- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
erraz (~1496: RS; errax 1545: Etxep; erratx 1571: Leiz (+ errax, arraxki)). ■ Hitz zabaldua (ez zub.: ik. ehi, aise; ik. halaber samur eta bereziki haren ustezko antzinako esanahi komuna). Erra-dun formak dira antzinakoenak; erre- XVIII. mendetik aurrera gailentzen da; bukaera sabaikariduna XIX. mendean hasten da agertzen hegoaldean, baina iparraldean errax (Leiz erratx) eta erre(t)x dira erabilienak lehenbiziko testuetatik; arra(t)x gnaf. eta bnaf. puntu batzuetan jaso izan da (baina jad. Leizarragagan arraxki dago, Zuberoako baliokidetzat ihiki duelarik).
Erabilera hedatuena predikatibo eta izenondo moduan da (RS erraz da ezauten, Etxep horla erraitia errax duzu, Ax edirenen dugu errax, Kapan erraza eta probetxu andizkoa); ugaria da elkartuetako bigarren osagai moduan (Añib egin-erraz, Mogel eten-erraz, HiriartU mintza-errex, Orixe irakur-errex). Aditzondo gisa hegoaldekoa da (NafAgir ai hene alaba herraz galdua!, Lazarg erraz daiket, OArin ain erraz nola kriatu zituan desegindu ditzake).
errazkeria (Lardiz [errazkeriari on-iritxita]), errazki (-xki Leiz), erraztasun (Ax; ‘errazkeria’ adiera negatiboa ere badu zenbaitetan), errazto (‘erraz, errazki’: Mogel), erraztoro (Land [< erraz + -to + -ro]), erraztu (Leiz [ezina erraxtu]).
► Gazt. zah. rahez, rehez ‘merke’, ‘apal’, ‘erraz’ da hitzaren jatorria, itxura guztien arabera; gaztelaniak berak arabierari hartu zion; ‘merke’ esanahia da nagusi arabieraz (DCECH 4, 754a, rahez). Euskarazko formak *erraez batetik azal litezke, hastapeneko dardarkaria saihesteko bokal protetikoarekin (cf. arropa, arratoi; FHV 332); -a- eta -e- bokalismoa ere aise azal daiteke, baina ez dago *erraiz formarik (cf. amaeka/amaka/hamaika/hameka eta apaez/apaiz/apez, FHV 117).
Bukaerako -z igurzkariak maileguaren izaera berantiarra salatzen du (cf. babes < gazt. pavés, Mitxelena 1951b: 582, 12. oh.; mailegu itxuraz zaharragoetan cf. gorputz < lat. corpus), eta baita hitzaren izaera lexiko eta autonomia apala, erdi gramatikalizatua baita, deus edo maiz bezala. Iparraldeko testuetan, halere, hasieratik ditugu erretx bezalako forma afrikatuak; bukaeran sabaikaria duten formak euskararen barrenean azaldu behar direla dirudi.