- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
hor. Erro honen azpian hor, hortz eta ogi sarrera-buru nagusiak bildu dira. Hor-en azpisarrera modura hordi, hori, ohara, ohalano, oratu eta ozar daude; hortz-en azpisarrera modura, otso, otsail eta ozpin; ogi-ren azpisarrera modura, ogigazta, okaran, ope eta opil.
♦ hor (or 1394: ArchZest [pena de Orçuloaga]; hor ~1527: Zalgiz, cf. <hor> GaribAtsot). ■ Hitz zabaldua, inoiz orokorra: historikoki gehienbat lap., bnaf. eta zub. testuetan erabili bada ere, erdi-mendebaldeko lekukotasun zahar batzuetan ere badago (GaribAtsot, RS, Isasti, Land), baita BMogel eta XX. mendeko zenbait autorerengan ere; artzanor ‘artzain zakur’ hitz elkartuan gainera gnaf., bazt., aezk. eta zar. ageri da, baita gip. eta bizk. autore batzuengan ere (Kardab, Mogel, Iturr…).
Hasierako hasperena bnaf. eta zub. agertzen da; -a bukaeradun aldaerak XVIII. mendeaz geroztik aurkitzen dira. Eratorrien lehen osagai gisa, zenbaitetan oh- forman agertzen da (ik. ohalano, ohara).
Esanahia ‘zakur’ da (RS ora otsoen lagun, Leiz ora itzuli izan da bere isurtze proprira, Maister hor errabiatü eli batek).
□ Erdi Aroan, cf. halaber peña de Orçuloaga (ArchDebaI 1412).
artzanor (arzain or Pouv), oradura (“acometimiento del perro” Larm; ik. oratu), oraka (‘hor eme’: ohaka Harr; atzizkirako, cf. behoka), or ama (ora-ama Goihetxe), or ar (ora-ar Harr), or eme (ora eme Larm), orkume (Ax [bi txakur gazte, bi orkume]), or-ollaka (“levrette” or-oillaka Pouv), ortzar (oratzar Larm; cf. ozar), orzain (orazain Larm). Cf. ehiza-or.
► Ez dirudi hor formatik gora jo daitekeenik. Honako bilakaera honen arabera azaltzen da elkartuetako oh- forma: elkartuetako fonetismoen barrenean azaltzen da lehenik *hoh-, eta hortik oh-, hasperenaren disimilazioz (cf. zur/zuh-, hur/uh-).
hordi (~1496: RS; ik. Erdi Arokoak). ■ Hitz orokorra. Zubereraz hasierako hasperenik gabe agertzen da. ‘Mozkor, mozkorti’ da adiera nagusia (RS hordiaganik enzindu ze egik arean “de borracho”, Land ordia “borracho”, Leiz iaten eta edaten hordiekin). ‘Mozkorraldi’ ere aurki daiteke (Ax hordia ioan dakionean).
Jatorriz hitz bera izan daiteke beharbada hordi ‘saski’ (Pouv), ixurkarien neurritzat ere erabilia (Azk (lap., bnaf., zub.), Harr ehun hordi laurden olio); cf. Anduaga (bizk.) San Migelek botauko ditu bai ordi-zaragiak ‘euriteak, egun askoko euriak’.
□ Erdarazko agirietan txertaturiko irainen artean, cf. puta ordia, apez alaba (NavInj 1535), Iruñaldeko Catelina le dezia, ordia, ordia (NavInj 1538), gueçurra dioc, ordi çiquinorrec (NavIntel 1580), hordiçarra (NavInj 1582), etab.
Ez dirudi hitzaren adibidetzat hartu behar denik Zuhordia izena (gaur Ziordia): cf. çuordia (LibRediez 1268), don Iohan Martiniz de Çuhordia (AGNCarlIII 1365). Osaeraz zur + hordia baldin balitz mozkor-ekin konparatu beharko genuke: ‘hordi, mozkor’ izan daiteke, baina berez ‘zuhaitzaren enbor moztu’ edo da (cf. pago-mozkor, etab.). Kasu horretan, onartu beharko genuke ‘egur mozkor’ esanahia ere hartu zuela hordi-k. Ik. zigor.
● hordi arrail ‘oso mozkor’: HiriartU; arrail ‘zartadura’, erabilera metaforikoan.
● hordi-lapa ‘oso mozkor’: ordi llapa Lhande (zub.); cf. izerdi-lapa, cf. agian gask. lapà ‘txakurrek bezala edan, miazkadaka’.
● hordi sats ‘oso mozkor’: Mogel; sats-ek badu bizk. ‘mozkorraldi’ adiera ere.
hordialdi (Lizarg [ordialdian akabaturik beren bizi zorigaistokoa]), hordiarazi (Larg), hordi arraildu (Zubiri), hordi-belar (Hbarren), hordiburu (“ivrogne” ordibürü Foix; cf. adaburu), hordidura (Hbarren), hordigailu (FedProp 1897 [ez dute deus hordigailurik hurrupatzen]), hordigarri (“propre à enivrer” Pouv), hordigetu (“desembriagarse” Larm; -ge ‘gabe’ atzizkiarekin, ik. kendu), hordigoa (Birjin), hordikari (‘hordikeria’: XVIII m. (bazt.)), hordikeria (Leiz [honestki ebil gaitezen: ez gormandizetan eta hordikerietan]), hordiketa (“beodez” Land), hordikoi (Duv), hordikuntza (FedProp 1902), hordi hil (‘oso mozkor’: MElizanb), hordi-karamelo (“nombre vulgar del bacalao” Azk (bizk.)), hordilari (Pouv [horrelakoa da hordilari bat]), hordi-leku (Urte), hordi mokor-mokor (‘oso mozkor’: Mendig), hordi-hordi egin (‘erabat mozkortu’: Otxol), hordiputz (Izt), hordirik (‘mozkor (egon, etab.)’: Barrutia), hordi-salda (“cierta mezcolanza de ajo, pimienta, requesón, etc.” Azk (lap.)), hordiskote (Larm), horditasun (Pouv), hordi-toki (Urte), horditu (Land), horditzaile (Larm), horditzar (Urte), horditze (AgirAst), hordi-zuku (Azk (erronk.); ik. hordi-salda).
► Pentsa daiteke hor ‘txakur’-en eratorria dela, hor-di osaerarekin: atzizkia handi-ko bera litzateke, izenondoak egitekoa, azken buruan (ik. *edin). Esanahiari dagokionez, cf. otso-ren ‘hordi, mozkor’, ‘mozkorraldi’ adierak. Frantsesezko canaille dakar gogora Charenceyk (1903: 4), lat. canis ‘txakur’-en eratorria (italieratiko mailegua da, TLF s.v.); hitz horren ‘jendaila’ ← ‘jende simaur, lizun, lotsagabe’ adiera gaitzesgarrien bilakaera otso-ren ‘anker, basati’-rekin konpara daiteke.
Ez dago argi nola azaldu behar diren ‘saski’ eta neurriari dagozkion adierak.
hori (~1557: OihAtsot). ■ Hitz zabaldua (cf. beilegi, laru). Zubereraz holli[1] forma sabaikariduna dago, jatorriz adierazkorra, baina testuetan markatugabe gisa agertzen dena; ho(r)i forma (Intxausperen adibideren bat kentzen badugu) ‘(eguraldi) hodeitsu’ esanahiarekin agertzen da bakarrik (Azk/Larrasket).
