- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
lor (~1580: IbargC; ik. Erdi Arokoak). ■ Erdi-mendebaldeko hitza (gnaf. eremurako, ik. behean lor-kate). XVI. mendean ‘zama-garraiatze’ adierarekin dago jasoa (“llevar arrastrando y a fuerzas de brazo cualquiera cosa que sea grande y pesada” IbargC), eta testuetan ere ageri da adiera hori (Astar lorren bat edo biajeren bat eurakaz edo eurak kargadurik); ‘zama, neke, atsekabe’ moduan ere ageri da (Mogel burukomin, arazo, lor ta atsakabe asko, ibid. neke ta lor andi oneek igarota, AgirAst berekin darama obira oitura gaiztoaren lorra); ‘habe, enbor’ esanahiarekin ere jaso izan da bizk. eta gip. (Nafgip. barne) eremuan (Azkuerentzat “viga o leño que se acarrea arrastrando”). Gip., gnaf. (atso-)lor dago, ‘martopil, andre-ikuste’ esanahiarekin; ez dago garbi hitz bera ote den.
□ Zaila da Erdi Aroan hitzaren adibide ziurrak aurkitzea, elorri-rekin nahas baitaitezke: -di atzizkiarekin, cf. Sancho Lopiz de Lordi (ArchPampI 1351), Pedro de Lordi, Joan de Lordi e Martin de Lordi (ArchMondV 1517), etab., eta, ororen aurretik, Lordibeguia (GuipAlb ~1141). Bestalde, cf. parte de Lorbide (ArchZest 1479), baina agiri berean camino mayor llamado d’Elorbide; orobatsu camino de Lorbide, arroyo de Lorbidea (ArchDebaII 1483), baina cf. camino de Elorbide, bilduma bereko eta urte bereko beste agiri batean.
lor-afari (Izag (bizk.)), lorbide (Azk/AEusFolk 1960 (bizk., gip.): “camino de acarreo” Azk; ik. goian Erdi Arokoak), lor-haga (“vara grande de madera que emplean ordinariamente los carboneros para empujar los troncos mayores hacia la carbonera” Izag (bizk.)), lorka (“arrastrar, lortu, lorka eraman” Arak (gip.)), lor-kate (Azk, Izag, Aspiroz (bizk., gnaf.): “cadena empleada para el arrastre en general” Aspiroz), lorketa (“acción de arrastrar materiales” Satr (gnaf.); ik. lorreta), lorrean (‘garraiatzen, arrastaka mugitzen’: Zabala), lorreta (“acarreo” Añib (bizk.)), lorretan (‘lorrean’: AgirAst [lorretan bazenbiltza bezala]). Cf. auzo-lorreta.
► Formari dagokionez, lor-etik harago joan gintezke, idor eta zidor hitzetan erro bera ikusten badugu (cf. halaber zeldor, txindor, agian): horrela, *dor protoformara irits gintezke, eta *d- > l- gertatu dela pentsatu (cf. -doi/ lohi, -dats/lats, ik. FHV 258-323).
Eztabaidatu daiteke hitzaren berezko esanahia ‘(arrastaka) garraiatze’ den ala ‘(garraiatzen den) habe, enbor’ den: hitzaren dokumentazio historikoak, dokumentazioaren “gehiengoak”, nolabait esan, ‘(arrastaka) garraiatze’-ren lehentasunera garamatza. Aipaturiko idor-i eta zidor-i begira, pentsa daiteke horietan ‘ura garraiatutakoa, kendutakoa’ eta ‘zura garraiatzeko (bide)’ direla, hurrenez hurren, eta, alde horretatik, ‘garraiatze’ adieraren lehentasunaz mintzo dira. Lorbide, lor-haga eta beste eratorriek ere adiera horren alde egiten dute. Ez da zaila ‘habe, enbor’ eratortzea jatorrizko adiera horretatik, funtsean ‘garraiatutakoa’ bailitzateke.
