- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
jarri (~1496: RS). ■ Hitz orokorra. Jartze aditz-izena batez ere gip., gnaf., lap. eta bnaf. ageri da, jarte bizk. eta zub., eta jarritze gnaf. eta gip.; hala ere, jarte lap. eta bnaf. autore batzuengan ere aurkitzen da (Leiz, Haranb, Pouv, LanDot), baita gip. batzuengan ere (Kardab, Ubill, Gerriko, Izt…); jartze berriz bizk. autore batzuengan ere agertzen da, xix. mendearen bukaeraz geroztik. Lazarragak zarriz forma trinkoa darabil.
Esanahi nagusiak dira ‘eseri’ (RS arrien ganean jarri dina, Leiz belhar gainean iartera); ‘ipini, ezarri’ (RS onerextea dodan lekuan, jarri dakidala eguskia, Leiz legea ezta iustoagatik iarri, Lazarg gradu andian jarririk nago, Ax athea bere erroetan… ongi iarria eta pausatua); ‘egoera jakin batean ipini’ (Etxep lotsaturik iarri nuzu) eta ‘lanpostu edo kargu jakin batean ipini’ (Lazarg jarten arzaitzat, Leiz ararteko iarri behar izan dena); esanahi hauek orokorrak dira, baina lehenengoa erdi-ekialdean eta bigarrena bizkaieraz gutxiago erabiliak.
Beste esanahiak dira ‘(gauza bat egitera) prestatu’ (Leiz Iainkoaren eta gizonen artean akordu ezartera iar leiten), ‘lerratu, makurtu’ (Etxep ene gogoa nola baita / zuzen iarri hargana, Ax aisiari iarririk, Gerriko jakinsuaren iritzi edo juiziora jarri); ‘(gauza bat egiten) hasi’ (Lazarg fraidea predikazten jarri, Pouv iar zaite… meditazione egiten), ‘ohitu, moldatu’ (Ax peril handiari eta gaitz bortitzari iarri, Izt sagardo edarira jarriak dauden guztien ona); ‘(bertsoak) paratu’ (Lazarg jarri badagit… koplarik), bertsolaritza zabaltzearekin batera ‘(bertsoak) bat-batean egin’ esanahiari kontrajartzen joan dena (Txirrita ausuntu ortaz / kantak jarri al banitza) eta ‘errotu’ (TEtxeb sartu genduzen asa-landarak, jarri dira, Elexp letxuga-landarak eztie jarri).
● jarkatu “fréquentatif de jarri” Hbarren; -ka atzizkiarekin.
! ● jarki1 “inclinación, propensión” Larm; baliteke ez izatea jar + -ki, baizik jarki aditzaren lexikalizazioa.
jarburu (“le haut bout où s’asseoir” Pouv), jargia (Belap [Iondane Petiriren jargiaren lanthatzeko]; jargü Maister), jargoi (“trono” Larm), jarkera (frBart [ormia… beti dago jarkera txaarragaz, jausteko arriskuban]), jarki2 (‘aulki’ Azk (arab.)), jarleku (Leiz [nola lehen iarlekhuéz hautatzen ziraden]), jarmaina (Pouv [haren ibil-bideak eta iar-mainak ikhasiko tutzu]), jarraulki (iar-alkhi Harr; Barb [jar-alki hauien gainean berean]), jarrarazi (Leiz [mahainean iar eraziren dituela]), jarrera (“acción de… sentarse” Larm; MAtxaga [(dantzan) estugi edo jarrera txarrean]), jarrialdi (Azk [Institut deritxon iakitun-batzarreko azkanengo iarrialdian]), jarrialdiño (HiriartU [jar-adiño baten egitera… haitzaren gainean]), jarrigarri (Egiat [meskabü jarrigarrienetan baizik eztirade laket]), jartegi (“asiento” Larm; Mburu), jartoki (“lieu pour s’asseoir” Pouv; INabig), jartzaile (Mburu [katader zu ara ez iganagatik jartzalle bage geldituko ez dena]), jartze (“asentamiento” jarrite Land; iarte Leiz [zer aditzen duk hik eskuinaz eta minzo aizen iarte horrez?]).
► Mitxelenak argitu bezala (1968a: 17, FHV 168), e- batetik dator aditzetako j-, eta nabarmentzen du batez ere a aurretik agertzen dela; dena den, ez du argi ikusten zein izan litekeen e- eta ja- arteko txandaketaren arrazoia (cf. ezarri/jazarri, etab.). Formalki, beraz, *earri berreraiki daiteke, *e-arr-i zatituta, aditzetako aurrizkiarekin eta -i partizipioarekin. Erroa da -arr-, eta CVC egitura izan behar zuela onarturik, *Car erro bat berreraiki daiteke, bokalartean galdutako kontsonante ahostun batekin. Aukera bat da *dar berreraikitzea, adar-en identifikaturiko erroarekin lotuz. Agian ez da erabat baztertzekoa *bar ‘behe’ aukera ere, esanahiaren aldetik ere ez lukeena zailtasun gaindiezinik, gauzak jartzen direnean behean ezartzen direlako edo. Erroa *dar dela pentsatzeak, ordea, abantaila bat dakar: munduko hizkuntzetan ‘eseri’ aditzak dira aspektu burutugabearen marken jatorri arruntenak (cf. da-tor analisia, Trask 1977) eta baita adlatiboarena ere (cf. -da > -t, etxerat eta halakoetan); ikusi behean -da- sarrera.
