- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
neba (1537: frJZum). ■ Mendebaldeko hitza: Lazarraga eta bizkaierazko tradizioan aurkitzen da. ‘(Emakumearen) haurride gizonezkoa’ da; ik. anaia.
neba-arreba (frJZum; cf. anaia-arreba), nebatxo (ArreseB).
► Hitzaren osaeran -ba ikusi ohi da, beste hainbat ahaidetasun izenetako berbera: cf. ahizpa, alaba, arreba, asaba, aurba, iloba, izeba, osaba…
Lehenengo osagaiaz hipotesi gehiago dago: anae/anaia oinarrian ikusirik, Bährek *(a)nae-ba analizatzen du (1935: 12-13), eta Schuchardtek *anaie-ba (1913: 323-324). Aintzat hartzen badugu anaia/anaie hitzarentzat eman dugun etimologia (*hannaba aukera aztertu dugu), hipotesi honetan -ba pleonastikoa genuke. Ik. anaia, hitz horren berreraiketak dituen arazo ugarietarako.
Mitxelenak aukera gisa *em(a)-eba eskaintzen du, ar/eme bikotea aintzat harturik arreba-ren kidea litzatekeena (FHV 310, 20. oh.). Hastapeneko m- > n- bilakaerarako “[l]a proximidad de b y m es casi siempre evitada” dakar (FHV 276). Bi eragozpen ditu Mitxelenaren hipotesiak: (1) ez da ongi ulertzen zergatik hartzen duen atzizki modura -eba eta ez -ba; agian saihestu nahi duelako eme > ema- erregularra, zeinak *maba > **naba emango lukeen; (2) disimilazioaren azalpena egiantzekoa izan badaiteke ere, m- > n- bilakaerarako ez dugu paralelorik aurkitu.
Hiru autoreok (Bährek, Schuchardtek eta Mitxelenak) ez dute deus argitzen hastapeneko a-/e- bokalaren galeraz. Lafonek neska hitza dakar gogora, horko -ska ttikigarria izan ote litekeen galdetuz (1999: 290); ik. han. Aipagarria da, bestalde, hastapeneko n- hotsa ez dela ugaria euskal ondare zaharreko hitzetan (FHV 310); cf., halere, akit. nescato.
Arazo formalez gain, senideen arteko harremanak izendatzeko sistemaren auzia dago. Tovarrek dioenez, hiru harreman-motatako sistemak (mendebaldeaz besteko hizkeretako ahizpa/anaia/arreba) aski bitxiak dira munduko hizkuntzetan; lau harreman-motako sistemak arruntak dira, eta horregatik du mendebaldekoa jatorrizkotzat (1949a: 14).[1] Schuchardtek eta Bährek (op. cit) kontrako iritzia dute, argudiatuz neba formalki anae/anaia-ren eratorria dela, eta hartara neba duen lauko sistemak ere berriagoa behar duela; argudio osagarri gisa Bährek arreba/ahizpa erro ezberdinekoak direla aipatzen du. Forman oinarritutako argudio hauek, ordea, irauli daitezke, onartzen badugu ahizpa, arreba, neba hitzetan badagoela -ba atzizkia, baina ez anaie/anaia-n (nolanahi ere, gogoan har bedi arazoekin berreraikitako *hannaba). Funtsean, beraz, ez dago garbi hitzaren forma hain estu har daitekeen sistemari buruzko ondorioak ateratzeko.