- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
maizter (1167: SMig [unamaiçter]). ■ Hitz zabaldua, bereziki hegoaldean. Esanahi zaharrena ‘(behizainen, artzainen) buru’ da (cf. jad. Erdi Aroan unamaizter [< *unan(i)-maizter] ‘unaien buru’); Nafarroan gorde da hobekienik esanahi hori: maxter Lizarg eta Mosogan; Sarako XVIII. mendeko testu batean ere ageri da (SaraGut emaiten bazindute maister bat,… ez gendezake hainbertze ardi eta bildots eskas atzeman); Erronkarin ere jaso izan da (eta cf. hor bertan Azkuek jaso zuen teila maizter ‘gailur-teila’).
‘Etxetiar’ moduan (cf., adiera berarekin, aezk., zar… etxamaizter) XVIII. mendean hasten da agertzen, hegoaldean batik bat; iparraldean LuzErrem, Goihetxe, Elizanb eta JEtxep-engan ageri da (Mburu jaiotzen dira maister ta itxe prestatuan, Goihetxe ikhusten dire maisterrak askotan / mendeak irauten egoitza beretan); -tar bukaera aurkitzen da han-hemenka. ‘Biztanle’ adiera ere aurkitzen da (Bonap [bazt., xviii. m.] Toledon izan zela ango habitante o maister bat kondenatua bizia galzera). Gurdiaren gurpileko ohol bat ere izendatzen du (“tabla central de la rueda compacta de carro, más gruesa por cuanto que tiene como función sujetar el eje” Elexp); iparraldean Larzabalek darabil (maxter).
□ Erdi Aroan deitura edo izen moduan ere ageri da: cf. Johan Garcia Maizterr eta Vna mayzter (PobNav 1366).
maizter-etxe (JEtxep [etxetiar edo maizter etxe batean]), maiztertegi (“maixtartogíe, la casa de renteros adyacente a la otra principal” Izag (gnaf.)). Cf. etxamaizter, unai-maizter…
► Lat. magister ‘nagusi, buruzagi’ da hitzaren jatorria; nominatibozko formatik mailegatutako adibide bakanetakoa da, beste ofizio izen batzuk bezalaxe (atxeter, bereter… Mitxelena 1974c: 203).
Bokalarteko -g- kontsonantearen galerari dagokionez, aipatzekoa da inguruko hizk. erromantzeetan ere herskaririk gabeko formak antzinakoak direla; cf. halaber Valpuestako latinezko testu bateko mayster (CartValp 1092).[1] Txistukaria lepokaria izatea (-z-), bestalde, maileguaren antzinatasunaren aldeko froga dela dirudi (FHV 280). Maiztar aldaeran -r dardarkariak aurreko bokala ireki du (cf. bazter/baztar; FHV 62).
Latinez zuzenbidean eta erlijioan erabiltzen zen jatorrian hitza, eta, erabiltzen zen arloaren arabera, denetariko adierak hartu zituen gero (ErnMeill s.v. magis); halaxe dugu hizk. erromantzeetan (FEW 6/1, 34a-41b, magister, I), eta baita euskaraz ere, ‘(behitzainen, artzainen) buru’ adierarekin. Euskararen barreneko bilakaera da ‘(etxeko) buru’ ← ‘etxearen erabiltzaile (baina ez jabe)’ adierarena; cf. fr. zah. maistre “client d’un avocat, d’un procureur” eta fr. dialek. maitre “celui dont un autre est le mandataire, avocat”, antzeko bilakaera semantiko baten adibide izan litezkeenak. Erronk. teila maizter-en izenondo moduan ageri da, ‘nagusi, inportanteen’ esanahiarekin, eta cf. teila maixtra, maestra, nausi (EHHA §944); erabilera hau Poppek eta Kellerek (FEW 6/1, 40b) Hauptsächlich izenpeko azpi-atalean bildutakoekin konpara daiteke (cf., besteak beste, murs maîtres, edo gazt. viga maestra). Bestalde, betiere ‘nagusi’ esanahiaren ildotik, gurdiaren gurpileko ohola izendatzeko badirudi izen moduan erabilitako izenondoa dugula; fr. zah. maistre “partie de la charrue” bezalakoekin konpara daiteke.