● horail “blond” Duv; cf. gorrail, zuhail, pentsatu behar da -i galdu dela elkarketan, orobat horats-en.
● horasta ‘horail’: horast Duv; horasta JEtxep; pentsa daiteke horats-en eratorria dela, cf. gorrasta, eta behean horizta.
● horats ‘horixka’: Azk (lap., bnaf., zub.); cf. gorrats, ik. hats.
● horika ‘horixka’: Elexp (bizk.); -ka atzizki ttikigarriarekin, -ko-ren aldaera, agian (Morf §293).
● horikail ‘horixka’: Azk (lap., bnaf.); pentsatzekoa dela horail-en dagoen atzizkiaren alomorfoa dela -kail, hemen azken bokala galdu gabeko hitz osoaren gainean ezarria, berritasun adierazle, beharbada, atzizkiaren -k-rekin batera, cf. orobat zurikail (Morf §294).
● horikara ‘horixka’: Urte; -kara atzizkiarekin, -hara atzizkiaren alomorfoa, itxuraz, cf. halaber gorrikara, hauskara (ik. Morf §297).
● horixka orizka Uriarte; orixka Soroa; oriska Azk (bizk., bnaf., erronk.); -ska/-xka atzizki ttikigarriarekin, -sko-ren aldaera, agian, ik. horika eta horixko (Morf §308, §313); -ats dago atzizkiaren oinarrian, Lafonen ustez (1948b: 346), ik. horats.
● horixkara ‘horixka’: SMartin (bizk.); horixka-ren gainean osatua, itxuraz, ik. horikara.
● horixko ‘horixka’: Izeta (bazt.); orizko Izag (erronk.); -xko ttikigarriarekin, ik. horixka.
horaildu (JEtxep [belhar gaixtoak ere iguzkiak eta… sapak horailduak dauzkate]), horastu (“blondir” Duv), hori-aire (‘horixka’: Gorosurreta/Azk (bazt., bnaf., zar., erronk.)), hori-antz (Izag (gnaf.); orantz Azk (gip.)), horibegi (“amarillito” Azk (bizk.); bigarren osagaiaren balioaz, ik. begi), horidura (“jaunissure” Pouv), hori-gorri (“rubio encendido” Land; ‘hori eta gorri’: Zabala), hori gorritu (“rubio encendido” Land), hori-gorrixka (“roux” Artxu), horikai (“gualda” Larm (neol.)), horikaratu (‘(azala) horitu’: Duv), horisko (‘hori bizi’: Gorosurreta (bazt.); ik. horixka), hori-ubel (“anteado” Larm), horitasun (‘(azalaren, etab.) kolore horia’: Pouv), horitu (Land), hori-urdin (‘berde’: Azk (bizk., gip., erronk.)), hori-txuri (“bayo” Larm), horixkatu (orizkatu TxAgir; oriskatu TomAgir), horizta (orixta Arzak EuskErr 1884; orizta Azk (gip.); cf. gorrizta), horiztatu (Harr).
► Osaeraz, hor-i da, Azkueren arabera (Morf §41). Partizipioetako -i bera da bigarren osagaia eta, esanahiari dagokionez, “¿como el perro?” galdetzen du Azkuek berak, beste zenbait kolore ere aipatuta (ik. gorri, zuri).
Zubererazko forma sabaikaridunerako, cf. halaber bello < bero, hǘllan < hurran (FHV 182, 331).
ohara (1627: EtxZib). ■ Hitz zabaldua. Aldaerak: ohara (lap., bazt.), (h)ogara (gnaf., lap., zub., zar.), obara (bizk.), ubera (gip.), oga (bnaf., zub.) eta hoga (hogá Larrasket). Izen moduan, ‘arreske dagoen zakur eme’ eta ‘emakume lizun’ esanahiak ditu (EtxZib ohara bat duke ama (Antekristok)). Izenondo moduan, ‘(zakur eme) bero, arreske dagoena’ da (katu emeez ere esaten da, Azkueren arabera (bizk.)). Gehienbat predikatibo moduan erabiltzen da (Arak (gnaf.) ogara ibilli, Larrasket hogara dük ho hori).
► Osaeraz, oh- + -hara. Atzizki bera aurki daiteke beste animalia izen batzuekin: ardi-rekin, arkara, ahuntz-ekin, aunzkara (cf. orobat behientzat susara). Modu edo era adierazten duen atzizkia izan daiteke (ik. euskara), eta, animalia izen hauekin, ‘(emearen) moduak edo amarruak’, ‘(emearen) berezkoa’ edo izango zen jatorrizko esanahia, AgudTov-en ustez (s.v. -ara1); kasu honetan, ‘hor emearen moduak’.
ohalano. ■ Pouvreaugan agertzen da aurrenekoz; Broussainek (bnaf.) eta Azkuek (uhalano lap.) ere jasotzen dute. Esanahia ‘zakur alano’ da.
► Osaeraz, oh- + alano. Izen beregain gisa dakar Artxuk alano. Autore berak alanhor dakar, alan(o) + hor elkartu berriagoa, itxuraz; cf. Harr alandor (zub.), baina ez dago argi nola azaldu behar den -dor, ez bada elkartuetako fonetismoen bitartez. Bistan denez, mailegua da hitzaren bigarren osagaia: haren orokortasunaren eta antzinatasunaren lekuko, cf. Land araia “alano perro”, gazt. zah. alan aldaeratik (DCECH 1, 108b-109a, alano; azken buruan got. alan ‘hazi’ aditzetik beharbada).
! oratu (~1496: RS). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (arab., bizk., gip.); testuetan gehienbat bizkaieraz agertzen bada ere, gipuzkeraz Iztuetak, Xenpelarrek eta XX. mendeko zenbait autorek ere badarabilte.
Oratu aldaera zabalduenaz gain (arab., bizk., gip.), badaude bizk. ogatu, obatu, ebatu, goatu, guatu, gatu eta goratu.
Aditz-izen ohikoena oratute- da (Mogel, Añib, frBart…); RS-n oratze- eta oraeta- agertzen dira, eta Izag AranOñ-n oraketa- jasotzen da.
Esanahi nagusia ‘heldu, lotu’ da, eta igaitz. bipertsonaduna da (Lazarg esku zardenaz baekidan / neure besoti oratu), igkor. hirupertsonaduna (Mogel oratu egijozu alboko aga esku ordeko oni) edo igkor. bipertsonaduna (RS guenak sagua askatzen ta eullia oratzen).
Beste esanahiak dira “acometer el perro, queriendo morder” (Larm), ‘ekin’ (Añib (gogarte bateri) oratu zaikikioz) eta ‘kutsatu’ (Izt (bizk.) oitura txarrak onak baño errazago oratuten dira). Izenondo moduan honako esanahi hauek ditu: ‘(ahaide) erantsi’ (Añib aideagaz, nai odolekoagaz nai oratuagaz) eta ‘ordezko, gezurrezko’ (Añib, Azk (ule oratua)).
berbatik oratu (‘hitzetik heldu’: TEtxeb (bizk.)), oratuera (JJMogel [oratuera ta egitada zantarrak]), oratugarri (“agarradero” TEtxeb (bizk.)), oratuka (frBart [alan duaz… barreka ta oratuka, bakotxa bere laguna gana]), oratzaile (‘esku-sarde’: oratzalle Mogel), oratze (Mogel; oratute Mogel).
