- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
fede (1506: EzkonHuitz). ■ Hitz orokorra. Pede aldaera frai Bartolomegan aurkitzen da. Jainkoa baitako sinestea adierazten du eskuarki; lekukotasun zaharrenetatik ageri da orobat zin egiteko eta agintzazko esaldietan erabilia (ala ene fedea, bai fedea…; gerora bestelako esaldien indargarri gisa era bai: Artxu ene fedia! / Hire izpiritia / duk handia!); agintza edo emandako hitza bera ere adierazten du (Etxep bere fedean dago); baita asmoa edo borondatea ere (Lazarg ene fedea firmea dana, Ax fede gaixtoz dabillana).
● fedatu ekialdeko hitza; ‘ezkontzeko hitza eman; ezkondu’: Leiz (Iosephekin fedatua zela); feda- + -tu; cf. it. fidanzato/a.
● fedegabe hedadura handiko hitza; Pouv (erhoak eta bihotzez fedegabeak); fedegabeko Pouv (fedegabekoak eta bekhatoreak); erlijio katolikoaren barreneko adieraz gain, badu fede-ren ‘agintza’ adierari dagokion ‘traidore’ adiera Larramendigan; adiera horretan, fedebage eta fedekabe aldaera arkaikoagoak dakartza autore honek, ez fedegabe.
fedari (‘katoliko’: Izt), fede(a) eman (EzkonBeorb [nik Martin zuri Maria ematen derautzut neure fedea zuzaz berze emazterik ez egiteko], EtxZib), fededun (hedadura handiko hitza; Pouv, BurgDot), fede egin (LeitzAuzi [emanen diodala trasladu fede egiten duena]; cf. Haranb egiten diot… fede, ordenu, azken borondate, paktu eta promes hau), fede-hausle (‘heretiko’: Larm (fedaus-), TBLap), fedeosodun (‘katoliko’: Arana), fedetiar (‘fededun’: Pouv), fedetsu (‘fededun’: ArreseB), fede-ukatzaile (Astar [fede-ukailia edo… apostatia]), fedezain (‘inkisidore’: Larm (feda-), Arana (-zai)). Cf. alafede.
► Azken buruan lat. fides du jatorri, baina bokalismo erromantzea (e-e) salatzen du euskal hitzak; erromantzeak bokal arteko -d- herskari ahostuna galdu baino lehenagoko mailegua behar du, halere. Hastapeneko f- frikaria hitzaren erabateko antzinatasunaren aurkakotzat jo liteke (ik. bortitz eta FHV 265), baina hitz honetan hizkera jasoaren eragina ere ez litzateke baztertzekoa. Oro har, formazko ezaugarri hauek ongi ezkontzen dira honako hau eliza-hitz izatearekin.
Gazt. zah. eta bearn. fee dugu, eta CORDEk badakar fede-ren adibiderik, berantiarra bada ere: Pythágoras jamás les dio fede (1546).