- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
mutio (xiii. m. LibRub [Sancho Mutio, Toda Mutio]). ■ Hitz nahiko zabaldua onomastikan. ‘Putzu’ edo da bere esanahia, ik. jarraian.
□ Leku-izen, etxe-izen eta deitura gisa baizik ez da ageri historikoki. Araban ugari xamar dugula dirudi (TopAlav): Jungitun Mutioa auzoa (1699) eta Motigua; Arkaian Motioa soroa (1662), 1694an Mutioa gisa ageri dena, lehen bokalaren tinbrea zalantzan ageri delarik; Uribarri Arratzuan Mutiocho eta Mutiogana; Barrundiako Muchoa eta Maturako Muchobea (1693) izenek, hitz bera balira, aldaera afrikatua leukakete (ik. putzu, afrikatu honen gorabeherentzako).[1] Gipuzkoan, Yturiosmutio dugu Azkoitian (ArchDebaI 1515); Iohan de Mutio Amasan eta Zizurkilen (ArchTolos 1450-1475). Bizkaian bada Mutio baserria Nabarnizen (Mutiozabal izenekoa ere bada Usurbilen). Auñamendik Gipuzkoako 1544ko San Juan de Yturrioz Mutio izeneko ermita baten berri dakar.
Nafarroan, XIII. mendeko lehen lekukotasunez gain, mutio hitz arrunt gisa ageri da bertako gaztelanian: “Pozo donde guardan la sal en las salinas (Obanos)” (VocNav). Cf. orobat Obanosko eras salineras con su mutio (LéxNavI 1627), salineras […] con sus dos casetas, pocillo, motio (LéxNavI 1797), con su reposador o motio (LéxNavI 1809), salineras con su mutio de tener el agua (LéxNavI 1817).
► Latinezko puteus ‘putzu’ iradoki izan da hitzaren jatorri gisa (FHV 287, 14. oh.). Badirudi, jatorri horretako putzu-ren aldean (ik. han), erromantzetik baino latinetik hurbilagoko mailegua dela mutio: -t- afrikatu gabea du, eta ez dirudi egitura silabikoa hainbeste aldatu duenik.
Hastapeneko m- sudurkari ezpainkariari dagokionez, *b- herskari ezpainkaria lukeen tarteko forma berreraiki beharko genuke: p- > *b- > m- (cf. agian lat. palus > bizk. maru; FHV 269). Hitz amaieraren bilakaera, -eu > -iu, euskararen zein latin-erromantzearen barrenean azal liteke (FHV 100).
Hipotesi honen barrenean aski ustekabekoa da itxura erromantzeko amaierako -o: latinetik hurbilagoko -u hartu izan da antzinatasun adierazle (Mitxelena 1974c: 191). Putzu-k aurkako egoera erakusten du bokal honi dagokionez. Bestalde, -iu amaiera bat ezin izan liteke zahartasun froga, cf. marti < martiu (FHV 135); gogoan izan bedi -eu duela jatorrian hitzak, eta horietan ez dirudi galtzen denik (cf. bateo > batio, arteo > artio, etab.). Lehen silabako bokalaren zalantza ere (cf. Mutioa/Motioa) aipagarria da arrazoi beragatik.
Berrikuntzatzat jotzen du Allièresek gatzagetako putzua, eta, ondorioz, mutio “puits de salines” kultismotzat dauka (1973: 363); gure datuen arabera, alabaina, “puits de salines” esanahia hitzaren espezializazio baten ondorio izan daiteke. Horretaz gain, formagatik beragatik zail da kultismotzat hartzea, latinezko formatik hurbilagoko zerbait esperoko baikenuke. Azalpen horren ildo beretik, agian egokiagoa da erdi-kultismotzat hartzea, latin berantiar batetik; ordurako euskarazko -iu > i bukatua zatekeen garai bat behar genuke, eta honela bai -o- bai -o duten aldaerak azal genitzake.