- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
uzta (~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua; ez dirudi mendebaldean (arab., bizk.) dokumentatua dagoenik. Ohiko esanahiaz gainera (OihAtsot uztaren-arau zuhurraren iatea, Leiz uztá handi da, baina langile guti, Larm uztarik ederrena ta ioriena, Duh uzta eder baten biltzeko), bada zenbait lekutan ‘uztail’ ere (EusJok uztaren lauan, PErrota uztaren amaikian), eta are ‘abuztu’ (jad. Añib (gip.)). Gaztaina mota baten izena ere bada (Zerbitz GureH 1954).
□ Ez dago argi uzta osagaia duten Erdi Aroko izen hauek hitzaren adibide diren: Pero de Yrazuzta (ArchAtaun 1399), Miguell Martinez d’Alzuzta (ArchTolI 1349), Huzta (SClEstell 1429), arroio que dizen Areizcuzta (ArchElgoi 1452), Juan Peres Çirarruzta (SimancVizcVII 1487), Juan Sanches de Reçuzta (ArchZest 1479), sel de Uztalcue (ArchHerna 1516), Juanes de Uztaeta[1] (ArchMondVI 1518); <s>-rekin, cf. hainbaten artean Miguel de Hustatea (ColIrach 1250). Orobat Uztaritze eta Uztarroze herrien izenak: cf. Ustariz (LivOr 1194) eta Eximino de Urtarroz (DocLeire 1058); Orpustanen ustez (NouvTop §32), ur dago hauetan, Leireko lekukotasunak iradokitzen duen bezala.
● uzta-hurrondo ‘hurritz landatua’: MElizanb (uzta hur-ondoa ageri da hur handietarik); esanahiz, hurrak biltzeko landaturiko hurritza.
● uztail hilabetea: Leiz; ‘uzta’: EtxZib (bere ustailla billduko / du bozkariorekin); lehen adieran hedadura zabalekoa (baina ez bizk. ez gnaf.); uzta-hil; ohartzekoa da uzta-k ‘uztail’ adiera duela, eta uztail-ek ‘uzta’.
● uztalda Duv (uztalda edo errekolta ganbioa); autore honengan bakarrik ageri da; uzta + alda(tu).
● uztatu ekialdean erabilia; Harand (uztatzen duzula erein ez duzun tokian); uzta hitzaren jatorria, ik. behean.
uzta-belar (Larm, Izt), uzta-biltzaile (Leiz (-tzale)), uzta-biltze (Izt), uzta-denbora (Leiz), uztakari (‘uzta-biltzaile’: FedProp 1899), uztapiku (‘uztaileko piku’: Larm (-o); uztaiko Añib (bizk.)), uztaro (‘uzta-denbora’: Uriarte), uzta-sagar (Althabe/Azk (bnaf., zub.)).
► Lat. augustus-ekin lotzen du Schuchardtek, *augustare eratorriaren bitartez,[2] paralelo moduan gazt. agostar ‘idortu, kiskali’ emanez (1912d: 39, 1914: 74). Maileguaren hipotesi honetan, hala ere, hobe da ekialdeko erromantze batetik abiatzea, bai formari, bai esanahiari dagokionez; honen alde dago gaztelaniarekin kontakturik behinena zukeen mendebaldean hitza dokumentaturik ez egotea.
Formari dagokionez, hitzaren amaierako -a azaltzeko, badirudi aditzetik abiatu behar dugula: XVIII. mendean dokumentatzen den uztatu egon liteke, beraz, hitzaren jatorrian. Aditz honen abiaburu fonetiko onak dira okzit. avousta edo bearn. aoustà (hauen esanahiez, ik. behean). Hasierako a- preposizio moduan berrinterpretatuko zen (cf. garratz, gazt. agraz-etik baldin badator, ik. han), edo, fr. zah. ouster bera aintzat hartuta, a- hori gabe mailegatukoa izan liteke hitza. Hitzak inoiz tarteko *busta/buzta formarik izan bazuen, hastapeneko b-ren galerarako cf. ustel/bustel etab. (FHV 253). Herskariaren aurreko -s- > -z- bilakaera ezaguna da (cf. gaztelu < lat. castellum etab.; FHV 281); denboran luze iraun duen korrespondentzia da, erromantzezko hitzekin ere.
Esanahiari dagokionez, cf. fr. zah. aost ‘uzta garaia, uzta’ (FEW 25, 919b, augŭstus (mēnsis) II 2 a) eta aoster ‘uztatu’ (cf. ouster forma, FEW 25, 922a); Galorromania iparraldetik zabaldutako adiera da hori, dena den, eta bearn. aoustà-s “se dessécher sous le soleil” eta okzit. avousta “labourer un champ au mois d’août, faire le labour d’août” ditugu (FEW 25, 918b, augŭstus (mēnsis), I 3 a). Aipagarria da, hala ere, Berceoz geroztik agosto hitza ‘uzta’ adierarekin dokumentatzea gaztelaniaz.[3] Euskaraz, abuztu-k ere ‘uzta’ adiera du; ik. abuztu. Hitzaren ‘abuztu’ adierak, honenbestez, ez du azalpen beharrik.
Gaztaina mota bat izendatzeari dagokionez, cf. Santander eta Asturiasko magostar “asar castañas” eta gal.-port. magusto “merienda de castañas asadas” (DCECH 1, 74a, agosto), goiko gazt. agostar ‘idortu, kiskali, erre’-rekin lotu beharrekoak. Baliteke euskarazkoa azaltzeko bearn. aoustà-s “se dessécher sous le soleil” aintzat hartu behar izatea; aditz horren partizipioaren ‘fruitu ondu, umotu’ adiera ongi dokumentatua dago hizk. galo-erromantzeetan (FEW 25, 918a).
Agian hitzarekin lotura etimologikorik ez badu ere, cf. uztargi ‘ortzadar’. Bährek dioenez (1931: 406-408), ortzadarraren agerrerak uzta ona iragartzen zuen hainbat tokitan, eta herri etimologiaz sortuko zen uztargi, jatorrizko ortzargi/ostargi ‘egun argi, zeru’-rekin uzta gurutzatuta; beste aukera bat da jatorrizko ortzargi-rena izatea -z- (gip. ustargi ere bada), eta uzta-rekin zerikusirik ez izatea; orobat egon liteke uztai edo uztarri-rekin gurutzatua. Ik. ortzi, uztai eta uztarri.