- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
maiz (~1520: Isasti). ■ Aditzondo moduan (‘sarri, usu, ardura’) historikoki erdialdean aurkitzen da, eta mendebaldeko (arab., bizk.) eta ekialdeko (zub.) ertzetan ia erabat falta da (cf. Añib maiz ta sarritan, behin bederen); Leizarragak naharo dakar maiz-en Zuberoako baliokidetzat.
Bada, ordea, mendebaldean (bizk., baina gip. ere bai) izenondo gisa ageri den maiz/ma(i)x bat, ‘(arropa…) higatu’ esanahiarekin (Uriarte soñeko max ta latzakaz, Erkiaga erropa… maizago batzuk; cf. behean Astar maax-). Banaketa geografikoak zaildu egiten du hitz bera dela esatea (esanahiz, ‘maiz erabilia’ bezalako zentzuren bat proposatu beharko genuke).
□ Ez dirudi Maiz, Maiza deiturek hitzarekin zerikusirik dutenik (Mitxelena 1950c: 473, 19733: 126).
● maiztu ‘sarriagotu’: Pouv; ‘higatu’: Azk (oial edo soiñeko maiztuak; ibid. (euskerea) eztago maiztu edo larrakituta).
maixko (‘maiztxo’: Duv), maizena (Haranb [ahalik maizena]), maizenean (Larm, Duv), maizeneko (Artxu [ardien eritarzün maizenekuak]), maizenik (EtxZib [othoitz… maizenik ahoan behar direnak]), maiz eta maiz (‘oso maiz’: Pouv), maizki (EtxZib [aldare sainduak maizki bisitatu]), maizko1 (‘sarritako, ardurako’: Pouv [tentazione xehez eta maizkoez]), maizko2 (‘maiztxo’: Hbarren), maizkote (Mburu), maiz-maiz (‘oso maiz’: Mburu; m.-maiza FedProp 1892), maiztxo (‘sarritxo’: Larm, ArreseB; arropaz etab.: Otxol soñeko maiztxubok; cf. Astar zabilz maaxtxubago, jantziaz ari dela, ik. goian adiera honen arazoak).
► Lat. magis ‘gehiago’ proposatu izan da jatorri gisa. Bokal arteko -g- galtzea erromantzearen barreneko bilakaera gisa ikusteko ez dago arazorik, Erdi Aroko dok. ibero- zein galo-erromantzeetako mais (eta zenbait tokitan maes) ugariak lekuko (ik. CORDE; DCECH 3, 867ab, más; FEW 6/1, 28a-34a, magis). Astarloaren maax-en bokal bikoitzak ez du azalpen garbirik; aintzat hartzekoa da mendebaldeko hainbat autoretan, Astarloa bera barne, ugariak direla esplikaziorik gabeko bokal bikoitzak.
Aipatzekoa da amaierako -z igurzkaria, posizio horretan afrikatuaren aldeko emaitza baita joera nagusia (cf. gorputz < corpus lat. mailegua eta hats/haserre, orratz/orrazi pareak); Mitxelenak maiz, deus etab. “palabras de escasa autonomía” direla esanez azaltzen du afrikaturik ez izatea (1965b: 116, 1974c: 197, 69. oh.). Bestalde, zaila da neurtzen denborazko adberbio zenbaitetan baldintza bertsuetan ageri den igurzkariak (cf. goiz, noiz) izan zezakeen eragina (FHV 288-289).
Ez dago datu erabakigarririk euskarazko ‘sarri, ardura’ esanahia euskararen barreneko garapena ala erromantzetikoa den ebazteko. Inguruko erromantzeetan ‘gehiago’ eta ‘baina’ bi esanahi nagusiak dituzte lat. magis-en oinordekoek; okzitaniera zaharrean baizik ez dugu aurkitu euskarazko esanahitik hurbil legokeen esapiderik: Poppek dakarren gask. mai que mai “ordinairement, le plus souvent” (FEW 6/1, 28b). Mitxelenak, bere aldetik, orain maiz nator = nunc magis uenio kideko egiturak dakartza, esanez konparazioaren erreferentzia (hots, orain/nunc) galduz gero adberbioak balio absolutua hartu ahal izan zuela (1950c: 472); honen harira Poppek (FEW 6/1, 31a) nabarmentzen duena gogoan hartzekoa da: galo-erromantzez oinarrizko esanahitik denborazko adberbio izatera pasatzen da hainbat kasutan magis, bereziki beste denbora adberbio batez lagunduta agertzen bada. Mitxelenaren proposamena gertakari horren parekotzat har liteke, Poppe bestelako denbora balioez ari bada ere.