- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
orkatz (1412: CenBNav [Orcazlarre]). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., lap., bnaf., aezk., zar., erronk., zub.). Testuetan, cf. EtxZib orkhatz, eta hura baino urtebete lehenago, 1626an, SeinichGut Andre Orqhaxa, deitura gisa erabilia. Ork(h)atz da aldaera zabalduena; badaude gainera orkhaitz (Urte) eta orkatx (gnaf., bnaf., aezk., zar.).
Capreolus capreolus mota adierazten du bereziki (EtxZib hala nola mendietan orkhatz lasterkaria), baina oreinen familiako beste animalia batzuez ere esaten da (‘orein’ Goihetxe, ‘sarrio’ Orixe). ‘Orkatzari urtero sortzen zaizkion adar txikiak’ (Azk (zub.)) eta ‘orkatz-belar’ (orkatx Lakoizketa/Satr (bnaf.)) esanahiak ere jaso dira.
□ Tradizio sekundarioan, cf. halaber Orcazberro (OrdLesac 1423), Orcaspide (ArchOiarI 1499) eta Martín de Orcaiztegui (ArchAtaun 1504). Ez dago argi hitzaren adibidetzat hartu behar den Orcaxo (ArchLegut 1472).
● orkazka ‘orkatz-ehiza’: Herria 1970; cf. urka ‘ur bila’, egurka ‘egur bila’, etab.
orkatz-adar (“raclette de vétérinaire” Lhande (zub.)), orkatz-belar (“maillée, sorte d’herbe” Pouv), orkatzeme (orkhaitz- Urte), orkatz-hosto (“androseme” Duv/Althabe (zub.)), orkazki (‘orein-haragi’: orkhaitzki Urte).
► Saioa egin daiteke hoin-en eratorritzat hartzeko, elkartuetako ort- alomorfoarekin. Bigarren osagairako, formaren aldetik egokia da gaitz; hala, orkhaitz legoke forma etimologikotik hurbilen, eta diptongoaren bakuntzea gertatu behar izan du orkatz-en (ik. FHV 102-103, nahiz eta ez dagoen testuinguru fonetiko kidekorik). Alabaina, esanahiaren aldetik ez da ongi ulertzen nolaz gertatu den ‘oin handi’ ← ‘orkatz’. Metonimiaz sortua bide da ‘orkatzari urtero sortzen zaizkion adar txikiak’. Ik. halaber orein, proposatu izan baita or- bera partekatzen dutela biek.