- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bazka (1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua, bizkaieraz izan ezik. P(h)azka aldaera XVIII. mendeko gip. testu batean eta XIX.-XX. mendeetako iparraldeko autore batzuengan aurkitzen da. Berezko esanahiaz gainera bada ‘beita’ ere (Pouv nahiz bezenbat beitha eta baska, Kardab ondasun usien bazka edo zeboa); halaber ‘pizgarri, errekin’ (EtxSar suaren bazka baita olioa, AIrig nere gutiziari bazka emanez); Barbier eta Oxobik tiro(ar)en bazka (‘jomuga’) darabilte harridurazko esaldietan (Barb erbi bat… zer tiroaren bazka!).
□ Ez dago hitzaren adibide garbirik Erdi Aroan. Itxurak itxura, Miguel de Basca (ArchAtaun 1399) eta Martin Ochoa de Bascaran (ArchDurIV 1456) ezin dira adibide ziurtzat jo. Nafarroa Behereko Bazkazane herriaren izenean hitza egon daitekeenik ez da proposatu izan, itxuraz (Salaberri 2004: 24-25).
bazkagai (Mburu [deabru amurratu guzien bazk edo bazkagai]), bazkagia (‘bazkaleku’: AdZibTH (-gü [zub., 1617]), Artxu), bazkaki (StPierre [zerri pazkaki zerbeit]), bazka-landare (GMujika [abereen bazkarako izaten diran landareak bazkalandareak deritzate]), bazkaleku (Harrt, Jauretxe [eramanen gaitu… phazka lekhu eternaletarat]), bazkan (‘alhan’: Egiat [aberetürik, kabaleki bazkan]), bazkategi (Larm, Mburu), bazkatoki (Urte, Larg), bazketan (‘bazkan’: JEtxep). Cf. txerri-bazka, txori-bazka…
► Lat. pascere ‘(abereak) alhatu’ aditza da hitzaren jatorria, Mitxelenaren ustez (1957c: 14, 1974c: 204), eta euskarara -atu partizipio marka hartuta egokituko zen (cf. lat. parcere → eusk. barkatu). Aditza da jatorrizkoa, eta gerora sortutakoa bazka izena. Latinez ere balio iragankorra (‘bazkarazi’) eta iragangaitza zituen, nahiz eta iragangaitzerako ahots pasiboko pōscor erabiltzen zen maizago (ErnMeill s.v. pāscō).
Badirudi aski mailegu zaharra dela, hastapeneko herskariaren ahostuntzearekin eta igurzkariaren lepokaritzearekin. Baina bizkaieraz ez agertzea esanguratsua da, eta baliteke erromantze garaian sartu izana, ekialdetik: badira s > z bilakaeraren adibideak erromantzetiko mailegu garbietan (cf. uzta, eztei).
Pentsa daiteke hitzaren aldaera dela zub. maska/mazka ‘bazka meta ttiki’.[1] Esanahiaren aldetik ez dago arazorik, eta, formaren aldetik, gogoan har bedi Oiartzungo mazkatu bera; sudurkariaren garapenaren paralelo moduan, cf. adibidez RS marka (gazt. barca); ik. makila.
Pazka aldaerarako, pentsa daiteke bigarren silabako ahoskabearengatik ahoskabetu dela hastapenekoa (cf. bake/pake, etab.; FHV 240-242); badirudi phazka aldaera azaltzeko ere tarteko pazka behar dela iparraldean. Bazkandu-n, berriz, badirudi -ndu erabili dela partizipiorako, -n inesiboarekin, ziur asko (cf. aldendu, atzendu, etab.).
Adiera ezberdinen artean, erabilera metaforiko gisa uler daitezke ‘pizgarri, errekin’ eta ‘jomuga’; orobatsu ‘beita’, paraleloa duena “pâture placée dans un piège ou fixée à un hameçon” esanahia duen fr. appast hitzean (FEW 7, 698a, pascĕre). Bestelako erabilera metaforikoak erraz aurki daitezke hizk. erromantzeetan ere, cf. kat. zah. “com peixes aquell, peixes Déu” (DECat 6, 378b, péixer), Leiz Iauna… bazkatu augu adibidearekin konpara daitekeena; espirituari loturiko balioarekin, cf. orobat fr. zah. paître “nourrir d’une nourriture spirituelle”. Hitz horrek berak duen “conduire (ses fidèles) au salut” esanahia ez dago, beharbada, euskarazko Leiz ‘gobernatu’ adieratik urrun; esanguratsua da, bestalde, kat. governar “alimentar, nodrir […] és sobretot un terme de pastors” (DECat 4, 594ab; gazt. eta galeg. zah. ere bada).
Schuchardten ideiak gorabehera, hitza ezin da bazkari-rekin lotu, ik. han.
bazkatu (1571: Leiz). ■ ‘Alhatu’ (igkor. eta igaitz.); aurreneko testuetatik du ‘jaten eman’ balio orokorra (Leiz Iauna… bazkatu augu, ibid. urdeak bazkatzen zituztenék); Leizarragak ‘gobernatu’ adieran ere badarabil (ene populua bazkaturen duen gobernadorea, baina cf. “qui paîtra” itzulkizunean). Bazkandu forma dakar Añibarrok “gnaf.” moduan; mazkatu XIX. mendeko Oiartzungo bertsolari batek darabil (Auspoa119 aurten bapo ari naiz / putriak mazkatzen).
bazkarazi (Urte, Larg), bazkatzaile (Urte, TBLap), bazkeragin (‘bazkarazi’: Urte [bazkeragingo ditiat hire arthaldeak]).
► Ik. goian.