ‘burutxo’ edo dago.
● txori-gerezi BMogel (nork txori gerezi txatarrai begiratzen dioe dauzkanean eskubatera gerezi anpollak?); ‘elorri zuri’: Zerbitz (x-); bigarren adierarako, badirudi kontuan hartu behar direla zuhaitz horren fruitu txikiak.
● txori-herri TxAgir (txorierrian edo lurbarruan jaio ta bizi zareana); cf. Txorierri, Bizkaiko eskualde baten izena.
● txorimalo bizk. eta gip. erabilia; Larm, Apaol; bigarren osagairako, cf. katamalo.
● txoritegi ‘kaiola’: Mburu; ‘txori-talde’: BMogel; bigarren adieran, badirudi -eria atzizkiarekin gurutzatu dela, ik. zahartegi; Erdi Aroko Choritegui, berriz, badirudi ‘txoriak ugari diren toki’ edo dela; Zeraingo Txoritegi mendi-kaskoa da, noski.
txori-arrain (Zubik (bizk., “pez volador”)), txori-bazka (Lakoiz), txori-ehiztari (Oih (xori ihiztari)), txori-etxe (‘landa-etxe’: Azk (bizk.); “txoríetxe gerátu, quedar vacío y abandonado (un caserío)” Izag AranOñ), txori-habia (Arrue (kabi)), txori-izutzaile (‘txorimalo’: Izt), txori-kanta (ArreseB), txorikume (Urte (x-), Beobide), txori-negar (‘zuhaitzetako erretxina, goma’: FedProp 1902 (xori nigar); cf. gip. txori-kandela), txori-sare (Larm), txoritto (ChantP (x-)), txoritxo (AzkKant), txori-zomorro (‘txorimalo’: Aspiroz (gnaf.)), xoriketari (Duv; cf. Urte xoriketan ibiltzea), xoriño (ChantP), xori-ohantze (Elizanb), xori-ongarri (Duv). Cf. artatxori, etxetxori, gautxori, hormatxori, kalatxori, kardantxori, larretxori, otatxori, urtxori eta beste asko.
► Azalpenerako, ik. goian zori2.