► Argudia daiteke hor + -atu dela osaeraz; partizipioetarako -atu orokortzeaz, ik. gatzatu. Horrela, Larramendiren “acometer el perro” litzateke jatorrizko esanahia, eta honela azalduko genituzke besteak: ‘(txakurrak) heldu’ ← ‘heldu’ ← ‘erantsi’ ← ‘gezurrezko’. Mitxelenak, ordea, ore ‘masa’-ren eratorritzat du oratu (1967b: 32): aukera honek ez du azaltzen “acometer el perro” adiera, eta ore beraren etimologia ere ez digu argitzen Mitxelenak.
Bizk.-gip. olagarro hitzaren osaeran oratu egon daitekeela iradokitzen du Mitxelenak (1953e: 481): *oragarro > olagarro, disimilazioz.
ozar (1116: DocLeire [Garsias Fortuniones Oxarra]). ■ Ekialdeko hitza (gnaf., bazt., lap., bnaf.), XX. mendeko bizk. eta gip. autore batzuek ere erabilia. Izen moduan esanahia da ‘zakur handi’, zenbaitetan gaitzesgarritzat hartua (GasZar hau aingeruen ogia / eta ez ozarrena). Izenondo moduan, ‘lotsagabe’ esanahia du (Pouv ozarrak eta lizunzaleak handik desterratuko dira).
□ Nabarmentzekoa da irainezko erabilera: me llamó a mi oçarra (NavIntel 1526, Etxarren), oçar ladron çarra (NavInj 1542, Iruñea), ozar liquisa, ozar çarra (NavInj 1551, Iribas), etab. Esanahiaren azalpenarekin, “fijo de perro viejo, diciendo en vascuencee oçar semea” (NavIntel 1526, Etxarren).
Hitzaren ttikigarritzat du Mitxelenak Erdi Aroko Oxarra (1964b: 95, 1968b: 487, 19733: 144). Cf. halaber Ossarra (DocArtaj ~1110), don Oxarra (SJuan ~1125), eta <ch>-rekin, Lope Ocharra (DocLeire 1188), Fortunius Garcez ocharra (CatTud 1195), Guillem Martin Ocharra (ColIrach 1228), don Mahoma Ocharra (AGNRealIII 1309). Ocharcoaga (ArchBilbI 1423) ere hitzaren adibide da, Mitxelenaren ustez (19733: 144); izaera ttipigarria bi aldiz luke markatua, sabaikariarekin eta atzizkiarekin; ohar bedi mendebaldekoa dela, beste guztiak ez bezala.
Ez dago argi hitzaren adibide den, lepokariarekin, Juan Lopes de Oçarra (SimancVizcVI 1485): Juan de Oçarcu (SimancVizcVI 1485) ere badago bilduma berean, eta, bestalde, don Gil de Ocharra (ColRioj 1202) izenean toponimoa ikusten du Orpustanek (1999: 340), genitiboarengatik, itxuraz. Garcia Ocharr (CartFiter 1174) ere hitzaren adibidetzat hartu ohi da Luchairen garaitik (1881: 163), baina izen honek ere baditu aldaera genitibodunak —bistan da irizpide hau ez dela erabakigarria—, Garcia de Ucharra, don Garcia de Ocharr (CartFiter d.g.). Cf. orobatsu Andreo de Uxarra (PedroCat 1212).
ozardura (‘lotsagabekeria, ausarkeria’: Hbarren), ozarkeria (Duv [hanbat laido eta halako ozarkeria itsusi]; ozarreria FedProp 1895), ozarki (Harand [esku sakratuak… hain ozarki eta biolenki tiratu ziotzoten]), ozarraldi (“moment d’insolence” Lhande (lap.)), ozarrean (‘lotsagabeki’: Barb), ozartasun (Duv), ozartu (Pouv), ozartxar (“vieux chien (c’est une injure)” Pouv; etimologikoki, bigarren osagaiaren pleonasmoarekin).
► Osaeraz, oh- + -zar (Mitxelena 1964b: 95). Aipagarria izan daiteke **otzar aldaerarik ez aurkitzea. Handigarria da bigarren osagaia (zahar da jatorrian), eta ‘zakur handi’ da hitzaren esanahi etimologikoa; erabilera gaitzesgarrietatik eratortzen da ‘lotsagabe’ adiera.
♦ hortz (1217: AGNII [Orçorots]).[2] ■ Hitz zabaldua; mendebaldean gutxi erabilia bere esanahi ohikoenean (ik. hagin1, ahoko); nolanahi ere, cf. RS egitaiaren ortza; Azkueren arabera, “Bizkaian… ortza esanaz ezta agin bat edo beste adituten, goiko edo beeko aginteria baiño”: cf. Lazarg orzean ur det irria). Berezko esanahiaz gainera (Leiz haién hortzak ziraden lehoinenak bezala, Lizarg orz ona duéna), zenbait tresnaren parte zorrotz edo puntaduna ere adierazten du (Duv tresnak bazituen hortzak erreken egiteko, TxAgir golde ortza; cf. hortz-bakar, horzbiko, hiruhortz, lauhortz…); bada, besteak beste, ‘maila’ ere (Materra eskaleraren lehenbiziko hortza eta pausua).
□ Erdi Aroan badira adibide gehiago hitzarekin zerikusia izan lezaketenak: cf. Orçate (DinChampI 1238), Petrus Orça (DocArtaj 1295) etab. Lehenagokoa litzateke Orsanchoe (CartSord ~1119), hitzaren adibide balitz. Cf., bestalde, geroagoko Martín Orzandia orkoiendarra (LéxNavII 1540). Badirudi hortx aldaera sabaikaritua dagoela “gritar a los dichos perros que los traían consigo diciendo, orcha, orcha” (LéxNavI 1617).
● hortxikatu Larm, Egiat; cf. agian murtxikatu.
● hozka Larm, Lizarg (otsobát… ermánes ózka axuriak); iz.: Larm, Mburu; “muesca” adiera jad. IbargC-n ageri da; oso zabaldua dago ‘koska’, ‘marka’, ‘artesi’, ‘maila, gradu’ bezalako adierekin, maiz ageri delarik iparraldean ozka hasperenik gabeko forma; hortz + -ka atzizk.; cf. haginka.
● hozkada Larm, Lardiz; -kada atzizk.
hortzaz gora (‘ahoz gora’: Mburu), hortz-hagin (ez sing.: Ax [ez iateak galtzen baititu hortz-haginak]), hortz-karraska (EtxSar; cf. Leiz hortz garraskots), horzgile (‘dentista’: Anduaga [ortz-gille ta denderuak]), hozkamin (‘hortz-ikara’: Arak (erronk.); hozka da lehen osagaia), hozkari (Larm, Mburu [ar ozkari amurratua]), hozkatu (OihAtsot [sar zekidan limikatuz, ialgiten zait hortzkatuz]; hozka-k dituen adieretatik eratorritakoak ere baditu), hozki (Ax (horzki), Pouv (hortzki), Larm), hozkidura (Ax [fruitu ondu gaben ondorea, horzkidura, higuintza]), hozkitu (Ax (hortzkitu)). Cf. betortz, esne(ko)-hortz, hitzetik hortzera…
► Hitza hor-tz zatitu behar da: lehen osagaia hor ‘txakur’ da, eta atzizkia -tz; paralelo semantiko egokia da gazt. (diente) canino ‘letagin’ (cf. gazt. can ‘txakur’); badirudi -tz zenbait izenondotan aurki daitekeela (cf. bel-tz). Honenbestez, badirudi jatorrizko *hortz hagin bezalako sintagma batetik abiatu beharko genukeela.
