- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
paradisu (baradiso/-u 1330: PobNav [Toda Baradiso, Martin Periz Uaradisu]; baradizu xiv. m.: PNoster; paradisu 1537: frJZum; parabizu 1545: Etxep; paradizu 1576: NavIntel). ■ Bazter orotan aurkitzen den hitza da. Historikoki paradisu eta parabisu (lap. [baina Leiz parad-], bnaf. eta gnaf. puntu batzuetan) dira forma zabalduenak. B- duten formak (baradisu/-o, baradizu) dira aurrenik dokumentatzen direnak. Hasierako b- aezkeraz ere agertzen da, XIV. mendeko lekukoetan ez ezik; -z- ere XIV. mendeko PNoster-en ageri da, eta gerora gehienbat gnaf. (NavIntel, Ezkurra paradizu) eta bnaf. eremuan (Etxep, LanDot, LuzDot…). Ph- XVIII. mendetik aurrerako zuberotarretan (ez Belap, bai Maister) eta Salaberriren hiztegian ageri da. Zuberotarrek -üsü forma asimilazioduna darabilte (OihAtsot, Tartas -usu, LanDot -üzü). Lazarragagan padarisu aldaera metatesiduna ageri da (padarisuko reñuan; Land, Lazarg paradisu). Bukaera -o-duna Leizarragagan dago jad. (-u-rekin batean), baina XVIII. mende bukaeratik aurrera hasten da ugaltzen hegoaldeko testuetan (Lizarg, Mogel); parai-dun formak ere orobatsu (Kardab, Lizarg).
paradisukoi (Mokoroa [Larrarteko zelaigune paradisukoia]), paradisuratu (Haranb [zu parabisuratua… eta ni ondikozkotua]).
► Paradisum da hitzaren jatorria, elizako latinetik sartua: baradizu-ren b- eta -z- kontsonanteek maileguaren antzinatasuna salatzen dute (Mitxelena 1968b: 483); lehenik dokumentatzen den aldaera da, baradiso/-u formekin batera.
Esan liteke, baradizu-tik abiatzen bagara, eredu erromanikoak gailentzen joan zaizkiola hitzari eremu gehienean (p- / -s- / -o / parai-, azken biak nagusiki hegoaldean: cf. gazt. paraíso). Aipagarria da zub. ph- herskari hasperenduna: garbi-garbi geroagokoa da hasperenik gabekoa baino.
Hortzetako herskariaren ordez -b- duten formak —parabizu, parabisu— asimilazioz azaldu izan dira, p- ezpainetakoaren eraginez (FHV 259). Euskararen barreneko bilakaeraren aukera baztertu gabe, aintzat hartzekoa da hizkuntza erromantzeetan ere bazirela antzeko formak (cf. fr. zah. parevis, edo Asturiasko 1054ko parabisu; FEW 7, 616a, paradisus).[1]
Wartburgek dioen bezala hitza grezieratik hartu zuen latinak, eta honek azken buruan persiera zaharretik (FEW 7, 616a).