- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
handi. Hitz honen azpian handi, anitz, hamar eta aker sarrera-buru nagusiak bildu dira. Handi-ren azpisarrera modura, handitu dago, eta hantu ere azpian du (hanpatu, hanpurus eta hanpurutu azpisarrerekin). Hamar-en azpian, hamabost, hamairu, hamaika, hamalau, hamarratz, hamasei, hamazazpi, hemeretzi eta hemezortzi azpisarreren ondotik, hamabi jarri da (amaina eta amaitu azpisarrerekin). Aker sarrera-buru nagusiaren azpian, berriz, beste zenbait sarrera-buru nagusi bildu dira, arrazoi etimologikoengatik: ahardi, ahari, ahuntz eta aketz dira horiek. Aker-en azpisarrera modura, akelarre eta aketo daude; ahardi-ren azpisarrera modura, aharkela, arditx eta artama; ahari-ren azpisarrera modura, ahalusain eta aharzartz; ahuntz-en azpisarrera modura, ahuñe, antxume eta auma.
Proposaturiko familia honetako sarrera-buruen artean, arazo larririk gabe lotzen dira handi eta anitz, eta baita hamar ere, -m- kontsonantea -nb- taldetik datorrela onartzen den unetik. Aker eta haren barrenekoetan, ordea, lotura formala ez da hain agerikoa, erroaren soiltze eskerga onartu behar baita, eta esanahiari dagozkion xehetasunak ere ez dira erabat argiak.
♦♦ handi (922: CatHuesc [Sancio Garcandi de Ronkali]; handi 1366: PobNav [Echehandia]; ik. akit.). ■ Hitz orokorra. Haundi aldaera aurrenekoz INabig-en agertzen da, eta lap. eta batez ere bnaf. zenbait autorek darabilte; aundi, XVIII. mendeaz geroztik, gip. eta gnaf. ageri da (Larm, ZegDot, Kardab, Lizarg…), usuago den andi-rekin txandakatuz. XIX. mendearen bukaeraz geroz ordea aundi ia aldaera bakarra da aipatutako euskalkietan; bizk. berriz XIX. mendearen bigarren erdian adibide batzuk aurkitzen dira, eta XX.ean haren maiztasuna hazten da.
Aldaera sabaikaridunak ere badaude: bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zub. (h)anddi, bnaf. haunddi, honako adiera hauetan jasoak: “peu, modérément grand” (Harr), “cosa pequeña que quiere aparentar grande” (ErIruk) eta “fier, hautain, froid” (Larrasket). Ekialdean espero zitekeen balizko hanti baterako, ik. Erdi Arokoetan Eslabako adibide bakarra.
Esanahiak handitasuna adierazten du, neurriari, tamainari, garrantziari, gizarte-mailari edo adinari buruz (MLastur gilza porra andiaen jabe zan, Etxep soldata aphur bategatik hartzen pena handia, Leiz hura izanen dun handi, eta eritziren ziaión Subiranoaren Semé, Mikol uren arerio andia, Kardab sazerdote andiak bezala, Mogel badator Euskalerrira erdaldun andi edo azi bat).
‘Asko, luze, ugari’ balioekin ere ageri da (Leiz eta zen belhar handi lekhu hartan, Lazarg arzai orregaz egon nax ni denpora andian, Kardab diru andia ostu zuen); ezezko esaldietan ere ohikoa da (Mburu ondasun andirik ez izanagatik, HiriartU ez iduri behatzale handirik badutela ere).
Diru-kopuru bat edo denbora-tarte baten handitasuna azpimarratzeko ere erabiltzen da (Hbarren zazpi urthe handiz, Soroa bost peseta aundi gastatu ditut).
‘Harrigarri’ esanahia ere badu (Leiz ezta beraz gauza handia baldin haren ministreak-ere iustiziatako ministretara transformatzen badirade, AgirAst gauza guziz andi eta arritzekoa izan zan, Hbarren laneko buruzagiek handi atzeman zuten galdea), edo ‘ohiz kanpoko’ (Kardab arraultza bat jatea gauza andia zeritzan).
Itsasoari buruz, ‘(itsas-) gora’ (INabig nahi baduzu sarthu Seint Lukasen itsaso handiarekin) edo ‘zakar’ da (Mogel itxas andi edo olasta aserratubak).
Adizlagun baten ondoren ager daiteke (Leiz etxetik urrun handi etzela, Añib antxina andi bagarik), baita ere, gorputzaren aldarteei buruz, izenondo baten ondoren (EtxZib izorra handia, Lizarg bére séme héri andiaren óna, Duv ez naiz gose handi).
Adizlagun gisa, ‘asko’ balioarekin, Ax-ek darabil (eztu haragiak tentatzen-handi; cf. FedProp 1881 (erregea) gurekin bathandi zen).
Predikatibo moduan, eta harremanei buruz, ‘hotz’ adiera du (Duv ez naiz harekin samur, bainan handi gare biak).
Partizipio baten ondoren, ‘erdi’, ‘ia’ balioa du (Azk (bizk.) buru buruan jo ta il-andi itxi najoan).
Izen moduan erdi-mendebaldean ageri da ‘gauza handi, larri, harrigarri…’ esanahiarekin (TxAgir euk bere andiak esaten ditunan, Lizardi aundia gerta zitekean gure etxean! ArEgut aundiak ikusteko jaioak gaituk).
□ Ezin konta ahala adibide dago Erdi Aroan. Lehen lekukotasuna Gartzia Handi deituraren laburtzea da, eta cf. halaber Sancio Garsandi abba (CatHuesc 933). Adibide zaharrenen artean, cf. Sanso Andia (DocArtaj ~1136), Dota Andia (ColRonces ~1142), Domicu Andia (ColIrach 1203), Garcia Andia (SJuan ~1220), etab. Hasperenarekin, Nafarroa Beherekoa da lehen lekukotasuna, eta agiri berekoa da Lasparren Handia (PobNav 1366); Zuberoan, cf. Lostau de Echehandia (CenSoul 1377; Garaibikoa da, dena den); hatxerekin, cf. Gipuzkoan Pedro de Insaurrhandiaga (ArchTolI 1396) eta lugar llamado Gaztannahandieta (ArchZest 1479; agiri berean Gaztannaandieta dago).
Interesgarria izan daiteke Pascoal yturrantico (PobNav 1366), Eslabakoa: baliteke hitzaren atzizkiaren -ti aldaera ahoskabedunaren berri ematea, cf. Ziraukiko prado de Iturrandia (AGNComp2 1280). Ohar bedi, dena den, zub. eta erronk., ahoskabea espero genezakeen eremuan, ez dagoela **(h)anti gisakorik.
Mitxelenak dioskunez (19733: 144), hitzaren adibide izan daiteke Otxandiano —Otxoa Andia edo Otxo Andia antroponimoan oinarritua—; aski adibide zaharra genuke Ochandiano (FuerMenor ~1180; originala galdua); bestela, cf. 1333ko beste adibide bat (AlavMed) eta 1351ko beste bat (ArchLegut).
Gaveli aurka eginez —aundi du jatorrizkotzat honek (1933: 690)—, akit. andos, andossvs, andoxus, andosten eta beste hitzarekin lotuta egotea ez du ezinezkotzat jotzen Mitxelenak (1954a: 437-438). Bährek (1948: 41[189]), ordea, horietan hasperenik ez dagoela ohartarazten du, eta horrek zaildu egiten duela hitzarekiko lotura; bere lan klasikoan, Gorrotxategik ez du eragozpen erabatekorik ikusten horretan (OnomAquit §37, ik. halaber §28-47), eta, berrikiago, Hagenbacheko xafla batean handos irakurri ahal izan da (Gorrotxategi 2003: 29-30, 32): autore berak dioenez (2015: 298), “[z]aila da jakitea Andos- hasperen gabeko forma akitanieraren beraren bilakaera erregular baten ondorioa den edo galieraren eraginez eta ukimenez sorturiko forma”. Akitanierazko lekukotasun hauetan *han erroa dagoela onarturik, bigarren zatirako -dots ikusi behar da (-os atzizkiaren aukera aztertzen du Gorrotxategik hastapenean): bildots-ekoarekin konpara daiteke, eta *andots oso baten lekuko izan daiteke Errejan ageri den uno andosco (SMillán 1025; “andots ttiki bat” edo) zerga izena, abereren bati dagokion izenetik eratorria; ohar bedi, dena den gaztelaniaz eta valentzieraz ere badela hitz hau, cf. “e llaman en Castiella andoscas por ovejas añales” (xiii. m.; CORDE s.v.), eta Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 262b), jatorri arabiarraren zein latindarraren hipotesiak hobetsiz, euskal analisia baztertzen dutela. Ordots, ordea, urde + orots analizatzen du Mitxelenak (FHV 476).
● haandi Azk (etxe bakoitza gezurrola aaaundi bat da); bokalaren luzapen adierazkorrarekin.
● handiari ‘handiuste’: frBart; ‘handitasun’: frBart, “grandeza” Azk (bizk.). Gure ustez, bestela irakurri behar da MLastur andrarioc ala cumpli jasoric: Guerrak (1924: 277) dakarren kopian aukera dago andiarioc irakurtzeko, eta, horrela, bete-betean egiten du bat Garibairen beraren gaztelaniazko azalpenarekin: bertso-lerro horri “y que con mucha grandeza habia sido ella sustentada” dagokio; “grandeza”-ri dagokio, beraz, andiarioc.
● handientsu “majestuoso” Larm, Izt; ‘handienetako’: Lardiz (erri andientsu batean); handi + -en + -tsu; lehen adieran, ugaritasun balioa du -tsu atzizkiak, cf. errutsu, osasuntsu (Morf §173), eta bigarrenean gutxi-gorabeherako balioa adierazten du, cf. oraintsu, berdintsu, etab. (Morf §272).
● handigaitz “enorme, demasiado grande” andigatx Azk (bizk.); dvandva moduko elkarketa, cf. sugar, sorgor, etab.
● handi-handilo “grandullón, calzonazos” andi-andillo Otxol; atzizkirako, cf. agian petrikillo eta halakoak; jatorri erromantze batean pentsa daiteke.
● handikeria1 ‘handiuste’: OihAtsot; hedadura zabaleko hitza; atzizkiaren balio peioratiboarekin. / handikeria2 “les grands, les grands familles” Larrasket (handikeriak beste gisaz eaikitzen ditie haurak: komunztadura ad sensum); ugaritasun balioa du atzizkiak hemen, eta badirudi -eria/-teria atzizkiarekin lotu behar dela, Azkueren gogoeta etimologikoak gorabehera, cf. gazteria, gizateri (Morf §101).
● handiki1 erdi-mendebaldeko hitza; Larm (diote beste andiki ergel txoraxka batzuek); materiazko -ki-ren baliotik hurbil dago hemen atzizkia (Morf §148). / handiki2 ekialdeko hitza; ‘gehienetan’: OihAtsot (handiki hor ona otsoen); ‘handiro’: Ax (eskatu zeikan suma handi baten… handiari handiki); -ki adberbialarekin, cf. gaizki, ederki, etab.
● handikote Azk/ErIruk (bizk., gip., gnaf., erronk.), aundikote (bizk., gip., gnaf., bazt.); badirudi jatorri arrotzeko atzizkia dagoela, euskal -ko-rekin gurutzatua, agian; cf. handilote, ik. handiskote.
● handikutun “orgulloso” aundikutun Izeta (bazt.); konpara bedi Azkuek dakarren bazt. zurrukutun “persona de poca capacidad y grandes aspiraciones” hitzarekin.
● handi-mandi erdi-ekialdean erabilia, bigarren adieran izan ezik; Mburu (apez arroak eta gañerako andi mandi gezurtiak); ‘handi-handika’: Erkiaga (orra… andi mandi esan… ertzak eta mugak); errepikapen fonosinbolikoarekin (FHV 273). Baliabide honen balizko jatorri arrotzaz, ik. Igartua (2013); ik. tximista.
● handios bnaf. zub. hitza; Maister (etzitiala arren handius izan jakitez); mailegu erromantzearekin, maluros eta halakoetarik sartua.
● handipot “orgulloso” Moso (zar.); bukaera erromantzearekin, cf. galtxapot, ziripot.
● handiskote Mburu (arri andiskote guziak); -sko atzizkiarekin, eta bukaera itxura erromantzearekin, cf. handixko, ik. handikote.
