- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
mairu (xii. m.: SMig [Mayru mendia]; mauru ~1250: NavOccit [Maurumyru], ik. behean Maurucuri). ■ Hitz orokorra (XIX. mendetik aurrera moro da erabiliagoa). Badirudi mairu dela forma zabalduena; mauru Beriainengan eta XVII.-XIX. mendeetako bizk. testuetan ageri da (baina BertsBizk mairu); maru ZegHizt-n aurkitzen da, eta Eskoriatzako Marulanda, Trebiñuko Marumendi edo Lemoizko Marutzeaga bezalako izenetan (EAETop).
Belztasunarekin lotua ageri da maiz (Ax, Zaldubi mairu beltz, Mogel mauru baltz). Izenondo moduan ere jaso izan da (‘gogor, anker’: Salab, Duv…). Bestalde, kristau (zuzen) ez diren jende-moduak adierazteko erabiltzen diren hitzen sailekoa da (Materra mairuen, turkoen eta bertze halako iendeen artean, Ax ientilak, mairuak, turkoak, iuduak, luterak; paganoez eta bataiatu gabeko haurrez ere esan izan da; ik., gaztelaniarako, DCECH 4, 151a, moro). Herri-ipuinetako ezohiko gizaki edo izaki batzuen izena ere bada (cf. jentil), eta hortik datoz mairu-baratze, mairu-etxe, Maruelexa eta horien gisako izenak (Barandiaranen mitologian mairi ere ageri da, behe-nafarrerazko mug. mairia [< mairu + -a] gaizki interpretatzetik heldu bide dena); cf. orobat mairu-aran edo mairu-arrosa bezalakoak. Ik. eratorrien artean aurrizki itxurako erabilera hau. Funtsean, bilakaera semantiko xinple batek (‘ez kristau’ ← ‘ez (gu bezalako) pertsona/izaki’) esplika ditzake hitzaren adiera desberdinak.[1]
□ Erdi Aroan, Nafarroan eta mendebaldean agertzen da mauru,[2] garai historikoan bezalatsu: cf. Miguel Mauruburu (PobNav 1330), Juan Peres de Mauruola (VecBilb 1464) etab.; cf. beharbada Errioxako Maurucuri leku-izena (SMillán 1163), mauru + -ko txik. + -uri baldin badu osaera (cf. Obekuri). Maru aldaera berantiarragoa da, eta erdi-mendebaldean baizik ez da agertzen Erdi Aroan ere: cf., besteak beste, Pero Garçia de Marulanda (ArchMondI 1390), Juan Lopez de Maruri (ArchBizkII 1415); gehien lekukotzen den aldaera da. Mairu-k, lehenik dokumentatzen dena izanik ere, adibide gutxiago ditu Erdi Aroan.
mairu-aran (Harr, Azk (bazt.: “ciruela gorda, difícil de digerir”)), mairu-arrosa (‘lo-belar’: MDass (mairi arrosa)), mairu-baratze (‘jentil-baratze’: Barand (gnaf.), TourLaf; honetaz, ik. zabalago baratze-n), mairu-etxe (‘jentil-harri’: Barand (bnaf.)), mairu-herri (Ax), mairu-hilarri (‘mairu-baratze’: Barand (lap.)), mairu-ilar (‘txitxirio’: Pouv), mairukeria (‘basakeria’: Duv), mairu-legeko (‘musulman’: Mburu), mairu-oilo (“cepphus” Urte), mairutar (Larm).
► Lat. maurus da hitzaren jatorria, cf. mauru aldaera Erdi aroan; -au- > -ai- bilakaera ondoko silabako -u bokalak eragindako disimilazioz azaldu behar da (cf. kaiku < lat. caucus, haizu, hauzu < lat. ausus; FHV 91); -au- > -a- monoptongazioa ere bilakaera ezaguna da (cf. alki < aulki etab.; FHV 95).