- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gudu (1364: ArchPampII [Garcia Periz Gudu]). ■ Hitz zabaldua izana dela dirudi. Kudu aldaera Mendiburugan dago, gudu-rekin batean. ‘Borroka, bataila’ da esanahi nagusia (Leiz inbidia eta gudu eta targoa, Ax diferentziak, guduak, hauziak, Mburu gudu-erriertak eta auzi-pleituak); RS-n “guerra” itzultzen da beti. Azpimarratzekoak dira honako esapide hauek: guduan ari (EtxZib), gudu egin (‘borroka, buru egin, iharduki’: Xurio indazu indarra gudu egiteko), gudu eman (‘iharduki, eraso’: Xurio ematen baitarotzute gudu eskuiñ eta ezker).
Larramendigan guda ageri da, eta hegoaldeko testuetan usu erabili izan da forma hori XVIII. mendetik aurrera. Elkartu eta eratorri ugari ditu (gudagizon, gudamutil…).
□ Erdi Aroan, zaila da erabakitzen Gudubarreta (ColIrach 1211) hitzaren adibide den (Mitxelena 1969b: 5, 13. oh.);[1] orobat Guduberana (TopAlav), iturri baten izena Monasteriogurenen. Garcia Periz Gudu (ArchPampII 1364) hitzaren adibide ziurtzat jo ohi da,[2] baina aukera dago gudu hori godo etnonimoa izateko; cf. Sancio Gudumeriz (SMillán 1066) moduko deitura konposatuak. Aipagarria da, gertaeraren data geroagokoa izanagatik interpretazioz ziurragoa dirudielako, Mendietak idatziriko “el 23 de mayo [1443koa], y, puesto en el mejor lugar de Gudubico-Landa, que es llamado el Campo de la Lid” (Mitxelena 1970a: 92).
● gudari Larm. Litekeena da Larramendik berak sorturiko hitza izatea, hark berak sorturiko guda-ri eratorpenezko -ari atzizkia gehituz.
● gudatu Larm. Larramendiren ondoko tradizioan baizik ez da ageri aditz hau. Itxura guztien arabera, tradizio ezarria duen gudu-tik sortu zuen Larramendik gudatu, aipu/aipatu edo amorru/amorratu moduko bikoteak eredu hartuta.
● guduka iz.: OihAtsot (gudukara dohena); gudukan OihAtsot (urthe ehunez gudukan); atzizki lexikalizatuarekin; Azkuek bnaf. “acorneándose” dakar.
gudukari (Goihetxe), gudukatu (Leiz [hek gudukatzen ziradela,… enseia zedin haién baketzen]), gudulari (Pouv, Duv), gudutoki (Duv, Oxobi), gudutsu (EtxZib [bentzutzeko haragi gudutsua]), guduxka (Laphitz [egun guzietako gudu eta guduxketan]), guduzko (Duh [nigarrezko ta guduzko haran huntan]), guduztatu (Ax [zin zinez permatzen eta guduztatzen eztena]).[3]
► Gaztelaniazko acudir, percudir[4] edo sacudir hitzen familiarekin lot liteke (DCECH 1, 45ab, acudir eta 2, 291a, 292ab-293a, cundir): lehenak badu Argentinan ‘kolpeka eraso’ adiera, eta bigarrenak ‘gogor jo’ adiera ere badu; azken buruan, lat. quatiō ‘astindu’-ren eratorriak dira (ik. halaber ErnMeill s.v.). Euskaraz inongo aurrizkirik gabe egotea ez da arazo (cf., gainera, gazt. cundir/percundir). Hipotesi honen barrenean, badirudi okzitanierazko edo antzeko erromantzeren bateko partizipio batean pentsatu behar dela, azken [t] galdu duena, *cudut > *cudu bilakaerarekin; cf. fr. eu, bu, dû, edo lad. abu, bu, du partizipioak, nahiz eta aditz honen beraren adibiderik ez dugun aurkitu (ik. Laurent 1999: 210, 263-299). Ik. gau, paralelo posible baterako.