● handitasun hedatua lehen adieran, bigarrenean Harb, Etxen, Elizanb eta TxAgir-ek darabilte; Leiz (nork… eratxeki ahal diezakeo beso bat bere handitasunari?); ‘harrokeria’ handirasun Isasti (dirugabeko andirasuna, su bagerik berzuna); ahoskagune bereko beste herskari baten hurbiltasunarengatik azaltzen du Mitxelenak handirasun aldaera, esturasun eta gaztarasun aipatuz (FHV 252); baliteke, dena den, atzizkiaren -asun alomorfo zaharra egotea bertan, -r- epentetikoarekin.
● handi-ttipi (-txiki) ‘handi eta txiki’: EtxZib (aserrerik iarraikiren zaie handi ttipiei); ‘tamaina’: frBart (pekatuben andi-txikija ta alkareza juzgetako); dvandva elkarketaz azaltzen da lehen adiera, cf. aita-amak, anaia-arrebak, etab.; bigarren adierarako, berriz, cf. luze-labur.
● handizuren ‘handiki’: RS (dollorrak pere andizurenen ospea); ‘ohore’: RS (emaieta andizuren, arzaitea mingarri); “alcurnia” Azk (bizk.); ez dago argi zer den bigarren zatia, eta -guren-ekin lotzeko aukeraz mintzo bada ere —cf. anderauren—, -z- azaltzeko zailtasuna aitortzen du Mitxelenak (1968a: 16): zur-ekin lot ote liteke? cf., bestalde, de los Avarca-Andiçurenas (AGNComp2 1280).
! ● handurreria ‘harrokeria’: OihAtsot; esanahiaren aldetik, badirudi handi-rekin lotu behar dela, baina andur-ekin gurutzatua; ez da baztertzekoa, dena den, honen eratorria izatea, besterik gabe.
● hantuste ‘handiuste’: Larm, Mburu; hant- + uste, elkarketan azken bokala galduta, cf. begi/bet- etab, ik. hantu.
handiagogarri (Leiz [non… seguranza handiagogarri… aitzinetik deklaratu izan baitzen]), handi-aurki (Izt [erri andi-aurkietara]), handibegi (“grandecito” Azk (bizk.); begi-ren balioaz, ik. han), handibehar (HiriartU [ez zen ohore gosea… nahiz ez zuten handiek, ez handi beharrek izitzen]; cf. handinahi), handiena (‘gehienez’: aundiena Garate (bazt.); superlatiboarekin), handietsi (EtxZib [Zu zaitugu lauda, adora, / bedinka, handietsten]), handietxe (‘jauregi’: Kardab), handigai (‘hazteko gai’: Azk (gip., lap., zar.), handigei Azk/Larrasket (bizk., lap., bnaf., erronk., zub.), aundigai Goik/Garate (gip.), aundigei Izag (bizk.)), handigo (‘handitasun’: -oa EtxZib; ‘harrokeria’ -oa EtxZib; ‘tamaina’: Larm, Intxpe; ‘hoztasun (harremanetan)’: Dv, Azk (bnaf., zub.), Larrasket (zub.); haundigo Azk (bnaf.); ‘helduaro’: Azk (erronk.)), handigura (“ambición”: Larm, Añib; “ambicioso” Larm, frBart; cf. handinahi), handi-handia (“avec tout son air important” Harr, Laf; handi handia joan “ir sin más ni más, sin motivo” Azk (zub.); artikuluaren balio adberbialarekin, cf. zabal-zabala, zuzen-zuzena, etab.; bigarren adierarako, cf. handi-handirik), handi-handian (Elizanb [besta delakotz egun herrian / aphaindu dire handi-handian]), handi-handika (frBart [andi andika edo salto baten legez esango deutsut]), handi-handirik (“en persona” Azk (bizk.), Zaitegi; “sin más ni más, sin motivo” Azk (bizk., zar., erronk.); bigarren adierarako, ik. handi-handia), handi iritzi (ad. BMogel [burua andiriztea]; izond. “presumida” andi-eretxi Azk (bizk.), aundi-iritzi TomAgir; iz. aundi-iritzi TomAgir; cf. handiuste), handi-iritziko (aundi-iritziko TomAgir), handika (“al por mayor” Azk (bizk., erronk.); cf. Duv moltzo handika), handikara (“qui promet de grandir” Duv), handikari (“qui recherche les grands” Duv, HiriartU), handikigura (‘handiki izan nahi duena’: Mogel), handikitasun (BMogel [nai banu agertu zure andikitasuna jatorriz]), handikitu (Larm [noiz andikitu, noiz jauntxotu zerate?]), handikoi (“fruta que promete crecer” andikoi Azk (bizk., bazt.), aundikoi Azk (bizk.); “altanero” handioi Azk (zub.); lehen adierarako, ik. handikara), handi-leku (‘goieneko maila’: BMogel), handilote (‘handikote’: Azk (erronk.); ik. handikote), handi-mandikeria (Duv), handinahi (izond. EtxZib [ezaizela handi nahi, / ez eta ere bekhaixti]; iz. Larm, Harand; cf. handibehar, handigura), handinahizko (Pouv), handiño (“peu, modérément grand” Harr), handiostasun (Lopez [aizez eta urguluz betherik den handiostarzun bat]), handi-puntu (Xenp [beren burubak aundi puntuan / nai lituzkete ikusi]), handiputz (‘harroputz’: Azk (bizk., gip., gnaf.), Orixe), handiro (GaribAtsot [andiak andiro], “magníficamente” Land; ‘asko’: Lazarg [zidin andiro enojadu]; cf. handiki2), handiroki (EtxZib [handiroki bozten darot neure triste gogoa]), handirozki (EtxSar [gizonak handirozki desiratzen zuela iakitea]), handitan (‘helduaroan’: Añib [Jesusen nekeak anditan]), handitar (“excelente (hablando de personas)” Azk (bizk.); cf. Mburu erri anditarrak ‘herri handietakoak’), handitiar (‘handikizale, handikari’: Duv, Larrasket), handitsu1 (Ax [zauriaren edo handitsuaren lehertzea]), handitsu2 (‘handi’: EgiaKant [errege anditsuen ispillu argia]), handitto (‘handixka’: Harr, ErIruk/Larrasket (aezk., zub.)), handi-txiker (JJMogel [ez dago andi txikarrian arimia eukitia]), handitxo (Urte, AgirAst [gauza txikietan… eta anditxoetan ere]), handitzar (“grandón” Larm, Mogel), handiuste (Larm [nik beeratuko nioke bere andiustea]; cf. handi iritzi), handiusteko (frBart), handixe (‘handiegitxo’: Salab, Azk/Larrasket (gnaf., bnaf., erronk., zub.); handixeago Larm, handixago FedProp 1876), handi-usain (BMogel [aundi-usaiak alde batera largarik]), handixka (Artxu [(idia) handixka zela zaikon iduritzen]), handixko (‘handixka’: Urte; andisko Mburu; cf. handiskote), handiz (gen. ondoren Leiz [hilak bezalakaturen baitirade izialduraren handiz]; ‘handi izateagatik’: Ax [harmak… handiz eta pisuz utzi zituen]; ‘handiarena eginez’: Pouv [ez gaude handiz], Mburu [(atera nai ezpadu danzara) egiten duela diote edo andiz edo dirurik ez eman naiez]; ‘asko’: Azk [biak andiz maite dabelako euren iabetasuna]; ‘tamainari dagokionez’: Orixe), handizale (‘handinahiko’: Duv, Azk (bizk., gip.), TxAgir); ‘handigai’: Azk (zar.)), handizka1 (“por mayor” Larm, Añib [emen piloka, andizka (artzen ditu)]), handizka2 (‘laudorio’: Larm, Añib [onra ta andizkak]), handizkari (“ponderador” Larm, Añib), handizkatu (“ponderar, encarecer” Larm, Kardab), handizkatze (“laudorio” Izt), handizketa (‘laudorio’: Añib), handizki1 (‘asko’: Pouv, Tartas [ezari zian koleran handizki]; ‘handitasunez’: Tartas; ‘bereziki’: Lapeyre [Frantzia guzian, eta handizki Eskual-herrian]), handizki2 (‘handiki’: Izt [jostaldiatzen dira pillotan andizki eta apaizetarañokoak]), handizkirako (Etxag [aurten beti bezela / aundizkirakoak / dira iñaute festa / Donostiakoak]), handizkitu (‘goraipatu’: Iparg; ‘handitu’: Dv, Azk (erronk., zub.); ‘handi-usainak hartu’: Azk (erronk., zub.)), handiztatu (‘goraipatu’: Haranb), handiztu (‘goraipatu’: Astar), handizurri (‘hazikuren’: handixurri Azk (bnaf.); ‘handitsu’: handitzurri JEtxep; cf. hazizurri).
► Osaeraz, han-di zatitu daiteke. Erroa *han da, itxuraz ‘handi’ esanahia lukeena, besterik gabe; atzizkia *din erro gramatikalizatua dateke, xehetasunetarako ik. *edin.
Sekundarioa da aundi aldaera: ohar bedi ez dagoela haren adibiderik Erdi Aroan, eta testuetan ere xvii. mendearen azken herenean baizik ez da agertzen hasten. Hitzaren aldaera enfatikoren batetik sortua izan daiteke, bokala luzatuta eta ondotik disimilatuta (ik. goian haandi), Mitxelenaren ustez (FHV 96). Paralelo garbirik ez duen bilakaera horren ondoan, agian egokiagoa da pentsatzea erregela bihurketaz sortua dela haundi, aski zabaldua den -au- > -a- bakuntzea gogoan harturik, cf. aulki > alki, aurkitu > arkitu, etab. (FHV 95).
Esanahiari dagokionez, irudizko erabilera da ‘harrigarri’-rena, eta orobatsu itsasoari dagozkionak. Adizlagunen ondoan agertzen denean mailakatzaile funtzioa hartu du. Balio ironiko edo peioratiboko ‘serio, garrantzidun’-etik azaltzen da ‘(harremanetan) hotz’ adiera (cf. hi handi, ni handi esapidea). Ez dugu argi nola azaldu behar den bizk. ‘erdi’, ‘ia’ balioa, baina ezin da zalantzan jarri hitz bera denik, AgudTov-ek iradokitzen dutenaren aurka (s.v. andi).
handitu (1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. (H)anditu zabalduenaz gain, badago (h)aunditu ere (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf.).
Aditz moduan eta izen moduan ageri da. Aditz moduan, esanahi nagusiak dira ‘handiago egin, hazi’ (Leiz nola landako floreak handitzen diren, OArin pekatua… anditzen edo azitzen debean (zirkunstanzia) aek), eta, bereziki hegoaldean, ‘puztu, hantu’ (KuartPhel malkoz anditurik, Mburu ur geiegi edanez anditzen asi den eriak); beste esanahiak dira ‘goraipatu’ (EtxZib ene arima, handi zazu / laudorioz Iainkoa), ‘(itsasoa, urak) zakartu’ (Ax itsasoa handitzen eta haserretzen hasi zenean), eta ‘harrotu’ (Maister ezta adixkiden hanitxtarzünaz handitzen).
Izen moduan hegoaldean aurkitzen da, ‘handitsu’ esanahiarekin (Lazarg donzelleoni egin jakak / izta-ondoan anditua, BMogel barruan andituarekin egin ziran ur ustelak).
handiarazi (haundiarazi Urte; andirazi Mburu), handidura (‘hantura’: haundidura Urte), handigarri (“aggravans” haundigarri Urte; ‘ohorezko’: Kardab; ‘ohore’: Izt; atzizkiaren balio aktiboarekin), handikor (‘harro’: Hbarren [Konfuzius handikorra zen]; “qui est de nature à devenir grand” Duv), handimin (‘hazi-min’: aundimin Azk (bazt., lap.)), handitune (‘handitsu’: aunditune TEtxeb (bizk.); elkarketako -t-rekin, ik. sukalde), handitzaile (Haranb), handitze (Leiz). Cf. hatsanditu, eztulanditu, suhanditu.
► Osaera erregularrekoa, izenondoari -tu partizipio marka gehituta sortua. Esanahiak izenondoan aurki daitezkeenekin lot daitezke; ‘handitsu’-n, izen gisa lexikalizatu da partizipioa.
♦ hantu (~1557: OihAtsot). ■ Ekialdeko hitza; cf. Azk (bizk.) andu. Aldaera zabalduena (h)antu da (lap., bnaf., erronk., zub.; cf., gainera, zar. ankura, antura); badago bestalde (h)auntu (bazt., lap., bnaf.), XVIII. mendearen hasieraz geroztik. Aditzoin hedatuena hant da (cf. erronk an).