Hagin eta hortz hitzen arteko harremanari dagokionez, ez dago argi jatorrizkoa den historikoki zabalduen dagoen bereizkuntza, edo, mendebaldeko erara, hagin hitza bakarra izango zen, eta hortz berriagoa. Azken aukera honen alde egin lezake letagin zabalduago egoteak betortz baino; hots, hori ‘hagin’ bat izango zen; cf. halaber Oih, esaeretan, hagin zorrotza “dents”. Hitzaren osaeraz emandako hipotesia ere honen aldekoa litzateke, hastapenean hortz hitzak hagin mota bat izendatuko baitzuen.
otso (945: SMillán [Ocharanna]). ■ Hitz orokorra. Otso forma euskalki guztietan erabiltzen da; badaude bestalde otzo (bizk.), oxo (Amikuzeko bnaf.) eta otxo (Nafgip.; balio adierazkorrik gabea, antza denez).
Testuetan XVI. mendeaz geroztik agertzen da (RS otso gosea ebiloki, Isasti atean uso, itxean otso, Etxep eztakusat… artzainik, / otsoa khenzen eztuienik bere ardietarik, OihAtsot otsoa non aipa, han gerta, Leiz barnean otso harrapari dirade, Lazarg otsoak aita jan balegi).
Esanahi nagusiaz gainera, izenondo moduan erabilia izan da, ‘anker, basati’ esanahiarekin (EAzk kantabro otsoen lobea). Mozkorraz eta mozkorraldiaz esana ere aurkitzen da (Lizarg arrazioreki erraten da ordias: ‘ah zer otsoa!’, AgirAst nola etxera ziñan? Arrasto oetatik atera ditekeala, dioe doktoreak, otso zarra edo otsakumea zan, Azk (erronk.) barda otso nintzan, goxan egarri), ik. behean otsondo eta otsotan. ‘Lupu, txori, trunpilo’ ere bada (MElizanb bazuen orduan ezkerreko belaunean otsoa izena duen hantura bat), baita ‘iratxo’ (Azk (erronk.), arrai baten izena (Azk (bizk.)) eta ‘hartz’ ere (Otxol (bizk.)).
Lehen osagai moduan, otso- edo otsa- forman, hainbat landare-izenetan agertzen da (otsababa, otsolahar, etab.), ‘basa-, larre-’ esanahiarekin edo.
□ Lehen lekukotasunaren ondotik (otso + harana), cf. Osaco (SMillán 952) eratorria (ik. otsoko). Orobat Oxando Ennecoz (SMillán 959) gizonezkoa eta domna Oxanda (ColIrach 1185) emakumezkoa —cf. halaber dona Oxanda Ochoa (NavOccit 1323)—; hauetan -nda atzizkia dago, cf. oilanda, urdanda (Morf §284), eta badirudi morfologia erromantzeari dagokiola -nda/-ndo txandakatzea. Inoiz orokorra izan bide da otsanda: Nafarroako adibideez gain, cf. donna Ochanda Martines (SDomLeq 1383), donna Ochanda (ColCenar 1387), etab.
Bestalde, artikuluarekin, cf. agian Ozoa (CartValp 950); cf., bestalde, Fortunio Uxuaz, Cantabriensis (DocLeire 1032),[3] dompno Osxoa de Artesano (DocLeire 1057), Ossoa (ColIrach 1141), Jaun Ossoa de yhauar (SMig 1178), Garaziko don Ossoa Domeys (AGNCartI 1258).[4] Artikulurik gabe, hitzaren adibide izan litezke senior Petro Sangez de Osso (ColAlfon 1116), Garcia Munioz de Osso (SMNájI 1138), baina beti agertzen da aurretik genitiboa duela, eta baliteke beste zerbait izatea. Aipagarria izan daiteke Otsoeta de Berroeta (AGNCartII 1249), -eta atzizkiarekin baitago, cf. halaber Aquerreta (ik. aker).
Elkartu-eratorrien artean beste zenbait aipa daitezke: otsaburu-rako, cf. “unum caballum optimum et preciosum nominatum Ozzaburum” (DocLeire 1042), mendebalderago Martyn de Osaburu (ArchOiarIII 1490); otsabide-rako, cf. Oxxauide (DocLeire 1095); otsategi-rako, cf. Ossategui (AGNI 1182), mendebalderago Ortis de Ochategui (ArchMondI 1390); otsabaratze-rako, cf. Garaziko Otsavaratsse (AGNComp5 1291).
● otsalarre Lhande/Izeta (lap., bnaf., zub., otsalar bazt.); cf. Osolarreyçeta (ArchAzp 1478).
● otsatz “chiendent” Salab; belar gaizto bat da, eta pentsatzekoa da hatz-ekin dagoela lotua bigarren osagaia, baina ez dago argi erro horren zein esanahiri lotzen zaion, ‘erpe’-ri, beharbada, ik. behean otsorpo.
● otsoko txik.: Lizarg (orái otsóko, gero ótso); otsoaren izen propio gisa ageri da herri-ipuinetan: cf. adib. Barand (gip.) Otsoko juan zan gaztak ostutzera; Erdi Aroan, ik. goian Osaco, eta bestela Garcia Ossoco (ColIrach 1102); aurki daitezke adibideak beste eskualdeetan ere, cf. Arabar Errioxan Ochoco de Binaspri (ColIrach 1183), Garazin Ochoco de Bus (OnomNord 1364), Gipuzkoan Chachu Ochoco (ArchDebaII 1483), etab.
● otsorpo “hierba contra el reúma” Azk (bizk.); orpo da bigarren osagaia, itxura guztien arabera, ik. goian otsatz.
● otsozulo Arrue (sasi, sastraka, otsazulo eta sugeen kabiak); cf. Osaçuloeta (ArchSegIII 1465).
otsalizar (‘Sorbus aucuparia’: Izt), otsaporru (‘anbulo’: Azk/Lhande (gip., gnaf., lap., bnaf., zub. erronk.); otsoporru Azk (gip., lap., bnaf., erronk.)), otseme (otsema OihAtsot [otsoak zer baitetsa, otsemak donhetsa]; otsoeme Larm; otseme Azk (orok.)), otseri (“anapelo, hierba venenosa” Larm), otserri (Zalgiz [atz’erri, ots’erri]), otserroi (‘bele’: otsorrai Lizarg; otso-arrai BonapOnd), otsoar (Harr), otsobaba (‘otso-belar’: Mendig/Azk (gip., gnaf., zub., zar., erronk.)), otso-belar (“ellébore” Harr/Althabe), otso-gizon (“loup garou” Pouv, Egiat; cf. gizotso), otsokeria (‘basatikeria’: Lhande (lap., bnaf., zub.)), otsoki (‘otso-haragi’: Pouv), otso-kolpean (“lasterregi” Inza (gnaf.)), otsokume (Larm/Añib (otsa-); cf. goian AgirAst-en adibidea ‘mozkorraldi txiki’ adierarekin), otsolahar (“frambueso”: otsalar Arak (gnaf.)), otsolapar (‘basarrosa’: Harr), otsoleku (Beobide), otsolepogo (“tortícolis, parálisis del cuello” Azk (erronk.)), otsomahats (otsomats Bonap), otsomin (‘antrax’: Artxu), otsondo (‘festondo’: Azk/Lhande (zub., erronk.)), otsondore (‘festondo’: Azk (erronk.)), otsopiper (“bistorta” Azk (zub.)), otsoputz (landarea: Salab), otsotan (‘mozkortzen’: EAzk; ‘otso-ehizan’: Barand), otsotoki (Mogel), otsotu (Mogel [gizon gaiztagin otsotuak]), otsotzar (Mburu [gere pasioneen otsotzar guziak]; cf. ozar), otsotze (GureH 1933 [bazen orano lazteko zen otsotzia Ibar-Eskuñian]), otsoxka (Lhande (lap.)), otsoxko (Azk (erronk.)). Cf. gizotso, itsas otso…
► Pentsa daiteke hortz + -so atzizkia dela osaeraz. Jatorrian ‘hortz-handi’ izango zen, -so atzizkiaren balio handigarriarekin (ik. baso, atzizkiaren xehetasunez). Ez dirudi hor + -so (‘txakur handi’ litzateke) osaeratik abia gaitezkeenik, arrazoi fonetikoengatik: **oso aterako litzateke hortik (cf. baso bera).
