- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
damu (1545: Etxep). ■ Hitz orokorra, hegoaldean gehiago erabilia (ik. dolu). ‘Atsekabe, pena’ da batik bat iparraldean, eta hegoaldean badirudi maizago erabili izan dela ‘garbai, urriki’ moduan; ‘kalte’ adierarekin (cf. Ax hanbat kalte eta damu) iparraldean aurkitzen da XX. mendera arte (Leizarragak damuia dakar kaltea-ren Zuberoako baliokidetzat).
● dametsi ‘laidoztatu’: Birjin; dam(u) + etsi.
● damuari bizk. testuetan ageri da, XIX. mendearen erdialdea arte: ArtikFed (biotzeko damuari andi bat); -hari atzizkiarekin, ‘damu hartu’ azken buruan; ik. behean damu hartu.
● damurik ‘zorigaitzez’: EtxZib; ‘atsekabe, pena’ adierarekin lotu behar da eta, horrenbestez, iparraldean bakarrik erabiltzen da oso berandu arte; cf. halere Hiriberri Arakilen jasotako damuric diabru au (NavIntel 1699), zeinetan balitekeen adiera bera ez izatea.
damualdi (Larm, Astar [damu-aldia edo pesamia]), damu-domaia (JEtxep [damu-domaiak zor dauzkidazue]), damu egin (‘kalte egin’: Leiz), damugaitz (KuartPhel [askoren damugaitza… / zure iaiotzea]), damu gaitzik (‘damurik’: Etxep), damugarri (‘penagarri’: Pouv [bira… bertze guziak enetzat triste eta damugarri]; ‘kaltegarri’: Maister; iz. “motivo de arrepentimiento” Azk (bizk.); damugarrizko Duv; atzizkiaren balio aktiboarekin), damu hartu (‘atsekabetu; garbaitu’: Materra), damu izan ((igkor.) Etxep [dolu dizit eta damu zure kontra eginaz], Lazarg [zuk beti damuko dozu]; (igaitz.) Etxep [orai partitzeko damu ginate]), damukizun (Mogel [euki lei gerora damukizuna]), damutako (‘kaltegarri’: Leiz [plaga bat gaitzik eta damutakorik]), damutasun (Beriain [urrikimentu eta damutasuna]), damutu (‘garbaitu; atsekabetu’: RS [damutua ta garbatua], Lazarg; ‘kaltegarri izan’: EtxZib [damuturik falsoari onen bozkarioa]), damuztatu (‘atsekabetu, laidoztatu’: Ax). Cf. beldur-damu, bihotz-damu, maite-damu, ondamu, ones-damu.
► Azken buruan lat. damnum ‘kalte, galera, gastu’ da hitzaren jatorria. Lat. -mn- taldea bakundu egin da; ez dago argi -mn- > -m- bakuntzea, tarteko *-mm- urratsarekin beharbada, antzinatasun adierazletzat har daitekeen: cf. lumera < gazt. zah. lumnera, mailegu berriagoa, itxuraz, eta -mn- > -n- erakusten duen done orokorra (< errom. zah. domne); ik. FHV 348. Bestalde, ez du erromantzeetako fonetismoen zantzurik: cf. gask. zah. daun, gazt. zah. danno, kat. zah. dan/don. Era berean, zinez mailegu zaharra izan balitz **lamu moduko bat ere espero zitekeen.
Damu-ren ondoan bada damnatu iparraldean aurreneko testuetatik, ‘kondenatu, infernuratu’ esanahiarekin. Izaera ezberdineko hitzak dira: damu hitz arrunta da, baina damnatu (sistematikoki -mn- idatzia, salbu-eta Haranb, Pouv dannatu, eta sekula ez -m- soila) beti izan da hitz tekniko edo liturgikoa; esanahia ere latinetikoa du, zuzenean. Kultismoak dira, halaber, inguruko hizkuntzetako fr. damner, kat. damnar, etab. (< lat. damnare ‘kondenatu’; FEW 3, 10a, damnare; DCECH 2, 425a, daño; DECat 3, 21b, dany).
Latinezkotik hurbilen dagoen damu-ren esanahia iparraldeko ‘kalte’ da; hizkuntza galo-erromantzeetan hori da esanahirik inportanteena. ‘Atsekabe, pena’ esanahia adiera horretatik hurbil dago, ‘arimako kalte, min’ gisa ulertuta; badirudi ‘garbai, urriki’ esanahia euskararen barrenean sendotutako adiera dela. Dena den, antzeko adierak aurki daitezke hizkuntza galo-erromantzeetako jatorri bereko formetan: cf. “préjudice” edo “figürlich nfr. dommage ‘chose fâcheuse, regrettable’” (FEW 3, 10b-11a).
‘Damutu, dolutu’ ez da beti erlijiozko hiztegitik harturiko hitzen bitartez adierazi (Mitxelena 1970a: 62, 9. oh.): cf. garba(i)tu, urrikitu, etab.