Esanahiak dira ‘puztu, handitu’ (Leiz (Paul biperak eskutik lothua) noiz hant leiten edo subitoki hilik eror leiten, MDass idiak barrabillak hantuak dituenean), ‘harrotu’ (OihAtsot hant eztakia alegia hura andregeia, Leiz bere haragiaren adimenduz erhoki hanturik), ‘bete’ (Gaszar (eternitatea) urthe gustiez hanturik, Duv ene kontra hantu dute “on l’a rempli contre moi de préventions”), eta ‘(itsasoa) zakartu’ (EtxZib itsas hantua). Ik. handitu; cf. hantuste.
hankor (“vain, arrogant” hantkor Pouv), hankortasun (‘harrokeria’: OihAtsot [gasturekiko hankortarzunak, oinezko egiten ditu zaldunak]), hankura (‘handitsu’: Gèze, Intxpe [gohenüzürrak, txoriak eta holako beste hankürak]; ‘harrokeria’: Intxpe; ik. hantura), hankuragabetu (“négliger” BelaHizt), hantarazi (‘harroarazi’: Harand [ongien ezagutzak hant-araz gaitzan]; ‘hantu’: Maister [orhiaren hant eta mingatz erazitekua]), hantetsi (‘harrokeria’: EskLAlm 1883 [hantetsia, erran nahi da, urguluan erorikoaren bezpera]), hantura (‘handitsu’: Pouv [hantura hark erakusten du naturaleza iadanik bortitztuak iraitsten dituela soberazko urak]; ‘harrokeria’: Xurio [haunturarik eta buruperik gabe]; ik. hankura), hantureria (‘harrokeria’: Pouv [hantureriara naraman kontenplazioneaz]). Cf. hatsantu, hutsantu.
► Mitxelenak dioenez (FHV 423), zenbait aditz sintagmatan hitz elkarketan ezagunak diren bilakaera morfonologikoak gertatu dira, aditz nagusia izenondo edo izen batetik eratorria zenean; kasu honetan, handi-tik hant aditzoina izango genuke, azken bokala galdu eta herskaria ahoskabetuta (aditzetan, cf. zilegi/zilet bikotea, begi/bet- bikotearen kide-kidea); hant honen gainean osatuko zen gero hantu partizipioa, -tu gehituta. Nolanahi ere, aditzoinetan -t orokortzearekin lotu behar da auzi hau (cf. xurit, urt, etab.).
Esanahiak jatorrizko izenondoan aurkitzen direnekin lot daitezke, ik. handitu.
! hanpatu (1712: EtxSar; henpatu, honpatu ~1665: Oih). Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., zar., bnaf., zar.); XX. mendean bizk. eta gip. autore batzuetan aurkitzen da. Aldaerak dira (h)anpatu (gnaf., lap., bnaf.), aunpatu, aunpetu (bazt.) eta anpotu (bnaf., zar.). Oihenartek henpatzea eta honpatzea aipatzen ditu, lehenengoa EtxZib-en hiztegitik hartua; bigarrena hutsa izan liteke, hanp-en ordez.
Esanahiak dira ‘hantu, puztu’ (Goihetxe (karga) urez haiñ zen hanpatu) eta ‘harrotu’ (EtxSar zeina bere gorphutz itsusia bertzeren… plumai ederrez beztiturik… hanpatzen baita).
● hanpa “faste” Birjin (orotan bere nahiaren bilhatzea, frankia eta hanpa maithatzea); “celsus” Urte (superbioa, urguillutsua, henpoa, ponposa); Urteren aldaerarako, pentsa daiteke atzeranzko osaeraz sortua dela, henpatu → henpo, cf. asmatu → asmo; ez da ahaztu behar badela gnaf. e(u)npo/enpor egin ‘asebete’, itxuraz fonosinbolikoa baina, era berean, hitz honi lot dakiokeena.
hanpadura (“gonflement” Duv; ‘harrokeria’: Arbelb), hanpagarri (SMitx), hanpagune (Harand [zeiñak bihotzeko hanpagunea bakharrik ikhus eta senda baitdezake]), hanparazi (SoEgil Herria 1961), hanpatasun (Lekuona), hanpatsu (Etxaide).
► Hitzaren osaera zehatza ez da argia, baina, familia honetan sartzekotan, badirudi egokiagoa dela hantu-rekin lotzea, handi-rekin zuzenean lotzea baino. Bigarren zatirako, hant- + batu proposa genezake, baina honek ez du azaltzen hitzaren esanahia. Disimilazioz azaldu behar ditugu henpatu/honpatu, a-a > e-a/o-a (cf. berdantza < bardantza); au- aldaeretan, berriz, hitzaren erabilera adierazkorrengatik azal liteke diptongoa (ik. hanpa). Bokalismo kontuei begiratuta, baliteke handi-rekin aski ez izatea azalpen bete baterako.
hanpurus (1852: Goihetxe; hanpuruskeria 1809: Duh; cf. hanposki 1783: Birjin). ■ Lap. autore batzuek (Duh, Goihetxe, Duv…) darabilten hitza. Goihetxek hasierako hasperenik gabe dakar. Hitz honekin lotua dago beharbada Birjin-eko hanposki “avec solemnité”. Esanahia ‘harro’ da (Goihetxe gisa hartan aphaindurik, / anpurus eta haidorrik, Duv ala aphalgura ala hanpurus naizen). Cf. hanpurutu.
hanpuruskeria (Duh [nire… aphainduretako ta bertze gisetako airoskeriak ta hanpuruskeriak]), hanpurustasun (Duv), hanpurustu (“enorgueillir, s’enorgueillir” Duv).
► Badirudi hanpurutu aditzarekin lotu behar dela, atzizki erromantzearekin (cf. malerus, etab.); ez da baztertzekoa hanpurutsu-tik aterea izatea, atzizki erromantzearen gurutzaketarekin, betiere.
hanpurutu (1745: Larm). ■ Larramendiz gain, ekialdeko zenbait autorek darabilte (baita XX. mendeko gip. zenbaitek ere). Hantp- Harand-gan eta Lecl-en hiztegian ageri da. Esanahia ‘harrotu’ da (Harand bere buruaz hantpurutzen… ez diren arima onei, Zubiri gizon haundia etzen dremendenik urguluntzitu, hanpurutu).
hanpurutasun (hantp- Harand), hanpuruti (Larm), hanpurutsu (hantp- Harand; hanp- Duv [jakintsun hanpurutsu bat]), hanpurutsuki (Duv [hanpurutsuki jazarri ziotenetik Israelgo semeei]).
► Osaeraz, hant + burutu dela proposa daiteke. Zaila dirudi Larramendik sorturikoa izatea.
♦♦ anitz (anhitz 1545: Etxep; anitz ~1557: OihAtsot; anetx ~1580: Lazarg; hanitz ~1597: EspGut; añhitz 1617: Materra (+ ainhitz); hañitz ~1620: Volt [Haranb hain-]; aunitz 1621: Beriain; hanitx 1696: Belap). ■ Hitz orokorra izana. Historikoki gehienbat ekialdean erabili bada ere, badira antzinako lekukoak mendebaldean ere (Lazarg, KantabKant, BretKant, OArin, besteak beste).
An(h)itz (+ hanitz) da antzinako lekukotasunetan forma zabalduena (KantabKant, gip., lap., bnaf., OihAtsot + Oih, Tartas); hainitz (+ añhitz, ainhitz, hañitz) lap.-bnaf. eremuan erabiltzen da XVII. mendeaz geroztik; aunitz gnaf. eta bazt. testu batzuetan ageri da Beriainez geroztik (aunhitz LanDot-en); (h)anitx zub.-erronk. eremuan aurkitzen da, eta anetx Lazarragagan; aunditz gnaf. eta bazt. puntu batzuetan jaso izan da.
‘Asko’ balioa du maizenik (Etxep anhitz bekhatu, Leiz hilén hezur anhitz, Beriain aunitz aldis, OArin anitz inportatzen deban gauzaren bat); mugatuan ere erabili izan da (Leiz bere bekhatu anhitzak, EtxZib esker hanitza); ‘askoz, hagitzez’ moduan era aurki daiteke, konparatiboetan (EtxSar hainitz gehiago diratezke, Maister zü beno jakitusagorik hanitx; cf. behean anitzez). ‘Oso, hagitz’ adieran ere oso erabilia izan da (BretKant nobleza guztiaren anitz estimatua, Volt hañitz nezesarioa).
anitzegi (‘gehiegi’: Urte, JesBih [baldin hainitzegi badire]), anitzetan (‘maiz’: Etxep [nihaur ere ebili niz anhitzetan erhorik]), anitzez (‘askoz, hagitzez’: Leiz [anhitzez gehiagok sinhets zezaten]), anixko (BelaHizt (hanisko), Lizarg), anizki (JesBih [hainizki hedatua da]), aniztasun (‘ugaritasun’: Leiz [bekhatuen anhitztasuna]), aniztu (‘gehitu, ugaldu’: Haranb [berretu eta hainitztu dira]).
► Lehen osagaia *han da, itxuraz, baina ez dago argi nola azaldu behar den hitzaren bukaera: badirudi -Citz edo berreraiki behar dela, eta -hitz segida dutenetan lehen osagaiko hasperena lekualdatu da sudurkari ondora. Horrela, *hanCitz edo proposatuta, pentsatuko genuke -nC- segida erabateko asimilazioz bakundu dela, eta horretarako d edo n bat behar genuke erro horretan, *handitz edo *hannitz berreraikita. Lehen aukerak, ageri denez, *handi-tz osaeraren aukera dakar gogora (cf. jad. Schuchardt 1906a: 40), eta handi izenondoaren eratorria litzateke hitza horrela; baina ez dago argi nolaz sortu duen zenbatzaile zehaztugabe bat -tz atzizkiak (cf. beltz, hortz, etab.). Ik. orobat Lafon (1999: 289-290).
Lazarg anetx berreraiketarako aintzat hartuz gero, ordea (zaila baita azaltzen anitz > anetx bokal irekitzea, cf. ixtearen adibide hariña, balizta), bestelako aukerak aztertu beharra suertatzen da: haitz-en berreraikitako -e- berarekin, agian *han-e-di-tz bat proposa liteke, -di eta -tz atzizkiekin; tarteko *haneitz formaren diptongotik azal daitezke aldaerak, eta batez ere anitx/anetx-en sabaikaria.
Mitxelenak jatorrizkotzat du hau- diptongoa (1954e: 135), eta bakuntzez azaltzen du anitz; diptongoaren bilakaeraz izan beharko genuke ainitz, etab. Gure aukeran, sekundario behar dute horiek guztiek: añhitz forma adierazkortzat jota, bertatik azal liteke ainhitz, despalataltzez; handi-ren haundi aldaeraren eraginez azal liteke aunitz.
♦♦ hamar (1110: DocLeire [Ama Jaureguiaga Barrena Auriçchoa]).[1] ■ Hitz orokorra. Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Etxep hamar manamenduiak, Mikol amar serbilleta, Mburu bederatz aldiz joan zen Alemanira, amarrez Flandesa), batzuetan ‘asko’ balio zehaztugabeaz (Iturr ezagutzen ditut nik / onelako amar). Hilaren hamargarren egunaz (INabig aphirillaren hamarrean), eguneko orduaz (DurPlat beti da orraztuten… amarrak baño len), eta mendeko urteaz ere esaten da (Hbarren mende hau zitekela bere hamarrean). Beste esanahiak dira ‘hamarreko’ (Haranb (arrosarioaren) lehenbiziko hamarra erreaitean), ‘hamargarren zati’ (Pouv), eta ‘hamar zenbakia’ (Gaztelu amarra zenbaki betea zalako).
Zenbatzaile elkartuetan hama- forma du (ik. hamabi, hamalau, etab.; baina cf. Mburu amarlau, Mihura hogoita hamar hirur); ik. gainera Erdi Aroko lehen lekukotasuna.
□ Hamabi hitzak bezala (ik. behean), izana du hamar-ek ere ‘aguazil’ itxurako erabilera; aguazil haien funtzioaz eta izenaz, cf. “son cargo tuvientes en dicho lugar de Ituren de pesar y repesar los panes […] y también poner precios en las carnes […] y guardar los montes y panificados y manzanales […] como lo tuvieron los otros sus predecesores […] a los cuales, los llaman en el dicho lugar la decena, dichos en vascuence amarrac” (LéxNavI 1536).
◊ Mus karta jokoan erabiltzen den gazt. amarraco ‘bost puntu’ euskaratik hartua da (DCECH 1, 236a); hamarreko-tik eratorria, cf. Arabako erd. amarreco. Jatorrian hamar puntuko zenbaketa adieraziko zuen karta jokoan, eta gero bostekora igaro, erraztasunagatik edo (Mitxelena 1972b: 79-80).
