- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
kutxa (hutxa ~1496 (h- grafikoarekin): RS; kutxa ~1557: OihAtsot; khutxa 1571: Leiz). ■ Hitz zabaldua. (H)utxa bizkaieraz eta zubereraz (-ü-) agertzen da nagusiki (Salab-ek ere badakar); iparraldean k- eta kh-, biak aurkitzen dira (RS oial ona hutxan saldu doa, OihAtsot oihal ona kutxan dagoela sal daite, Leiz hunki zezan khutxá [‘hilkutxa’], Ax kutxa bat, erremusinaren edukitzeko untzi bat, EtxSar liburuak baitira kutxak eta arkak, Mogel utxaan daukazan bitxi ta janzi ederrakaz, Artxu zilharrezko hütxa handi bat).
● kutxabalda (“caja…, la del dinero” Añib; badirudi balda ‘apal’ dela bigarren osagaia eta pentsatu behar da kutxa handiago baten barreneko apala edo apal bateko kutxa zela; cf. esanahi bereko kaxabalda).
● kutxatila (LasartBerts [nere kutxaren kutxatelan]; atzizkirako, cf. leihatila; AgudTov-en ustez, hitz honen endekatzez azaldu behar da bizk. itxutila).
kutxagile (Urte), kutxaño (JEtxep [urrezko kutxaño heier so]), kutxatara (Larrasket (hü-)), kutxategi (Ubill [kutxategi, eleizatxo edo tabernakuloa]), kutxatxo (Urte, Ubill [Testamentuko Arka zeritzan kutxatxo bat]), kutxazain (Urte [diru artha dagokána, kutxazáña]), kutxontzi (Añib (“arca de Noé”), Ubill [abereakin kutx-onzian sartu zaneko]). Cf. garikutxa, gazikutxa, hilkutxa…
► Mailegu erromantzea da, cf. fr. huche ‘dirua, bitxiak, jantziak gordetzeko edukiontzi’, ‘irina gordetzeko edukiontzi handi’, bearn. zah. uche, fuche, gazt. hucha, etab. Azken buruan, Erdi Aroko latinean (viii.-ix. m.) dokumentaturiko hutica moduko forma bati lotu behar zaizkio horiek, eta hau berau mailegu germanikoa izan daiteke, nahiz eta ez den ezagutzen jatorri zehatza (FEW 4, 520a, hūtĭca; DCECH 3, 410b, hucha).
Hitz frantsesaren jatorri germanikoaren alde egiten dute hasperenak eta banaketa geografikoak, nahiz eta Corominasek eta Pascualek dioten ez dela erabat segurua okzit. ucha frantsesetiko mailegua izatea (DCECH 3, 411a); nolanahi ere, gaskoiak ez du mailegu germanikoetako hasperenik gordetzen eta frantsesetik hartua dela salatuko lukete gaskoizko aldaera batzuetako hasperenek. LespyR-ek ere nabarmentzen du gaskoizko f- notazioa hiperzuzenketaz sortua dela (s.v. huche).
Wartburgek dioenez (FEW 4, 520a), hitza frantsesetik gaskoira pasatu eta honen bidez hegoaldera igaro zen, euskarara, gaztelaniara eta are galego-portugesera ere.
Herskaria duen kutxa aldaera protesiz azaltzen du Mitxelenak, cf. onddo > lap. konddo, altzairu > kaltzairu, etab. (FHV 252). Corominas eta Pascualen ustez (DCECH 3, 411a, 3. oh.), ordea, janzkutxa bezalako elkarketetatik sortuko zen. Aldaera herskari gabea bizk. eta zub. egoteak garbi egiten du kutxa-ren berritasunaren alde.
Leizarragak dakarren ‘hilkutxa’ adierari dagokionez, gogoan hartu behar da h-rekin eta adiera horrekin berarekin jasotzen dela Aturri Behereko gaskoian, LespyR-ek gogoratu bezala; Palay aipatzen du iturri moduan, eta haren hiztegian ‘hilkutxa’ adiera Gascogne maritime eskualdekotzat jotzen da (s.v. huche, uche).
! kutxot (~1880: Duv). ■ Ekialdeko hitza. Aldaerak dira kutxot (lap., bnaf.), kutxut (bazt., lap.) eta kutxet (gnaf.). Litro-laurdeneko neurri bat izendatzen du (Leon zonbait kutxut arno bazuten elgarrekin edanik, JEtxep pint-erdi bat edo hiru kutxot egunean).
kutxot-erdi (Azk (bnaf.); kutxuterdi Azk (bazt.); kutxet erdi Yanzi).
► Atzizki erromanikoaren aukera erabat baztertu gabe (-ot atzizkiarekin, cf. gixot, meharrot, eta cf., bestalde, errom. -et txikigarria, kutxet aldaerarako), baliteke hitza osorik mailegatu izana, cf. bearn. uchot ‘kutxa ttiki’ (LespyR s.v. huche), eta gero egokitu izana herskaria duten formen taldera. Esanahiari begira, ordea, pentsatu beharra dago gurutzaketaren bat gertatu dela gask. uchàu ‘pinta laurden inguruko ardo neurri’ hitzarekin (Palay s.v.), zeinaren jatorrian lat. ŏctāvus ‘zortziren’ dagoen (FEW 7, 304a, I 1 γ); edo, bestela, agian zuzenagoa da pentsatzea mailegu beregain bat dela, kutxa-rekin zerikusirik ez duena eta horrek bezala k- garatu duela protesiz.