- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
ohore (1545: Etxep). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak: o(h)ore (gnaf., bazt., lap., bnaf., zub.), uhure (zub., bi ũ sudurkarirekin; baina FPrZub, Belap, Intxpe ohore, ohora-), õre (erronk.). Badago bestalde onore (bizk., gip.; onure Izag AranOñ), XVIII. mendeaz geroztik.
Esanahi nagusiak dira ‘ohore, izen on’ (Etxep ohoria galtzen dela plazergitia gaitz duzu), ‘ohoreak’ (GasZar batak nahiz ohoreak, / berzeak ontasunak), eta ‘hileta, hil-ohore’ (EtxZib eztietzakidatzula / ukha azken ohoreak); horiez gainera, Artxuk “le drap, la toile” dakar.
● ohorable uhurable Lhande (zub.); cf. Leiz, Tartas, Jauretx (h)onorable; baztertu behar da osorik mailegatu izana, lat. *onorable > ohorable bilakaerarekin, latinetiko mailegua baita honorable erromantzeetan ere (FEW 4, 464a, honorabilis); egokiagoa da pentsatzea -ble atzizki erromantzea gehitu zitzaiola euskal hitzari, atzizki hori euskal oinarriekin emankorra ez izanik ere, errom. honorable eredu hartuta.
● ohorailu ‘ohoragarri’: uhuraillü Misterio; atzizkiarentzat, cf. gordailu (Morf §130).
ohoragarri (Urte), ohorarazi (Leiz), ohoratu (Etxep), ohoratuki (Leiz), ohoratzaile (Urte), ohoratze (Belap), ohorean (Etxep [Ieinkoaren ohorian]), ohoredun (Larm), ohore eduki (Larg [ohore dadukat xehe eta aphal agertzea]), ohore egin (Etxep [orok dagien zuri ohore]), ohore ekarri (‘ohore egin’: Leiz), ohore(a) eman (Leiz), ohoregabe (Urte), ohoregabetu (BelaHizt), ohoregai (“titre d’honneur” Birjin), ohoregile (Urte), ohore-gose (Larg), ohore izan (Materra [ohore zitzaitan haren imitatzea]), ohoretan (Leiz [hire laudoriotan eta ohoretan]), ohoretsu (ohoratsü Belap; ohoretsu Larm), ohorez (‘ohorezki’: Leiz), ohorezale (Pouv), ohorezki (Etxep), ohorezko (Materra), ohoreztasun (Pouv), ohoreztatu (Pouv), ohoreztu (Pouv). Cf. hil-ohore.
► Lat. honorem-etik heldu da. Latinez, grafikoa baizik ez da hastapeneko <h->, eta euskaraz *onore > ohore dugu, bokalarteko sudurkariaren bilakaera erregularrarekin (cf. ahate < anatem, etab.; Mitxelena 1950a: 448). Galdutako sudurkariaren aztarna dira ekialdeko bokal sudurkariak. Ohar bedi ez dagoela **ehore-rik (ik. behean ehortzi).
Zubererazko u-u bokalismoa azaltzeko, *onore > *oh̃ore > ũh̃ũre moduko bilakaeraren batean pentsa genezake, eta hasperenaren sudurkaritasunak berak eragin ahal izan du o > u aldaketa (ez ezinbestean bokalenak). Bestela, aldaketa hori kontsonante sudurkaria zegoen garai batera eramaten badugu, *onore > *unure > ũh̃ũre moduko bilakeraren batean pentsatuko genuke. Bistan dena, aukera batek eta besteak ondorio ezberdinak dakartzate o > u /_n eta VnV > Vh̃V bilakaeren kronologia erlatiborako, eta, batez ere, bigarrenaren iraupenerako. Nolanahi ere, ezin da erabat baztertu gask. o > u bilakaeraren eragina, cf. bearn. aunoú, hounou (FEW 4, 465b, hŏnōs, -ōrem). Ik. FHV 54-57.
Bistan denez, erromantze batetik sartuak dira onore eta onure berantiarrak (gaztelaniatik, haien banaketari begiratzen badiogu).
ehortzi (orzitu ~1496: RS; ehortzi ~1557: OihAtsot). ■ Gehienbat ekialdean (lap. eta gnaf. barne) gorde da hitza; mendebaldean utzi duen arrasto nabarmenena RS-ko agerraldia da (zematuok geiago orzituak baño; cf., balio berarekin, Mikol, Kapan beatu). Hasieran o- duten formak, RS-z gainera, gnaf. testuetan (Amendux hemen natza orzirik; erronk. o- sudurkaria; ErronkDot-en oorzi) eta Leizarragagan ageri dira (ohortzi, -tze); ihortzi aldaera, berriz, ekialdeko baxenabartar batzuetan (LanDot, Lopez, Salab…). Aditz-izenaren forma erabiliena ehorzte da, eta, ondoren, ehortze.
Berezko esanahiaz gainera, baditu bestelakoak ere (Materra dirua estalia eta ehortzia, EtxZib (haurrak) zokholutan ehortzi [‘ezkutatu’], Pouv dudetan ehorzi, EtxSar arrokapean ehortziak [‘babestuak’], ECocin ehorz (ophila) erditaraino brasan).
ehortzarazi (Urte, Egiat (-erazi)), ehortz-egun (Urte, HiriartU), ehortzeta (‘ehorzte’: Mercy), ehortz-leku (o- Leiz), ehortzulo (Larm, Egiat), ehorzgo (Duh), ehorzle (Pour, Duv), ehorzpen (Duv), ehorzte (EtxZib). Cf. hil-ehortzi, hil-ehorzte.
► Erronk. o- sudurkaria kontsonante baten ondorengoa dela onartuta, *enortzi/onortzi berreraiki liteke (Mitxelena 1950a: 450). Trasken ustez (s.v.) *enortzi da jatorrizkoa, eta bokalismoa ohore-ren eraginez azaltzen du; Uhlenbeckek ere (1914) e-o bokalismoa du jatorrizkotzat, baina o-o asimilazioz azaltzen du.
Mitxelenak ohore-ren eratorritzat du ehortzi, zuzenean (FHV 83, 22. oh.): erronk. sudurkaria ohore-n bertan agertzen dena izan liteke horrela (latinezko bokalarteko -n- baten ondorengoa, azken buruan); e-o bokalismoa, sekundarioa, aditzetako e- aurrizkiaren analogiaz azal liteke agian (cf. ekarri, ezarri, ebili, etorri…);[1] o- duten formen banaketak eta antzinatasunak bere izaera jatorrizkoaren alde egiten dute; instrumentaleko atzizkia da -z-, bere ustez (ekialdean gordetako afrikatu gabeko -rz- formak honen alde leudeke), eta amaierako -i partizipio marka (Mitxelena 1955a: xxv). Egituraren aldetik bere-z-i hitzarenarekin konparatzen du ohor(e)-z-i hitzarena. Esanahiaz denaz bezainbatean, ohore-k erronk. duen “honras fúnebres” adiera aipatzen du; cf. halaber bearn. zah. haunous, honors “honneurs funèbres, service funèbre” (LespyR s.v. (h)aunou; 1414ko adibide bat dakar).
Amaieran -e duten formen jatorrian -i dago, zalantzarik gabe (cf., besteak beste, zub. ãhãtze, erronk. ãtze / ahantzi, gnaf., zub., erronk.… orraze; FHV 130).