● hamarra ‘karramarro’: Larm (amarra); amorro dakar Harr-ek; artikulua beretua duke, aldaeretako bokalen gorabeheretarako, ik. hamarratz, zeinak amorrotx aldaera baitu.
● hamarren “diezmo” Land, Leiz (populuaganik hamarrenaren hartzeko); ‘hamargarren zati’: AgirAst; ‘arrosarioaren hamarreko’: Harand; hamarren-primiziak Materra. Lehen adierarako, cf. “la comida que llaman en lengua vascongada amarrensate” (LéxNavI 1748), -xate (-jate) duela bigarren osagaia. Honela azaltzen du Maiorak, “comida del diezmo” glosatuta: “el arrendador cumplía con los contribuyentes anualmente con un refrigerio, comida o amarrensate por llevar estos la exacción hasta el lugar, conocido popularmente en castellano como “casa del diezmo”, “corral del diezmo”, en euskera Amarrendegia, Amarrengorteak”; jarraian pieza en Amaren Corteac eta término clamado Amaren Gorteach (LéxNavI 1395, 1508) dakartza. Argia da xvii. mendeko azalpena, “las diezmas se recogian en el palacio y en la casa llamada Amarrendeguia” (ValdCas 1654; Soltxaga). Araban, cf. agian Amarrendi (TopAlav).
● hamartsu ‘hamar bat’: Pouv, Garate (bnaf.); atzizkiaren gutxi gorabeherako balioarekin, cf. oraintsu, berdintsu, etab. (ik. Morf §272).
● hamartzuk “diez parejas” Azk (bizk.); -tzu ugaritasun atzizkiarekin, cf. toponimian Zumeltzu eta beste, izenaren flexioan plural gisa gramatikalizatu dena, cf. batzuk.
hamar bat (Ax [zeren ezpaitira hamar bat hitz edo baizen]), hamardun (‘hamar lerroko bertso’: Larm ImposV [gañerakoa erraz da; baita amardunetan ere]), hamar ehun (ZenbTaul; hamehun Pouv (Oih-gandik hartua); amarrehun Azk (lap., zub.); amarrein Azk (erronk.)), hamargarai (‘hamarrak inguru’: Izag (Nafgip.)), hamargarren (Land, Leiz; ‘hamargarren zati’: Urte; hamargarrenekorik Duv; amargarreneko Añib; hamargarren parte Land, Leiz), hamar-gizon (“alguacil que en otro tiempo recogía los diezmos” Azk (bizk.); cf. hamarren-gizon, amabi), hamar hogei (ZenbTaul), hamarka (Lizarg [iten dira bekatuak amarka eta ogeika]), hamarkun (Oih [Hamarkuna edo Iainkoaren hamar manuak]; cf. hamalaurkun), hamarleko (‘hamar errealeko’: ArreseB), hamar mila (Leiz), hamar milioi (amar milloi Mburu), hamarna (LeitzAuzi [berrogei eta amar ezkutu amarna errealekorik]; berrogei eta hamarná Leiz), hamarnaka (Izt), hamar ordu (pl. ‘hamarrak’: EAzk [amar orduak emon dabela]), hamar oren (pl. ‘hamarrak’: Duh [hamar orenen inguruan]), hamarreko (Urkizu [daukaz errosario osoak… amabost amarrekotan eun da berrogeta amar]), hamarren bat (‘hamar bat’: Lardiz), hamarrendu (“dezmar” Larm, Lizarg), hamarren-gizon (“alguacil que en otro tiempo recogía los diezmos” Azk (bizk.); cf. hamar-gizon), hamarretako (‘hamarretako askari’: Harr, Iraola; cf. hamaiketako), hamarretan (‘asko aldiz’: Ax [behin, biatan, hiruretan edo hamarretan mehatxatu duenean]), hamarretan ehun (Pouv), hamarretan hamar (SoEgil Herria 1959), hamarretik bateko (“diezmo” TEtxeb (bizk.)), hamarrurren (Mburu), hamarte (‘hamar eguneko epe’: Larm, Revol), hamartto (FedProp 1898), hamar-urte (“decenio” Larm).
► Osaeraz, *han + -bor proposatu behar da —*hanbar protoformara iristen da Trask (s.v.)—, eta esanahiz ‘borobil handi’ ← ‘ukabil handi’ edo izango zen, 10 zenbakia bi esku itxien baturaren bidez adieraziko zelako, bata bestea inguratuz jarrita (Sarkisian 1997: 62). Asiako eta Amazoniako hizkuntzetako paraleloekin, ik. Lakarra (2010: 208, 52. oh.); ik. orobat Blažek (1999: 325-330), zeinetan hainbat hizkuntzatako adibideak ditugun, erakutsiz ‘10’ adierazten duten zenbakiak ‘bi esku’ izan daitezkeela etimologikoki, ‘bost’-en gainean osatuak, etab.
Bilakaera *hanbor > *hamor > hamar izango zen, kontsonanteen eta bokaleren erabateko asimilazioz (cf. seme eta azkar, hurrenez hurren). Bokalaren aldaketarako, dena den, agian ez da erabat baztertzekoa elkartuetako formek eduki ahal izan duten eragina: *hamor-en elkartuetako forma hama- izan zitekeen; bukaerako dardarkariaren galerarako, cf. adar/ada-, hezur/hezueri, etab. (FHV 338), eta azken bokala ere aldatuta, cf. izter/izta-, adibidez; baliteke hain ugaria den elkartuetako forma horrek ere eragin izana oinarrizko forman.
hamabost (amabost ~1496: RS; hamaborz 1571: Leiz; amorz 1571: Leiz). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)amabost (bizk., gip., gnaf., bnaf., erronk., zub.), (h)amabor(t)z (gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk.), amor(t)z (bnaf.), amost (bizk., bnaf., zub.), amoost (bnaf.) eta (h)amust (zub.).
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (RS amabost urte det, Leiz egon nendin harekin amorz egun); ‘hamabost egun barru’ (Leiz ilhargi berria; eta handik amorz ilhargi bethea, Etxaide alabarik zarrena gaur amabost ezkontzen zaidak) edo ‘duela hamabost egun’ esanahiarekin ere ageri da (Xenp ostegun joan danian / amabost Ernaniñ, HiriartU egun hamabortz erraten ginuen).
Hilaren hamabosgarren egunaz esaten da (INabig oktobreren hamabortzean), eta hamabost egunetako epea ere adierazten du (Añib etzengiela luzetu konfesiñoa amostik aurrera, Duh kofesa hamabortz guziez).
hamabosgarren (hamaborzgarren Leiz), hamaboska (“por quincenas” Azk (erronk.)), hamabosna (hamabortzna Pouv; amabostna Izt), hamabostaldi (Goñi [amabost-aldi batean egunero etortzea]), hamabost bat (Mogel), hamabostean behin (Mburu), hamabostetan (“en quinze fois” Harr (+hamabortz-)), hamabost ehun (ZenbTaul, Etxahun), hamabostero (EuskEsn 1916), hamabosteroko (‘hamabosteroko aldizkari’: RIEV 1911), hamabosterozko (Lhande [Euskal Esnalea… deithürik den güthün amostorozkuak]), hamabostetik (‘hamabostean behin’: Duv [zortzitik edo hamabortzetik larre urrunetara… goan]), hamabostetik hamabostera (Pouv [ez errezebitzea hamabortzetik hamabortzera baizen]), hamabost-hogei (‘hamabost edo hogei’: Lizardi), hamabost-hogei bat (‘hamabost edo hogei’: Kkiño), hamabost-hogeitsu (‘hamabost edo hogei’: Lizardi). hamabostkerri (amostkerri Gèze; amustkerri ZubDot), hamabost mila (Mburu).
► Osaeraz, hama- + bost/bortz. Aldaera laburtuetan —amost, amortz…—, biezpainkarien disimilazioa gertatu da, cf. amaitu (FHV 277, 539).
‘Hamabost egun barru’ erabilerarako, cf. gaur zortzi, atzo zortzi eta halakoak; ‘duela hamabost egun’-erako, berriz, cf. Barrutiaren amabi egun danean, Etxahun hogei eta bost denin (Mitxelena 1978a: 226-227).
hamahiru (amairu 1501: ZenbTaul; hamairur 1571: Leiz; hamahirur 1664: Pouv; hamirur 1666: Tartas). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)ama(h)iru (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.), (h)ama(h)irur (lap., aezk., zar., zub.), amiru (gnaf.), amirur (gnaf., erronk.), amiror (erronk.); cf., gainera, hogoita hamar hirur (Mihura), lauetan hogoita hamar hirur (JEtxep).
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Leiz ehun eta berrogei eta hamairur arrain, Mburu amairu urtez), baita ere, izen moduan, ‘hamairu’ zenbakia adierazteko (Mikol serren diño amairugati diñoala iru), edo hilaren eguna adierazteko (INabig marxoaren hamahirurean).
hamahirualdi (“trecenazgo, dignidad” Larm), hamahiru ehun (ZenbTaul, Arbelb), hamahirugarren (hama hirur garren Materra), hamahiru-hamalau (Hbarren), hamahiru mila (Lardiz), hamahiruna (Duv, Larrasket), hamahirunaka (Duv), hamahiru-hortz (“garia erein ondoren estaltzeko area” EuskEsn 1930/Izag (bizk.)).
► Osaeraz, hama- + hiru(r).
hamaika (amaka 1501: ZenbTaul; amaika 1562: Land; hameka 1571: Leiz; amaeka ~1580: Lazarg). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)amaika (bizk., gip., gnaf., lap.), (h)ameka (bizk., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.), (h)ameika (gip., gnaf., lap.), amaeka (arab., bizk.; Larm DVC), amaka (bizk.; Larm) eta (h)amika (gnaf.; VascIsland).
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Leiz hameka diszipuluak, Lazarg amaeka ilabete); gip., bizk. eta gnaf. oso ohikoa da ‘asko’ balio zehaztugabearekin (Lardiz ikusirik… amaika errege… hilak, EAzk amaika ilten dira / toki urrunetan, Noe amaika sufritzeko / jaio zan gaxoa).
Ordua adierazteko erabiltzen da (Mikol amaketan eroadazu saldia palaziora), baita hilaren eguna adierazteko ere (INabig setemeren hamekean).
hamaika ehun (amakaeun ZenbTaul; hameka ehün Abraham), hamaikagarren (hamekagarren Leiz), hamaika-makila (‘ehunzango’: hameka-makhil FedProp 1907), hamaika mila (EtxZib), hamaikana (Izt), hamaika ordu (pl. Izt [eguerdiko amaika orduetatik]), hamaika oren (pl. Leiz [hameka orenen inguruan]), hamaikara (EtxZib [othoitz perfekt eta jeneralak hamekara pontutan]), hamaika-sardeko (“arador (insecto)” amaika-zardeko Azk (gnaf.)), hamaikatan (“onze fois” eta “à onze heures” hamaiketan Pouv), hamaikatan ehun (hameketan ehun Leiz), hamaikatan hogei (hameketan hogoi Duv), hamaikatxo (‘askotxo’: ArreseB [munduan gertatzen da amaikatxo gauza]), hamaiketako (‘goiz-erdiko askari’: AJauregi [asitzen zera amaiketakoa egiten]), hamaiketakotxo (Kkiño).
► Osaeraz, bigarren osagaia zein den izan da eztabaidagai: alde batera utzirik konparazio zentzugabeak (zerrendarako, ik. AgudTov s.v. amaika), *hamaeka da forma guztien oinarrian dagoen aldaera eta, horren arabera, *bed- egon daitekeela uste du Mitxelenak, -ka atzizkiarekin (FHV 117, 496). Gogora ekartzekoa da bakan-en osaera, haren bekan aldaerarako *bedeka-n ikusi baitugu.
Bide horretatik, *hamabedeka aitzinforma proposa genezake (edo *hamabeka zuzenean): ahostun ezpainkaria galdu da, aurreko ezpainkariarekiko disimilazioz (ik. amaitu, hamabost, hemeretzi, etab.); *hamaedeka-n bokalarteko hortzetako ahostuna galduta eta bokalen erabateko asimilazioz *hamaeka dugu, cf. mendeb. amaeka. Aldaeretan, kide-kidea da apaez-en bilakaera, bai gertakariengatik baita aldaeren geografiarengatik, cf. apaiz eta apez aldaerak (ik. apez/apaiz); (h)amaeka-tik azaldu behar dira (h)ameka eta amaka, diptongoaren bakuntzez, eta (h)amika, berriz, (h)ameika-tik.
hamalau (1501: ZenbTaul; hamalaur Leiz). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)amalau (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.) eta (h)amalaur (gnaf., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.); Mendiburuk behin amarlau darabil (honetaz ik. behean).
