- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
solas / jolas (jolas ~1496: RS; solaz ~1520: Isasti; solas ~1580: Lazarg). ■ Hitz orokorra. Hasierako s-dun formak ekialdekoak dira gehienbat, baina badira arrastoak mendebaldean ere (ia ez dago gip. lekukotasunik, baina, adibidez, Lazarraga, Mogel eta Añibarrogan ageri da; solaz Isasti,[1] Etxepare, zub. gehienek eta zenbait lap. eta bnaf. autorek darabilte; -lh- XVII.-XIX. mendeetako batzuengan aurkitzen da, batik bat lapurtarren artean); jolas bizk., gip. eta gnaf. zati bateko forma da.
‘Hizketa’ adierarekin gnaf.-lap.-bnaf. eremuan erabiltzen da, eta Lazarraga (solas daigun) eta zenbait gip. autoregan ere badago (jad. Larm eta Kardab; cf. Xenp, Txirrita jolas-bidia ‘hizpidea’); ‘josteta’ balioarekin, nahiz eta Etxepare (solaz egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia) eta Haranburugan (ene atsegina, ene solasa eta ene bizia) agertu, bizk.-gip. eta zub. eremuetakoa da gehienbat. Ohartzekoa da nola ulertzen den esaera berbera (eskeak jolasa galdu) bi eratara RS-n (“regocijo”) eta Isastigan (“plática”).
solasaldi (HiriartU), solasberritu (Aspiroz [gnaf.: baserritik karrikara jestea, solasberritzera]), solasbide (‘hizpide’: Arbelb), solasean (‘hizketan’: EtxZib; ‘jostetan’: Añib), solas egin (‘jostatu’: Etxep; ‘hitz egin’: Lazarg), solas eman (Beriain), solasgura (Duv), solasketa (‘berriketa’: Harizm), solasño (Barb [ahapetikako solasño batzu]), solastaldi (Birjin), solastatu (Ax), solastiar (Pouv), solastu (‘jostatu’: Mogel [olgau zitezan ta solastu]; ‘hitz egin’: Harr, Garate (gnaf.)), solastun (Azk/Garate (gnaf.)), solasturi (Ax [hiztun eder, solhasturi handi]). Cf. irri-solas, sorgin-solas.
(jolas):
jolasabar (“jolasabarrian etxera, ir a casa en plan festivo o de juerga” Izag AranOñ), jolasaldi (‘hizketaldi’: AJauregi; ‘josta-aldi’: ArreseB), jolasbide (‘hizpide’: Xenp [jolas-bidia jarri / digu kanturako]), jolasean (‘hizketan’: Larm; ‘jostetan’: Kardab), jolas egin (‘jostatu’: ZegHizt; ‘hitz egin’: Harr), jolasetan (‘jostetan’: Mogel; ‘hizketan’: Etxag), jolasez (‘jostetan’: BMogel), jolasgura (ArreseB [biotzean jolas gurea]), jolaska (‘josteta’: Añib; ‘jostatzen’: TxAgir), jolasketa (‘josteta’: Mburu), jolastaka (‘jostetan’: Zabala), jolastatu (‘hitz egin’: Izag (gnaf.)), jolastoki (TxAgir), jolastu (‘jostatu’: Larm, Zabala; ‘hitz egin’: AgirAst), jolastun (Mburu (-sd-)).
► Mailegu erromantzea da: hizk. galo-erromantzeetan, cf. fr. zah. solaz, soulas, okzit. zah. solatz, etab. Okzit. eta fr. zaharrean, indar handia zuen hitzak literatur hizkuntzan, eta horietatik zabaldu zen beste hizkuntza erromantzeetara (gazt. solaz, it. sollazzo, etab.), Wartburgek dioskunez (FEW 12, 33b-34a, sōlācium).
Euskarak ere okzitanieratik hartua duela dio Wartburgek (FEW 12, 34a), baina hala izatekotan, bukaeran afrikatua ez zuen forma batetik beharko zuen. Nafarroako agirietan, cf. FuerGNav “no aya solaz con los niños, non vayan a su casa por aver solaz con eyll” eta “non dando solaz” (editoreek “diversión” azaltzen dute), “ouiendo lur solaz et comiendo enssemble” (AGNCarlI 1351), “el dicto solaz et comunion alegrement et buenament” (TextNav 1430); badirudi hitzaren adibide dela “Aznar de la Poblacion de Pampalona vengui sobre nostre solaz en la cambra” (NavOccit 1258).
Euskararen barrenean, modu erregularrean azaltzen da solaz > solas, igurzkarien asimilazioarekin (cf. zinhetsi > sinetsi, gazt. sazón > sasoi, etab.; FHV 283-284). Jolas aldaerarako joko-ren gurutzaketa proposatzen du Schuchardtek (1906a: 44); Mitxelenak ez du ezinbestekotzat ikusten aukera hori (FHV 284, 7. oh.). Albokariaren ondotik hasperena duen solhas aldaeran, euskararen barrenekoa da hasperenaren sorrera, cf. bilho, sorho (Mitxelena 1951a: 548, 1957b: 144, 48. oh.).
Esanahiari dagokionez, euskal datuek pentsaraz liezagukete euskararen barreneko bilakaera dela ‘hizketa’ adiera, bi ertzetara iritsi gabeko erdialdeko berrikuntza gisa hartuta (ez da zub. eta bizk. dokumentatzen). Baina ohartu behar da ‘hizketa’ adiera erromantzeetan ere dokumentatzen dela: cf. okzit. zah. solatz “propos plaisants; conversation”, solasier “bon causeur”,[2] eta gaurko okzit. téner solaç “tenir compagnie, converser avec quelqu’un” (Alibert s.v. solaç). Jatorrizko ‘kontsolamendu’-tik garatu dira ‘poz’ eta ‘konpainia’ adierak erromantzez, eta ‘poz’ hori dugu euskarazko ‘josteta’-n.