Hipotesi honetan, *e-darr-i berreraikiko genuke, eta eragozpen gisa aipatu beharra dago bokalarteko -d-ren galera orokorra onartzea eskatzen duela. Puntu hau ez dago behar bezala argitua, eta jan/edan moduko bikoteek zalantzan jar lezakete: jan ezin da *edan berreraiki, edan aditza badugulako bestela.
Esanahiari dagokionez ere, ez legoke argi nola ezkontzen den jarri-ren esanahia adar-en eman dugun *dar ‘hazkor’-ekin: landareak eta haz daitezen jarri egiten direlako? Hitzak garatu dituen esanahietan, ohar bedi ‘prestatu’, ‘lerratu’, ‘ohitu’ eta halakoetan adlatibo edo datibo bati lotua dela aditza, eta horrek lagundu duela adieren bilakaera.
Historia luzea du, bestalde, jarri eta ezarri harreman formalen batean daudelako usteak: Boudaren proposamenaren arabera (1933: 134, 3. oh.), jarri-ren kausatiboa izan daiteke ezarri, ohartaraziz, dena den, arazoak daudela -ra- artizkitik abiaturik (amazigerazko s- aurrizki arazlea aipatzen du, galdetuz -ra-rekin lot ote daitekeen); ideia hori jasotzen du Lafonek (1944: II-153), eta -zarr-en z- bereizteko aukeraz mintzo da (eztabaidaren jarraipenerako, ik. halaber Bouda 1949: 13, eta 1944-1949: 200). Lafonen bidez jasotzen du Boudaren proposamena Mitxelenak (FHV 295, eta 27. oh.), eta begi onez hartzen, *e-r(a)-arr- bat proposatuz. Alabaina, arazo formalak larriak dira, gure ustez, -ra- egon dadin. Badirudi Schuchardtek ere, jadanik 1908an (350, 1. oh.), halako zerbait duela burutan, baina nabarmentzen du ez dagoela r > z aldaketaren adibide argirik. Uhlenbeck ere jarri eta ezarri ezin bereiziaren alde mintzo da (1949a: 554). Gure ustez, ez dago modurik formalki biak hurbiltzeko, eta bi erro ezberdin dira *dar eta *zar (bigarren honek badu jazarri eratorria, bestalde).
! -da-. ■ Morfema orokorra da. Aditzetan, forma jokatugabeetan (ja- dutenetan, jakin, jasan, etab.) eta hirugarren pertsonako adizki jokatuetan (da, dator, dakar, etab.) agertzen bide da; orobat lehen pertsonako marka gisa (dut, dit < *duda, *dida). Izenaren deklinabidean ere agertzen da, hala nola etxerat eta halakoetan.
► Aditz morfologiari dagokionez, euskara modernoan orainaldiko marka gisa deskribatu izan da, adizki jokatuei gagozkielarik (ik. bereziki de Rijk 1992, eta Oregi 1974). Alabaina, Trasken ustez, aspektu burutugabe edo iraunkorraren marka izango zen (1977; “present/continuous” dakar, “imperfective”-en ondoan), eta ideia horren barrenean azaltzen ditu hirugarren pertsonako adizkiak, da-tor, da-kar, etab. Ik. halaber Lakarra (2008: 458-459, 2012: 670).
Morfema hau berau, antzeko balioekin, aurkitzen da, gure ustez, ja- hasiera duten hainbat aditzetan; Mitxelenak berak oharra egiten du, esanez j- aditzetan maiz, ia gehienetan, ja(V)- segida dugula, ondoko -a- bokalarekin (FHV 168). Morfologian bila daiteke horren arrazoia, eta proposatu -da- osagaiaren aztarna dela -a- hori, *e-da- > ja- bilakaerarekin (bokalarteko -d-ren galerarako, cf. jin < *edin).
Artizki hori, bestalde, lokazio modu ezberdinei lotua ageri den -da atzizki bera izan daiteke: cf. etxera-t < *etxera-da. Cf. halaber adizki jokatuetako lehenengo pertsonako -t/-da- marka (*duda-, *dida-…), ezin lot daitekeena ni izenordainarekin: hau ere -da lokatiboarekin lotu behar da (cf. bigarren pertsonako -k < *-ga). Era berean, kopula gisa ere badago gramatikalizatua da.
Gramatikalizazio teorietan, ezagunak dira lokatibo → kopula eta lokatibo/kopula → aspektu progresiboa/iraunkorra bilakabideak; horretaz gain, kontuan hartuta ‘jarri, eseri’ esanahia duten aditzetatik etor daitezkeela aspektu progresibo edo burutugabearen eta kopularen markak, eta jarri bera *e-darr-i berreraiki daitekeela (eragozpenetarako ikusi han), aukera egon daiteke *dar erro hori bera ikusteko -da- honen jatorrian, gramatikalizatuta eta erro lexikoei dagokien CVC egitura galduta, morfemei dagokien CV-rekin (cf. *din → -di). Ik. LexGramm s.v. copula, copula/locative eta sit.