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Leiz jenerazione guziak dirade hamalaur jenerazione), baita hilaren eguna adierazteko ere (Izt apirillaren amalauean).
□ Baliteke hitzaren adibide izatea la piedra aguçadera de Amalauron (ArchSegII 1409), la piedra aguzadera de Amalaurren (ArchSegII 1413).
hamalaudun (‘soneto’: Larm [Españarren antziñako hizkuntzan. Amalaudun]), hamalau ehun (ZenbTaul, Duv), hamalau-erramuko (“tejedor, insecto” Azk (bizk.)), hamalaugarren (Leiz), hamalau-hamabost (Otxol), hamalau-hamasei (frBart), hamalauko (‘soneto’: LzMend EuskEsn 1913), hamalau mila (Land, Mburu), hamalauna (Duv, Udarregi), hamalaunaka (Duv), hamalaurkun (‘soneto’: hamalaurkun Oih), hamalau-zaku (“bú, fantasma imaginario con que se asusta a los niños” Azk (gip.)), hamalau-zango (“tejedor” a.-zanko Azk (gip.); ‘mamu’: Barand).
► Osaeraz, hama- + lau(r). Ez dago arrazoirik pentsatzeko Mendibururen amarlau ez dela errata: obra berean etengabe erabiltzen du amalau eta ez du kide ezagunik euskararen historian.
hamarratz (1562: Land). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (arab., bizk., gip.). Amorrotx aldaera bizk. jaso izan da. Esanahiak dira ‘armiarma’ (Land, Azk/ErIruk/Izag/EAEL/Elexp (bizk., gip.)), ‘olagarro’ (Mikol, Arak (bizk.), Añib, Azk (bizk.), amorrotx FLV 1980 (bizk.)), ‘karramarro’ (Larm, Añib (gip.)), “cierta hierba perjudicial” (Azk (gip.)) eta “ocioso (?)” (Izag (bizk.)).
► Osaeraz, hamar + hatz. Agian *hamor protoformaren zantzu gisa har daiteke amorrotx (< *amorrotz < *hamorratz). Animalia horien garro edo gorputz-adarretatik heldu da izena; irudizko erabileraren batetik azaldu beharko da “ocioso”.
hamasei (1501: ZenbTaul). ■ Hitz orokorra. (H)amasei aldaeraz gain, bizk. eta gip. zenbait lekutan amaxei ageri da. Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Leiz ber-ehun eta hirurogei eta hamasei, Kardab amasei letra jakiñak ziran); hilaren eguna ere adierazten du (EtxZib aphirillaren hamaseiean). Interjekzio modukoetan ere agertzen da (JEtxep2 ikaran zagon mutikoa hola hurrantzen ikusiz… Bi mila hamaseia!).
hamaseidun (‘hamasei lerroko bertso’: ArreseB), hamasei ehun (ZenbTaul, TBLap), hamaseigarren (Materra), hamaseiko (“quadruple” hamaseieko Harrt; ‘ontzako urre’: Añ), hamasei mila (EspGut), hamasei milioi (amasei milloi Lardiz), hamaseina (Izt), hamaseira (Duv, Harr, Larrasket), hamaseiraka (Duv), hamaseiren bat (TxAgir).
► Osaeraz, hama- + sei.
hamazazpi (1501: ZenbTaul <ama çazpi>). ■ Hitz orokorra. (H)amazazpi aldaera zabalduenaz gain, emezazpi ageri da Gipbizk. eta gip. zenbait lekutan.
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Belap hamazazpi (kapitülü) lehenak, Kardab amazazpi urte betetzen zituen), baita hilaren eguna adierazteko ere (PErrota uztaren amazazpian).
hamazazpi ehun (ZenbtTaul, Duv), hamazazpigarren (Pouv; amazazpigarrengo Izt), hamazazpi mila (Lardiz), hamazazpiko (‘hamazazpiko txanpon’: AJauregi), hamazazpina (Izt), hamazazpira (‘hamazazpina’: Duv, Larrasket), hamazazpiraka (Duv), hamazazpiren bat (Urruz).
► Osaeraz, hama- + zazpi. Zenbakien segidan ondotik duen hemezortzi-ren eraginez sortua da zenbait tokitako emezazpi. Aldaketa honen gunea hemeretzi-n dago azken buruan, eta horren lekuko da oso zabaldua egotea hemezortzi, baina ez hemezazpi.
hemeretzi (1501: ZenbTaul). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)emeretzi (bizk., gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., zar.), emetzi (gnaf., lap.), (h)emeretzu (erronk., zub.), hamaratzi (Salab), himeretzü (zub.), hunberetzü (zub.) eta humeretzü (zub.). Andram-en agertzen den emiretzi aldaera egileak asmatua izan liteke, testuari zahar-kutsua emateagatik.
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Leiz eztitu laurogei eta hemeretziak utziten, Kardab Israeleko erregeak izan ziran emeretzi ta emeretziak diranak kondenatu ziran), baita hilaren eguna adierazteko ere (INabig nobenbreren hemeretzian).
hemeretzi ehun (ZenbTaul, Hbarren), hemeretzigarren (Leiz), hemeretziko (“monedita antigua española de oro, que valía diez y nueve reales” Azk (bizk.)), hemeretzina (Azk (bizk., gip., gnaf.), EusJok), hemeretzinaka (Azk (bizk., gip., gnaf.)), hemeretzira (‘hemeretzina’: Duv), hemeretziraka (Duv).
► Osaeraz, hama- + bederatzi. Bokalarteko herskari ahostunak galduko ziren elkartu honen bilakaeran —biezpainkariaren galerarako, ik. hamabost eta amaitu—, eta *hamaeeratzi moduko zerbaitetik asimilatuko ziren ondotik bokalak, bai lehen silabakoa bai azkenaurrekoa. Ekialdeko formetan, -tzu/-tzü bukaerarako ik. bederatzi; badirudi disimilazioz azaldu behar dela zub. himeretzü lehenik —edo sudurkariaren aurreko hersketaz? ik. FHV 67, baina adibideak n-ren aurrekoak dira, ez m-renak—, eta goiko bokalen txandakatzez humeretzü. Bestalde, hiperzuzenketaz azal liteke zub. -nb- taldea, cf. zonbat > zumat (zub.), etab.
Bestela azaltzen ditu xehetasunak Lafonek (1999: 326-327): haren ustez, *ham-bederatzi batetik abiatu behar dugu eta, bokalen asimilazioak gorabehera, aitzinforma horretako mb taldearen ondorengo gisa ikusten du zuberera modernokoa (hímberètzü ere jasotzen du zaharren artean Lafonek, Santa Grazin, gazteek hímerètzü dioten bitartean); hemeretzi eta bestetan, berriz, mb > m gertatu da, herskari biezpainkaria ez da bokalartean galdu.
hemezortzi / hamazortzi (hemezortzi 1571: Leiz; amazorzi xvi. m.: ZenbTaul). ■ Hitz orokorra. Aldaerak dira (h)emezortzi (gip., gnaf., bazt., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.) eta (h)amazor(t)zi (bizk., gip., zub.). Cf. hutsa izan litekeen emorzi (Oteiza, amazorzi-ren ondoan).
Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Leiz hil ukhan zituen hemezortzi hek, Mogel amazortzi urte), baita hilaren eguna adierazteko ere (INabig febreroren hemezortzian).
hemezortzi ehun (ZenbTaul, Hbarren), hemezortzigarren (amazorzi garren EgiaKant; hemezortzigarren Pouv; hemezortzigarreneko Pouv), hemezortzina (Izt), hemezortzira (‘hemezortzina’: Duv; hamazortzira Larrasket), hemezortziraka (Duv).
► Osaeraz, hama- + zortzi. Zenbakien segidan ondotik duen hemeretzi-ren eraginez sortua da hemezortzi; aski aspaldiko aldaketa da hau, aldaeraren orokortasunak erakusten duen bezala (ik. hamazpi).
♦ hamabi (1415: ZalbGut [yruroguey et amaui]; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Zenbatzaile moduan erabiltzen da (Land amabi “doze”, Leiz hamabi izarrezko koroa bat, Lazarg amabietan… eskojidurik). Hilaren hamabigarren egunaz (INabig dezenbreren hamabian) eta eguneko orduaz ere esaten da (AgirAst goizeko seietatik amabien… bitartean).
Hitz bera bide da amabi ‘aguazil’ (Land, Arak (gip., gnaf.), Azk (gip., gnaf.)); cf. amaina.
□ Tradizio sekundarioan, cf. halaber Amabiyturrieta, Amabiturrieta (ArchZest 1479, 1489) eta el sel de Aseguin-Saroe que se llama Amabi-Areyçeta (ArchOiarII 1512). Ehun urte lehenagokoa da otra pieça en Amauilsagurreta (SClEstell 1376), itxura guztien arabera hamabi + ilsagur + -eta analizatu beharrekoa.
‘Aguazil’ esanahiaren adibide modura, cf., bestalde, “el pueblo e amabis de la collaçión de Leço”, “los dichos amabis”, “los quales amabis” (ArchPasai 1519), “los coperos e amabis del lugar del Pasaje” (ArchPasai 1520). Azalpenarekin, cf. “dos personas llamadas la docena, que en vascuence los llaman amabiac” (LéxNavI 1536; Ituren). Hamabinaka izendatzen omen ziren, eta gazt. docena eta eusk. hamabi hitzak iragan ziren gero izendaturiko horietako bakoitza izendatzera; hala azaltzen dute San Martin Unxeko lekukotasun hauek: “… doce personas diputados, que se nombran cuando salen los alcaldes y regidores, son los que con nombre de docena…” (LéxNavI 1672), eta, aguazil haietako bakoitza izendatzeko aldatuta, “nombrar cada año dos guardas y algunos doce para…” (LéxNav 1629).
● hamabikatu “adocenar” Larm; cf. amaitu. Mitxelenak dioskunez (1972b: 82-83), Larramendiren asmazioa da ziur asko, baina amaitu-ren etimologiarako argigarri, “adocenar”-en itzulpen gisa baitago emana.
hamabi bat (Harr, Zaitegi), hamabidun (“docena” Añib), hamabi ehun (ZenbTaul, Baratz), hamabiga (“douze” Lhande (zub.)), hamabigarren (Leiz), hamabika (“a docenas” Larm, Ezale 1897), hamabiko (Larm DVC, Ezale 1897), hamabi mila (Larg), hamabina (Azk (bizk., gip., gnaf.)), hamabi ordu (pl. TxAgir [eguardiko amabi orduak]), hamabi oren (pl. EtxZib [hamabi orenetan / zintuzten gurutzatu]), hamabira (Pouv, Duv, Harr, Azk/ErIruk/Lhande/Larrasket (bizk., gip., gnaf., lap., bnaf., zub.)), hamabiraka (Duv, Larrasket), hamabirazka (FedProp 1911), hamabirazkatu (Harr), hamabiren bat (Arrue), hamabitan (“douze fois” Pouv, Harr [hamabitan sei mila aingeru baino gehiago]), hamabitan hogei (Duv).
► Osaeraz, hama- + bi. Mitxelenak dioskunez (1972b: 82, 2. oh., FHV 539), ezpainetako m-b kontsonanteen segida gorde zen, hain zuzen bi osagaien gardentasunagatik.
Amabi ‘aguazil’-i dagokionez, gogora ekar daiteke amar(ren)-gizon ‘hamarrenak biltzen zituen aguazil’; izen honen sorreran, ordea, ez dago hamabitik bateko zergarik, aguazilak izendatzeko modua baizik (ik. goian tradizio sekundarioko azalpenak). Cf. jarraian amaina.
amaina. ■ Azkuek bizk. eta gip. jasotako hitza, ‘aguazil’ esanahiarekin. Esanahi bereko amabi-rekin lotua.
► Euskararen barrenean, eta hamabi-rekin lotzekotan —ik. amabi ‘aguazil’ goian—, hamabina-tik azaltzen da hobekien, -na banakariarekin (hamabinaka aukeratzen zirelako, ik. goian). Esanahiaren bilakaerari dagokionez, pentsatu behar da zergen bilketan aguazilak zukeen funtzioan.
amaitu (1737: Urkizu). ■ Bizk. hitza (XIX. mendearen bukaeraz geroztik gip. autoreetan ere agertzen da). Esanahi nagusia da ‘bukatu’, bai igaitz. bai igkor. (Urkizu amaituko al dau bere betiko egarriia, Añib kastigua… amaituko ez dana); beste adierak dira ‘hil’ (frBart beti postaan dabilen zaldija laster amaituten da) eta ‘ero, hilarazi’ (frBart ez eban Jaelek Sisara gerragina eskuperatu ta amaitu?).