Normala denez, beste zenbait hizkuntzatan ere etimologikoki lotuta daude ‘txakur’ eta ‘otso’: cf. irl. cū allaid ‘txakur basati’. Izenondo erabileran duen ‘anker, basati’-rako, ohar bedi hizk. germanikoetan kognatuak direla sued. varg ‘otso’ eta ing. zah. wearg ‘anker, gaizkile’. Hizk. erromantzeetan ere aurki daiteke ‘lupu, txori, trunpilo’ adiera, lat. lupus ‘otso’-ren ondorengo edo eratorri zenbaitetan, eta honela azaltzen du Corominesek: “es comparen amb un llop devorador certs mals que es mengen la carn de la persona” (DECat 5, 256a, llop; ik. halaber DCECH 3, 677a, lobo). Arrain izenekin ere lotua ageri da ‘otso’ hitza hizkuntza horietan. Badirudi bizk. ‘hartz’ adiera agertzea gazt. oso ‘hartz’ ia homofonoari lotu behar zaiola.
otsail (~1496: RS). ■ Hitz zabaldua: zubereraz ez da erabiltzen (cf. barantaila), eta mendebaldean RS eta Land-en bakarrik ageri da (cf. zezeil). Aldaerarik hedatuena otsail da; badaude bestalde otsabil (gip.), otxail (gip., gnaf. aezk.), otzail (bizk., gip.), otsil (bizk., gip., lap., bnaf., erronk.) eta utsail (gnaf.).
Urteko bigarren hila adierazten du (RS otsailean, aldiz eguzkitan aldiz sutanzean, Leiz orduan otsaillak ditu hogei eta bedratzi egun), baina Landucciren hiztegian “enero” itzultzeko agertzen da. Gorosurretak bestalde “julio” esanahiarekin dakar, baina hutsa izan daiteke. RS-n otsailgo ageri da (otsailgo euria), izen berezi gisa tratatua itxuraz; cf. orobat BertsBizk zezeilgo.
► Osaeraz, otsa- + hil. Ohargarria da bere osaeran animalia izena duen hilabete apurretakoa izatea (cf. halaber zezeil < *zezen-hil).
Ez dago argi nola azaldu behar den, euskal testuinguru kulturalean, otsoaren izena agertzea hilabetearen izenean, baina cf. gael. faoilleach ‘urtarril erditik otsail erdira doan hilabetea’ (MacBain s.v.), sax. Wolf-monath ‘urtarril’, alem. zah. Wolfsmond ‘abendu’, guztiak ‘otsoaren hil’ etimologikoki. Hitz saxoia azaltzeko, hauxe dio Martinek (1847: 3): “because the wolves of our native forests, impelled by hunger at this season, were wont to become ferocious and daring”; alemanezko hitzaren azalpenean, ordea, esaten zaigu otsoen araldia hil horretan delako egiten direla bideak arriskutsu (Merkel 1798: 136). Cf., bestalde, latindar kulturako Lupercalia ospakizunak, otsail erditsutik aurrerakoak: Lupercus ‘jainko/gizon Otsoa’, Luperca ‘jainko Otsanda’ jainkoen ohoretan egiten ziren, eta otso-larruarekin janzten ziren apaiz biluziak (ErnMeill s.v.).
ozpin1 (ospin xv. m.: GSalazar [“Furtud Ospina era omne perverso, e llamáronle de Ospina, que dize de vasquence vinagre”]; ozpin ~1580: IbargC). ■ Hitz orokorra izana. Ozpin aldaera zabalduenaz gain, badaude ospin (bizk., gip.), ozmin (Artxu) eta osmin (gip.) ere.[5]
Izen gisa aurkitzen da gehienbat, eta ‘minagre’ da esanahi nagusia (RS eztia ta ozpin, Lazarg alfer ifini naizu purgaetan / ozpin-barakatzetan sekulako, Belap ozpin edateko eskentü zerien, Lizarg mirra ta ozpiñéki); zenbait testutan irudizko adieran agertzen da (Etxaide (bertsoak) ozpiña ta beazuna zerioten).
Izenondo moduan ere erabili da (‘mikatz, garratz’: Artxu guretzat ezti, besterenzat ozmin gutuzu, Hbarren bere hitz zorrotz eta ozpinekin); cf., gainera, Azk “persona de carácter muy vivo” (bazt., erronk.), jadanik 1616an honela azaldua: “llaman comúnmente ospin, que en romance quiere decir vinagre, por ser hombre colérico” (NatVasc 1616, Zirauki).
□ Cf. “por sobre nombre llaman Oxpin” (LéxNavII 1570; Sabaiza).
ozpin-belar (‘mingarratz’: Bonap/Azk/Izag (gnaf., erronk.)), ozpinbera (Erkiaga [esanaldi ozpinberaa ta destaiñezkoa]), ozpindatu (‘ozpinez ondu’: Urte), ozpindu (‘mindu, ozpin bihurtu’: Urte, Lizarg [ardo obeák ozpin fuerteágoa itendú hozpintzenbadá]; ‘garraztu, erretxindu’: Larm [etzaitzatela tontotzarren erausiak ozpindu]; cf. gazi-ozpindu ‘gatz eta ozpinez ondu’ Urte, gatz-ozpindu ‘entsalada’ frBart), ozpindura (“acidification” Harr), ozpinetako (‘ozpinetan gordea’: TxAgir [ozpiñetako piper berdeak]; ozpiñatako BozasU (gnaf.)), ozpinezko (‘mikatz’: ArreseB [edan-erazo oi deutsezala / zurrutada ozpiñezkuak]), ozpingar (‘garraztasun pixka’: Larm), ozpingarri (“acidulant” Harr), ozpinkeria (Harr, TxAgir [onian artzen zizkaten ospinkeri guztiak]), ozpinki (“insolemment, audacieusement” Lhande (zub.)), ozpin-punta (‘garraztasun pixka’: Larm), ozpinontzi (Larm, Lardiz [ozpin-ontzi bat an arkitu zuten]), ozpin-saltsa (“acetaria” Urte), ozpintsu (Duv, Azk (orok.)), ozpintze (JEtxep [zer kexuak, zer odol ozpintzeak]), ozpinzale (“vinaigrier” Harr). Cf. gatzozpin.
► Osaeraz, hortz + min; bigarren osagaia min dela aski argi dago (*bin azken buruan, ik. han), esanahiagatik eta erabilerengatik (izen eta izenondo da).