Corominesen ustez (AgudTov s.v. atso), auzo-lor(eta) ‘auzoen laguntzaz egiten den garraiatze lan’ elkartuari lotua dago atso-lor-en etimologia: atso-lor(eta)-k ez lukeenez zentzurik esanahiaren aldetik, autore honek uste du auzo-lor(eta) erabiliko zela lehenik, ‘auzokide guzien bisita’ esanahi irudizkoarekin, eta herri-etimologiaz aldatuko zela atso-lor(eta)-ra. Alabaina, ohartu behar da badirela atso-besta eta atso-opil ere, eta zaila dirudi onartzea denetan gertatu dela herri-etimologiak bideraturiko aldaketa.
lorratz (lorrotz 1817: frBart; lorratz ~1840: JJMogel). ■ Mendebaldean ageri da; lorratz da forma erabiliena. ‘Aztarna, oinatz’ esanahiarekin ageri da gehienbat (frBart lorrotz karinosuak, JJMogel bere lorratz galdubetatik gizonak aterateko); ‘ildaska’ balioarekin ere jaso izan da (“surco o sulco que se abre en la tierra para la siembra” Azk; ik. behean lorratzera).
lorratzean (Azk/Izag (bizk.): “1. cazando, litm., siguiendo la huella; 2. husmeando” Azk), lorratzera (Azk Ezale 1897 [lorrotzera artoa, indiarra ta naboa ereiten dira]).
► Osaeraz, lor + hatz ‘oinatz, aztarna’, eta asimilazioz azaldu behar da lorratz > lorrotz. Esanahiaren aldetik, ‘garraiatze lanak, edo enborrak berak, utzitako aztarna’ litzateke jatorrian, eta badirudi ‘ildaska’ bera lehenagokoa dela ‘aztarna’ baino.
lorrin (1894: ArreseB (lorrinka)). ■ Bizk. hitza. Lorrin-en aldean lordin- ere aurkitzen da (lordindu eratorrian). Izenondo moduan, ‘nahasi, zabar’ da (Azk lorrin bat da bearrean), eta, izen moduan, ‘akats’ (Azk lorrin batzukaz dakit) eta ‘lur-pilo nahasi’ (Azk (bizk.)).
lorrindu (‘nahastu, okertu, desegin’: Azk (bizk.) [gu Bilborako egotea asko da eguraldia lorrinduteko]; lordindu SMartin; ‘iraulkatu’: Azk [ezkaitezan beeko basatzetan lorrindu]), lorrinka (‘iraulka’: ArreseB [narras, lurrean, lorrinka]).
► Osaeraz, lor + -din proposa daiteke, lorrin aldaeran dardarkariaren aldeko erabateko asimilazioarekin (ik. zurrun, cf. giltzurrun/giltzurdin). Esanahiaren aldetik, lehen osagaia lor ‘(herrestan) zama-garraiatze’ baldin bada, pentsa daiteke ‘lur-pilo nahasi’ dela esanahi etimologikotik hurbilen dagoen adiera, zerbait garraiatzean bideko lurra harrotzen delako edo (ik. eratorrietan ‘iraulka(tu)’). Beste adierak azaltzeko, ‘(bide) harrotu’ ← ‘(bide) nahasi, zabartu’ modukoetatik abia gintezke.
lortu (1746: Arak (gip.)). ■ Arakistainek “arrastrar” esanahiarekin dakar. XIX. mendeko bizk. testuetan hasten da agertzen ‘eskuratu, erdietsi’ balioarekin (Zabala lortu izango dozuez zeuen diruak lege eztan bidetik, TxAgir nik lortu ezin detana jaditxiko aldek?), gerora ekialderago erruz zabaltzen bada ere.
lorpide (Erkiag).
► Itxura guztien arabera, hauxe izan da bilakaera semantikoa: ‘garraiatu’ ← ‘norberagana garraiatu, eskuratu, iritsi, erdietsi’. Ohar bedi lehen lekukotasunaren adiera etimologikoa.