● amai Mogel (zerren eztaben asierarik ta ez amairik); AgudTov-ek iradokitzen duenaren aurka (s.v. amar; ik. halaber Mitxelena 1972b: 81-82), amaitu aditzetik sortua da —ez alderantziz—, eta ezin da konparatu hamar/amai bikotea bizkar/bizkai eta ibar/ibai modukoekin; ohar bedi, gainera, amai baino lehenago dokumentatzen dela amaitu.
amaiera (NeolJFlor 1879 [gauza guztiak daukee mundu onetan bere amaiera]), amaigabe (izond. Mogel [linuaren atsakabiak, amai gabiak]; adlag. frBart [Jesus maitiari amai baga esker onak emoteko]; amai bagako frBart; amai bagarik frBart), amaigarri (frBart [extremaunzinoeko sakramentuba da moduren baten penitenzijako sakramentubaren giltza edo amaigarrija]), amaiki (‘errima’: Azk), amaikide (‘errimadun’: Azk [edozenbat ipuin… ta esakuntza amaikide]), amaikor (Iturz [kastigu denporazkoan edo amaikorrean]), amaipen (Azk), amaitzeko (Orixe [amaitzeko, lau ilabetetsu egon nintzan boskarren nagosi onegaz]), hasi eta amaitu (frBart [geure plazeetako dantza desondraubak asi ta amaitu… ikusi balitubee]).
► Hamabi zenbatzailearen gainean osatutako aditza, -tu partizipio atzizkiarekin (Mitxelena 1972b: 79-83). Bokalarteko herskari ahostunaren galera gertatu da, aurreko biezpainkariak eraginiko disimilazioak lagunduta, cf. halaber Leiz amorz ‘15’ (FHV 277, 539).
Esanahiari dagokionez, gazt. adocenar dakar Mitxelenak, ‘dozenaka zenbatu’ adiera etimologikoarekin, eta haren partizipio adocenado-k ‘dozenakako zenbaketa bukatu’ esanahia izango zuela azalduz (esanahi peioratiboa garatu zuen gero gaztelaniazko hitzak). Euskaraz ere halako zerbait gertatuko zen amaitu-rekin: ‘dozenaka zenbatu, antolatu’ ← ‘dozenaka zenbatzen, antolatzen bukatua’ ← ‘bukatua’. Esanahi nagusi horretatik eratorria da ‘hil’ adiera.
♦♦ aker (xi. m.: SMig [aker çaltua (“saltus hircorum” itzulia)]; cf. akit. aher). ■ Hitz orokorra. Hasperena dauka (-kh-) iparraldean, nahiz ez den autore guztietan ageri. Animaliarena ez ezik, gurdiaren, errotaren eta zenbait lanabesen atal batzuen izena ere bada. ‘Zakar, basati’ zentzuarekin ere erabili izan da (TxAgir ire aita ordi akerra; Erkiaga akerrandi madarikatu ori!… aker txarri ori!). Mogelengan (Peru Abarkaren ahotan) bizartsu ageri da aker-en eufemismo gisa erabilia (bizartsuba edo, bere izenian, aker bat). Akerraren adarrak, bestalde, maiz agertzen dira okertasunaren irudi moduan (Xenp akerraren adarrak / bezela gabiltza; TxAgir akerraren adarra baño okerragoak; cf. aho-korapilo ezaguna, jad. Mogelengan: “esan oi da itzaren arintasun ta garbitasuna agertzeko: akerrak adarrak okerrak ditu”).
□ Hitzaren adibidetzat har liteke akit. aherbelste deo, onarturik akitanieraz zenbait herskari hasperendunek hasperen soil izaterainoko bidea egin duela; cf. beharbada svtvgio/svhvgio. Idazkun horretakoa Akerbeltz litzateke, hortaz (ik. OnomAquit §438 eta FHV 256). Gogoratu behar da, dena den, k- > h- (eta t- > h-) bilakaera hitz hasiera absoluturako proposatzen duela Martinetek, ez hitz barrenerako.
Erdi Aroan, aipagarria izan daiteke domino Esteban de Aquerreta (ColRonces 1217), atzizkiarengatik (cf. Otsoeta, ik. otso).
● aker-aihen landarea: FedProp 1910; ik. ahuntz-hosto.
● akertzantz(a) ‘aker irendu gabea’: Inza/Moso (gnaf., zar.); -zonz- Arak (gnaf.); ik. ahartzartz.
akerki (‘akerraren okela’: Pouv), akerko (‘aketo’: Azk/Inza (gnaf.)), aker-meza (‘meza beltza’: TourLaf), aker-mujoi (arraina: Arzdi/Zubik), akertu (‘(ahuntza) estali’: Azk/Izag (bizk.)), akertxikiro (‘aker irendua’: Izt), akertxo (Larm, Bonap (erronk.)), akertzar (Larm), aker-usain (Urte [galtzarbeko akher usáña]). Cf. basaker.
► Bi osagaitan banatu daiteke, a-ker.[2] Bigarren osagaia *kher erroarekin lot daiteke, cf. ezker, oker, uzker… Zailagoa da erabakitzen zeri dagokion a- osagaia: animalia zenbaiten izenetan ikusi uste den *han izan liteke, cf. ahardi, ahuntz… eta ik. goian uno andosco (SMillán 1025) zergari buruzkoa. Erro hori handi izenondoko bera litzateke. Pentsatu beharko da elkarketan har dela *han (cf. egun/eguraldi), *harker > *arker > aker moduko bilakaeraren batekin; dardarkariaren galera disimilazioaz azal daiteke, bigarren silabakoarekin, edo, besterik gabe, elkartu-eratorrietako gertakarien bitartez (cf. zuh- forma, zur-ena, zeinaren jatorrizko forma *zun izan daitekeen). Bestela, *han → ha- gertatu ahal izan da, baldin onartzen badugu gramatikalizazio prozesu baten barreneko bilakaera izan dela (CVC → CV- egitura batera; cf. gi-, sa- eta gainera aurrizkiak, orobat atzizkiak ere, ik. -di, -da, -ga, etab.).
Beste aukera bat da adar hitzeko a- osagaiarekin lotzea, jatorrian *dar erroa bera; baina ez legoke argi zergatik galdu den hastapeneko d- (disimilazioz azal dezakegu adar eta eder bezalakoetan).
Esanahiari dagokionez, pentsatu behar da ‘animalia adar-oker’ moduko zerbait izango zela. Argi ikus daiteke *kher erroaren ‘ez zuzen, oker’ esanahia bere eratorrietan. Lehen osagaia ustezko *han ‘animalia’ baldin bada, pentsatu behar da ‘adar’ elidituta dagoela; paralelo moduan, cf. lat. camox ‘sarrio’-rentzat Szemerényik ematen duen etimologia (1989: 156): *kambo ‘oker’ eta *ukson ‘idi, zezen, orein’ osagaiekin, *kambo-ukso(n) “hirschartiges Tier mit krummem (Gehörn)” dakar (‘(adar) okerreko orein itxurako animalia’); hortxe genuke proposaturiko ‘animalia (adar) oker’.
Osaerazko beste aukeratik abiatuta —*dar errotik—, ‘(animalia) adar oker’ izango genuke, ‘animalia’ elidituta, kasu honetan. Ik. halaber ahuntz.
Azkuek dakarren akar azaltzeko, cf. bazter/baztar (FHV 62). Akher formaren herskari hasperenduna azentuaren jatorrizko posizioarekin lotzen du Mitxelenak (egun zub. ákher da); azentuera hau onartu behar da, akit. aher hitzarekin lotu nahi bada (FHV 419-420). Mitxelenak dio bigarren silaban herskari hasperenduna duten hitzak hain ugariak izateak hitz hasierako balizko hasperena galtzea eragin zezakeela, baina aker bera galera horren adibide den zehaztu gabe (FHV 214).
akelarre (akerlarre ~1650: Pouv; akhelarre ~1725: Urte; akelar ~1765: Larm; lehenagokoak dira zelaiaren izenak eta gazt. agerraldiak, ik. onomastikaren atala).[3] ■ Hitz zabaldua (euskaratik kanpora ere bai: gaztelaniaz eta katalanez bederen hitz ezaguna da). ‘Sorgin-bilera’ du esanahi zabalduena, baina, bistan denez, bilera bera baino lehenago lekua edo biltokia adierazten zuen (“lieu du sabbat des sorciers” Pouv; cf. Luzuriaga: “muchos franceses… publicando sus brujerías… que en las Congregaciones de Aquer Larre exercitaban”); bat baino gehiago dira sorgin-bilerak egiten ziren Akelar(re) izeneko lekuak (eta Akerlanda etab.), eta horrek bidea eman izan du pentsatzeko aker horrek animalia horren ohiko presentzia hutsa baino zerbait gehiago aditzera eman zezakeela leku-izen horietako batzuetan; hau da: akerraren gurtzearekin zerikusia duten jardueren arrastoa egon ote litekeen leku-izen horien osaeran bertan (antzinatean, cf. akit. aherbelste deo). Ik. behean Irigoienek dioena.
‘Sorgin-bilera’ esanahiaz gainera, bada geroago ‘bilera nahasi edo zaratatsua’ ere (adib. FedProp 1901 arratoinen akhelarre gau guzietakoa).
Urrutiko leku zehaztugabe bat adierazteko ere erabili izan da, bai izen propio eta bai izen arrunt bezala: gaur emen, bigar an, eta etzi Akelarren (Izt); baldin balirake Franziakoak, Inglaterrakoak, Turkiakoak edo Akelarkoak (Izt); eskualdunak heldu izan direla munduaren akelarretaraiño bere untzi ezdeusen gainean (GureH 1930).
□ Onomastikan, 1525ekoa omen da aquerrlarea izeneko toki baten lehen lekukotasuna, Iturenen (Paul 2008: 13). Idoatek argitaratutako agirietan, nabarmena da 1595ekoetan leku-izen bat adierazten duela beti: cf. campo de Aquer-larrea, adibidez, edo “la endrecera llamada Aquerlarrea, esta junto a San Miguel de Celssi” (BrujNav 1595) —ohar bedi Aralarko inguru horietakoa dela aker çaltua (SMig xi. m.)—. Intzako biztanleen testigantzetan bildutakoak dira.
1610etik aurrerako agirietan, ordea, pentsa daiteke ‘sorgin-bilera’ esanahiarekin dagoela: cf. “yban al aquerlarre” eta “le hauian lleuado una vez en una cuba al aquerlarre”, eta, beste agiri batean, “yba vestido de negro con su auito ordinario al aquerlarre” (BrujNav 1610; Intzako 1595eko gertakariez ari dira). Garbia da esanahi hori adibide honetan: “demas de los dichos aquelarres que estan descubiertos con testigos confidentes […] que ay aquelarres en los lugares siguientes” (BrujNav 1611); Joan Valle Alvaradok Logroñon sinatutako agiria da.
Formei dagokienez, akelarre formaren lehen lekukotasuna dirudi “campo que llaman Aquelarrea” (BrujNav 1595); amaierako -e gabe, cf. 1612ko “que llebaban alaquelar las dichas Catalina…” (Paul 2002: 34).
Mongastónen 1611ko kronikan etengabe erabiltzen da hitza (aquelarre aldaeran), ‘sorgin-bilera’ esanahiarekin bakarrik, itxuraz;[4] maiz ageri da bertan adlatiboko sintagman, al aquelarre (honen esanguraz, ik. hirugarren oharra).
akelartar (‘akelarreko partaide’: RAzkarate).
► Ak(h)er eta larre dira hitzaren osagaiak;[5],[6] ik. goian -rl- duten aldaerak, eta cf. halaber leku-izen eta deituretako Akeberro, Ake(r)mendi, Akesolo… Dardarkari bortitzaren galerarentzat, cf. adar/ada-, lur/lu-… edo aketo bera (FHV 337-338). Amaierako bokala falta duen akelar aldaerari dagokionez, cf. Aralar/Aralarre (FHV 134).
Hitzaren jatorrizko esanahia ‘akerren larrea’ litzateke, besterik gabe; jatorrizko esanahia ‘aker jakin baten larrea, sorgin jardunetan egoten zena’ dela onartzen badugu, aitortzen ariko ginateke sorginen jardunak eman ziola zentzua leku-izenari, eta ez da hala, Irigoienen iritziz (1975: 95): leku-izen arrunt bat baizik ez zen izango akelarre, funtsean.
