- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
nazka (1745: Larm). ■ Gip.-gnaf. eremuko hitza. ‘Higuin’ balioarekin erabili da (Kardab ori enzuteko zure nazka edo otztasun ori, Lizarg kausatzendióna Jangoikoai názka ta goragále). Hasierako l-dun formaz, ik. behean nazkatu.
● nazkatu Larm, Kardab (lurreko gauza itsusiak gogoan jo edo nazkatzen naute); lazkatu forma jaso da Nafgip. eremuan; sekundarioa dirudi; n-/l- txandakatzerako, cf. neurri/leurri etab. (FHV 324).
nazkagarri (Larm, Kardab).
► Ez du etimologia argirik. Hitzaren esanahitik hurbilekoak dira naga eta nakaitz, baina formaren aldetik zaila da lotura ezartzea; bnaf. naka ‘iseka’-rekin lotzea ere ez da erraza.
Aintzat har liteke, beharbada, gazt. basca, zeinaren adierak ‘ezinegon, ondoez’ orokor batetik azaltzen dituzten Corominasek eta Pascualek (DCECH 1, 535a);[1] bada kat. basca ere (DECat 1, 699b), hainbat adierarekin (‘larritasun, atsekabe, alditxar’, ‘estuasun, goragale’) eta cf. halaber bearn. basque ‘ezinegon, kezka’ (FEW 22/1, 30a). Hizkuntza erromantzeetan beretan ez dago argi zein den hitzaren jatorria (ik. Corominesen hiztegietan). Esanahiaren aldetik, egoki konpara daitezke euskal hitzarekin, baina, b- > m- bilakaerak ezagunak badira ere (cf. lat. bacilla > makila), m- > n- bilakaera ez dago hain ugari dokumentatua (ik. nare, zeinetan motibo > notibo bezalakoak ekarri ditugun gogora).