- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
uxatu (uzatu ~1496: RS; uxatu 1745: Larm). ■ Hegoaldeko testuetan aurkitzen da gehienbat, igkor. moduan (‘aienatu, haizatu’: RS azarkunzeak bildurra uza bez; erle uzatuak [“espantadiza”] abaarik ez, AgirAst (pasio nagusiak) aienatuta edo uxatuta, Añib uxatu egizu… andigurea, Jntegi haizatuko edo uxatuko hautala); badu erabilera iragangaitza ere (‘desagertu, ezkutatu’: Munibe gure etsai guztiak… uxatuko dira, Kkiño uxatu ta sakabanatu dira mutiko koskortxuok erri bazterretara).
Uzatu RS-n bakarrik ageri da, usaatu Mogelengan (baina cf. ibid. uzarka(tu)), usatu EAzk-engan; gainerakoan uxatu da erabiliena; uxaatu, uxiatu eta uxtatu ere badaude hegoaldean, eta uxutu iparraldean.
Añibarrogan uxo izenondoa aurkitzen da ‘izu, ikarakor’ esanahiarekin (zaldi uxo ostikari bat), eta Azkuek halaber bizk. uxo eta uzo jasotzen ditu.
● uxaka ‘izu, ikarakor’: Azk/Izag/Elexp (bizk.; uxoka eta ixuka aldaerak ere bai); -ka atzizkiarekin, zeina aseka, ganoka, doaka, endeka eta halakoetakoarekin konpara daitekeen, Azkueren arabera (Morf §219): -ge pribatiboaren alomorfoa da -ka, baina badirudi gutxiespen zentzua duten hitzetan espezializatu zela; ixuka bezalako formek izu-rekin lotzera eraman gaitzakete, ez uxatu-rekin, betiere gogoan edukita hitzaren funtzio adierazkorra.
● uzarka “uzarkia, mal domado y criado” Mogel; Azkuek bizk. uxarka ere jasotzen du; uzarkatu Mogel (aragi bat degu uzarkatu ta eraman nai gaituena bere naikunde atsegiñetara); ez dago argi nola azaldu behar den -rka bukaera, cf. besarka?; nolanahi ere den, esanahi bereko bizk. uxaka-rekin erkatu behar da, baina honek ixuka eta uxoka moduko aldaerak ere baditu.
uxagarri (Añib), uxakor (‘izu, ikarakor’: Izag AranOñ), uxatzaile (ArreseB [arerio ta etsai zitalen… uxatzallea]).
► Argudia daiteke arabiera hispaniarreko ušš hitzetik datorrela, euskal partizipioetako -atu gehituta; hitz andalustar hori “interjection for driving away birds and donkeys” esanahiarekin dakar Corrientek (1997 s.v. {’Č}). Dena den, hitz horrek ez du erro arabiar ezagunik, eta jatorri hispaniarrekotzat jotzen du Corrientek (1999 s.v. ox(t)e); ik behean onomatopeiaren aukera. Ušš horren ondorengo da gazt. ojear “ahuyentar la caza con voces, tiros, golpes o ruido, para que se levante, acosándola hasta que llega al sitio donde se le ha de tirar o coger con redes, lazos”, Corrienteren beraren eta, ondorioz, DLEren arabera (s.v. ojear2); hala bada, lat. ŭ > errom. o gertatu da hitz horretan, eta euskaraz jatorrizko bokalaren tinbrea gorde da (cf. putzu < lat. pŭteus, gazt. pozo).
Corominasek eta Pascualek (DCECH 4, 271b, ojear), ordea, ¡ox! onomatopeian ikusten du gaztelaniazko hitz horren jatorria: oxear du lehenik dokumentatzen den aldaera (~1490), eta bada aoxar ere (~1580); bigarren honekin lotzen ditu, besteak beste, nafar errom. usiar, ausar, auchar, agusar, abuzar, usar (itxuraz a- preposiziorik gabe), etab. (VocNav s.v.), eta orobatsu kat. abuixar, zeina (b)uix!, beix! onomatopeiatik eratortzen duen (DECat 1, 22a, abuixar). Alabaina, onomatopeia erromantzearen aukera honek ez du azaltzen euskarazko u- bokala.
Euskaraz badaude bestalde bizk., gip., gnaf., zub. ux, bizk., gip. uxa, zub. uxe, bizk. uxo, gip., lap., bnaf., zub. (h)uxu… animaliak aienatzeko hitzak, onomatopeia itxurakoak, ez direnak ezinbestean jatorri arabiarreko hitzarekin lotu beharrekoak; cf. halaber Larm, Añib oix.
RS-ko uzatu aldaeran, badirudi inoiz izan gabeko lepokaria berrezarri dela. Uxiatu-n, berriz, baliteke -x- > -xi- gertatu izana, kontsonante sabaikaritik kontsonante + bokal sabaikari taldea atereaz; zaila da gazt. -ear horren zantzua egotea horretan. Bokala bikoiztu da -aa- duten aldaeretan. Atzeranzko osaeraz azal daiteke Añibarrok izenondo gisa darabilen uxo, uxatu-tik.
Bestalde, Azkuek erronk. oxatu eta zar., erronk. oxotu jasotzen ditu, ‘uxatu’ esanahiarekin, eta hauek, onomatopeiaren aukera baztertu gabe, gaztelaniazko hitzaren o- bokalismora hurbiltzen dira. Zailagoa dirudi familia berekotzat jotzea izu, uzu, izi hitza, RS-ko uzatu gorabehera.