Henningsenek dio (2012 [2000]: 59-60) inkisidoreek erabili zutela hitza lehendabizikoz ‘sorgin-bilera’ esanahiarekin, 1609ko maiatzeko gutun batean, Logroñoko epaiketen testuinguruan: “juntas y aquelarres”; cf. orobat azaroko galdeketa bateko “las juntas de brujos que llaman aquelarres”; haren ustez, Valle Alvarado izan zen erabilera horren asmatzailea; ik. goian.
Esanahi horren sorrera arrotzaren hipotesirako, esanguratsuak dirudite inkisidoreen hitzok, 1610ekoak: “Este nombre aquelarre no se halla que le haya en el vascuence, que es la lengua que corre por todas aquellas montañas, y es nombre común con que los brujos de ellas llaman sus ayuntamientos, sitios y partes donde los hacen, y mirada la etimología que puede tener conforme al vascuence, parece ser nombre compuesto, y que suena tanto como decir ‘prado del cabrón’”. Inkisidoreek hitzaz egin zezaketen erabilera (eta itzulpen) interesatua gorabehera, pasarte horren arabera hitzak ez zuen euskaraz ‘sorgin-bilera’ esanahia eta leku-izena baizik ez zen. Antzeko gertakari baterako, cf. zerkausi ‘azoka’ (jatorrian zerka ausi, harresia apurtua zen toki batean egiten baitzen azoka).
aketo (1746: Arak). ■ Bizk., gip. eta gnaf. hitza. Aketo aldaeraz gain, Inzak aketto (gnaf.) jasotzen du. Arakistainek (gip.) ‘aketiren, aker zikiratu’ esanahia ematen dio; Azkuek (bizk.) eta Inzak ‘aker txiki’ adierarekin jasotzen dute. Irudizko zentzuan ere ageri da: ‘zakar, hezigabe’ (Azk (bizk., gip.)), ‘(gizon) handi’ (TEtxeb (bizk.)), ‘ergel’ (JGarate (gip.)) eta ‘emakume pijo’ (Izag (bizk.)).
● aketiren Mogel; aket(o) + iren, cf. itsaso/itsas-.
► Osaeraz, aker + -to atzizk.: aker-en -r bukaerakoaren galerarentzat, ik. FHV 337-338 (adar/ada-, behor/beho-, hamar/hama-, lur/lu- etab.; cf. Larm akirin ‘aker irendua’: < ake- + irin (iren) segur aski).
♦ ahardi (~945: BecCard [Belasco Ahardia]). ■ Hitz orokorra. A(h)ardi-z gainera, gip., gnaf., lap. ardi ere ageri da (cf., gainera, urdardi Land). Zubereraz ãhãrdi aldaera sudurkariduna dago (Larrasket). Arakistainen arabera azentu markatua du (ardià), ardi-k berriz markatu gabea (ardiá). Esanahia ‘txerri eme’ da (Leiz ahardi ikhuzia itzuli izan da istilera); izenondo moduan ere ageri da (Pouv urde ahardi, Land urdardi, Izt zerrardi, etab.). Torloju edo ardatz baten atal emea adierazteko ere erabiltzen da (bnaf., zar., ardi gip., lap.).
□ Erdi Aroan, cf. agian Anardy-harrata (ArchZest 1385).
● ahardi-ordots Usurbil aldean, zurgintzaren teknika bat izendatzen zuen, urtegiak egiteko erabil zitekeena: cf. besteak beste “la quieren tornar ha hazer de madera e en la forma llamada ardiordos por que más agoa coja”, “que las presas que se fazen en la forma llamada ardiordos suelen seer estancas e altas”, “porque la dicha presa, syendo en la forma llamada ardiordos, ha de tener maderas atrabesadas de parte a parte e gran altura” (AbelZab 1509). Badirudi hitzaren ‘torloju’ edo ‘ardatz baten atal eme’ adieretatik hurbil kokatu behar dela erabilera hau; beste testuinguru batean, cf. Garmendiaren “Los cepos de la ferrería Azcue la nueva iban sobre una madera conocida por ardie. La ardie quedaba por debajo de la planta de la ferrería” [ardie = ahardi + -a].
ahardiko (ardiko Bonap/Azk (gnaf., aezk.)), ahardi-seme (‘putaseme’: Mikol), aharditsu (Azk, euskalki-markarik gabeko esaera batean), ahardixko (ardixko Inza (gnaf.)).
► *Anardi berreraiki behar da, cf. zub. bokal sudurkariak; Erdi Aroko leku-izenean egon daiteke lekukotua protoforma hori. Hitza osagaitan zatitu daiteke, amaierako -di atzizkiarekin, cf. zaldi, ardi, idi, etab. (ik. *edin); anar- analizatzeko, berriz, nar errora jo genezake, erreduplikazioarekin, eta ‘lokatzetan narraska dabilena’ edo litzateke esanahiz; beste aukera bat da *han ikustea bertan, eta -ar- zer den erabakitzea faltako litzateke: ar ‘orots’ izan ote liteke, eta ‘arretarako joera duena’ moduko esanahiren batekin? Bestela, *ha-nar-di zatiturik, *han-en ha- alomorfoaren gaineko osaera proposatuta, nar-en aukerari eutsi geniezaioke.
Ohar bedi maiz ageri dela izendondo gisa, eta -di atzizkia ere halakoetan ageri dela berez (cf. hordi, handi, etab.).
aharkela (~1880: Harr). ■ Bizk., gip., gnaf., bazt. eta (ahar-) bnaf. aurkitzen den hitza. Arkilla aldaera bizkaieraz aipatua izan da (Izag). Esanahia ‘ahardi’ da; izenondo moduan ere agertzen da (Harr xerri aharkela).
► Mailegu itxura du -(k)ela bukaerak, haren jatorria zehazten erraza ez bada ere; txikigarriren bat edo? Konpara ote liteke -tila atzizkiarekin (Morf §318)? Azkuek -ila bat dakar, bizk. orkila ‘orkatila’ eta orkatxila ‘zenbait animaliaren apatx txiki’ (Morf §292). Lhandek akela bat jasotzen du, madarikazio hitz modura, eta baliteke aker-ekin lotu behar izatea berau; aharkela-ren kide egokia litzateke.
arditx. ■ Bonapartek lehenengoz jasotzen duen zaraitzuerazko hitza. Esanahia ‘ahardi’ da (baita izenondo moduan ere: txerri arditx). Azkuek dakarren arditxo aldaera huts bat izan liteke.
► Badirudi ttikigarriren bat edo izan litekeela hitzaren bukaera.
artama. ■ Bonapartek (aezk.), Azkuek (zar. arkama) eta Inzak (gnaf.) jasotzen duten hitza, ‘zerrama, umeak izan dituen zerri emea’ esanahiarekin.
► Osaeraz, ahardi + ama, hitzaren azken bokala galduta eta herskaria ahoskabetuta, ahart-.
♦ ahari (aari xiii.-xiv. m.: FuerGNav [gauca aari]; ahari 1636: EtxZib; cf. behean Land ariki ‘ahariki’ eta ariko ‘ahariko’). ■ Hitz orokorra. Ari aldaera aurreneko testuetatik agertzen da hegoaldean (RS, Land (ariki, ariko), Mikol); gip. bizk. eta gnaf. zati batean azentuak bereizten ditu arià ‘aharia’ (azentu markatua) eta ariá ‘haria’ (azentu markatu gabea). Zubereraz hitzaren bi a-k sudurkariak dira. Adari eta arai aldaerak ere badira: bizkaierazko zenbait eremutan erabiltzen dira, eta batez ere Gipuzkoakoan. ‘Ar’ adieran ere erabiltzen da ahozko hizkuntzan, bai abereez eta bai gizakiaz ari garela. Elkartuetan, aipatzekoa da a(a)l- forma.
□ Honela dakar Nafarroako Foru Nagusiak: “II sueldos e meyo por el carnero. Esta calonia es clamada gauqua aari […] I carnero quoal el fuero manda; et esta calonia es clamada gauca aari”. CORDErako erabilitako edizioak, ordea, gauari dakar bietan: “esta calonia es clamada en bascuenz gauari […] Et en esta calonia es clamada en bascuenz gauari”.
● aharka ‘ahari-bilatzea’: Larrasket (zub.); ahar(i) + -ka atzizk.
● ahartzain ‘ahari-artzain’: Larm (artzai); altzai Azk/Izeta (bazt.); aalzain Azk (bazt.); a(h)arizain Harr, Izag (bizk.); ahartzain Harr, Larrasket (ãhãrzañ); hitz honen aldaera izan daiteke al(t)sai ‘abeltzain’ Arak (gnaf.), Lizarg.
ahari-apustu (Izt), ahari-artalde (Zubiri), ahari-buru (Orixe; hodei mota bat: Anduaga), ahari-dema (Izt (tema)), ahari-joketa (‘ahari-apustu’: Bilbao), ahariki (‘ahariaren okela’: Land, IbargC (ari-), Urte; arki Mikol; aharki Duv), ahariko (Land (ari-); aharko Duv), ahari motz (‘ahari adarmotza’: Izag/Elexp (bizk.)), ahari-talde (Berron), ahari-talka (Orixe), aharitegi (AEusFolk 1955/Izag (bizk., gip.)), aharito (Ezale 1897), ahari-topeka (Ezale 1897), aharitu (‘(ardia) estali’: Azk/Izag/Elexp (bizk.)), aharitxo (Larm), ahari-zikiro (Izt (aritxikiro)).
► Badirudi *anari berreraiki daitekeela, zub. bokal sudurkariak gogoan hartuta (FHV 303). Hitzaren osagaiak zein diren argitzeko, saioa egin daiteke, lehen parterako, *han erroarekin: handi hitzeko bera litzateke, eta ahardi, ahuntz, aker eta andots hitzetan ere egon daiteke. Bigarren osagairako, -hari proposa liteke (cf. janhari, etab.), eta paralelo moduan gazt. carnero ‘ahari’ ekar liteke gogora, -ero atzizkiarekin —‘haragitarako (bildots)’ zen jatorrian—. Baina *hanhari berreraikiko genuke horrela eta, lehen hasperena aski goizik galdu zela onartuta ere (cf. ilherri < hil-herri), *anhari geratuko litzaiguke: ez dago argi nola iritsiko ginatekeen hortik *anari-ra, beharbada azentuaren ondoren geratzen delako.
Aldaerei dagokienez, badirudi tarteko *arari batetik azal daitezkeela adari (dardarkariaren disimilazioz) eta arai (galera disimilaziozkoz); jatorrizko *anari-k sudurkaria galdu ondorengo forma izango litzateke *arari bera (cf. lat. anate / mendeb. arate, Errioxako errom. anavia / mendeb. arabi(a); FHV 300).
! ahalusain. ■ Pouvreauren hiztegian agertzen da ‘aharrausi’ esanahiarekin, usain (‘urtzintz, doministiku’) sarreran; ahalusainka ere bai.
► Esanahiari begiratuta, aho-ren eratorritzat jotzeko aukera egon liteke, baina formaren aldetik -l- esplikatu gabe gelditzen da; ohar bedi aharrausi-k baduela -rr- ezin azalduzko bat, baina ez dirudi albokari honek arazo hori argitzen lagunduko lukeenik.[7]
Formaren aldetik, ahari izan daiteke aukera egokia, beti ere gogoan hartuta elkartuetako ahal- ez dela ugaria (cf. bazt. altzai); esanahiaren aldetik, bilakaera espezifikoren batean pentsatu beharko genuke (cf. txakur-eztul ‘eztul gogor’; bada aker-usain ere, baina esanahiaren bilakaera apartekorik gabe).
ahartzartz. ■ ‘Aharia’. Ekialdeko hitza da. Aldaera asko ditu: aharzatz (Pouv), ahar(t)zartz (Gèze), arzatz (Mendig), ar(t)zantz (gnaf., aezk., zar.), aha(t)zartz (Artxu, Salab, Gèze), ahatzatz (Salab). Inzaren arabera (EuskEsn 1915), Erron artzantz aharia da eta ari, berriz, ahari zikiratua.
► Mitxelenak ez du argi zein den hitzaren bigarren osagaia: -zantz aldaera sekundariotzat du, eta bere osaeran -zar (< -zahar) egon litekeela uste du; cf. halaber akerzaunz(a), zamaltzatz (ik. OEH s.v. aharzatz).