Hipotesi honen barrenean, onartu beharko litzateke partizipioa ez dela latinezko -ss-dunaren ondorengo (cf. percussus, etab.), baizik *cudir baten gainean osaturikoa. Partizipio erromantzeari zegokiokeen azentua cudú(t) izan zela onarturik, ez dirudi euskaraz azentu markatu horren aztarnarik dagoenik. Azkenik, ez dirudi kudu aldaera hitzaren aldaera arkaiko bat denik.
Esanahiaren aldetik, ‘kolpe’ izan zitekeen jatorrian, eta esanguratsua izan liteke guduka eratorriaren ‘adar kolpeka’ adiera. Paralelo moduan, ik. jarraian hizk. germanikoetako ‘jo’ esanahia duten aditzen bilakaera semantikoa.
Beste aukera bat da lat. cudere ‘(laborea, metala) jo’ aditzarekin lotzea (ErnMeill s.v. cūdō), baina euskal izena aditz honetatik zuzenean eratortzeak zailtasunak ditu: hitz zaharra izanagatik, “rare et technique” dela diote, eta, partizipioa cūsus izanik, gudu bertatik zuzenean azaltzea zaila da; partizipioaren erromantze erako erregularizazio bat proposatu beharko litzateke, aurreko hipotesian bezala, baina aditz ez oso erabili batean. Esanguratsua izan daiteke, -d- duelako, bere eratorri incūs, -ūdis ‘ingude’ izena, Galorromanian ĭncūdo aldaera ere baduena (FEW 4, 632-633); Corominasek eta Pascualek (DCECH 6, 24a, yunque) lat. arrunteko cudis/codis formen berri ere badakarte,[5] in- gabe. Esanahiaren aldetik, zailxeagoa dirudi ‘ingude’ ← ‘kolpe’ edo ‘gudu’ bilakaera, ezinezko izan gabe ere. Ik. ingude.
Jatorri germanikoa ere eman izan zaio. Uhlenbeckek (1893: 102, 1894: 400, 1910: 71) goi-aleman zah. gund(ea) eta ing. zah. gúth ‘borroka, gudu’ dakartza gogora, besteak beste (< proto-germ. *gunϸī- ‘borroka’, Kroonen s.v., jatorrian proto-ie. *gu̯hen-(ə)- ‘jo, hil arte jo, hil’, Pokorny s.v., eta Buck s.v. strike), euskal *gundu bat berreraikiz; hitzaren azken jatorria gotikoa izan daitekeela uste du. Baina euskaraz ezin da -n- horren galera azaldu, eta gotikoan ere ez zen sudurkari horren galerarik gertatu (cf. gaurko alem. fünf, baina ing. five); horrela, Schuchardtek (1894: 533), ing. zah. guð-etik abiatuz gainditu nahi du arazo hori, gogoratuz ingelesek Frantzia hegoaldean agintaldi luzea izan zutela.
Mitxelenak (1956e: 134-135, 1961b: 347, 1964b: 130-131) jatorri gotikoaren hipotesia arestiko arazo fonetikoengatik baztertzen du, eta ing. zah. jatorriarena ez du egiantzekotzat, euskaraz hitza zabaldua edo ia orokorra delako;[6] ohar bedi Wartburgek *gundfano ‘gudu zutoihal’ baizik ez dakarrela (FEW 16, 102-103), eta ez dagoela Galorromania hegoaldean ing. guð-en aztarnarik.
Larramendiren guda bere sorkuntzatzat har daiteke, eta honela azal daiteke: tradizio ongi ezarriko gudu-tik aditza sortuko zuen, gudatu (ik. goian), eta aditz honetatik guda izena birsortuko zuen. Mitxelenak dioskunaren arabera, beharbada errazago ikusiko zuen Larramendik hitz honen eratorriak -a baten bidez egitea (Mitxelena 1970a: 92).
Jatorri germanikoaren zein erromantzearen hipotesiek iberierazko esanahi ezezaguneko gudu osagaiarekin egin izan diren loturak baztertzen dituzte:[7] cf. Alcoyko berunkiko gudu, edo semisilabarioan idatziriko Azailako buztinkietako kutui edo kutuka.