- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
baldin (1545: Etxep (+ balin); bardin ~1580: Lazarg). ■ (Baldintzazko ba- aurrizkia indartzen eta iragartzen duen elementua.) Eremu osoan erabilia. Ba- aurrizkiaren aurre-aurrean doalarik, balin da ekialdean eskuarki erabiltzen den forma (hau da: baldin ba- ← balin ba-; gnaf., erronk. barin), baina beti baldin, ordea, 1750 aurreko lapurtarretan (Leizarragak ere baldin ba-, baina balinba). Bardin aldaera Lazarraga, Barrutia eta OñatEsk-en aurkitzen da (aurreneko bietan baldin-ekin batean). XIX. mendea arte, baldin etortzen banaiz erako joskera da erabiliena (baldin, maiz aski, esaldiaren hasieran delarik); ordutik aurrera, etortzen baldin banaiz erako joskera nagusitzen da.
Baldin-ek ere ugari ditu luzagarri eta indargarriak: ik. behean baldin eta, baldin eta baldin, baldinetan, baldinetaria(k) (-tarian)…; azken hauen osaera ez da argia, eta ezta, bestalde, bere xehetasun guztietan bederen, baldinba, baldinbaitere edo baldinbere-rena ere.
● baldinba ekialdeko hitza: Etxep (balin-); baldin + bada, Mitxelenaren arabera (1970b: 91), baina baliteke ba soila egotea.
● baldinbere Larm, Mburu; baldinba(da) + -(b)ere.
● baldinde ‘tratu, hitzarmen’: Larm, Birjin; -te aditz-izenetakoarekin, cf. aginde.
● baldinetan Etxep-gan bakarrik (balin-); agian baldin + -etan, pluraleko leku kasuarekin, ez baldin eta + -n.
● baldinetaria Harand; badirudi baldinetari- dagoela, adlat. baldinetarik sintagmatik berranalizatuta; kasu honetan, -a artikuluarekin, ik. behean baldinetariak plurala eta baldinetarian inesiboa.
● baldintza BeraLzM, Zink; -tza atzizkiaren erabilera ezohikoa, izan ere XX. mendeko hiztegi batetik zabaldua baita.
baldinbaitere (SMujika EuskEsn 1921), baldin baldin (EzkonZufia), baldin eta (Leiz), baldin eta baldin (ArreseB), baldinetariak (EtxSar), baldinetarian (OrrioGut), baldinezko (‘baldintzadun’: Ubill [baldinezko batzea eta alkartasuna]), baldintasun (‘baldintza’: Pouv).
► Badirudi hitza osagai ezberdinetan bereiz daitekeela: lehena ba- dela adostasun handiz onartu ohi da.[1] Hitzaren bigarren partea azaltzeko ba + ahal + edin proposatzen du Schuchardtek (1923: 25), “wenn es wäre” itzuliz;[2] ba-ledin ere proposatu izan da (Wagner 1972: 60, oh.); bi hipotesi hauetan -e- bokala sinkopaz galdu zela pentsatu behar da. Mitxelenak (1974c: 208, 106. oh.) nahiago du ba + ahal + dadi(e)n osaeratik abiatu; proposamen honek alde luke -ld- taldea berezkoa izatea, ez sinkoparen ondorio; honek, beharbada, balin eta barin azaltzea erraztuko luke, baina kasu horretan -dadi(e)n > -din onartu beharko genuke, espero genitzakeen **baldain edo **baldein itxurako aldaerarik gabe (cf. agian RS asto dina zordun).
Balin aldaera, -ld- taldearean soiltzearekin, jatorriz kontestuala da (ik. goian; FHV 356-357); balin horretatik azaltzen da barin aldaera, bokalarteko l > r bilakaerarekin (cf. borondate < lat. voluntatem, FHV 311-313). Mendeb. bardin-entzat, cf. aurki/aulki (FHV 314, 5. oh.).
Mitxelenaren iritziz (1970b: 90-91), ba- aurrizkia baiezkoa zein baldintzazkoa izateak lagunduko zuen baldin sortzen, zenbait kasutan ba- aurrizkiaren bi balioak bereizteko beharra sentituko baitzen.