- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
orein (1043: DocLeire [Oreriuia, ‘orein-ibia’, gaur Ororbia]). ■ Hitz orokorra izana dirudi: Nafarroan agertzen da jad. XI. mendean (Oreriuia), eta cf. geroago, XVII. mendera bitartean, OihAtsot (oreina larrean), Land (oreinan umea, “cervatillo”), IbargC (“Oreñaga, lugar de gamos o de ciervos”), Gaszar (oreiñek… egiñen tie jauziak) edo Pouv (oreina bere azkar-lekuan… bezala).
Orein (+ ore(i)ñ) da forma zabalduena; orin/oriñ ere aurkitzen da han-hemenka XVIII. mendeaz geroztik; oren Martin Harrietek dakar eta Duvoisinek darabil; oruñ XVIII. mendeko Baztango testu batean ageri da (oruña, laster egile aundia).
□ Erdi Aroko lehendabiziko lekukotasunean oreir- dagoela pentsatzen da, hitz-elkartuetako sudurkariaren aldaketarekin (cf. oihan/oihar-). Oreir-ibi-a > Oreribia > Ororbia litzateke bilakaera (FHV 486); azken urratseko fonetismoen lekukoak badaude Leireko agirietan: Ororibia (1073) da bokalaren asimilazioaren lekuko, eta Orerbia (1198), aldiz, sinkoparena.
◊ Esan izan da euskarazko oreinak pluraletik datorrela ipar Ameriketako frantseseko orignal ‘altze’ (orignac 1605, orenac 1615; FEW 20, 18b, orein); hipotesi hori onartu baino lehen, Kanadako hizkuntza indigenaren bateko hitza izan ote daitekeen aztertu behar dela dio Schuchardtek (1914-17: 336).
orein-ahuntz (Larm, Duv (oren-)), oreinki (Duv (oren-), EuskEsn 1928 [ardo zarrez eta oreinki gozoz]), oreinkume (CantSalom [basauntzaren ta oreinkumearen antzekoa da nire laztana]), orein-mihi (landarea: Larm (-mi), Duv (oren-)).
► Zaila da hitza osagaitan zatitzen. Agian orkatz ezar daiteke ustezko or- osagaiaren konparagarri. Beharbada oin ikus liteke, haren elkartuetako or- formarekin; hala balitz, *or-egin moduko osaeraren batean pentsa ote liteke? Esanahiz ‘oin egiten duena’ edo litzateke, ‘laster egiten duena’; cf. goian oruña, laster egile aundia.
Beste aukera bat da hori kolorearekin lotzea lehen osagaia. Kasu honetan, hor ‘txakur’ litzateke azken buruan lehen osagai hori; hitzak hor ‘txakur’-ekin izan lezakeen loturaz galdetzen du Schuchardtek ere (1919b: 5-§405). Paralelo moduan, cf. lituan. elnis, eslav. zah. jelenĭ ‘orein’, gales. elain, armen. ełn ‘orein eme, orkatz’, ing. zah. elch ‘orein-handi’, zeintzuetan *el- dagoen, jatorrian beharbada kolore gorria adierazten zuena; orobatsu sansk. hariṇa-, zeina hari- ‘gorrizta, marroi’-ren eratorria baita (Buck s.v. deer). Dena den, hipotesi honetan ez da argi geratzen zer litzatekeen -ein.
Arazo horiek gainditzeko, *eroin batetik abia gintezke, metatesiarekin orein. Hala balitz, hitzaren osagaiak erhi ‘hatz’ eta hoin ‘oin’ izan litezke, eta ‘hankan behatzak dituena’ litzateke esanahiz; artiodaktiloak dira oreinak, sailkapen zoologikoan, eta lurrean jartzen ez diren eri itxurako atzaparrak dituzte oinetan, ihartuta. Alabaina, *her-hoin moduko osaera batetik abiatuta, arazo moduan ikus daiteke hitzak ez izatea **orhein moduko aldaerarik.
Jatorri indoeuroparraren aukera eztabaidatzen du Mitxelenak (1964b: 145), eta bestelako aukerak zerrendatzen Lafonek (kaukasikoa, etab.; 1952b: 63-64).
Aldaeren artean, o- hastapeneko bokalak eragindako asimilazioa dago oruñ-en, orein > *oroin (ik. goian Ororbia); bertatik errazago azal daiteke oruñ (cf. (h)oin, zoin > zub. huñ, zuñ; ik. FHV 107).