Lehen osagaia hortz izateaz, cf. Itun Zaharrean (EsZ 10, 26) “as vinegar to the teeth and smoke to the eyes” ingelesez, “como el vinagre a los dientes” gaztelaniaz, etab.; euskaraz nola ozpina ahorako eta kea begietarako itzulpena aurkitu dugu, eta beste hizkuntzatako hainbat itzulpenetan ere ‘aho’ da agertzen dena. Pentsa daiteke modu metonimikoan erabiltzen direla biak ala biak, cf. adib. Lazarg B26: 4 orzean ur det irria.
♦ ogi (xii. m.: APicaud [“panem (uocant) orgui”]).[6] ■ Hitz orokorra. O(b)i edo u(g)i bezalako aldaerak XX. mendean jasoak izan dira. Elkartuetan oso ohikoa da ot- forma.
Eremu osoan erabili izan da irinarekin egindako jangaia izendatzeko; ‘elikagai, mantenu, bizibide’ balio orokorra ere badu (Materra gorputzaren ogia da, zer-ere bizitzeko bianda eta bestimenda behar baita, Mogel ogi edo diruba irabazi; hori berori adierazten dute otordu edo oturuntza, eta otsein, ogi(pe)ko etab. bezalako hitzek).
Badu ‘gari’ esanahia ere iparraldean eta gnaf. zati batean (Berako XVII. mendeko testu batean [ogi eta baba] eta Etxenikegan bederen):[7] Etxep ogirik eztakusat biltzen, Leiz ehun neurri ogi.
● ogi-azpiko ‘morroi, mirabe’: Añib; cf. ogiko, ogipeko, ogitu, ogituko, otsein; cf. fr. zah. estre au pain de “vivre sous l’autorité de” (FEW 7, 545a, panis).
● ogiketa Jntegi (ez ogi edo arroltze-keta); bigarren osagairako, cf. gask. quetà ‘bilatu’.
● ogitu ‘morroi, mirabe’: Zuzaeta; jatorrian ‘ogia eman, mantendu’.
● ogituko ‘morroi, mirabe’: Olaetx; bizk. hitza; badirudi osaeraz ogitu + -ko dela.
● okin hedadura zabaleko hitza; RS (neguan okin, udan txiribogin), Land, cf. Arroizko Johan Periz Oquina (PobNav 1330); ot- + -gin;[8] okintsa Salab, MElizanb; jat. errom. -sa atzizki femeninozkoarekin; okintza Pouv.
● okuntza ‘soro, alor’: Izt (oloa egiten da zertxobait, bañan ez okuntzaetan, ez bada labakietako galondoetan); ot- + -kuntza; ‘gari’ adiera izan lezake ogi-k, cf. terra-pa “terra de cereals” (DECat 6, 146a, pa); okuntzatu Lardiz (labakiak joaz eta otadiak okuntzatuaz).
● otamen Lizarg (bidéko otámen gisa); ot- + amen ‘ahamen’; cf. “tomar el otamen […] que serían las diez y media” (LéxNavI 1765).
● otarre Ax (zare, saski eta otharre egiten); bigarren osagaia ez da argia, ot- + *bar moduko osaeraren batean pentsa ote liteke? *ot(b)ar > *otpar > otar eta, -e berranalisizkoarekin, otarre, eta esanahiz ‘ogia barrenean (gordetzekoa)’ litzateke.
● otordu ‘apairu, jatordu’: Ubill; ot- + ordu.
● otron ‘otordu’: zar., XVIII m. (otron bat edo baskari bat; cf. beherago); *otoron < ot- + oron ‘oren’.
● otsein bizk. hitza; ‘morroi, mirabe’: Mikol; ot- + sein ‘haur’; cf. ing. lord ‘jaun’ < hlaf ‘ogi’ + weard ‘zaindari’.
● oturuntza ekialdeko hitza (gip. autore batzuek ere badarabilte); ‘otordu’: OihAtsot (othoranza), Leiz (othorenza, othoranza: Zuberoako baliokidetzat aphairua dakar), JElizalde (otrontze); *otoren (ogi-oren; cf. otron) + -tza/-tze atzizk.
● otzara bizk. hitza; GaribAtsot; ot- + zara ‘zare’.
ogi-apur (Urte; otapur Lizarg), ogi beltz1 (Mogel), ogibide (‘ofizio, bizibide’: Uriarte), ogiko (‘morroi, mirabe’: Mburu), ogi-mami (Pouv, MDass), ogi-mokor (OihAtsot), ogi-opil (Land; ik. behean opil), ogi-ore (Mogel), ogi-papur (Pouv (-papor), Harand), ogipeko (‘morroi, mirabe’: Añib; cf. Zuzaeta euren ogipeian dagozanai), ogi-puska (Ax), ogi-xerra (Lardiz (-zerra)), ogi-zati (Larm, Mburu), ogi zuri (Kardab), otazal (‘ogi-azal’: Mogel), otazi (‘ogi-hazi’: Garate (gip.)), otondo (“mendrugo” Land), otorde (GaribAtsot). Cf. arrautzogi, arrautzopil, aurrogi, etxe-ogi, garagar-ogi, herrogi, irris-ogi, martxogi…
(‘gari’):
ogi-alor (Harr), ogi-bala (Azk/Izeta (gnaf., bazt.)), ogi beltz2 (FedProp 1892), ogi-bihi (Leiz), ogi-biltze (Duv), ogi-buru (‘galburu’: Tartas), ogi-epaile (Volt), ogi-jotze (HiriartU), ogiketa (MElizanb [guazen ogiketa]; bigarren osagairako, cf. gask. quetà ‘bilatu’), ogi-landa (Duv; ik. goian okuntza), ogi-meta (Duv), ogiondo (Pouv), ogipe (Harand), ogite (OihAtsot [maiatz eurite, urte ogite]), ogitsu (Arak (gip., gnaf.: apirilla euritsu, urte hura ogitsu); antzeko esaerak Oñatin eta Goierrin bederen), ogizko (Tartas [ogizko opil bat]).
► Bi osagai bereiz daitezke, o-gi. Gaia edo materia adierazten duen atzizkia dugu -gi (cf. haragi, eguzki). Lehen osagaia hor ‘txakur’ dela argudia daiteke, eta bilakaera *horgi (cf. Picauden orgui) > *hohgi > *ohgi > ogi izango zen (ik. goian hor).
Zailtasun semantikoak ez dira gaindiezinak: paralelo moduan, cf. gazt. perruna “cierto género de pan mui moreno y grossero, que ordinariamente se da a los perros” (NTLLE 1737), eta, txakurrentzako denik ere aipatu gabe, “torta de harina, manteca y azúcar” esanahia ere garatu du (DLE 2012); cf. halaber gazt. perrunilla “And[alucía]., Extr[emadura]. y Sal[amanca]. Especie de bizcocho o pequeña torta hecha con manteca, harina, azúcar y otros ingredientes” (NTLLE 1984). Horretaz gain, pain des chiens “pain grossier, pour les chiens” dakar Wartburgek (FEW 7, 544a, panis, I 1 a α); cf. halaber gaztelaniazko “el que se hace para sustento dellos”, eta, bestalde, “metaphoricamente vale daño u castigo que se hace u da a alguno” (NTLLE 1737, s.v. pan de perro); azken erabilera metaforiko horrekin lotua, cf. EgiaKant txakurren ogia.
