- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
gauza (~1496: RS; gaiza 1672: Tartas). ■ Hitz orokorra. Zub. eta erronk. aldaera gaiza da; gauz hegoaldean aurkitzen da, gipuzkeraz batik bat. Etxeberri Ziburukoagan -(e)la gauza dago ‘-(e)la kausa’ moduan erabilia (neure hitz gaixtoak ditudala gauza). Etxeberri Sarakoak izenondo gisa darabil (non ediren liteke hitz bat misteriotsuagoa eta… jainkotasunaren aditzerat emaiteko gauzagoa?; cf. gauza izan). Elkartuetako bigarren osagai bezala -ki atzizkiaren pareko agertzen da (esne-gauza, gozo-gauza, jan-gauza…; cf. Mogel eztago nire etxian beste gizon gauzarik ementxe gagozanak baño).
● ezgauza Haranb (hitz ergelak eta ezgauzaz baigauzazkoak); izen oso moduan: OñatEsk (beti gorago daroiela ez gauza oneik). / gauzaez Larm (-zez), Mogel (zein gauza ezak diran gure argiak); cf. bizk. gauzeztan (< gauza ez dan); gauzaez-en lehentasunaren alde egiten du honek, ezgauza aurrizkidunaren aldean, cf. entzuez. Bestelakoa da ezagunez-en kasua, lehenagokoa baita ez ezagun.
gauza izan (‘gai, baliozko izan’: Larm, Lizarg), gauzaño (Barb), gauzatu (‘gai bihurtu’: Izag (bizk.), MAtxaga [oraindik etzera gauzatu dantza loturako]; ‘mamitu, burutu’: Mitx [asmoak mamitzen eta gauzatzen]), gauzatxo (Larm, Mogel (-txu)), gauzaxe (‘gauzatxo’: Lazarg), gauzaxka (FedProp 1897), gauzeria (Etxeb [hamar mahain… ehun kopa eta bertze holako gauzeriak]).
► Azken buruan lat. causa ‘kausa, zio’, ‘auzi, afera, kontu’ du jatorria. Aski mailegu zaharra behar du izan: hastapeneko herskari ahostuna orokorra da (cf. gela < lat. cella, bake < lat. pacem; FHV 239), eta lat. -s- > eusk. -z- bilakaerak ere bere antzinatasuna salatzen du (cf. zela < lat. sella; FHV 280); -au- diptongoa ere latinezkoa gorde du, gazt. monoptongaziorik gabe (cf. cosa), baina gogoan izan behar da, era berean, bearn. cause-k (okzit. causa) ere diptongoa gorde duela.
‘Objektu, etab.’ esanahia latin-erromantzean aurki daiteke, eta aski goiztiarra da; Wartburgen arabera (FEW 2/1, 542b, causa) jad. IV. mendeko latin arruntean res ‘gauza’ hitzaren sinonimoa zen, eta esanahi horrekin are Zizeronengan ere (K.a. i. m.) aurki daiteke lat. causa hitza. Cf. gazt. cosa, bearn. cause, okzit. causa ‘gauza’.
Zub. eta erronk. gaiza aldaerak azalpen erregularra du (cf. gau/gai, baina gaur; FHV 93). Gip. gauz-en amaierako -a artikulu moduan interpretatu da.
Ik. halaber kausa.