- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
bigira (begira ~1580: IbargC; beg-/bigiria 1745: Larm; bigira 1803: Mogel). ■ Testuetan —XIX. eta XX. mendeko bizkaierazkoetan— ‘gau-bilera, gau-festa’ esanahiarekin agertzen da gehienbat, eta bigira forman (IbargC “belaban todas las noches en la dicha ermita según su costunbre antigua, a las cuales belas ellos llaman beguyrac”, frBart bigiraak dira beste olgeeta batzuk baseerri etxeetan mutilak eta neskaak gabaz egiten ditubeenak; ibid. nekezarijeen sarauba da bigiria. Ta andikijeen bigiria da sarauba). Larramendik ‘gaubeila’ esanahiarekin dakar (eta, horregatik, Birjin hauen begiriak, barurak, lizifrinak). Iztuetak ‘bisita’ esanahia ematen dio hiztegian, eta bigiratu (‘bisita egin’) darabil.
► Lat. vigilia ‘gaubeila, gaualdi’ da hitzaren jatorria; forma horretatik zuzenean azaltzen da bigiria. Lehen silaban beg- duten aldaeretarako, berriz, gogoan har bitez erromantzeetako velar, veiller, etab., -e- dutenak; ez da ahantzi behar, jakina, begiratu ere hor dagoela. Amaieran -a duten aldaerak ezin dira zuzenean vigilia-tik azaldu: pentsa daiteke bigiratu/begiratu aditzak eragina izan duela honetan; ez da erabat baztertzekoa ustezko berranalisi batek izan dukeen eragina, forma mugatutik ustez jatorrizko mugagabea atereaz, bigiria → bigira.
Esanahiari dagokionez, ‘gau-bilera, gau-festa’ adiera hizk. erromantzeetan ere aurki daiteke (DCECH 5, 757b-758a, velar; FEW 14, 439ab, vĭgĭlia, I 1 a β); ‘bisita’ adiera, berriz, euskararen barrenean sorturikoa da, dirudienez. Bestalde, ‘zaintza’ esanahiarekin, cf. ekialdeko begira ere; ik. begiratu. Ik. halaber beila.