Esanahiari dagokionez, pentsatu behar da berrikuntza dela ogi ‘gari’: (1) ogi-ren ‘jangai’ adiera orokorra da; (2) hor ‘txakur’-ekin lotzen duen hipotesian, ‘gari’ ezin da izan jatorrizko adiera; (3) bilakaera metonimikoa erraz azaltzen da, cf. gari bera (ik. han), produktua adieraztetik lehengaia adieraztera igaro baita, ziur asko (‘irin’ ← ‘gari’), edo gazt. pan, port. pão eta kat. pa hitzek dokumentatuak dituzten ‘gari’ edo ‘ogia egiteko den ale’ adierak (DECat 6, 146a, pa); (4) Picaudek (ustez Nafarroan) ogi eta gari bereizten ditu; lurralde bertsuan, ordea, XVI. menderako zabaldua dago ustezko berrikuntza (jad. Etxep); (5) Oihenartek bi adierekin darabil ogi poema eta atsotitzetan, baina gari ere badakar atsotitz batean (antzinako testuetan bakarra); (6) elkartuetako ot- forma oso ugaria da ‘jangai’ adieran, baina ez da ia batere agertzen ‘gari’ esanahiarekin (okuntza, beharbada?).
Orokorra den ‘elikagai, mantenu, bizibide’ esanahirako, cf. paralelo moduan lat. pānis ‘ogi’, zeina pāscō ‘bazkatu’-rekin lotu izan den (Buck s.v. bread; ErnMeill s.v. pānis, ziurtasun gutxiagorekin). Cf. halaber fr. “subsistance en général” (FEW 7, 544a, panis, I 1 a α), etab.
Hor-ekin zuzenean lotu beharrean, beste aukera bat da hori eratorriarekin lotzea, edo haren kolore esanahiarekin behintzat, paralelo zenbaiten bidetik: cf. ing. white ‘zuri’ eta wheat ‘gari’; wheat, funtsean, ‘zuria den hori’ litzateke. Cf. halaber irl. cruitnecht ‘gari’, non lehen osagaian cruth ‘gorri’ dagoen, eta gales. gwenith ‘gari’, zeinaren lehen osagaia gwynn ‘zuri’ izan daitekeen. Ik. Buck s.v. wheat. Ohar bedi ‘gari’ esanahia duten hitzei dagozkien adibideak direla hauek, ez ‘ogi (irin eta urez egindako jangai)’-renak zuzenean. Honetaz gehiago, ik. okaran.
Elkartuetako eratorrietako ot- formarako, cf. begi/bet-, sagu/sat- etab. (FHV 237).
ogigazta (ogi ta gaztai 1562: Land; ogigastei 1653: Mikol). ■ Mendebaldeko hitza. Juntagailuarekin, Arrasateko ogi ta gaztai eta Legutioko ogei ta gastai aipatzen ditu Mitxelenak, Land-ez gain. Juntagailurik gabeko aldaerak ditugu Bizkaian: ogigaztai (Larm, Añib (bizk.), BMogel…), ogigastei (Mikol), ogigaztae (Azk (bizk.)) eta ogigaztaa (Izag AranOñ). Esanahia ‘erbinude’ da (BMogel ogi-gaztaiak egiten ziozkan gizon bati kalte andiak, Otxol ogigaztae jagoliak).
► Animalia honela izendatzeak azalpen ezberdinak izan ditu: animaliaren azalaren koloreekin lotu izan da, animaliak ogi eta gaztarekin duen zaletasuna aipatu izan da eta erbinudeari egiten zaizkion eskaintzei ere lotu izan zaio izena. Zeinahi ere den azalpena, kalkotzat har daiteke euskal hitza, haren banaketa dialektalari begiratuta (Agud & Mitxelena 1968: 79): cf. Arabako erd. paniquesilla (VocAlav), Nafarroakoan paniquesa (VocNav) eta arag. paniquesa; cf., gainera, Mezkiritzen eusk. panikesa (EHHA §180).
Ohar bat egin behar da, gainera, erromantzezko hitzari buruz: hitzaren osaeran pan ‘ogi’ eta queso ‘gazta’ ikustea herri interpretaziotzat du Corominesek (DECat 6, 226b, 227ab, paniquella); aipatzen du Pirinioetako zenbait tokitan ogi eta gazta eskaintzen zitzaiola, eta hortik datorkeela, besteak beste, interpretazio hori. *Pequinella ‘txikitxo’ batetik eratortzen du berak, bestela (DECat 6, 226a).[9] Ageri denez, interpretazio ustez berri horren barrenean kokatu behar da euskal hitza.
! okaran (1562: Land). ■ Bizk. gip. eta gnaf. hitza. Okaran aldaeraz gainera, badaude okaan (Izag AranOñ), okan (Izag/Elexp (bizk., gip.)), okarin (BonapOnd (gnaf.)) eta ukarain (BonapOnd (gnaf.)). Esanahiak: ‘aran’ eta ‘aranondo’; Azkuek gainera ‘dindirri, muki-jario’ adieran jasotzen du (bizk.).
okaran-arbola (Elexp (bizk.)), okaran-hezur (‘Adamen sagar’: okaan-azur Izag (bizk.)), okaran garratz (“variedad de endrinos grandes” okan-garratx Ondarra (gip.)), okaran-lorejale (“camachuelo común” okaan-lorajale Izag AranOñ), okaran pasa (Land), okaran-txiribilo (‘basaran’: okan-txibillo JGarate (bizk.)), okaran-txista (‘basaran’: okan- Elexp (bizk.)), txerri-okaran (‘basaran’: txarri- Azk (bizk.)). Cf. basakaran.
► Argudia daiteke ogi + aran dela osaeraz, baina ez dago argi -k- belarraren nondik norakoa —ez dugu **otaran moduko aldaerarik—, ik. sukalde aukera ezberdinetarako, nahiz eta ez diren erabat egokiak kasu honetan. Kontuan hartuta aran hitzak baduela zub. arhan forma hasperenduna, aukera bat da pentsatzea inoiz *haran aldaera izan dela: bide honetatik, pentsa liteke hasperenaren izaera belarra gailendu dela elkarketan. Beste aukera bat da, jakina, pentsatzea ogi > *og- > ok- gertatu dela, belarra ahostunduta baina ahoskunea galdu gabe, ot-era iritsi gabe.
Esanahiari dagokionez, cf. ing. wheat-plum, hitzez hitz gari-haran. Haran mota bat da wheat-plum hori, eta abuztuan ontzen da (Bassett 1690: 5): kolore zurikoa da, eta hortik duke izena, ing. wheat ‘gari’ eta white ‘zuri’ lotuta baitaude etimologikoki. Paralelo hori kontuan hartuta ere, ez dago argi nola ulertu behar den ogi euskal hitz elkartu honetan: ogi-ren ‘gari’ adieratik abiatuta (horixe iradokitzen digu ingelesezko hitzak), pentsatu beharko genuke inoiz zabalduago egon zitekeela ogi ‘gari’ bera —ekialdekoa da garai historikoan—, edo, are, adiera sekundarioa izanik ere, aski hasieratik egon zela ‘ogi (irin eta urez egindako jangai)’-ren ondoan. Bestelako aukerak ere azter daitezke eta, adibidez, gogora ekar daiteke ogi-ren familia berekoa dela hori ere; horrela, kolorearekin loturiko zehaztapenena izango litzateke zuzenean, ‘gari’-tik pasatu gabe.
ope (~1496: RS). ■ Erdi-mendebaldeko hitza. AgirAst-ek opea aldaera darabil. Jatorrizko esanahia ‘opil’ da, antza denez (AgirAst supeko opea bat, Uriarte ope bat, opill olioarekin orratu bat); adiera honetan Larramendik dakar (“torta”, “bodigo”), eta Azkuek gip. jasotzen du (“torta delgada”). Bestalde, RS-n ‘apiril’ esanahiarekin ageri da (opeko erlea enetzat, maiatzekoa anajeentzat; cf. ibid. opeileko erlea).
