- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
negar (~1457: Sandailia (negarrez); nigar ~1527: Zalgiz). ■ Hitz orokorra. Oro har, mendebaldean negar erabiltzen da, eta ipar-ekialdean nigar (testuetan bi formak ageri dira EtxZib, Maister eta Goihetxegan; EtxZib-en nihar ere badago, baina behin bakarrik, eta errata da ziur asko); gnaf. eremuan biak aurkitzen dira; nexar dago Erronkarin, eta near Zaraitzun.
Begiei dariena ez ezik (Leiz bere haurrén nigarra, Lazarg ene negarrau enzun egizu), cf. arbola-negar, gurdi-negar, kandela-negar, ur-negar… Badirudi Erdi Aroko leku-izenetako nihar eta negar ‘ur-negar, iturri’ izan daitezkeela.
□ Tradizio sekundarioan, cf. Negarraxpe (ArchOndar ~1490). Bada halaber Niharbidia (MaisLarrau 1540); hitzarekin zerikusia baldin badu, zaila da esplikatzen hasperen goiztiarra.
● negarbide Añib; ik. goian Niharbidia.
● negargarri Pouv (nigar-); iz. ‘zoritxar’: frBart (zeinbat onetariko naibage, eskandalu ta negargarri?); orokorra da izenondo gisa, dela negar- dela nigar-ekin; izen erabileran bizkaierazkoa da, funtsean (ik Morf §616).
● negar-ibar Isasti; itzulpenenetik sortua, ziur asko; ik. haran-en nigarrezko haran honetan, eta Isastiren beraren malkozko arane onetan.
● negar-malko OArin; cf. erabilera murritzagoko negar-anpulu.
● negar-ontzi ‘negarti’: nexar- Mendig (erronk.); negar-ontzi Azk/Ondarra/Elexp (bizk., gip., zar.); nigar-o. Azk (bnaf., zub.); nigar-u. Azk/Larrasket (bazt., zub.); niger-u. Izeta (bazt.); -ontzi ia atzizki gisa erabilia da, cf. hitzontzi, kakontzi, mainontzi, etab.
● negarti Land, Haranb (bekhatore nigartia); cf. Negartiena, Loiuko etxe-izena (EAETop).
● negar-xopin Ax (nigar-); bigarren osagairako, cf. zotin/zopin.
negar-anpulu (Larm (-lo), Mogel (-llu)), negar batean (EAzk [asi zan negar baten]), negar egin (Zalgiz [haur nigar egin nahiak aitari bizarra thira], Land), negar-egingarri (Etxeb (nigar-)), negar-euri (Leiz (nigar uri)), negargabe (Mogel [bijotz agor siku ta negar bagian]), negargai (Mburu [zenbat otz-bide ta negar-gai]), negargale (Lizarg), negargile (Belap [bere bekhatiez nigar egiliak]), negargura (Arrue), negar-ibai (Arbelb (nigar i.)), negar-istil (EtxZib), negarkizun (Añib [zeinbat negarkizun errietan!]), negar-marraska (Larg (nigar-m.)), negarraldi (Lardiz), negarretan (Lazarg [begiak negarretan]), negarrez (Sandailia [hermandadea arean doa negarrez]), negarrezko (Betol [erri negarrezko onetan]), negarreztatu (‘deitoratu’: Maister [kofesatü eta nigarstatü dütükezünian… falta horik]), negarte (EtxZib [gaizkiez egiten badu aski dena nigarte]), negartsu (nigarzu OihAtsot; nigartsu EtxZib), negar-xorta (Leiz (nigar-)).
► Ez du etimologia argirik. Erronk. nexar eta zar. near formek *neiar suposatzen dute; Mitxelenak negar-en forma sabaikaritua izan zitekeela uste du (1954e: 142, 147); hala balitz, pentsatzekoa da forma sabaikaritu honek aski antzinakoa behar lukeela. Aipagarria da, bestalde, hastapeneko n- hotsa ez dela ugaria euskal ondare zaharreko hitzetan (FHV 310).
Lehen silabako -i-/-e- aldaerak azaltzeko ez dago hipotesi garbirik; *nei- batetik abiatu liteke, baina ez legoke garbi bukaeran zer dagoen. Betiere bokal horien gorabehera azaltzeko, *nirga moduko zerbait proposa genezake, errazagoa bailitzateke ulertzen *nirga > *nerga bilakaera dardarkari aurreko testuinguru horretan (gero metatesiz nigar/negar); baina hitzaren osaera ez litzateke argituko.
Pouvreauren “nigar beroz, à chaudes larmes”, Harr “nigar irakia, herakia (zub.), larme brûlante, bouillante” eta holakoak kontuan harturik -gar osagaia egon litekeela pentsa daiteke, baina hipotesi honek ere ez du aski irozgarririk. Balizko bigarren osagai baterako bestelako aukerek ere ez dituzte konpontzen hitzaren arazo guztiak: *nini-bar proposatuko balitz (‘begi barrutik heldu dena’ litzateke?), nigar/negar aldaeren arazoak konpondu gabe segituko luke; bide honetatik joz gero, formaren aldetik egokiagoa litzateke *(e)ne-bar proposatzea, eta *near batetik azalduko genituzke negar, nigar (< *niar) eta nexar/near (< *neiar).