♦ ahuntz (1412: MaisMed [ahunzhobie]. ■ Hitz orokorra. Larrasketen arabera, zubererazko ahüntz oxitonoa da eta, beraz, azentu irregularra du. Aintz da Erronkariko forma. Badu aldaera sabaikaridun adierazkorra ere (ahuntx). Zenbait lanabes eta euskarriren izena ere bada; jokoan, berdinketa hausten duen jokaldiaz esaten da. Zazpi Ahuntzak izar-multzo ezagun baten izena da. Cf., esaera eta esapideen erakusgarri moduan, RS ardia aunzari ule eske, TxAgir auntzaren gaberdiko eztula, Azk auntzak adarrak dauzkan aldera.
□ Ez da batere ziurra Gorrahuntz hitzaren adibide izatea (AGNComp3/4 1290);[8] orobat agiri bereko Enneçi Aunzcoaco; cf., ziurxeagoak, Haunçesyerreca eta Ahunçebaso (ArchZest 1479). Martin Saes de Anunçibay (ArchBilbI 1329) bezalakoetan ahuntz ikusi izan da, anuntz-ibai zatituta. Ez dago argi hitzaren adibide den Lupi de Anuncieta (TextAlav 1263), eta are zailagoa da zehaztea Pero de Ganunçiaga (VecVizcI 1511) adibidearen esangura; biek lukete, ustez, berezko bokala amaieran. Anuzquita (SMillán 1025) litzateke Anuncieta-ren lehenagoko forma (PuebAlav; gaur gazt. Anúcita, euskarazko forma arautua Anuntzeta), eta XI. mendera arte aurreratuko luke lehen lekukotasuna.
◊ Gask. ansoùlh ‘auma, ahuñe’ euskal substratuaren bitartez azaldu izan da (AgudTov s.v. auntz; ik. halaber LeGasc §50).
● ahuntzar ‘aker’: Land; ahuntz + ar; ez da beste lekukotasunik ageri.
● ahuntz-erdara Azk, Orixe; badirudi hitzak balio degradatzailea duela; cf. behean ahuntz-latin; cf. zapo-erdara.
● ahuntz-hosto landarea: Duv; cf. aker-aihen; esanahiari dagokionez, paretan gora egiten duelako?
● ahunztika ‘antxume’: Izt; bukaerarako, cf. pitika.
ahuntzadar (zuhaitza: Urte), ahuntzain (Land (-tzai)), ahuntz ama (Zabala), ahuntzarrain (Arzdi/Zubik (bizk.); cf. itsaskabra), ahuntz-artalde (Duv), ahuntz-aza (Lakoiz), ahuntz-belarri (landarea: Izag (bizk.)), ahuntz-bizar (landarea: Pouv; ‘kokospeko bizarra’: Azk (bizk.), Otxol), ahuntzerle (‘liztor’: Izag (bizk.)), ahuntzetxe (Barand (gip.)), ahuntz-gaztaina (AEusFolk/Izag (bizk.)), ahuntz-ile (Urte, AgirAst), ahuntziño (Urte), ahuntz-korno (belarra: Mendig (-kornia, mug.); cf. ahunzkorromino), ahuntz-larru (Leiz), ahuntz-latin (Mitx), ahuntz-sail (Etxen), ahuntz-samalda (Lardiz), ahuntz-talde (Lardiz), ahuntz-zubi (FedProp 1882 [ahuntz-zubi bat… nun oinezkoak iragan baititazke bainan ez zaldunak]; cf. OihAtsot ahunz duguneko zubi), ahunzkara (‘arreske’: Arak (auzk-)), ahunzkari (‘ahuntzain’: Egunaria 1961), ahunzkatu (‘itzulipurdikatu’: BelaHizt), ahunzki (‘ahuntzaren okela’: Pouv, BMogel), ahunzkorromino (landarea: Duv; ahunzkurrumi(a) Lakoiz; cf. ahuntz-korno), ahunztegi (Urte). Cf. basahuntz.
► Anuntzibai deitura gogoan hartuta, *anu(n)-(t)z berreraiki litekeela aipatzen du Mitxelenak (1950a: 454); ez du argitzen zergatik ezartzen duen bigarren -n- parentesi artean. Bi kontu hartu beharko lirateke, erabakigarri izan gabe ere: batetik, hitzak ez du inon bokal sudurkaririk, eta bestetik denbora izan beharko zuen erronk. *anu- > ahu- > au- > ai- gertatzeko (eratorrietan, cf. zub. ahüñe / erronk. añe; FHV 93). Aipagarria da *aguntz formarik ez izatea inon, baina cf. zar. aguña.
Zubererazko azken silabako azentua ikusirik, pentsa daiteke bokalen baten galera gertatu dela (< *ahunVtz edo *ahuntzV); bokala amaieran duen aukeraren alde egin lezakete Erdi Aroko Ahunçebaso-k eta, beharbada, Anuncieta-k. Ik. halaber belatz.
Aketz-ekin konparatuta, a- bereizten du Lafonek (1952a: 77, 1999: 290-291). Pentsa daiteke lehen osagai hori aker, ahari eta halakoetan dagoen bera dela: *ha(n)- izan daitekeela esan dugu (‘(animalia) handi’?). Ik. aker.
Bigarren osagaia huntz-ekin erka daiteke: horrela, lehen osagaia *han baldin bada, ‘(adarrak) huntza bezala dituen animalia’ izango litzateke —edo ‘(harkaitzetan) huntza bezala igotzen den animalia’?—. Bigarren osagai honetan -tz atzizkia ere bereizi izan da (Uhlenbeck 1909c: 421, Schuchardt 1909: 242; beltz-en ondoan ematen dute ahuntz); auzi hau huntz-en berreraiketari ere badagokio (cf. beltz, hortz, etab.), baina ahuntz-en auma eta ahuñe eratorrietan bertan ikus liteke *ahun- baten aztarnarik, Lafonek dioenez. Horretaz gainera, atzizki horren jatorrizko izaeraren aztarna izan liteke, beharbada, zub. azentuaren bitartez berreraiki behar izan dugun -tzV.
ahuñe (-ña 1571: Leiz). ■ Ekialdeko hitza (‘antxume’). Ahüñe eta ahüña daude Zuberoako testuetan (erronk. añe); ahuña handik kanpora (zar. aguña). Leizarragak aipatzen du aurrenekoz: ahuña dakar pitina-ren Zuberoako baliokidetzat. Bestalde, Ahuñe(mendi) izen ezaguna ahuñe/-ña honekin lotua izan da (Xahok, Charpentier aipatuz, dio “Pirinio guztia” ere izendatzen duela; Auñemendi —eta geroago Auñamendi— balio horrekin erabili izan da hegoaldeko zenbait testutan XIX. mende bukaeraz geroztik).
ahuñeki (‘ahuñearen okela’: Duv (zub.), Const (ahüñki)).
► Eratorri hau azaltzeko ez da ahuntz-etik zuzenean abiatu behar, Lafonek dioen bezala ahun- batetik baizik (ik. goian). Baina ez dago argi zein den bigarren osagaia: -ña atzizki ttikigarria ikusten du Uhlenbeckek, bitiña hitzeko bera (1909c: 408; sabaikari adierazkorrarekin cf. halaber antxume, eta beharbada Azkuek dakartzan aezk. abuxo eta abuxa ‘antxume’).[9]
antxume (autxume 1489: Arzam [auchume];[10] anzume ~1520: Isasti; auntxume 1562: Land; ahuntzume 1643: Ax). ■ Hegoaldean izan da erabilia gehienbat, antxume aldaeran nagusiki; iparraldean oso gutxi (Ax, EtxSar, Zerbitz; gainerakoan ahuñe, pitika eta bitina erabili izan dira). Orixegan (besoak…) antxuma esapidea aurkitzen da ‘gurutzaturik’ esanahiarekin (Azkuek antxume jaso zuen Gipuzkoan adiera horrexekin; cf. behean antxumatu).
● antxumatu ‘(besoak…) gurutzatu’: Azk/Garate (gip.), EuskEsn 1917; esanahiaz, ik. behean.
antxumeki (‘antxumearen okela’: Larm, Lardiz), antxumetegi (Larm; cf. Anchumeteguia (OnomVasc 7 1779), Eraulen), antxumezain (Azk), basantxume (Land (basa auntxuma)).
► Ume da bigarren osagaia. Badirudi antxumatu eratorriaren ‘(besoak…) gurutzatu’ esanahia antxumeek jaioberritan hankak ahul izatearekin lotu behar dela: hezurrak bigunak dituzte, zutik egoteko ere lanak dituzte, eta etzaten direnean besoak gurutzatzeko joera izaten dute, oraindik malgu eta bigun dituztelako ziurrenik. Cf. halaber aumatu.
auma (1391: ArchBergI [Furtunno de Aumategui]). ■ Mendebaldeko hitza (‘antxume’): Landucci, Lazarraga (aumarik badago, / ez azuria) eta Bizkaiko testuetan aurkitzen da, Mikoletarekin hasirik. XIX. eta XX. mendeetan badirudi aume forma erabiliagoa dela. Azkuek auma jasotzen du ‘(besoak…) gurutzaturik’ esanahiarekin (auma egin ere badago (ArEgut 1959); cf. behean aumatu).
aumaki (‘aumaren okela’: Zabala (aume-)), aumatu (‘(besoak…) gurutzatu’: Azk (bizk.); esanahirako, cf. antxumatu), aumatxo (Zabala (-metxu)).
► Ahun- oinarri moduan hartuta (ik. goian), ume izan daiteke bigarren osagaia (mendebaldeko -a bukaerarekin, cf. labe/laba; aume aldaera ere bada). Jatorrizko *ahu(n)-ume batetik ongi azaltzen da hitza.[11]
♦ aketz (~1173: DocArtaj [Garindo Aquetza]; akhetx 1857: Duv). ■ Erdi-ekialdeko hitza. Aldaera nagusiak dira aketz (gnaf., bazt., lap., aezk., zar., erronk.) eta ak(h)etx (gip., gnaf., lap., bnaf.); akex (bazt.) eta akets (XX. mendeko zenbait autorerengan) ere aurki daitezke. ‘Ugalketarako zerri ar’ da esanahi nagusia; izenondo moduan ere erabiltzen da (xerri akhetx Harr). Beste adiera batzuetan ere aurki daiteke: ‘barrabil-bakar’ (Larm), ‘abere antzu’ (Azk, gip.),[12] ‘emakume haragikoi’ (Goik, gip.).
□ Erdi Aroan, cf. halaber Sancha Maloa Aqueza, Johan Aqueza, Pero Aqueza, Miguel Aqueza, Semen Aqueza, Miguel Sanchz Aqueza, Pero Sanchz Aqueza, Sancho Sanchz Aqueza (PobNav 1330) eta Johan Aqueça (PobNav 1366); denak artaxoarrak.
aketz egin (‘larrua jo’: aketx e. Orixe; badirudi ‘ugalketarako zerri ar’ adierarekin lotu behar dela), akeztu (‘(behia) antzutu’: Azk/Izag (gip.); cf. ‘abere antzu’ adiera). Cf. idiaketz.
► Gutxienez Schuchardtez geroztik aker-ekin lotu izan da, modu ezberdinetan: nolabait lotuta egon behar dutela esateaz landa, ez du zehaztapenik ematen Schuchardtek (1913: 315); aker-en eratorria izan ote daitekeen galdetzen du Bährek (1935: 35), beltz eta halakoetako -tz atzizkiarekin. Lafonek (1952a: 77), berriz, halakorik aipatu gabe, a- protetikoa izan daitekeela uste du, axuri-n bezala.
Gure ustez, a- osagai hori partekatzen du aketz-ek aker-ekin (*han, azken buruan), baina erro ezberdinarekin. Aitortu beharra dago, nolanahi ere, ez dela erraza aurkitzea *ketz edo *getz erroaren beste adibiderik; Martinet gogoan hartuta, *khetz erroa hez- erroarekin lot genezake (cf. hezi), eta esanahiaren aldetik ‘abere hezi’ edo izan beharko luke.
Erdi Aroko adibidea aketx/akats “tajo, mella; peldaño”-rekin batera aipatzen du Mitxelenak (19733: 42); hitz bera balitz, ez dirudi ezinezkoa litzatekeenik ‘abere antzu’ eta ‘barrabil-bakar’ adierekin lotzea ‘akats’ hori, baina ‘ugalketarako zerri arra’ zailagoa da azaltzen: markaren bat edo, akatsen bat egiten zitzaiolako? Alabaina, formaren aldetik ezin dira hurbildu -ts afrikatu apikaria eta -tz afrikatu lepokaria, ez eta, testuinguru horretan, bigarren silabako -e- eta -a- bokalak ere.