- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zabor (~1800: Añib; ik. erdaretakoak). ■ Hitz orokorra. Izen moduan ageri da batez ere, ‘hondakin’ esanahiarekin (Izt urre, zillar ta beste edozein menasta zaborraz… naspillaturik); ‘harri-koskor’ adiera ere badu (Añib, zagor Duv). Zabar aldaera zenbait testutan (Iztuetagandik hasita) aurkitzen da, eta zador (Elexp), sador (Izag AranOñ), zabur (Azk) eta sabur (TEtxeb) aldaerak ere badaude. Xabor aldaera sabaikariduna ekialdean (bazt., lap., bnaf., zub., zar., erronk.) aurkitzen da, ‘harri-koskor’ esanahiarekin.
Izenondo moduan, goi-nafarreraz ‘txiki’ eta ‘zail’ adierak ditu, eta behe-nafarreraz ‘hauskor’. Sador ere aurkitzen da mendebaldean (Izag AranOñ), ‘kaskar, eskas’ esanahiarekin. Zubereraz xabor (‘hauskor’) erabiltzen da.
□ Hitzaren adibiderik zaharrenetakoak izan daitezke Miguel Periz Saborr (PobNav 1366) eta la tierra e robres de Miguel Sabor (ArchMondIV 1476), baina bietan <s-> dago. Ez dago argi hitzarekin zerikusirik duen Arabako çadorra (FuerMirand 1099) ibaiaren izenak.
◊ Euskal eremuko erdaretan erraz aurki daitezke hitzaren adibideak; euskaratik hartutakotzat dugu, z- baitute. Bizkaian, cf. “de cal e canto de çabura” (ArchBilbII 1496; cf. halaber piedra sabura [OrdBilb 1518]); ohar bedi adibideotako -u- bokala. Gipuzkoan, cf. Pasaiako “tierra e çaborra que en ella echavan” (AbelZab 1517) eta Ordiziako “la piedra çaborra y la arena” (AbelZab 1541) . Nafarroako erdaran ere aurki daiteke, ‘harri-koskor’ eta ‘landare-hondakin’ adierekin: cf. “veinte carretadas de zaborra de ella menuda” (AutócMél 1534), “piedra, cal, arena y çaborra” (ArchTafIV 1539), “Huerta çerrada de piedra çaborra mobediza” (GalarTop 1609), “Le llamamos ‘parral’ porque hay arboles, matorral y zaborras” (OlzaTop 1903). Ia orokortzat du Iribarrenek (s.v. zaborra), ‘hondakin, zikinkeria’ eta ‘harri-koskor’ esanahiekin, eta 1778ko aipu bat dakar, “se echaban piedras zaborras […] piedras sin labrar, conforme salen de la cantera”. Cf. halaber enzaborrar ‘zikindu’, ‘(zulo, tarte) bat harri txikiz bete’, zaborrear ‘harrikatu’, zaborrero ‘hargin-mutil’, zaborroso ‘zikin’, ‘zabar, axolagabe’, etab. Arabako erdaran, cf. zaborro “niño hermoso”, “buey bien puesto en carnes” eta “piedra mediana que se coloca en las paredes como relleno” (VocAlav). Aragoieraz ere bada zaborra, eta cf. gazt. zahorra (FEW 11, 20a, sabŭrra).
zaborreria (‘hondakin pila’: EuskAgrik, zabur- Azk (gip.); ‘umeteria’: Azk/Garate (gnaf., bazt.); ‘jende nahaste’: Garate (gip.)), zaborreztatu (‘harri-koskorrez zolatu’: Duv), zabortasun (‘hauskortasun’: xabortarzün Intxpe).
► Azken buruan, lat. saburra ‘ontzi-lasta, legar, hondar’ du jatorri. Alabaina, maileguaren antzinatasuna modu erlatiboan zehaztu behar da: euskararen barreneko s- > z- aldaketa gertatzeko aski zaharra behar du, baina, era berean, bigarren silabako bokalismoari begira, erromantzearen barreneko ŭ > o gertatu ondorengoa behar du izan maileguak; cf. okzit. zah. saorra ‘hondar, legar’ (FEW 11, 19a, sabŭrra). Bukaerako -a berranalisiz galdu bide da, artikulutzat hartuta.
Baliteke euskaraz s- eta -u- duten aldaera batzuk latin-erromantzearekiko ukipen etengabearen baitan azaldu behar izatea, nahiz eta erromantzeek ere euskararen galbahe fonetikotik iragaziriko formak izan. Zabar aldaeran asimilazioa gertatu da, edo beste zabar-ekin nahastu da. Izenondo moduan duen erabilera izenetik azaldu behar da, legarrak berezkoa duen txiki, kaskar izaera aintzat hartuta.