- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
tximista (xistmist 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua. Hegoaldean eta Zuberoan forma tx-dunak dira nagusi (tximist(a) da erabiliena); x- lap.-bnaf. eremuan aurkitzen da gehienbat (ximixt(a), ximist(a); z- ere badago hor, eta baita bazt. eta gnaf. zenbait puntutan ere); -(t)m- aurreko txistukaridun aldaerak (xistmist(a), xixmixta, xizmista…) XVI. mendeaz geroztik aurkitzen dira lap.-bnaf. eremuan (cf. orobat erronk. txasmista [zar. txarmixta], eta, bestalde, gnaf. txistimista, txistamista).
Ohiko erabileraz gainera (Leiz xistmist, igorziri, lur-ikharatze eta babazuza, Lopez ximizta eta orzanz kolpu izigarri batzureki, AgirAst turmoi, tximista eta ekaitzak), maiz aurkitzen da konparazioetan lastertasunaren adierazgarri gisa (EtxZib laster nola xixmixta, Laphitz badoha ximixtaren pare; cf. Xalb oi mende hunen ximixta!). XIX. mende bukaeraz geroztik ‘elektrizitate’ esanahiarekin erabili izan da idatzizko hizkuntzan (Kkiño tximista barik edo letrizidade barik; halaber tximistargi, tximistindar, etab.).
□ Baliteke hitzaren adibide izatea Hondarribiko simista/zimista baserriaren izena (HondTop 1714); bada 1866an Chimistenea. Inoiz inguruan tximistaren bat erori zelako edo hartuko zuen izena; Barandiaranek dioskunaren arabera (ik. behean tximistarri), zerutik eroritako eta lur azpian sarturiko harriak, zazpi urteren buruan azaleratu, eta jaso izan den etxea babesten du.
● tximistarri Barand, Elexp (bizk.); Barandiaranen arabera, harri da bigarren osagaia, uste zaharren arabera harrizkoak baitziren tximistak, eta uste hau Thor jainko germaniarraren mailuaren eta Jupiter latindarraren gezien mito indoeuroparrekin lotzen da (Mitxelena 1966d: 129); cf. oinaztarri, ozpinarri.
tximistaka (“à coup d’éclair” Salab (ximixtaka); ‘fite’: Anab [igesari eman zion tximistaka]), tximistan (‘fite’: Hbarren [ximiztan doa lau arrudetakoa]), tximistatsu (ArreseB [bere asarre tximistatsua]), tximistorratz (EuskErr 1892).
► Errepikapen fonosinbolikoz sorturiko hitza, zist erro onomatopeiazkoaren gainean; baliteke ziztada adierazten duen zizt/zist bera izatea. Bigarren osagaiko m- hasieraren balio adierazkorraz, cf. zizka-mizka, hizka-mizka, handi-mandi, etab. (FHV 273; ik. orain Igartua 2013); balio adierazkor horien bidetik ulertu behar dira, orobat, hastapeneko x-, tx- sabaikariak, eta gnaf. txistimista, txistamista aldaeretan -i- eta -a- tartekatu dira, -tm- taldea apurtzeko. Osaeraz, beraz, *zist-mist edo *zizt-mizt litzateke jatorrian, edo, zuzenean, aldaera sabaikariarekin, xist-mist.
Erabilera metaforikoz azaltzen da lastertasunaren adierazle gisa erabiltzea, cf., bestalde, ziztuan eta halakoak, gisa bereko onomatopeiarekin.