◊ Cf. Iribarren (s.v. ope): “hacer el ope, aprovechar bien la ocasión para obtener mucha ganancia, ‘ponerse las botas’ (Valle de Erro)”.
● opeil ‘apiril’: RS (opeil bustiak dakaz ogiak); opail “el mes de regalos” Humboldt RIEV 1933; ik. behean xehetasunak; baliteke berregindakoa izatea opail aldaera, opa-ren gainean, Humboldten uste etimologikoaren arabera.
opetxo (Larm).
► Osaeraz, ot- + *bene ( > mehe; FHV 276, 412); bigarren osagairako, cf. Arabako erd. delgada ‘opil, ogi txiki’ (VocAlav). Badirudi hitz honekin lotua dela opeil ‘apiril’, eta Mitxelenak “mes de las tortas” itzultzen du (1964b: 114, 27. oh.); pazko garaian ohitura izan da opil jakin batzuk banatzea, cf. pazko opil eta San Markos opil; RS-ko opeko erlea “enjambre de abril” errata izan daitekeela ere esaten du, baina ope ‘opeil’ egon daiteke uzta ‘uztail’ eta garagar ‘garagarril’ dauden bezala.
opil (~1135: FundRonces [opilarinçata]). ■ Hitz orokorra. Iparraldean bai -ph- (Tartas, EtxSar, Etxahun, Duv, Oxobi…) bai -p- (OihAtsot, Volt, Tartas, JEtxep…) ageri dira.
Esanahi nagusiaz gain (GaribAtsot nork bere opilari ikatza, Land ogi opila “bollo de pan”, OihAtsot amak irin balu, opil balaidi, BMokoroa iru koxkorreko opill bat), badu ‘ore’ adiera ere (BasabilGut bidal ezadazu… 10 opil brea), baita ere ‘estutasun’ (Harr egiten zaut halako ophil bat bihotzaren gainean), ‘herra’ (Azk (gip.)), ‘zuldar, zeldor’ (Duv, Azk (arab.)), “obstruction” (Duv; cf. opiladura), ‘abaraska’ (Azk (zar.); cf. ezti-opil Añib (bizk.)), “étendue de foin séchant” (Larrasket (zub.)) eta ‘mozkor’ (Baserritarra 1910).
Bestalde, cf. opil “prensa del lagar” (Azk (bizk., gip.)), “quicio de las puertas” (Azk/Ondarra (bizk., gip.)), “hueco en que se ajusta el eje del molino” (Azk (bizk., gip.)) eta “reja de instrumentos de labranza” (Azk (bizk.)); hitz bera izan daiteke.
□ Erdi Aroan, cf. halaber opilarinçada (FuerGNav xiii.-xiv. m.). Zerga baten izena da (ardo-neurri bat da arinzada); zerga hori bera izan daiteke latin-erromantzeko testuetako “galleta neque delgata” (ColPedro 1102) eta “galetas et delgatas” (DocLeire 1173), Mitxelenak gogora dakarrenez ardo-neurri bat baita galleta (1964c: 52); ik. ope-n Arabako delgada. Maiorak (NatVasc) 1201eko urtearekin dakar “y remitió a los villanos de Abárzuza la opilarizada que el dicho don García había adquirido del Rey don Sancho”, baina ez dirudi testu hori hain zaharra izan daitekeenik. Cf., gainera, “17 opilas et meya de Beorrlegui” (AGNComp1 1266), “XII dineros, e opila”, “II sueldos e opila”, “e por opila sendos coartales de auena”, etab. (LibRub xiii. m.).
Ez dago argi hitzaren adibide den Artabiko Opil Arana (ColIrach 1258); geroago, cf. Araban “van las aguas vertientes fasta Opil, e alli debaxo Opil faza Langaricaharan” (ArchSalvatII 1419).
◊ Badirudi arrautzopil-etik azaldu behar direla Arabako erd. sopil, ranchopil (VocAlav). Ik. opilado, opildu-n.
● opilarinzada Erdi Aroan lekukotua, ik. goian; opil + arinzada.
● opildu ‘(odola) bildu’: Dv (odola ophildu zaio giltzurrinetan), Azk (bnaf.); ‘nahasi’: ArreseB (naiz zaldizkoak, zeiñ oñezkoak, giak galduta, / itsumendiak oro eukazan opillduak); “aplastarse un objeto” Azk (bizk.); bildu-ren gisara erabilia lehen adieran, irudizko erabileratik eta opilen formatik azaltzen dira besteak. Lehenagokoa da gaztelaniazko erabilera hau: “Y encima del estómago sentía estar opilado y tener alguna cosa como a manera de torta” (NatVasc 1621, Otsagi); badirudi hitz honi lotu behar zaiola.
● opildura ‘atsekabe’: Leon; cf. goian ‘estutasun’ adiera.
● opil egin “no moverse” Azk (bnaf.); “no conseguir” Azk (bnaf.); irudizko erabileraren batetik.
● opilkan ibili “avoir des rendez-vous avec une jeune personne” Lhande (zub.); irudizko erabilera, opilaren “egin berri” izaeratik?
● opilteria “artopta” Urte; cf. -teri ‘multzo’ atzizkia (Morf §101), baina badirudi hurbilago dagoela -tegi-ren adieretatik hitz honetan.
● opil-zulo “pan especial que las madrinas regalan a sus hijos por Pascuas” Azk (-zilo, zar.); zuloa egingo zitzaiolako erdian?
opil-gozo (TxAgir), opilka (Duv [irina ur ephelean orhaturik, ophilka ematen dute]), opilkatu (‘zeldorra egin’: Duv; ‘opilkan ibili’: Lhande (zub.); cf. opilka, eta opilkan ibili), opilki (“pan más delgado” Izag (Nafgip.)), opilkondo (‘opil-zati’: Azk; kondo ‘hondar’ da bigarren osagaia), opil-mantenu (“sostén de tortas en el fuego” Azk (lap.)), opil-ñabar (‘opil txiki’: Azk (zub.)), opilño (Oxobi), opiltto (Duv), opiltxo (Larm). Cf. apaiz-opil, arrautzopil, azukre-opil, errege-opil, esne-opil, ezko-opil, ezti-opil, gozo-opil, hauts-opil, ore-opil, piper-opil, sukre-opil.
► Osaeraz, ot- + -bil da, jatorrizko ‘ogi biribil’ moduko esanahiren batekin. Irudizko erabileretatik azaltzen dira beste adierak (cf. adib. gazt. torta ‘opil’-en adiera ugariak, besteak beste ‘muturreko’, ‘kolpe’, ‘mozkorraldi’).
Hitz bera baldin bada, “prensa del lagar”, “quicio de las puertas” eta “hueco en que se ajusta el eje del molino” gisako adieretarako, opilaren formatik abia gintezke, beharbada.