- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
negu (1290: ColRonces [Negueyereta]). ■ Hitz orokorra. Uda-ri kontrajartzen zaio maiz (GaribAtsot San Simon eta Juda negua eldu da, RS neguan okin, udan txiribogin, AzkKant orain negua bada ere / etorriko da udea, Tartas bizi gireno udan gira… jinen da negia, jinen da herioa); uda eta negu dira urteko garai nagusiak (badirudi lau urtaroen zatiketa berriagoa dela; izenak ere ugariagoak dira: batetik, bedatse, belartze, udaberri, primadera…, eta, bestetik, larrazken, udazken, udagoien, ihartze…).
□ Lehenagokoa izan daiteke Arnaldus Arnaldi de Neguytorri (OnomNord 1249), baina hainbat aldaera ditu izen horrek, cf. Naguiturri, Nayguyturry, Naguyturri, etab. Baztanen Negusaroy leku-izena dago (NafTop 1712); TopAlav-ek ere badakar; Gipuzkoan Neguiturri, Negusarobe, Negusaroia etab. leku-izenak aurki daitezke (EAETop). Orpustanek (1999: 336), modu lausoan bada ere, Nekola izena negu hitzarekin lotua dagoen galdetzen du (cf. Enneco de Necola, DocLeire ~1071); ik. halaber neke.
● negu-azken Izt, Azk (gip., bazt., lap., zar., erronk.); cf. udazken.
● neguta ‘txonta’: ArreseB, Azk/Izag/SMartin/Elexp (bizk.); neuta Izag ArOñ; cf. negu-txori; ez dago argi -ta zer den, cf. maluta.
negu-aitzin (Leiz), negu-alde (Kardab), negu-aldi (Orixe), negu-antz (‘udazken’: JJMogel), negu beltz (Iturr), negu-bihotz (Duv, Zaldubi [negu bihotzean… eguerri gauean]), negu-erdi (Mburu [negu erdi-erdian]), negu gorri (Pouv), negu-haste (‘udazken’: Urte), negu-hil (‘abendu’: ErIruk (gnaf.)), negukal (‘negu oroz’: Egiat), negu min (Duv, Mendig [tenpra digu negu minian bikain otz]), negu-mutil (Azk/Izag… (bizk., gip.): “mozo que en invierno salía a trabajar” Izag), negu-sagar (Azk/Larrasket (bazt., zar., erronk., zub.)), negute (Larm, Harr (“negute luzea, laburra, temps d’hiver, hiver long, court”); cf. udate), negutu (‘negua igaro’: Larm, Añib; ‘negu-eguraldia egin’: Larrasket/Izag… (bizk., zub.)), negu-txori (-xori Urte).
► Ekialdeko erromantzeren batetik hartua du euskarak hitza, cf. bearn., kat. neu ‘elur’ (Schuchardt 1906a: 53). Hitzaren mailegu izaeraren alde mintzo da hastapeneko n-: Mitxelenak dioenez, gutxi dira hasieran n- duten euskal hitz zahar bisilaboak (FHV 310); ohol, ahal bezalako forma erreduplikatuek, ordea, erakusten dute bazirela nVC monosilaboak (ik. halaber nar eta hur3). Bokalartean -g- modu orokorrean sartu zela onartu behar da, neu moduko forma batetik abiatuta (cf. mailegu, okzit. manlèu). Maileguak aski zaharra behar du: (1) euskal eremu osoan forma bakarra dugu, **nebu bezalako aldaerarik gabe; (2) tarteko -g- duen forma bisilabikoak zaharra behar du, orokorra izateaz gain, zub. eta erronk. ez baita -eu- > -ei- diptongoaren bilakaera gertatu (cf. leun > zub. leñ; FHV 98); errom. neu-k ez bezala, jatorrizko egitura bisilabikoa gorde du euskarak (cf. lat nĭvem, gazt. nieve, etab.).
Esanahiari dagokionez, ez dugu inguruko erromantzeetan ‘elur’ ← ‘negu’ esanahi aldaketaren lekukorik aurkitu (FEW 7, 156a-157b, nĭx; DECat 5, 918b-920a, neu; DCECH 4, 227ab, nieve),[1] baina hizk. indoeuroparretarako cf. Pokornyk dakarren g̑hei- erroa, ‘negu, elur’ esanahiarekin (s.v. 2. g̑hei- : g̑hi-). Bestalde, elurraren izen indoeuroparrekin ere lotu izan da negu (cf. eslav. zah. sněgǔ, etab.); proposamen hauetan guztietan, antz formal hutsaren gainean eraikiak gehienak, elurraren eta neguaren arteko identifikazioa arrazoitzen da (ik. Lafon 1948c: 84, besteak beste).[2]
Larraine eta Santa Grazi arteko Négumendy mendiaren izenean negu-k ‘elur’ esanahia izan behar zuela argudiatzen du Corominesek (DECat 5, 920a, 6. oh.), ezin baita “muntanya d’hivern” izan, mendia “urte osoan” bertan dagoelakoan edo; hor izango genuke, bere arabera, negu-k inoiz ‘elur’ esanahia izan zuelako froga. Baina ez dirudi argudio sendoa denik: erraz azaltzen da pentsatuz ‘neguan erabiltzen den mendi’ dela[3] (cf. Negueyereta, eta Negusaroy, goian; cf. halaber negu-mutil). Kontuan hartzekoa da, gainera, inguruko hainbat mendik elurra lehenago duketela, eta Negümendi, apal xamarra izanik (1300 metro inguru), ez dela horregatik nabarmenduko.
Hitzaren osaeran egu egon ote litekeen ere galdetu izan da (Knörr 2001: 408); baina egun, eguraldi eta halakoen aldean negu-k ez du osagai hori hitzaren hasieran, eta n- zer litzatekeen ere ez dakigu.
! nekaitz (-kh- 1857: Salab). ■ Badirudi bereziki bnaf. eremuan erabili izan dela, ‘ekaitz’ esanahiarekin (Jntegi nekhaitzei edo denbora gaixtoei). Aldaeretan, bnaf. nekaitz eta erronk. nekatx biltzen ditu Azkuek.
► Mitxelenaren ustez, ekaitz eta negu-ren arteko gurutzatze batetik sortua da (FHV 310). Ageri denez, negu-ren jatorrizko ‘elur’ esanahitik hurbil litzateke —cf. orobat negutu-n dagoen negu ‘negu-eguraldi’ adiera—, eta ez urte-sasoitik. Aintzat hartzekoa izan daiteke AgudTov-ek (s.v.) ontzat jotzen duten negu + gaitz osaera, nahiz eta negu maileguaren elkartu-eratorrietan bakarra (baina erregularra) litzatekeen neg- aldaerarekin (edo net-, cf. begi/bet-); bestela ere, ohar bedi haplologiazko gertakaria genukeela ia. Ik. halaber ekaitz.
Cf., bestalde, igel/negel, zeinetan ia ziurtasun osoz sudurkaririk gabeko forma den jatorrizkoa.